Capcir eskualdeko ezkutuko txokoa
GALBA HARANA Testua eta argazkiak:
Oriol Clavera
Ehunka urteko historia duten etxebizitza sendoak ikusi ahalko ditugu Esposollan, Galba Haraneko herrixkan. Lerroon albo bietan, bailararako seinale zaharkitua eta Esposollako elizaren dorrea ikus daitezke eta, behekoan, Estany del Diable izugarria; bertara iritsi arte ez da ikusten krater itxurako laku bitxi hau.
Ipar Kataluniako eskualde txikiena da Capcir. Bertan, paisaiaren edertasunak, natura oparoak, klima gogorrak eta lasaitasunak egiten dute bat. Eskualde honetan topatuko dugu Galba Harana ere.
A
zkenean iritsi da eguraldi ona. Badirudi Siberia txikia gisa ezaguna den Capcir eskualdean su-eten klimatologikoa dagoela abian. Bero egiten du, edo hori da behintzat Formiguerara iritsi aurretik iruditu zaiguna. Eski-estazioetako publizitate afixez zipriztindutako errepide txikian goazela (frantsesez idatzita daude baina senyera folklorikoak dituzte leku guztietan), euria badatorrela iragartzen diguten laino ilunak sumatu ditugu. Euria noiz hasiko zain gaude, ekidinezina den ekaitzak «Ongietorri Galba Haranera» esango digunaren esperoan. Eta horixe gertatu da Esposolla gure helmugarako saihesbidea hartu eta berehala.
Esposolla Esposollarako bidea hartu bezain laster, jada iritsi garela ohartu gara. Bailara txiki batean gaude, estua eta orlegia. Errepidearen alde banatan belazeak zabaltzen dira; belarra moztu berri dute eta zelaian zabaldutako fardoen berdetasunak bide ematen dio mendian gora irekitzen den basoari. Eta, bat-batean, bailarako kurba baten ostean, Esposolla ikusi dugu. Bailarako herri bakarra da 44
eta 30 biztanle besterik ez dira bizi bertan urte guztian zehar. Ehunka urteko historia duten harrizko etxe sendoen alboan (herriaren erreferentzia zaharrenak 1011. urtekoak dira), eraikin berriak eraiki dituzte; egurrezkoak dira gehienak, eta udan Perpinya, Montpellier edota Parisetik etorritako bisitarien bizileku bilakatzen dira. Herrirako ongietorria eman digun zeru beltzaren azpian, lau kalexka eta ur freskoa isurtzen duen plazako iturria topatu ditugu. Hain zuzen ere,plazan bertan eskaintzen dira herriko bi zerbitzu publiko bakarrak. Lehena, telefono-kabinaren eskutik. Miquelek kontatu digunaren arabera –Bartzelonatik urte sabatikoa pasatzeko irrikaz etorri zen eta dagoeneko sei urte daramatza herrian–, «jada inork ez du erabiltzen, denok baitugu telefonoa etxean; gainera, gehienetan ez dabil». Bigarren zerbitzu publikoa okinak eskaintzen du; bailara kanpoko hiri batetik etortzen da furgoneta ogiz beteta duela, baina soilik astearte eta larunbatetan egiten du herrira bisitaldia.
Deabruak hartutako bailara Galba Harana morfologia glaziarreko eta U itxurako bailara da, eta, Merenç failaren eraginez, lurrikarak izaten dira
tarteka. Deabruak hartutako bailara dela esaten badugu, ez da lurrikaren ondorioz bakarrik. Baina, kontuak kontu, garai batean biztanle izutiek errito ugari egiten zituzten euren arima, uzta eta animaliak lurrikaretatik salbatzeko. Orduko aztarnetariko bat da Peira Escrita edo Idatzitako Harlauza. Hainbat ikur, izen eta data daude grabatuta harlauza eskistodun horretan, eta ida-
tziok orain dela zenbait mendekoak zein gaur egungoak dira; badirudi jendeak ezin diola bere marka uzteko tentazioari eutsi. Jean Abelanet Tolosako Unibertsitateko historialariaren arabera, ikur zaharrenak K.a. 300. urte ingurukoak dira. Eta, harlauzaz gain, inguruotan bada garai hartan ezezagunari zitzaion beldurra agerian uzten duen bestelako gunerik ere.
ESTANY DEL DIABLE ETA PEIRA ESCRITARA IRTEERA Plaça de la Font-en aurkituko dugu zein bide hartu behar dugun adierazten duen afixa. Bidearen lehen zatia autoz egin daiteke. Autoa utzi eta bideari ekin diogu; zelaien artetik doan lehen zatiaren ostean, belazeak estutu eta gorako norabidea hartzen du bideak. Ordu eta erdiko ibilbidea eginda, pista bidexka estu izatera pasatzen da; malda ere nabarmen gogortzen da. GRa jarraitu dugu, eta, lautada batera iritsita, hartu behar dugun saihesbidea ikusi dugu. Eta zuzen gorantz. Etortzen bazarete, kontuz ibili, lakua aurre-aurrean izan arte ez baituzue ikusiko. Peira Escrita aurkitzeko pazientzia apur bat izatea beharrezkoa dela ere aurreratu beharra dago. Izan ere, ez dago seinaleztatuta; Estany del Diable lakua bera ere seinaleztatu gabe dago. Hala ere, ziur azkenean aurkitzeko gai izango zaretela. Igoera osoa egiteko hiru ordu inguru behar dira.
Puig de Terres (2.540 metro) eta Pic de Morters (2.605 metro) mendien artean dago Estany del Diable edo Deabruaren Lakua; bertara iristeko dezenteko ibilbidea egin behar izan dugu gaur egiten duen berotzarrari eta eguzkiaren astinduei aurre eginez. Bailara zeharkatzen duen GRa jarraitu dugu; ibaiaren albotik pasa gara, basoetan barneratu gara eta belazeetan lasai ederrean dauden behiak saihestu beharra ere izan dugu. Peira Escritatik apur bat gorago, Galba eta Orlu bailarak bereizten dituen harkaiztira iritsi garenean, harrituta geratu gara aintzira txiki,borobil eta bitxia ikusi dugunean. Gure harridura sortu duela esaten badut, muturraren aurrean izan dugun arte ez dugulako ikusi ere izan da. Krater itxurako lakua da, lurra baino apur bat beherago dago eta inguruko harri eta belarren artean gordean dagoela dirudi. Izotzezko plaka batzuk ere baditu,eta,hori guztia ikusita,antzinako artzainen beldurrak gure egin ditugu: antigoaleko garaietan, deabruaren bizilekua Puig de Terresen zegoela eta lakuko ura sorgindua zegoela uste zuten, tarteka abelbururen bat lakura hurbildu eta desagertu egiten zelako. Egiatan, malkarra gainditu ezinda nekearen nekez itotzen ziren animaliak. Atsedenaldi baten ostean –betiere zeharka begira, deabruak gaur eta orain agertu behar ote duen beldurrez–, gure esperientzia mistikoa amaitutzat ema-
Capcirreko belaze txukunak dira goiko irudian ikus daitezkeenak eta, lerro hauen gainean, Esposollatik irtenda egin daitezkeen ibilbideetako baten hasiera: pista honetatik pasio eder eta lasaia emateko aukera izango dugu. Ezkerreko orrialdeko irudietan, zaldian ibilbidea egiteko prestatzen ari diren bisitariak eta inguruotako paisaia eder bat.
tea erabaki dugu.Sentsazio arraro horrekin urruntzen goazen neurrian, aurrera begiratu dugu –eta ez lurrera, igoeran egin dugun bezala–; mihia zintzilik dugun arren, paisaiaz gozatzeko aukera izan dugu. Gainalde honetatik dauden bistak izugarriak dira: zerumugarekin bat egiten duten mendiak, bailararaino jaisten diren oihanak, zeru urdin eta gardena...Behin herrian gaudela,nekeak jo-
ta baina kontent,plazako iturriko uraren freskotasuna sentitze hutsa zoragarria izan da. Telefono-kabina ondoko eserlekuan eseri eta kabinaren funtzio bakarra eskualdeko kultur ekitaldien iragarkien erakusleiho izatea dela pentsatu dugu. Izan ere, Capcir izeneko Siberia txiki honetan ezagutzea merezi duten txoko ugari daude, horien artean gaur ezagutu dugun Galba Harana. 47
Lasaitasuna eta natura topatuko ditugu eskualde honetan, bereziki mendi osterak egiteko aukera paregabeak ematen dizkigulako. Orrialde honetan, Galba Haraneko mendi eta zuhaiztien irudiak ikus daitezke. Behekoa, aldiz, Peira Escritari hartutako argazkia da: harlauza honetan orain dela zenbait mendekoak zein egungoak diren grabatuak ikus daitezke.
Nola iritsi Autoz: Bourg-Madame eta Font-Romeu herrietarako norabidea hartu. Gero, Els Angles i Formiguerarako bidea jarraitu. Handik, Puyvaladorrerako errepidea jarraitu, eta, bertara iritsi baino apur bat lehenago, Font-Rabiosa eta Esposollarako saihesbidea hartu.
Non lo egin Landa-etxe eta gîteak daude Esposollan bertan. Lo egiteko lekuaz gainera, sukaldea ere izaten dute. Herrian ez dago ez jatetxerik, ezta tabernarik ere. - Cargol a Espousouille: Rue de la Porteille. Telefono zenbakia: 0033 (0) 468 300 702 . Webgunea: www.cargolaespusouille.com - Gîte Cal Xareire. Rue de la Dressère. Telefono zenbakia: 0033 (0) 468 044 537. Webgunea: www.gite-espousouille.com
Formiguerako merkatua Larunbatetan azoka izaten da Formigueran. Autoz ordu laurdeneko bidea dago Esposollara eta azokan tokiko produktuak erosi ahalko ditugu, esaterako, ardoa, gazta eta hestebeteak.
Eski nordikoko pistak Neguan joaten bagara eta eskia gustatzen bazaigu, iraupen-eskia praktikatzeko kilometro ugari izango ditugu. Formiguerako pistez gain, inguruan daude, esaterako, Els Angles, Font-RomeuPyrénées 2000 eta Matamala estazioak.
Font Rabiosako kobak Inguruko erakarpen turistiko garrantzitsuenetakoa dira Font Rabiosa herriko kobak. Esposollatik oso gertu daude, baina Galba Haranetik kanpo. Bisitaldietarako egokituta dago eta barnean 6 graduko tenperatura izaten da. Urte osoan zehar bisita daitezke. Bisitaldiak gidatuak dira eta ordubeteko iraupena izan ohi dute. Ordutegiak, salneurriak edo beharrezko beste edozein informazio koben webgunean bertan kontsulta daitezke: www.fontrabiouse-fr