UDALA | AYUNTAMIENTO
Zelan hasten da igogailua jartzeko prozesua? Lehenengo eta behin aholkularitza teknikoa bilatu behar da, igogailua jartzeko aukerak eta gastuak jakiteko. Ondoren, baliozko adostasuna lortzea da etxebizitzen jabeen arteko batzarrean.
Etxebizitzek eta lokalek nahitaez ordaindu behar dute inbertsioa?
Diru-laguntza hauek ematen ditu Udalak: Igogailua jartzeko: gehienez 15.000€, kaletik etxebizitza bakoitzera eskailera-mailarik gabeko ibilbidea lortzen bada.
Zure eraikinean sartzean, kaletik etxebizitzetara iristeko oraindik traba diren arkitektura-oztopoak badaude, Bilboko Udalak abian jarri duen informazio-zerbitzu berrira jo dezakezu:
Zeintzuk laguntza ematen ditu Udalak igogailuak jartzeko eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako?
e
Bai, kuoten portzentajearen gehiengoak eta eraikinaren jabeenak baiezkoa eman badute.
Igogailuaren ibiltartea luzatzeko: gehienez 6.000€
Plataforma jasotzaileak, atarietarako arrapalak eta abar jartzeko: gehienez 2.500€
Zenbait atari hartuko dituen igogailua jartzeko aurreproiektua idazteko: gehienez 1.500€
Eusko Jaurlaritzak ere ematen ditu diru-laguntzak.
Pertsona desgaituren bat edo 70 urtetik gorakoren bat eraikinean erroldatuta badago, jabe guztiak behartu daitezke igogailua jartzera eta ordaintzera?
Bai, igogailua jartzera behartu daitezke.
Non eskatu informazioa?
Ezin da behartu ordaintzera baldin eta kostua 12 hilabeteko ohiko gastuak (diru-laguntzak kenduta) baino handiagoa bada; baina komunitateak ezin ditu obrak eragotzi, 12 hilabeteko ohiko gastua gainditzen duen kopurua euren gain hartzen badute igogailua jarri nahi dutenek.
Hiri Plangintzarako Sailean adieraziko dizugu zeintzuk diren igogailua jartzeko edo zure eraikineko arkitektura-oztopoak kentzeko eman beharreko urratsak; betiere, ordua eskatuta aurretiaz:
Jarri daiteke igogailua eraikineko espazio pribatuak okupatuta?
Bai; jabetza kentzeko espedientea tramitatu daiteke, baina justifikatu egin behar da okupazioa beharrezkoa dela irisgarritasuna errazteko, baimendutako proiektu baten bidez eta komunitateak ordainduta finkatzen den prezioa.
i
Egoitza-eraikinetako irisgarritasunari buruzko aholkularitza
Herritarren Informaziorako Bulegoa: Ernesto Erkoreka pl. 12-bs. Ordutegia: astelehenetik barikura, 08:30-14:00
✉ urbanismo@bilbao.eus
( 94 420 43 07 www.bilbao.eus
Klororik gabeko paper ekologikoa
Zerbitzu berria:
1-2017 Edizioa
Egoitza-eraikinetako irisgarritasuna hobetzeari buruzko Udalaren informazio-zerbitzu berria
Ikusi “Zure Udalak aditzen dizu” atala
Informazio gehiago: www.bilbao.eus | & 010