Zer dira kaleak, jenderik gabe

Page 1

Zer dira kaleak, jenderik gabe?

Jenderik gabeko kaleak zentzugabeak direlako. Izan ere, kaleak, biztanleon erabilera eta gozamenerako espazioak dira. Hortaz, trafikoa geldituko dugu eta, ordu pare batez, hiritarronak soilik izango dira. Zertarako? Jostatzeko, pentsatzeko, esertzeko, hitz egiteko, marrazteko eta margotzeko, elkar ezagutzeko, soka saltoan aritzeko, abesteko edo sudur puntan jartzen zaiguna egiteko. Egunero jartzen dizkiguten mugak etengabe gainditu behar ditugulako. Kalean jolastea debekatu digutelako, giza eskubidea izan arren. Hiriak, pertsonok pentsatu eta eratzen ditugulako. Kaleek hiritarron beharrak asebete beharko lituzketelako. Kaleetako lehentasuna hiritarrak garelako. Horregatik eta kaleak geureak direlako, zatoz Otxarkoagara (Bilbon), Pau Casals kalera zehatz-mehatz maiatzaren 7an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Bai, astelehena da, eta zer? Ez al zara astelehenetan kalera ateratzen? Oraingo honetan ez daukazu aitzakiarik, kalea geurea izango da. Haurrei: etor zaitezte klarionak eskuan kalea margotzera, zeuen jostailuekin jostatzera, eskulanak egitera, pilotarekin edo patinetearekin ibiltzera. Eta haizea badabil, zeuen kometak ekarri eta goazen guztiok hegan egitera. Gazte jendeari: zatozte musika entzutera edo dantzatzera, argazkiak atera eta sare sozialetan elkarbanatzera, zeuen komikiak irakurtzera, marraztera; etor zaitezte pipak jatera, soilik egotera, lagunekin beste hainbat lekutan egoten zareten modura, baina egun horretan hemen, Pau Casals kalean (Otxarkoaga). Helduei: zatozte elkarbanatzera, jolastera, laguntzera, ikastera eta irakastera. Eta zergatik ez, ligatzera. Adinekoei: etor zaitezte zeuen istorioak kontatzera; kakorratz-lanak egitera (ganchillo), kartetan edo xakean aritzera. Soka saltoan egitera, margotzera, kaleko artistak izatera.


A, eta 19:30etan kale-antzerkia. Baduzu, plana, plan plin plana.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.