IKASTETXEKO ELKARBIZITZA HOBETZEN: GATAZKEN EBAZPENA ESKOLA, HERRIKO JAIAK ETA PARTAIDETZA PAREKIDEA

Page 1



IKASTETXEKO ELKARBIZITZA HOBETZEN: GATAZKEN EBAZPENA ESKOLA, HERRIKO JAIAK ETA PARTAIDETZA PAREKIDEA. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA LEHEN HEZKUNTZA

3


Obra honen erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa Egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko Kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, Jo, CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du (2019-09-16) ©Azalaren diseinua: Oihana Egaña ©Oihana Egaña, María Victoria Fernández, Marta Irazoqui eta Pedro María Torres

Edición e impresión:

www.pasionporloslibros.es ISBN: 978-84-17546-79-3 ISBN: 978-84-17546-79-3

L. G.: SS-995-2019

4


IKASTETXEKO ELKARBIZITZA HOBETZEN: GATAZKEN EBAZPENA ESKOLA, HERRIKO JAIAK ETA PARTAIDETZA PAREKIDEA. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA LEHEN HEZKUNTZA

Oihana Egaña Callejo Maria Victoria Fernández Roldán Marta Irazoqui Aguirre Pedro María Torres Elizondo

5


Oihana Egaña Callejo Irakaslea María Victoria Fernández Roldán Irakaslea Marta Irazoqui Aguirre Irakaslea Pedro María Torres Elizondo Irakaslea

6


AURKIBIDEA

1. SARRERA

9

2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO MARKO PEDAGOGIKOA: HEZIBERRI 2020

15

2.1. OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIAK

19

3. BAKERAKO HEZKUNTZA ETA GIZA ESKUBIDEAK

45

3.1. BAKERAKO HEZKUNTZA

45

3.2. GIZA ESKUBIDEAK

51

4. PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK, SOZIALIZAZIOA ETA GENEROA. ELKARBIZITZA ETA GATAZKAK

57

4.1. PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK. BERDINEN ARTEKO HARREMANAK

57

5. EMAKUMEEN PARTAIDETZA FESTAN ETA TRADIZIOAN 5.1. HIRU FESTA, HIRU IRTENBIDE

67 73

6. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

79

6.1. HELBURUAK

80

6.2. EDUKIAK

80

6.3. OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIAK ETA DIZIPLINA BARNEKO KONPETENTZIAK

81

6.4. CURRICULUMAREN EUSKAL DIMENTSIOA

82

6.5. ANIZTASUNARI ERANTZUNA

83

6.6. ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK

84

6.7. EBALUAZIOA

87

7. JARDUEREN PROPOSAMENA LEHEN HEZKUNTZARAKO

105

7.1. BAKERAKO HEZKUNTZA LANTZEKO JARDUERAK

107

7.2. GIZA ESKUBIDEAK LANTZEKO JARDUERAK

139

7.3. GATAZKEN EBAZPENA LANTZEKO JARDUERAK

167

7.4. HEZKIDETZA LANTZEKO JARDUERAK

203

7.5. FESTEN ETA GENEROAREN ARTEKO HARREMANA LANTZEKO JARDUERAK

233

7


8. BIBLIOGRAFIA

273

9. WEB ORRIAK

279

10. ERANSKINAK

281

1. ERANSKINA

283

2. ERANSKINA

291

3. ERANSKINA

293

4. ERANSKINA

295

8


1. SARRERA

XXI. mendeko hezkuntza-korronte eta -legeek badute, beste batzuen artean, sinesmen argi bat: hiritar aktibo eta konprometituak izateko ikasleak prestatu behar ditu eskolak. Hortik abiatuta, eta sozializazio-agente garrantzitsua den neurrian, eskolak bere testuinguruan murgildu beharko du; eskola ingurura atera behar da eta ingurua eskolan sartu, ikasketa ahalik eta esanguratsuena izan dadin. Horrela, herri edo hiri bakoitzeko gertakizunek, pozak eta gatazkek eragin zuzena izango dute ikastetxeetan. Proposamen didaktiko honen egile garenon lan-eremuak Irun eta Hondarribia hartzen ditu eta, ondorioz, oso gertuko bizipena dugu emakumeen partaidetzak bi herrietako festetako alardeetan sortu duen gatazka, eta gatazka horrek eskoletan eta eskola-komunitate osoan duen eragina. Irun eta Hondarribiko eskoletan kezka dago alardearen gaiarekin edo, zehazki esanda, alardeetan emakumeen partaidetzak sortzen duen gatazkarekin. Kezka, gatazka eskoletan sartzen delako. Kezka, gaiaz hitz egiten ez delako edo, hobeto esanda, ezin delako hitz egin. Kezka festaren inguruan sortzen diren eskolako, jarduerek eskola-komunitatean izango duten eraginagatik. Kezka, familien artean dauden iritziak kudeatzeko moduarengatik. Kezka, klaustrokideen artean sortzen den tentsioagatik. Kezka, gai honek ikasleen artean sortzen dituen gatazkengatik‌ Kezka, behin eta berriz. Eta tristura. Eta etsipena. Emozioak pil-pilean jartzen dituen egoera da eta, tamalez, beldurra agerikoa da. Gatazka gailendu zaio bizikidetzari. Eta beldur horrek pertsonak banatzen ditu: “Honetaz hitz egiten badugu, haserre bukatuko duguâ€?. Gizartean lez, eskoletan ere kontraesanetan sartzen gara horrelako gatazken aurrean kokatzen garenean: inork ez du zalantzan jartzen eskoletan elkarbizitza ezinbesteko eremua dela, baina elkarbizitza-arazo serio bat dakarren gai honi heltzeko beldurra dago. Horren lekuko gara.

9


Gatazka-egoera hau hainbat forotan plazaratua izan da eta plazaratzen da. Hezkuntzaren munduari dagokionez, ikastetxeetako klaustroetan, irakasleen arteko bileretan, familiekin egindako bileretan, ikasgeletan, udaletxeetan egiten diren bileretan, Irungo Berritzeguneko Hezkidetza eta Elkarbizitza Mintegian, etab. Hemen aurkezten den lana aurretik egindako saiakera xume batetik dator. 2016-2017 ikasturtean, Irungo Berritzeguneko hezkidetza-mintegian proposamen didaktiko bana egin zen Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako mintegikideen kezkatik abiatuta, eta aurrera eraman da geroztik hainbat ikastetxetan. Horrek, ordea, askotariko iritziak sortu ditu bi herrietan, klaustroetan eta familien artean. Aldeko eta kontrako jarrerak. Gatazka berriz ere. Luzea da gure ibilbidea elkarbizitza eta genero-berdintasunean, bai modu pertsonalean, bai eta profesionalean ere. Gatazka gizakiari atxikitako egoera balitz bezala ulertzera eraman gaitu horrek. Are gehiago, gatazka aukera eta erronka balitz bezala eta, batez ere, gatazka hezkuntza-elementua balitz bezala ikustera eraman gaitu. Izan ere, jarrera kontrajarriak dituzten aldeen arteko egoera tirabiratsuak erronka eta aukera gisa hartzea, batez ere hezkuntza-elementu bezala lantzea – gatazkatik eta gatazken ebazpena ikastea– ikasketa aberatsaren eta bizikidetzaren onurarako adierazgarri da. Hori dela eta, gaiari modu sakonago batean heldu behar zaiola sinistuta gaude. Proposamen didaktiko honen asmoa ez da, inolaz ere, ikerketa soziologikoa edo antropologikoa egitea (horri adituek esaten dutenetik hurbilpen bat baino ez zaio egingo); asmoa da gaia lantzea elkarbizitza positiboaren ikuspegitik eta generoberdintasunaren ikuspegitik. Gaia ikasgelan lantzeko proposamen bat egitea, alde batetik, eta, bestetik, tresnak ematea ikastetxeei horrelako egoera bati aurre egiteko. Helburua xumea da, beraz: edozein gatazkaren aurrean, bai eta festetan sortzen diren gatazken aurrean ere, hitz egitearekin batera, guztion iritziekiko errespetua sustatzea. Kasu honetan, genero-berdintasunaren ikuspegia funtsezkoa da. Ez baita aukera bat, eskubide bat baizik. Proposamena ez da Irungo eta Hondarribiko alardeen gatazkara mugatuko, ordea. Azkenaldian entzute gehien izan duen gatazka izan da hori, baina hamaika festatan topatu daitezke emakumeen partaidetza gatazkatsuaren adibideak. Izan ere, emakumeek festetan berdintasunean parte hartu nahi izateak emakumeen eta

10


gizonen arteko aukera- eta botere-desberdintasunari eragiten dio zuzenean. Festak eduki sinbolikoa duen gizarte- eta kultura-adierazpen bat izanik, gizartearen errealitatearen isla dira, eta genero-berdintasunari dagokionez oraindik ere erresistentzia eta desorekak jasotzen dituzte. Hori horrela, proposamen didaktikoa anitza izango da, hainbat herritako eta hiritako egoera zehatzak zein orokorrak jasoko dituena. Aipatu behar da, gainera, urrutiko herrialdeetako zein gure herriko gatazka benetan gogorrak eskoletara eraman izan direla. Azken urteotan martxan jarri da Euskal Autonomia Erkidegoan indarkeria mota askotako biktimak eskoletan sartzeko esperientzia, eta inplikatutako agenteen ebaluazioa oso positiboa izan da. Egileok ere garatu ditugu esperientzia horiek, eta aberasgarria izan da ezbairik gabe. Esan daiteke, gainera, Hezkuntza Sistemak eta, ondorioz, hezkuntzako profesionalek gaia lantzeko betebeharra dutela erreparatzen bazaie mundu mailan, Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan emandako jarraibideei: Bakerako Hezkuntza (ikastetxe barruko kontuetan barne-partaidetza sustatzeaz gain, eskolak lan egin behar du kokatuta dagoen komunitatean integratzeko eta auzoan zein herrian gertatzen diren gaietan parte hartzeko), Giza Eskubideetarako Hezkuntza (lotura ikastetxeko eta inguruko bizitza errealarekin), Delors Txostena... eta, hurbilago eta zehatzago, Heziberri 2020. Irteera-profilaz aritzen da azken hori; oinarrizko zeharkonpetentzien garapenaz

hezkuntza-xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta

egoeretan moldatzen jakiteko. Proposamen didaktiko honek betebehar horri ere erantzuten dio, oinarrizko zeharkonpetentzia guztiak lantzen baitira. Hurrengo ataletan modu zabalagoan aztertuko dira aipatu berri diren eta hezkuntzaren oinarri teorikoa osatzen duten horiek baina, ezer baino lehen, “aterki� gisa ezinbestekoa da UNESCO etxeak proposatutako, Jacques Delors-ek zuzendutako eta adituen nazioarteko batzorde batek egindako lanari tartetxo bat egitea. Hezkuntza: altxor ezkutua

txostenak XXI. mendera egokitutako oinarrizko

jarraibideak ematen ditu. Batzordeak dio guztiz sinetsita dagoela hezkuntza ezinbesteko tresna dela gizadiak aurrera egin dezan bakearen, askatasunaren eta gizarte-justiziaren bidean. Etorkizuneko erronka ugarien aurrean,

11


Batzordearen ustez, hezkuntzak funtsezko eginkizuna betetzen du pertsonen eta gizarteen etengabeko garapenean eta, horretaz gain, hezkuntza-politikaren ezagutzak, gaitasun teknikoa... etengabe aberasteko prozesu bat direla, bai eta, nola pertsonaren hala gizabanakoen, taldeen eta nazioen arteko harremanen egituratze pribilegiatu bat ere. Hezkuntza lau zutabetan oinarritzea proposatzen du: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea.

“Mundu osoan hezkuntzak helburu berbera du: norbanakoen artean gizarte-loturak jostea, eta, horretan, denek konpartitutako erreferentziak baliabideak

hartzea ere

aldatu

oinarri. egiten

Horretarako dira,

noski,

erabilitako kulturen

eta

inguruabarren arabera; baina, edonola ere, hezkuntzaren xede nagusia bera da beti: gizakia gizartearen baitan erabat garatzea, alegia. Alde horretatik, kultura eta balioak transmititzeko bidetzat definitzen da, gizarteratze�espazioak eraikitzeko bidetzat, denona izango den proiektu bati ekiteko arragoatzat�.

12


Iturria: Hezkuntza altxor ezkutua. UNESCO

Ezagutzen ikastea. Pertsona bakoitzak inguratzen gaituen mundua ulertzen ikasi behar du, duintasunez bizitzeko, bere gaitasunak garatzeko eta besteekin komunikatzeko. Ulertzeko, ezagutzeko eta jabetzeko plazera da ezagutzen ikastea. Nork bere inguruneko askotariko eremuak hobeto ulertzeak mesede egiten dio oinarrizko jakin-min intelektuala pizteari. Ezagutzen ikastearen aurreko pausoa da ikasten ikastea; arreta, memoria eta pentsamendua trebatzea, hain zuzen ere. Haurtzarotik, gazteek ikasi behar dute beren arreta eskaintzen gauzei eta pertsonei, haien bizitzan zehar askotan izango baita baliagarri. Egiten ikastea. Ezagutzen ikastea eta Egiten ikastea banaezinak dira neurri handi batean. Egiten ikastea ezinbestekoa da ez bakarrik gaitasun profesional bat lortzeko, baizik eta pertsona bakoitzak elkarreragin askori aurre egiteko eta taldean lan egiten ikasteko. Egiten ikastea behar da, batez ere gazteei eskaintzen zaizkien lan-esperientzien eremuan edo esperientzia sozialen eremuan, bai

13


modu espontaneoan bai modu formalago baten bitartez gertatuko den egoera soziala aprobetxatuz. Elkarrekin bizitzen ikastea. Ondokoa ulertuta eta interdependentzia modu anitzak garatuta –proiektu komunak eginez eta gatazkak ebazteko prestatuz– lortzen da, aniztasuna, elkarrekiko ulermena eta bake-balioen errespetutik abiatuta. Hezkuntzak egiteko bikoitza dauka: giza espeziearen aniztasuna erakustea eta gizaki guztien artean dauden berdintasun eta interdependentziak ikusten laguntzea. Izaten ikastea. Nork bere izaera ateratzen uzteko eta autonomiaz, burubidez eta arduraz jokatzeko. Hezkuntzaren funtzio nagusia da gizaki guztiak hornitzea pentsatzeko askatasunez, burubidez, sentimenduz eta imajinazioz, haien talentua gorenera irits dadin eta, modu horretan, beren etorkizunaren egile izan daitezen. Garapenaren

helburua

da

gizakia

aberastasunean,

adierazpenean

eta

konpromisoetan garatzea; norbanako, familiako eta talde bateko kide, herritar eta ekoizle, tekniken asmatzaile eta ametsen sortzaile izatea.

14


2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO MARKO PEDAGOGIKOA: HEZIBERRI 2020 Mamiari heldu baino lehen, funtsezkoa da aipatzea Oinarrizko Hezkuntzako ikasleen irteera-profila eratzen duten hezkuntza-xedeak eta oinarrizko konpetentziak berdintsu formulatzen direla gure inguruko herrialdeetan. Era berean, curriculumeko edukien zati handiena unibertsala da, eta eduki horiek Europako eta mundu zabaleko gainontzeko herrialdeekin partekatzen ditugu. Testuinguruak badu, ordea, berebiziko garrantzia; izan ere, haiek eskuratzeko eta garatzeko prozesua aldatu egiten da ikasleen ingurune naturalaren eta soziokulturalaren arabera. Ikasleak testuinguru jakin batean bizi dira, euren nortasuna eta bizimodua eraikitzen dute testuinguru fisiko-natural eta soziokultural horretan gertatzen diren premia indibidualekin eta sozialekin harremanetan, hizkuntzaren bidez1. Hori horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoak adierazten du “Oinarrizko Hezkuntzan zehar prestatu behar direla belaunaldi berriak helduarorako, oinarri sendoak sustatuz bizitza osoan zehar ikas dezaten eta gai izan daitezen nork bere bizitza zentzuz bideratzeko, nork bere destinoak hautatzeko, nork bere aukeren ardura hartzeko eta gizartean integratzeko, modu aktibo, kritiko eta arduratsuan”. Esaten du, halaber, hezkuntza‐xedeek pertsona guztien hezkuntza‐prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diotela, eta honako hauek finkatzen ditu Oinarrizko Hezkuntzaren xedetzat:

a) Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea

dimentsio guztiak modu orekatuan integratuz, euskaldunetik unibertsalera–, eta jakintza horiek modu kontziente eta integratuan erabiltzea, bizitzaren maila guztietako egoerak eta problemak konpontzeko eta hobekuntzak egiteko aukera berriak emateko.

JAURLARITZA-GOBIERNO VASCO. HEZKUNTZA SAILA: Heziberri 2020. Marko Pedagogikoa, Vitoria-Gasteiz, 2016.

1EUSKO

15


b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala. c) Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat lortzeko eta gizarte justuago eta bidezkoago bat eraikitzeko konpromisoa duen gizabanako gisa bete-betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa. d) Aurrerago ikasten jarraitzeko eta/edo lanean hasteko prestatzea, behar bezain ongi. e) Motibatzea eta prestatzea, bizi osoan zehar ikasten eta prestatzen jarraitzeko. Aipatutako helburuak lortzeko, konpetentziak formulatzen dira. Heziberri 2020n adierazten denez, ELGAren DeSeCo (2005) proposamenaren arabera, “ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta, horretan, zenbait baliabide psikosozial tarteko hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere”. Heziberrin proposatzen diren oinarrizko konpetentzien funtsean bi erreferentzia nagusi daude:

a) Aurreko atalean aipatutako Jacques Delors‐ek zuzendutako UNESCOrentzako txostena (1996), non ezartzen den hezkuntzak lau zutabe edo oinarri dituela: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea. b) Europako Erkidegoen Batzordeak aurkeztutako oinarrizko konpetentziei buruzko gomendioa (2006), Espainiako eta Frantziako formulazioaren oinarri: 1. Ama‐hizkuntzan komunikatzea. 2. Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea. 3. Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak garatzea. 4. Konpetentzia digitala garatzea. 5. Ikasten ikastea.

16


6. Pertsonarterako eta gizarterako konpetentziak garatzea. 7. Ekintzaile‐espiritua garatzea. 8. Kultur adierazpena garatzea. Oinarri horietatik abiatuta iristen da, azkenik, gure erkidegorako proposatzen diren bi konpetentzia-multzoetara: 

Oinarrizko zehar‐konpetentziak edo konpetentzia orokorrak: halakoen bidez, ganoraz konpon daitezke bizitzaren eremu eta egoera guztietako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak), bai diziplina‐arlo guztiekin lotutako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Zehar‐ konpetentziak arlo edo ikasgai guztietan lan eginez bultzatu eta sustatu behar dira, eta bizitzaren esparru eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.

Diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak: halakoen bidez, ganoraz konpon daitezke bizitzaren eremu eta egoeretako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak), diziplina‐arlo jakin baten baliabide espezifikoak behar dituztenak. Diziplina baitako konpetentzia horiek diziplina‐matrize bat dute oinarri, eta eremu batzuetako egoeren/problemen bidez eskuratzen dira; baina transferitu ere egin daitezke, eta multifuntzionalak dira, diziplina‐arlo batekin edo batzuekin lotutako egoerak/problemak konpontzeko aplika daitezkeenez gero.

17


Iturria: 175/2007 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzekoa.

Denak

dira

oinarrizko

konpetentziak,

hots,

bizitzarako

beharrezkoak

eta

ezinbestekoak, baina komeni da bereiztea eta erlazionatzea. Bereiztea komeni da, oinarrizko zehar-konpetentziak, ondo ikastea eta ebaluatzea beharrezkoa da integratu behar baitira diziplina baitako oinarrizko konpetentziak garatzen dituzten arloen edukiak ikasteko prozesuan. Halaber, erlazionatzea ere komeni da, oinarrizko zehar�konpetentzien bitartekaritza beharrezkoa baita diziplina baitako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko.

18


2.1 OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIAK

Esku artean duzun proposamen didaktiko honek oinarrizko zehar-konpetentzietan eragiten du modu zuzenean, elkarbizitzarako konpetentzia izanik ardatz nagusi. Elkarrekin ondo bizitzeko, ezinbestekoa da pentsatzen eta ikasten jakitea, komunikatzen jakitea, ekiten jakitea eta norbera izaten ikastea. Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea)k dioenez, oinarrizko zehar-konpetentzien edo konpetentzia generikoen ekarpen edo balio handiena da erdigunera ekartzen dituztela eta zentzua ematen dietela oinarrizko hezkuntzaren eta bizitza osorako heziketaren ardatz eta funtsei. Hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak: 

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.

Elkarbizitzarako konpetentzia.

Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.

Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

19


Iturria: 175/2007 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzekoa

Irudian ikus daitekeen moduan, oinarrizko zehar-konpetentzia bakoitzak berariazko ezaugarriak ditu, baina oinarrizko zehar-konpetentzia guztiek elkarrekiko harremana dute, eta batera erabili behar dira konpetentea izateko eta ideiak ekintzara bihurtzeko. Oinarrizko curriculumak zehar-izaera ematen dio komunikatzeko konpetentziari gainerako zehar-konpetentziekiko; izan ere, guztien berezko osagaia da eta ikasteko prozesu osoan esku hartzen du, bai informazioa jasotzean, bai ikasteko prozesuan egiten diren buru-eragiketetan, bai ikaste-prozesu horren emaitzak azaltzean eta adieraztean. Hizkuntzaren sinbolo-sistema baliatzen da ikasteko prozesu osoan. Ondoren, zehar-konpetentzia bakoitzaren definizio, ezaugarri eta osagaiak zehaztuko dira, Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren hitzak hartuz. Elkarbizitzarako konpetentzian arreta berezia jarriko da, berau baita, esan bezala, egiten den proposamen didaktikoaren ardatza. Horretaz gain, proposamen didaktikoak oinarrizko zehar-konpetentzia bakoitzari egiten dion ekarpena ere zehaztuko da.

20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.