Piorteko Hodiaren abentura Ole Lund Kirkegaard Liburu
hau
te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir
Hodia
P
iort hiria Bulgislavian dago, eta bertan Hodia izeneko mutiko bat bizi zen. Liburu hau Hodiari buruzko da. Hodiari eta alfonbra gorriari buruzkoa. Baina Hodia mutikoari buruz ezer gehiago kontatu baino lehen, bizi zen hiriari buruz apur bat hitz egingo dizut. Piort hiriak Bulgislaviako beste edozein hiri t xikiren antza du. Ibai txiki eta lohitsu baten parean dago, eta ibaiaren beste er tzean mendiak ikus daitezke. Piorteko etxe guztiak zurituta daude eta teilatu laua daukate. Arratsaldean, ibaiaren beste aldean eguzkia mendien atzean ezkutatzen denean, eta airea fresko eta arinagoa denean, gizonak, noizbehinka, etxeen teilatu lauen gainean eseri eta beren urezko pipetan erretzen dute. Batzuetan, Piorteko biztanleek beren etxeetako teilatu lauen gainean lo egiten dute. Iluntasunean etzaten dira eta
7
laranjondoak loretan usaintzen dituzte eta izarrei begiratzen diete, loak hartu baino lehen. Piort hiriko kaleak estuak eta aldapatsuak dira. Batzuek ere eskailerak dauzkate, hain dira aldapatsuak.
8
Eta Piort osoa hau足tsez betetako plaza t足 xikiz beteta dago. Bertan merkatariak, zapatagileak eta alfonbra sal足tzaileak egoten dira eguzki-oihalen azpian, norbait zer edo zer erostera hurbil足tzeko zain.
9
Piorten, ia gizon guztiek feza daramate buruan –bai, fez bat–, eta baita babutxak ere. Agian ez dakizu zer den fez bat, baina nik neuk azalduko dizut. Kapela gorri txiki bat da, buruz behera jarritako loreon tzi bat dirudi. Baina Piorteko jendeari bost axola dio horrek, inoiz ez baitute loreontzi bat ikusi. Gehiengoari zinez gustatzen zaio babutxak erabiltzea, ez baitituzte behatzak estutzen eta ez baitira inoiz garbitu behar. Ziurrenik, horregatik daude Piorteko gizonak hain pozik beren babutxekin.
10
Eta Piorteko emakumeak? Bada, tunika beltz luzeak daramatzate eta aurpegia ezkuta tzen dien belo bat. Begiak eta oinak besterik ez zaizkie ikusten. Buruan urez betetako pegarra dutela kale estu eta aldapa tsuetan gora eta behera ibiltzen direnean, txori beltz erraldoiak dirudite. Eta zergatik eramaten dute beloa? Tira, Piorteko emakumeei beloa, gizonei babutxak bezain beste gustatzen zaizkie. Izan ere, emakumeek aurpegia beloarekin estaltzen dutenean, ez dituzte ezpainak makillatu behar, eta inork ezin du jakin hortzen bat falta zaien.
11
Oso arraroa dirudi hori guzti hori. Baina ziurtatzen dizut, babutxak, beloak eta urezko pipak alboratuta, munduko beste hiri batekin alderatuz gero, Piorteko biztanleak ez direla hain desberdinak. Hodia mutikoari buruz gehiago jakiteko garai da. Hodiak bederatzi urte ditu. Goizero eskolara joaten zen, Piorteko beste haur guztiak bezala, irakurtzen eta idazten ikasteko, Bulgislavia osoan ohikoa baita. Baina Hodiari ez zitzaion irakurtzen eta idazten ikastea gehiegi interesatzen. Hodiak ideia zeharo desberdinak zituen buruan. Hodiak mundua ezagutu nahi zuen. Piort hiriko kale estuenetariko eta aldapatsuenetariko bat zen Jostunen Kalea. Bertan, hiriko jostun guztiak bizi ziren, eta bertan ere Hodia, aita eta ama bizi ziren. Izan ere, Hodiaren aita jostuna zen. Egunero, Hodia aita etxe aurrean itzaletan eseri, eta josi eta josi aritzen zen. Urte luzez josten ibili zenez, guztiz begi-okerra zen. Izan ere, jostun batek aldi berean begiratu behar die oihalari eta jostorratzari, eta haria zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta distantzia gehiago dago oihalaren eta jostorratzaren artean.
12
Hodia aita oso nagia zen. Beti erabiltzen zuen hari oso luze bat, eta beraz, beti zegoen distantzia handia oihalaren eta jostorratzaren artean. Eta bietan aldi berean begi bat eduki behar zuenez, bere begietako batek beherantz begiratzen zuen eta gorantz besteak. Inoiz ez zen Piorten Hodia aita bezain jostun nagirik egon, ezta hain jostun begi-okerrik ere.
13
–Jostuna izango zara –esaten zuen Hodia aitak, semeari bere begi okerrekin begira–. Ogibide ona da. –Ezta pentsatu ere –erantzuten zuen Hodiak–. Nik mundua ezagutu nahi dut. Hodia aitak burua astintzen zuen. –Txorakeriak –zioen–. Nola bururatu zaizkizu horren ideia txoroak? Ez, ene seme. Piorten gelditu eta jostuna izango zara. Oinak lurrean eduki behar dituzu.
14
–Zer da oinak lurrean edukitzea? –galdetu zuen Hodiak. –Kar, kar, ejem –egin zuen karranka Hodia aitak begi oker bat kliskatuz–. Etxetxo bat edukiko duzu, iturridun lorategi txo bat… eta agian, baita emaztetxo bat ere, e? –Ba! –esan zuen Hodiak–. Ez dut emaztetxorik behar. –Tira, tira –esan zuen Hodia aitak, bizarrari hazka eginez–. Laster zentzatuko zara, seme. Baina Hodia ez zen zentzatu. Horren ordez, ibaira jaitsi zen, arrantzaleekin hitz egitera. Arrantzaleen ontziak ibai txiki eta lohitsuan balantzaka ari ziren, eta arrantzaleek, bitartean, haize-oihal baten azpian ibaiaren ertzean eserita, beren urezko pipetan erre tzen zuten. –Norbaitek ibaian behera eraman nazake? –galdetu zien Hodiak arrantzaleei–. Mundua ezagutu nahi dut. Arrantzaleek urezko pipak utzi eta haurrari begiratu zioten. –Zer esan duzu? –galdetu zuten arrantzaleek. –Mundua ezagutzea gustatuko litzaidakeela –esan zuen Hodiak. Arrantzaleak, elkar begiratu, eta barrez hasi ziren. –Mundua ezagutu nahi duela! –oihukatu zuten–. Inozo honek mundua ezagutzera joan nahi du!
15
Barrez lehertzen ari ziren eta bizkarrean kolpeak ematen zizkioten elkarri. Batzuk, hainbeste barrerekin, urezko pipen kearekin ito ziren ia. –Ez naiz inozo bat –esan zuen Hodiak, minduta–. Mundua ezagutzera joan nahi dut, besterik ez. –Haur hau zoratu egin da –egin zioten iseka arran tzaleek–. Baina zentzatuko da, bai. Eta barre algaraka jarraitu zuten.
16
“Tira”, pen tsatu zuen Hodiak, ibaitik urrun tzen. “Dirudienez, ez naute eraman nahi. Orduan, beste nonbait saiatuko naiz”. Ez, Hodia ez zen zentzatu. Are gehiago, horren ordez, Mandazainen Plazara abiatu zen. Mandazainen Plaza erraldoia eta zikina zen eta hautsez beteta zegoen. Gurdiz, astoz eta mandoz gainezka zegoen, eta gurdien atzean mandazainak zeuden, arropa zikinarekin jantzita eta okaranezko pattarra edaten.
17
–Norbaitek eraman nazake? –galdetu zien Hodiak mandazain zikinei–. Mundua ezagutzea gustatuko litzaidake. Mandazain zikinek pattar botilak ahotik urrundu eta beren sudur luzeak gurdien atzetik atera zituzten, Hodia hobeto ikusi ahal izateko. –Zer dio haur honek? –galdetu zuen mandazain batek. –Pattarra nahi badu –esan zuen beste mandazain batek–, utziozue tragotxo bat edaten. –Ez dut zuen pattarra nahi –esan zuen Hodiak–. Mundua ezagutu nahi nuke.
18
Mandazainek elkarri begiratu zioten, begi gorrituekin. –Mundua ezagutu! –oihukatu zuten, eta barrez hasi ziren–. Inoiz ez dugu horrelako t xorakeriarik entzun! Atzerantz makurtu eta barrez jarraitu zuten. –Ez nau inork eramango? –galdetu zuen Hodiak–. Mundua ezagutu nahiko nuke. –Entzun –esan zuen mandazain handienak eta lodienak–. Haur honek burua galdu du. –Bai –egin zuen deiadar beste batek, zalantzati altxatzen–. Alde hemendik, trauskila, eta utzi jendeari bere pattarra lasai edaten! “Hara”, pentsatu zuen Hodiak. “Ez naute eraman nahi”. Eta hautsez betetako plaza handitik urrunduz, argi eta garbi entzun zituen mandazain zikinak barrezka oihukatzen: –Noizbait zentzatuko da mutiko xelebre hori. Baina, sinets ezazue, Hodiak burua zentzatu gabe jarraitu zuen.
19