3 Hieroglifikoak ebazten Fiz plastikoaren edukiontzian sartu zen, eta nahaste-borrastearen erdian, zeinu arraro batzuk idatzirik zeuzkan botila bat aurkitu zuen. Oso urduri jarri zen eta eztarrian berriz ere ile-bola bat zeukala sentitu zuen. Irten eta lagunei bere aurkikuntza erakutsi zien. –Begira zer aurkitu dudan! Mezu ulertezina erakutsi zien eta hirurak zeinuak aztertzen hasi ziren. Carlocho eta NÊbedo asko harritu ziren. Felisa ez hainbeste.