Gomazko Tarzan Ole Lund Kirkegaard Liburu
hau
te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir
1. Kapitulua
L
iburu hau, Gomazko Tarzan izeneneko haur baten ingurukoa da. Baina hori ez zen bere benetako izena. Bere benetako izena Ivan Olsen zen. Honako i足足txura zuen:
7
Ikus dezakezunez, Ivan Olsen ez da oso garaia. Aitzitik, txikia eta argala da, eta ez oso ederra. Ez du gihar handirik eta ezin du inor jipoitu. Ondorioz, Ivan Olsen egunero jipoitzen zuten. Dibertigarria dirudi Ivan Olsen jipoitzea. Baina ez zen batere dibertigarria. Ez Ivan Olsenentzat, behintzat.
Hemen Ivan nola jipoitzen duten ikus dezakezu
8
Batzuetan, ura sartzen zioten galtzetan, eta beste ba tzuetan, eskolako komunetan itxita uzten zuten. Ivan Olsenentzat ez zen oso dibertigarria izaten.
9
Haur zaharrenak izaten ziren okerrenak. –Beno, Ivantxo –esaten zuten, iletik eta belarrietatik tira tzen zioten bitartean–. Beno, gaur zure giharrak ikusi ahalko ditugu? –Utzi bakean! –oihukatzen zuen Ivan Olsenek, eta zorroarekin nagusiak jotzen saiatzen zen–. Ez dut giharrik, ondo dakizue. –Tira, Ivan txo –esaten zuten nagusiek barreka–. Hala ere, utziguzu zure giharrak ikusten. Eta orduan, mahukak biltzen zizkioten Ivani eta bere beso mehe eta zuriei begiratzen zieten. –Arraioa! –esaten zuten, besoei begiratu ostean–. Arrazoia duzu, Ivan. Zure giharrak ez dira txoritxo baten kaka baino handiagoak. Eta orduan, barrez hasten ziren berriz eta ura sartzen zioten galtzetan eskolako komun batean –dibertitzeko asmoz besterik ez–, bertan maisuak ezin baitzituen ikusi. Hemen, eskolako komun batean, Ivan Olseni ura sartu diote galtzetan.
10
Nagusiek Ivan altxatu –asko batzen zirenean, oso indar tsuak baitziren– eta ipurdia ur hotzaren txorrotaren azpian jarri zioten; ondorioz, ura galtzetan zehar jaitsi zitzaion, gomazko botetaraino heldu arte. Horrela, Ivan Olsenen gomazko botak blai eginda gelditu ziren. Negua izaten zen okerrena, galtzak txorrotaren azpian sartu eta Ivan Olsen eskolatik irten orduko galtzetako ura izoztu egiten zitzaiolako. Galtzak kartoia bezain zurrun eta gogor jartzen zitzaizkion, eta Ivanek balantzaka ibili behar zuen, antzara bat bezala.
11
–Kar, kar, kar –oihukatzen zuten nagusiek ahots sakon eta herdoilduarekin–. Kar, kar. Ikusi al duzue? Ivan Olsenek pixa egin du galtzetan. –Egon isilik! –oihukatu zien Ivanek. Baina nagusiak ez ziren isildu. Ozenago egin zuten barre: eztarrian paper-latza zutela zirudien. Hemen, nagusiak barrez lehertzen ari dira.
12
–Ivan –oihukatu zioten–. Txerrihutsa zara. Zer esango dizu amak orain? Ivan Olsenen amak ezer gutxi esan zuen. Ivan galtzak blai eginda etxeratzen zenean, amak soilik burua astindu, eta komuneko sokan galtzak zintzilikatzen zituen. Ivan Olsenen amaren ustez, gal tzetan ura sar tzea txerrikeria hutsa zen. –Nazkatzen hasia naiz uraren txantxa hauekin… –marmartu zuen, galtzak sokan zintzilikatzen zituen bitartean–. Nazkatzen ari naiz… Ivan Olsenen amak ez zuen asko hitz egiten, baina aitak, Olsen jaunak, bai. Bat-batean, bere onetik aterata oihuka hasi zen. –Nola? –oihukatu zuen–. Berriz ere sartu dizute ura gal tzetan? –Bai… –esan zuen Ivanek. –Baina, zer da hau? –oihukatu zuen aitak, eta mahaiari jo zion ukabilkadaren eraginez, kafe kikarak salto egin zuen–. Zure burua defendatzen ikasi behar duzu, mutiko. Gizon bat izaten ikasi behar duzu. Hemen, Ivan Olsenen aita –Olsen jauna– mahaian ukabilkada bat ematen ari da.
13
–Zer da gizon bat izatea? –galdetu zuen Ivanek. –Gizon bat –oihukatu zuen aitak–, gizon bat, besteak baino indartsuagoa dena da. –Ni ez –esan zuen Ivanek–. Ni ez naiz batere indartsua. –Ez! –oihukatu zuen aitak–. Zuk ezin duzu ezer egin, txorimalo gaixo bat besterik ez zara. –Bai… –esan zuen Ivan Olsenek–. Uste dut arrazoia duzula. –Ba! –oihukatu zuen aitak aulkitik nekez altxatzen–. Zer egin ote dut nik horren seme txorimaloa izateko? –Ez dakit –esan zuen Ivan Olsenek. Eta horrela, Ivan Olsenek gauza asko ikasten zituen.
14
Eskolan, galtzetan ura nola sartzen zioten ikasten zuen, eta baita nola astintzen zuten ere, eta etxean, aitak, haur bat izan arren, gizon bat izaten jakin behar zuela irakasten zion, eta besteak jo behar zituela. Bestela, t xorimalo bat besterik ez zen izango. Ikusten duzunez, Ivan Olsen izatea ez zen beti erraza.
15