Virgil Txiki

Page 1

Virgil Txiki Ole Lund Kirkegaard LIBURU

HAU

te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir



Virgil Txiki

V

irgil Txiki herri ­txiki bateko oilategi batean bizi zen. Oilategia okinarena zen, baina Virgil Txikik bertan bizi­ tzeko baimena zuen, oilategia berez erai­tsi arte, behintzat. Okina tipo a­tsegina zen, eta egun osoa ematen zuen ogia, pastelak eta sagar tartak labean presta­tzen, herritarrek oso gu­ txitan erosten zituzten arren. Herritarrek, gehienez jota, eguneko bi edo hiru ogi erosten zizkioten. Pastel, sagar tarta eta mahaspasa opil guztiak, okinak berak jaten zituen. Oilategian oilar bat bizi zen. Hanka bakarra zuen. Ondorioz, oilategiaren kontra pausatuta egoten zen beti, lurrera ez eror­tzeko. Goizero, oilarrak esna­tzen zuen Virgil Txiki. Hain ozenki abesten zuen, ezen ain­tziraraino iristen zen bide osoan zehar en­tzun baitzitekeen bere kantua. Izan ere, ozenki abestea guztiz ezinbestekoa zen Virgil Txiki bezalako haur bat esnatu behar zuen oilar baten­tzat. Herri t­ xiki hartan, Virgil Txikiz gain, beste haur ba­tzuk bizi ziren, jakina. Oskar egurrezko e­txe oso zahar batean bizi zen. Bertan, Oskar amarekin eta anaia ­txikiarekin batera bizi zen.

7


Oskarren ama zinez handia zen, beharbada herriko emakumerik handiena. Beste per­tsona ba­tzuen arropa garbi­ tzen zuen, eta horrexegatik beti izaten zuen lorategia eskegitako arropaz beteta. Kordetan eta zuhai­tzen adarretan eskegita, alkandorak, gal­tzon­tzilloak, gal­tzerdiak eta kotoizko kamiseta piloa egoten ziren. Oskarren amak ez zuen ia inoiz ezer esaten. Inoiz ez zion Oskarri e­txeko lanak egiteko esaten. Oskarren amak, behin besterik ez zituen bat-batean gauza asko esan. Oskar eta Virgil Txikik lorategian elkarri loka­tza jaurti eta arropa loka­tzez beteta u­tzi zutenean gertatu zen. Beste e­txe batean Carl Emil bizi zen. Carl Emilen e­txean soropila zuen eta hamalau tulipan zituen ilara luze batean jarrita. Oso i­txura polita zuen e­txe hark. Carl Emil herri osoan gehien jaten zuen haurra zen. Izugarri jaten zuen, goizean, eguerdian nahiz gauean. Aranak, udareak, zekale ogiaren azala eta gurinezko ogitartekoak ez ezik, egundoko jaki-platerkadak jaten zituen. Ba­tzuetan, erregalizezko makila ugari jateko gai zen. Carl Emil oso abera­tsa zen. Patinete bat zeukan, egurrezko ezpata bat eta makulu urdin bat, Virgil Txikirekin pasieran zihoanean erabil­tzen zuena. Ain­tzirarako bidean, errementari handi eta bel­tza bizi zen. Bizar bel­tz sarria zuen eta egun osoan zehar pipa bel­tz erraldoi

8


batean erre­tzen zuen burdin bel­tzari kolpeak eman bitartean, ­txinpartak belarrien altuerara hel­tzen zi­tzaizkiolarik. Sutegiko sua beti piztuta zuen. Sugar gorrixka eta horixken i­tzalak dan­tzan ibil­tzen ziren egun osoan, gora eta behera, sutegiaren hormetan zehar. Herrian, errementaria zen hi­tz egitean oihu gehien egiten zuen gizona. Eskolan, maisu ilegorria bizi zen. Virgil Txiki, Oskar, Carl Emil eta beste haur guztiak egunero joaten ziren bere klaseetara, maisuak oporrak har­tzen zituenean izan ezik. Baina ez zituen ia inoiz har­tzen. Eskolan haurrek irakurri, ida­tzi eta eragiketak egin behar zituzten, baina ba­tzuetan, maisua biratzean, leihotik begira­tzeko aprobe­txa­tzen zuten. Orduan, Madsen andrearen e­txea ikus zezaketen, teilatuan oilar formako haize-orra­tza zuen dorre batean bizi zena. Haize-orra­ tza gorria eta berdea zen, eta haizea zebilenean, bizirik zegoela zirudien. Maisu ilegorriak zioen, eskolan zeudenean, ezin zutela leihotik begiratu. Aulkian geldi egoten ez baziren, klase ostean berarekin zigortuta gelditu beharko zutela ere esaten zien, koaderno bel­tz batean idazten. Oskar zen klaseko haur guztien artean koaderno bel­tzean gehien idazten zuena. Dendaria teilatua goroldioz eta belarrez gainezka zuen e­txe batean bizi zen. Bere dendan ia denetarik eros zitekeen, baita erregaliz makilak ere. Dendariak pinazi-pinuak zeuzkan

9


lorategian. Beti ibiltzen zen hara eta hona pinaziak jaten. Ia egun osoa leihoaren alboan eserita ematen zuen, biolina jo­ tzen eta pinaziak jaten. –Pinaziak dasta­tzea gustatuko li­tzaidake –esan zion Virgil Txikik dendariari–. Oso i­txura ona dute. –Ez daude batere gaizki –eran­tzun zion dendariak. Eta orduan, biolina apur bat jotzeari ekin zion.

10


–Oso zaila al da horrelako pinaziak lor­tzea? –galdetu zion Virgil Txikik. –Bai –esan zuen dendariak–. Bai horixe. Jende gu­txik landa­tzen ditu pinuak. –Baina ba­tzuek landa­tzen dituzte –esan zion Virgil Txikik, eta dendariaren lorategiran­tz begiratu zuen. –Bai, ba­tzuek bai –esan zuen dendariak–. Baina ez dira asko izaten. –Atsegina dirudi pinaziak jatea –esan zuen Virgil Txikik–. Zein koloretakoak dira pinazi delako horiek? –Sekretua da –esan zion dendariak. –Beharbada gorriak dira –esan zuen Virgil Txikik. –Beharbada bai –esan zuen dendariak–. Batek daki. Baina jaten dituenaren sudurra luzatu egiten da. Dendaria ez bazara eta zure e­txeko teilatua goroldioz eta belarrez estalita ez badago, sudurra zentimetro batzuk luzatu ahal zaizu. –Eskerrak esan didazun, dendari –esan zuen Virgil Txikik–. Ederra jarriko nin­tzen hori jakin gabe pinaziak jan izan banitu. –Bai –esan zuen dendariak–. Sudurra erra­tz baten kirtena bezain luzea izango zenuen. –Eskerrak esan didazun. Mila esker. Orain e­txera noa; pozten naiz pinazi horiek jan ez izanaz.

11


Eta orduan Virgil Txiki e­txera joan zen, bertan oilar hanka bakarra zain zuelarik, oilategian pausatuta. –Ez zaitez inoiz dendariaren lorategira pinaziak har­tzera joan –esan zion Virgil Txikik oilar hanka bakarrari–. Inoiz ez. Mokoa erra­tz baten kirtena bezala jarriko zaizu. –Kook –esan zuen oilarrak–. Kook. Baina Virgil Txikik, egunen batean, dendari bihurtu eta teilatuan goroldioa eta belarra zeukan e­txe bat edukiko zuela amesten zuen. Izan ere, pinaziak jateko irrikan zegoen.

12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.