EUSKAL PILOTA UDALEKUA 2013 Honen bitartez, XIBAK eta ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK datorren ekainaren 22tik 28ra, EUSKAL PILOTA UDALEKUA Oionen antolatuko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Ondoren, Euskal Pilota Udaleku honek izango dituen atal nagusienak adierazten dizkizuegu:
1. NORENTZAT: -
Euskal Herrian dauden Pilota Eskoletako pilotari prebenjamin, benjamin, kimu, haur eta gaztetxoei zuzenduta. (7-16 urte). Xiba proiektua lantzen duten Euskal Herriko ikastola-ikastetxeetako ikasleentzat, aurretik aipatutako adinetan.
2. HELBURU OROKORRAK: -
Dagoeneko pilota eskola ezberdinetako haurrek pilotarekiko duten zaletasuna garatu giro hezgarri batean. Euskal Pilota ardatz nagusi izanik elkarbizitza eta laguntasuna bultzatzea.
3. NOIZ ETA NON: Ekainaren 22tik 28ra Oiongo San Bizente Ikastolako instalakuntzetan burutuko da udalekua. Azken urteetan bezala bi txanda egingo ditugu: •
Prebenjaminak (2006 – 2005), Benjaminak (2004 – 2003) eta Kimuak (2002 – 2001) ekainak 22 arratsaldetik, ekainaren 25 arratsalderarte.
•
Haurrak (2000 - 1999) eta Gaztetxoak (1998 – 1997) ekainak 25 arratsaldetik, ekainak 28 arratsalderarte.
EUSKAL PILOTA UDALEKUA