Gurasoetako bat euskalduna bada eta bestea ez, egokiena euskara dakienak seme-alabekin beti euskaraz egitea da eta euskara ez dakienak bere hizkuntzan egitea. Ohikoa da etxe berean bi-hiru hizkuntza elkarbizitzea, etxe askotan ematen dira horrelako egoerak. Pertsonak eta egoerak hizkuntzekin identifikatzeko gaitasuna dugu, eta beraz, gurasoetako batekin euskaraz aritu daitezke seme-alabak eta bestearekin beste hizkuntza batean. Modu natural batean egiten dute hizkuntza batetik besterako aldaketa. Gurasook horrela jokatuta seme-alabek ez dute ezer galtzen eta asko irabazten dute, etxetik euskara jasotzeko aukera ere ematen baitiegu.
Bietako batek bakarrik daki