Irakaslearen txokoa

Page 1


Aurkibidea •

AURKEZPENA

2

• • • •

2 2 3 4

Zer da Irakaslearen txokoa? Nola erabili Irakaslearen txokoa? Baliabideak eta tresna digitalak Romanorum Vitaren blogean eta 2.0 kanaletan parte hartu

HASTEKO

4

ERROMATAR INPERIOA: HIRIEN SAREA

5

NOLAKOA ZEN HISPANIA?

6

ANTZINAKO ERROMATARREN ZER GELDITU ZAIGU?

7

ATZOKO ETA GAURKO TURISTAK

8

GIZARTEA: DESBERDINTASUNEN MOSAIKOA

10

ESAIDAZU NON BIZI ZIREN ETA ESANGO DIZUT NOR ZAREN

12

HISTORIA LEHENENGO PERTSONAN

13

ASTERIXETIK GLADIATORRERA

15

ERANSKINA

17


2

Aurkezpena Zer da Irakaslearen txokoa? Romanorum Vita onlineko edukietatik eta baliabide digitaletatik abiatuta hainbat jarduera biltzen dituen gunea da. Helburua irakaslearentzat tresna baliagarria bilakatzea da, erakusketari lotutako gaien inguruko informazioa eta jarduerak dituena. Txostenean sartutako hezkuntza proposamenak erakusketarako bisitaldia prestatzeko edo bisitaldia egin ondoren gehiago jakiteko xedea dute. Halere, erakusketara joateko asmorik ez dagoenean ere baliagarria den material didaktikoa da.

Nola erabili Irakaslearen txokoa? Irakaslearen lana errazteko, dokumentuak hainbat gomendio biltzen ditu jarduerei dagozkien ikasketa maila desberdinentzat. Hala ere, irakaslea izango da, azkenean, haien egokitasunaren inguruan erabakiko duena eta, beharrezkoa iruditzen bazaio, proposamenak ikasleekin lotzeko estrategiak egokituko dituena. Horretarako, bere osotasunean edo zati batean landuko duten ikasgaien labela jarriko zaio jarduera bakoitzari. Proposamen horiek lantzeko esparru egokiena , gehienetan, Gizarte Ingurunearen Ezagutza zein Kulturarena izango da lehen mailan eta Gizarte Zientziak eta Kultura Klasikoa DBHn, baina zeharkako kurrikulumeko ikasgaietatik ere barneratu ahal izango dira, horien artean: Hizkuntzak, Latina, Artearen Historia, Filosofia, Plastika, Teknologia, Matematikak edo Hiritartasuna. Hauek dira dokumentuan erabilitako labelak: Lehen Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Batxilergoa

Honakoekin konbinatuko dira: Gizarte Ingurunearen eta Kultura Ingurunearen Ezagutza Gizarte Zientziak

Latina

Teknologia

Artearen Historia

Matematikak

Kultura Klasikoa

Filosofia

Hiritartasuna

Hizkuntzak

Plastika


3

Baliabide eta tresna digitalak Romanorum Vita onlinek biltzen dituen baliabideek bertako erakusketa dokumentatu eta osatu egiten dute. Hezkuntza-proposamenean, lan garrantzitsua egin da hemen garatutako edukiak interneten dauden besteekin batzeko. Irakasleari, kalitatezko eduki digitalen aukera aparta eskaintzeaz gain, gelan tresna digitalen erabilera ere sustatu nahi da. Helburua haien funtzionaltasunak esperientziak partekatzeko, taldeka ikasteko, datuak eguneratzeko eta ikusteko edo eduki erabilgarriak berrerabiltzeko erabiltzea da. Romanorum Vita-ren taldeak lanean jarraituko du eduki guztiak hobetzeko, eta irakasleen zein bisitarien ekarpenak barneratuko ditu.

IRAKASLEAREN ESKURA DAUDEN BALIABIDEAK Bisitaldi birtuala Romanorum Vita erakusketara. Erakusketa modu birtualean bisitatu ahal izateaz gain, fikziozko lau pertsonairen ahotsak eta historiako zenbait adierazpen biltzen ditu, duela 2.000 urteko erromatar hirian sartzea errazteko. Sareko katalogos erakusketaren edukiak dokumentatu eta haietan sakontzen duena. Bloga erakusketaren nondik norakoaren azken berriekin. Bisitarien, irakasleen eta ikasleen topagunea da. Honako atalak ditu:“Irakaslearen txokoa”, “Zure bisitaldia antolatu”, “Txangoak” eta “Proposamen interaktiboak”. Romanorum Vita-ren 2.0 kanalak Erakusketaren baliabideen osagarriak diren esteken aukera.

Erakusketaren eta katalogoaren irudiekin, eta baita bisitariek, irakasleek eta ikasleek emandakoekin. Erakusketako ikus-entzunezko projekzioekin nola egin zen azaltzen duten bideoekin eta bisitariek, irakasleek eta ikasleek bidalitako beste klipekin.


4

Romanorum Vitaren blogean eta 2.0 kanaletan parte hartu Romanorum Vitaren bloga leku paregabea da ikasleen zein irakasleen erabilerak eta esperientziak biltzeko eta partekatzeko: zer da gehien gustatu zaizuna edo gehien harritu zaituena? Zein beste jarduera burutatu zaizkizue? Romanorum Vitako Delicious kanalean ere parte hartu ahal izango da, sarean dauden beste baliabide batzuk gomendatu eta baita Flickr-en ere, hezkuntza-proposamenetan egindako material grafiko guztia emanaz.


5

Hasteko ERAKUSKETA ORAINDIK EZAGUTZEN EZ BADUZUE‌ Hasteko, paseo digitala ematea gomendatzen dizugu Romanorum Vitatik erromatar hiriak nolakoak ziren irudikatzeko. Nolakoak ziren hango eraikinak? Nor zebilen haren kaleetan barrena? Zein usain zegoen? Zein soinu entzuten ziren?

ETA ROMANORUM VITAN JADANIK EGON BAZARETE, ORDEA... Bisitaldi birtualari esker, hango kaleak berriz ere ikusi ahal izango dituzue eta hiritarren ahotsak entzun ahal izango dituzue.


6

Erromatar inperioa: hirien sarea Zein da Erroma deritzogunaren hedapena? Jarduera honen xedea Erromatar inperioaren eta erakusketaren oinarri diren hirien testuingurua ezartzea da. Erakusketa K.o. I urteko Ponpeiako, Herculanoko eta Ostiako aztarnen azterketan oinarritzen da, eta baita garai hartako dokumentu historikoetan. Halere, Erroma hainbat mende iraun zituen zibilizazioa izan zen, Europa zati handi batean, Afrikako iparraldean eta Ekialde Ertainean ere hedatu zena.

Ponpeiako anfiteatroa. Egilea: Pepo Segura Ó Obra Social Fundación “la Caixa”

BALIABIDEAK • • • • • • •

Bídeoa erakusketaren aurkezpena Dokumentala Pompeyari eta Herculanori buruz Ponpeiaren 3D irudikapena barne Ostiaren inguruko webgunea (3D irudikapena barne) Ponpeiako aztarnak Google Mapen Erromaren historia erraza Erromatar inperioaren hedapenaren mapa biziduna

PROPOSAMENAK Taldeka, zibilizazio konplexu hau islatzen duen lerro kronologikoa eta mapa egitea. Pompeya, Herculano eta Ostia mapan kokatzea. Haien ezaugarrien inguruko eztabaida: nolakoa zen hango klima, orografia, paisaia, irisgarritasuna? Zein distantzia zegoen haien eta Inperioaren hiriburuaren artean? Zein jarduera ekonomiko garatzen ziren?


7

Nolakoa zen Hispania? Helburua Pompeya, Herculano eta Ostia ikaslearen inguruko jatorri erromatarra duten hiriekin alderatzea da. Bizimodua berdina al zen antzinako Erromako hiri guztietan? Eta Hispanian? Zer zuten berdin eta zer desberdin? Ikus dezagun garai hartan gure hiria nolakoa izango zen, bere tamaina, bere iraunkortasuna (nekazaritza, ura, merkataritza), bere klima eta beste baldintza geografiko batzuk.

Egilea: Wikieducativos. CC

BALIABIDEAK • • •

Hispaniako mapa Hispaniari buruzko bideoa Google Maps


8

PROPOSAMENAK Hispaniako mapan garrantziarengatik ikasleetatik hurbilen dauden jatorri erromatarreko hiriak kokatzea. Haiek elkartzen zituzten erromatar bideak marraztea. Hiri bakoitzari buruz informazio gehiagorekin osatu mapa: aztarnen argazkiak, datu demografikoak eta ikasleek aurki ditzaketen gainerako informazioak. Mapa taldeka zein bakoitzak berea egin daiteke. Ikasle bakoitzak edo ikasleen talde bakoitzak hiri bati buruzko informazioa edo gai baten ingurukoa ekarri ahal izango du (aztarnen argazkiak, xehetasun demografikoak edo haien ezaugarri geografikoenak, Romanorum Vitako hiriarekin alderatzeko). Mapan Google Maps plataforman oinarrituta egitea gomendatzen da ondoren hura aberasteko, esteken, argazkien, bideoen eta abarren bitartez. Egindako mapa Romanorum Vita komunitatearekin partekatu ahal izango da, esteka blogean sartuz (post edo sarrera baten bitartez) edo posta elektronikoa bidaliz.


9

Antzinako erromatarren zer gelditu zaigu? Baina…, erromatarrak al gara oraindik? Erromatarren legatua hainbat eremutan aztertzea da helburua.

Erakusketak proposatzen digu kaleetan barrena egingo dugun paseoa ohikoa iruditzen zaigu. Hala ere, erromatarren legatua ez da harriena eta eraikinena bakarrik. Gure eguneroko bizitzan, antzinako erromatar zibilizazioak gure Estatuan utzi zuen legatuaren hainbat eta hainbat adierazle aurki ditzakegu: legeak, hizkuntzak, hirigintza, egutegia, adierazpenak, etab.

Egilea: Calafellvalo. CC

BALIABIDEAK • • • • • • •

Bisitaldi birtuala Romanorum Vita Idazlana: “Erromatarren zen gauza ditugu?” Lokuzio latinoak Erromatar arkitekturaren historia Antzinako Erromako keinuak Erromatar egutegia Wikispaces


10

PROPOSAMENAK Erromatar legatuari buruzko eztabaida egin: hizkuntza, legeak, arkitektura, egutegia, keinuak. Lengoaia klasean, azaldu gaztelerak, katalanak, galizierak edo euskerak latinarekin. duen zerikusia. Honako adierazpenen esanahien inguruko eztabaida ere planteatu: “Todos los caminos llevan a Roma”, “Hablando del rey de Roma” edo “Preguntando se llega a Roma.” Noiz erabiltzen ditugu? Gure egutegiaren edo zenbait keinuren jatorriari buruz galdetu. Erromatar arkitekturari buruz ikertu eta oraindik zer gelditzen zaigun ikustea. Ikasleek adibideak eta hausnarketak partekatu ahal izango dituzte wiki. batean. Bertan, hitzak, lokuzioak, keinuak, etab. bildu ahal izango dira. Wikiari esker, ezagutza elkarrekin eraikitzeko proiektu batean parte hartu ahal izango dute. Erromatar jatorria duten keinuen irudiak ere igo ahal izango dira erakusketaren Flickr delakoan.


11

Atzoko eta gaurko turistak Helburua gure hirien legatu erromatarra identifikatzea da.

Romanorum Vita ikusi ondoren, erraz identifika daitezke gure hirietan eta herrietan antzinako erromatar hirietan elementu horiek edo beste batzuk zituzten ezaugarri eta erabilerak identifikatzea. Nor aurki ditzakegu gaur egun foroa, termak edo insulae-ak?

© Zaragozako Udala

Egilea: Toprural. CC

BALIABIDEAK • • • • • •

Bisitaldi birtuala a Romanorum Vita Bideoa, erakusketaren aurkezpena Katalogoa sarean Arkitekturaren historia: erromatar arkitektura Ponpeiako aztarnak Google Mapsen Flickr

PROPOSAMENAK Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Hirian argazkiak ateratzeko irteera bat egin. Jatorri erromatarra duten aztarnei eta guneei (daudenean) argazkiak atera, eta baita erakusketan ikusi ditugun erromatar hiria gogorarazten dizkiguten gune modernoei ere: enparantza, kaleak nola dauden eginak, dendak, etab.


12

Irudi onenak aukeratu eta Romanorum Vitaren Flickr-ean argitaratu. Argazkien informazioa aberastu, argazkia non atera den, jaren jatorria eta erromatar hiriarekin duen antza aipatuz. Flickr-en bilatu gure hiriaren argazki gehiago edo beste bisitariek sartutako beste hirienak. Gureekin erlazioak ezarri ahal izango ditugu edo haiei buruz iradokizunak idatzi ahal izango ditugu. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat Argazkiak ateratzeko irteera bat egin. Ateratako argazkietatik abiatura, edo mapetan oinarrituta, erromatar hiriaren ereduarekin jarraitu duten Mediterraneo inguruko hiriei buruz hausnatu. Espainiako hainbat hiriren egitura (ikasleen bizilekukoak eta beste hiri garrantzitsuenak) erromatar hiriaren ereduarekin alderatu. Horretarako, erakusketa aurkezten duen bideoa, bisitaldi birtuala, katalogoa sarean edo Ponpeiako aztarnak ikus ditzakegu. Alderdi hauen inguruan eztabaidatu: •

Plaza edo enparantza nagusiak hiriaren gizarte zein merkataritza jardueraren gune gisa duen betekizuna.

Hiriaren zona berean eraikinek dituzten erabilera anitzak: dendak, etxebizitza, eskolak.

Eraikinen erabilerak mugikortasunarekin, gizarte bizitzari, zaratei, erosotasunari eta abarri dagokienez.

Nola hornitzen zituzten ura, eraikuntza-materialak eta janariak? Eta gureak?

Zein betekizun zuten erromatar galtzaden sare garrantzitsuak hiri horiek In perio osoan hedatzeko orduan? Egun ditugun mugikortasuneko sare konplexue kin alderatu: errepideak, trenbideak eta aire-trafikoa.

Romanorum Vitaren Flickr-ean parte hartu erromatar eraikuntza tipikoen irudiak argitaratuz (akueduktoak, termak, kaleak, etab.), eta egungo hirietan haiekin lotutako erreferenteekin erlazionatu, irteeran ateratako argazkien bitartez.


13

Gizartea: desberdintasunen mosaikoa Zein pertsonaia erromatar izan nahi duzu? Helburua erromatar gizartea nola antolatzen zen hausnartzea da.

Erromatar gizarte demokratikoa oso gizarte estratifikatua zen eta, ondorioz, gizartean alde handiak zeuden. Romarum Vitarako bisitaldi birtualak hainbat hiritar aurkezten dizkigu: emakumea eta bere semea, esklabua eta erromesa. Gizarteko rol desberdinak aztertu ahal izango ditugu erromatar baten ikuspuntutik.

Egilea: Calafellvalo. CC

BALIABIDEAK • • • • • • • • • •

Bisitaldi birtuala Romanorum Vita Emakumea antzinate klasikoan Erromaren historia (inglelesez) Gizarte-klaseak Erroman (ingelesez) Gizarte-ordena Erroman (ingelesez) Gizarte-egitura Erroman Woices Youtube Flickr Delicious


14

PROPOSAMENAK Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat Haurraren, emakumearen, erromesaren eta esklabuaren bisitaldi birtualeko ahotsen edukiak gogoratu ondoren, ikasleei antzinako Erromako bizitzaren pertsonaia desberdinen ikuspuntuan jartzea proposatu ikasleei. Ikasleek aukeratutako pertsonaiak erromatar gizartearen piramide itxuraren adierazleak izango dira. Erakusketan proposatu direnetako batzuk izan daitezke: jostuna, zalduna, senadorea, magistratua, apaiza, arropa-garbitzailea, langilea, ostalaria, okindegiko esklabua eta haien emazteak eta semeak. Egungo ikuspuntutik abiatuta, hausnartu pertsonaia bat edo bestea izatearen abantailei eta eragozpenei buruz. Hori aztertu ondoren, ikasle bakoitzak bere pertsonaia aurkezteko monologoa egin dezake, bisitaldi birtualean entzundakoaren antzerakoa, eta erreferentzia gisa erabili ahal izango ditu Romanorum Vitako Delicious-eko de Romanorum Vita.

Monologoa: azaldu zein pertsonaia aukeratu den, eta erromatar gizarte klasistan bere betekizuna eta estatusa zein zen. Pertsonaiaren abantailak eta eragozpenak islatu.

Azaldutako pertsonaien arabera, ikasleak taldekatu erakusketaren lekuren batean irudikapenaren bidez antzezteko. Monologoak eta eszenak audio formatuan grabatu ahal izango dira Romanorum Vitaren Woices plataformaren bitartez. Eskolak bideo-kamerarik balu, klip txiki moduan ere grabatu ahal izango dira eta blogera bidali. Gero, erakusketaren DespuĂŠs serĂĄn publicados en el canal de Youtube kanalean argitaratu ahal izango dira. Plataforma horietatik (Woices eta Youtube), beste ikastetxeek grabatu dituzten monologoak eta eszenak ere jaitsi ahal izango dira eta gelan egindako lanarekin alderatu.


15

Hiritartasun klaseko ikasleentzat Hiritartasun ikasgaiaren testuinguruan, erromatar gizartean sakondu. Hasteko, ikasleek aukeratu dituzten pertsonaiak Erromako gizarte estratifikazioa adierazten duen gizartepiramide batean kokatu. Eztabaidatu familiaren eta emakumearen betekizuna gizartean zein den. Hausnarketa hori diziplina arteko analisi baten bidez beste ikasgaietatik abiatuta ere egin daiteke. Hausnarketa horretatik abiatuta, egin erromatar gizarteari buruzko hormairudia.

Hormairudia: lehendabizi taldeka eztabaidatu hiria deskribatzeko hormairudian zein alderdi islatu nahi diren: familia eredua, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko harremanak, gizarte-klaseak, lanak eta ogibideak, datu demografikoak (biztanle-kopurua, etorkinak, etab.).

Hormairudia banaka edo taldeka egin ahal izango da, ikasle bakoitzak gai bati buruzko informazioa bilatzeko eta taldeka hormairudia egiteko. Irudi formatuarekin argitaratu hormairudiak Romanorum Vitaren Flickr-ean edo posta elektronikoz bidali erakuskeataren blogera.


16

Esaidazu non bizi ziren eta esango dizut nor zaren Helburua erromatar etxebizitza motak hiritar bakoitzaren gizarte estatusa nola islatzen zuen ikustea da.

Erakusketan irudikatutako domusa erromatar familia garrantzitsu baten etxea da. Nolakoa izango litzateke seme-alaba ugaridun familia baten etxea? Eta jabea erromatar jenerala edo dendaria balitz?

BALIABIDEAK • • • • • • •

Katalogoa sarean Ponpeiako aztarnak Insula baten simulazio birtuala Domus baten simulazio birtuala Domusaren 3D bideoa Hautagaiaren eskuliburua Flickr

PROPOSAMENAK Aurreko jardueran landutako pertsonaien etxea (domus) edo pisuen blokea (insula) diseinatu. Esaterako: familia ugaria duen dendaria, soldadua, jenerala, arropa-garbitzailea den emakumea (fullonica), hauteskundeetako hautagaia, idazlea, prostituta, eraikitzailea, apaiza edo pontifizea. Gelen tamainaren, egituraren, erabileraren, materialen, apainketaren, altzairuen eta argiztapenaren inguruan hausnartu. Jardueran, hiriaren kokapena kontuan izan: klima, baliabide hidrikoak, eskura dituzten eraikitzeko materialak, etab. Hainbat etxeren diseinuak argitaratu irudi formatuan Romanorun Vitaren Flickr-an, eta haien familiak deskribatzeko irudiak erabiliz komentatu.


17

Historia lehenengo pertsonan Zer kontatzen digute erromatarrek? Helburua erromatar gizartearen alderdiak iturri klasikoen bitartez ezagutzea da.

Erromari buruzko dokumentu ugari iritsi zaizkigu eta haren inguruko gauza asko (ohiturak, hiriak eta historia) ikasi ditugu haiei esker. Herri-grafitoetatik hasi eta idatzi politikoak, filosofikoak edo literarioak iritsi zaizkigu, eta testu horiek erromatar hiriko bizitzaren konplexutasuna erakusten digute, eta baita haren hirigintzako arazoak zein gizartearenak.

Ponpeiako graffitia. Egilea: Pepo Segura ©Obra Social Fundación ”la Caixa”

BALIABIDEAK • • • • • • • • •

Bisitaldi birtuala Katalogoa sarean Ponpeiako grafitoak latinez eta ingelesez Ulpianoren eta Senecaren esaldiak Liburua: Petronioren El Satiricón Erromatar pertsonaien esaldi nabarmenak Grafitoen horma (proposamen interaktiboa) Publizitatea Erroman Blogspot


18

PROPOSAMENAK Hiriaren eguneroko bizitza islatzen duten grafitoen eta esaldi nabarmenen bilaketa eta aukeraketa proposatu, erakusketaren bisitaldi birtualean eta Katalogoan biltzen direnak osatzeko. Bilaketa egiteko, ikasleek Ponpeian aurkitutako grafitoak, Ulpiano edo Séneca, lbezalako pertsonaia ospetsuen esaldi nabarmenak, El Satiricón, liburuaren pasarteak, edo interneten dauden beste idazleenak aztertuko dituzte. Ikasleek aukeratutako edo asmatutako grafitoak margotu sarean margotzeko aplikazioaren bitartez blogeko “Grafitoen horma” aplikazioan. Latineko klasean lantzen bada, jatorrian latinez dauden iturrietatik abiatuta aukeratu ahal izango ditu grafitoak irakasleak. Esaldia azalpenaren zein unetan sartu eztabaidatu aurretik, itzulpen-ariketa egin ahal izango dugu. Aurreko ariketarekin batera, iantzinako Erromako komunikatzeko moduen eta bideen inguruan hausnartu. Ikasleei taldeka Acta Diurna delakoa (hiriaren azken berriak biltzen dituen egunkaria) idaztea eskatu, erakusketaren edukietan oinarrituta. Honako gaiak bildu ahal izango ditu actak: • • • •

Ponpeia eta Herculano hondatu duen lurrikarari buruzko informazioa Zirko edo antzerki ikuskizun baten iragarkia Irekiko duten denda bati buruzko berria Foroan eztabaidatu duten azken berriari buruzko iritzia

Erakusketa birtuala berriro ikusi eta mota askotako albisteak sortu ahal dira, paperean edo euskarri digitalean. Bertsio digitala sortzeko, blogak sortzeko aplikazioa, erabili ahal izango da, non bere eduki guztiak maketatu ahal izango diren. Romanorum Vita komunitatearekin egindako albistegiak partekatu blogaren edo posta elektronikoaren bitartez.


19

Asterixetik Gladiatorrera Mundu erromatarreko gure erreferenteak El objetivo es relacionar conocimientos adquiridos sobre la antigua Roma con referentes actuales de la cultura popular: zinema, komikiak, eleberriak, etab.

Erromaren gure irudia ez da beti ikerketa historikoetan zein arkeologikoetan oinarritzen. Sarri, filmek, eleberriek edo komikiek irudi hori baldintzatzen dute. Romanorum Vitari eta egindako jarduerei esker, benetan zein pertsonaia, eszena edo eraikuntza existitu ahal ziren erabaki ahal izango dugu.

BALIABIDEAK • • • • •

Gladiator film kritika historikoa Hispania seriearen kritika historikoa Antzinako Erromari buruzko filmografia Bideoa: nola egin zen Gladiator Asterixeko pertsonaiak

PROPOSAMENAK Gelan, osorik edo zati bat, ikusi Gladiator filma edo Roma seriearen (BBC) atalen bat. Beste filmen edo serieren bat ere aukera daitezke, Ben-Hur edo Hispania seriea (Antena3), esaterako. Komikietan edo eleberrietan oinarrituta ere egin daiteke lan hau. Gelan aukeratutako lanari buruz eztabaidatu ondorengo galderetatik abiatuta: Istorioa zein garaitan gertatzen ari den nola jakin dezakegu? Modu esplizituan adierazten bada ere, beste adierazle batzuk bilatu: enperadore bati buruz hitz egiten dute, begiratu dezakegun gertaera historiko bat aipatzen dute, etab. Erromako gizartearen egituraren adierazle diren zein pertsonaia identifika ditzakegu? Koka al ditzakegu “Gizartea: desberdintasunen mosaikoa” jardueran eraiki dugun gizarte-piramidean? Bakoitzak azaldu karakterizazioa oso zehatza izan den ala ez (arropa, senideen arteko harremanak eta gizartekoak, hezkuntza, etab.).


20

toki bakoitzarentzat, hura kokatzen lagunduko diguten adierazleak aipatu. Zehaztasun historikoaren kritika laburra egin diseinuan, materialetan, dekorazioan eta abarretan oinarrituta. Hausnarketan oinarrituta, egin kritika historikoa eta Romanorum Vitarekin partekatu haren blogaren bitartez. Romanorum Vitako blogean edo Romanorum Vita o en la sarean dauden beste erabiltzaileen iritziak ere komentatu daitezke. Zehaztasun historikoak filmeetan, eleberrietan eta komikietan (fikziozkoak direnean ere) duen garrantziari buruzko eztabaida sortu. Nola lortzen da hori? Ikusi Romanorum Vita erakusketa nola egin zen azaltzen duen bideoa eta aztertu parte hartu zuten profesionalen taldea, eta baita abiapuntutzat erabili diren ikerketa eta iturri primarioak ere. Gladiador filma egiteko prestakuntzarekin alderatu edo komiki edo eleberri historikoa egiteko jarraitu beharreko prozesua zein den pentsatu. Zer bilatu, ikertu eta begiratu beharko genuke testuinguru egokia eta eszena egokiak lortzeko? Filmaren kredituei erreparatu eta identifikatu edukiei kalitatea ematen dieten elementuak eta dekoratuen, arropen edo agertokiko beste elementuak.


21

Eranskina Dokumentuan erabili diren aplikazio digital nagusiak • • • • • • •

Flickr.com Youtube.es Delicious.com Google Maps Woices.com Wikispaces.com Blogspot.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.