Egunkaria gurutzeta 1d2

Page 1

GURUTZETA 1D2

GURUTZETA DBH 1º D2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 1


Agate Deuna/Santa Ageda Santa: Santa Ageda edo Agate deuna III. mendeko gazte eder bat izan zen. Gutxi gorabehera, K.o. 230. ur‐ tean jaio zen Catanian (Sizilian), Etna sumenditik hurbil, eta bere familia noble eta diruduna zen. Baseliza: Santa Ageda edo Agate deuna izeneko baselizak lau zati ditu: ‐Kapera (XVI. mendean egin zen) ‐Sakristia (XVIII. mendean egin zen) ‐Nabea (XVIII. mendean egin zen) Aterpea (XIX. mendean egin zen) Tradizioa: Baselizako estatua erori zen (uste da) eta bi zatitan apurtu zen: burua eta enborra. Euskal Herrian biriken gaixotasunak, katarroak eta buruko minak sendatzen dituela sinesten da. Uste zuten santa zela eta horregatik gaixoak etortzen ziren estatuari eskatzera beraien gai‐ xotasunak sendatzeko: buruko mina, minbizia, etab. Buruko mina bazeukaten estatuaren burua hartzen zuten eta gorputzeko atal batean min bazeukaten estatuaren burua hartzen zuten. Iritzia: Oso leku sakratua, interesgarria eta polita da, oso inportantea da Barakaldorentzat Santa Ageda edo Agate deuna osoa, bere istorioa zoragarria delako. Bisitatzeko oso leku harriga‐ rria da. GURUTZETA DBH 1º D2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 2


SANTIAGO BIDEA

Erdi Aroko XIII. men‐ dean eraikitako gal‐ tzada erromatarra da. Santa Ageda ondoan dago. Bidea hiru harri des‐ berdinez osatuta dago. Erdi Aroko bi‐ deek atal garrantzi‐ tsuak zituzten, mer‐ kantziak zeramatza‐ ten karroei eusteko eta ez erortzeko. Hiru harri motak: Hezurra: bidearen er‐ dian dagoen harria da. Harri zapalak: Gurpilak garraiatzeko balio dute. Horrela gurpilak ez dira desorekatzen. Betegarria Bidea Nahi duzun lekutik hasi ahal zara, eta Santiagon (Galizia) amaitzen da. Bide honetan konpon‐ keta batzuk egon dira, azkena XVIII. mendean izan zen. Iritzia: Guk uste dugu mota desberdin eta tamainako harriak daudela, horrela, karroa ez zen jauziko eta beste aldera mugitzen bazen,beste harriak orekatuko zuten. Erromatarrak oso eta jakinez eraikitzen zituzten bideak, eraikinak… Oso onak ziren arkitektu‐ ran. GURUTZETA DBH 1º D2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 3


LARRAZABALGO ESKoLAK

Gurutzetako institutuko bi ikasle gara eta kontatuko dizuegu zer ikusi dugun Ezagutu Bara‐ kaldorekin Larrazabalgo eskoletan. Umeen eskola oso urrun zegoenez, biztanleei bururatu zitzaien auzoan eskola bat egitea. Klaseak oso txikiak zirenez eta jende asko zegoenez, adin guztietako ikasleak zeuden kla‐ seetan. Bederatzi urteraino neskak eta mutilak nahastuta zeuden, baina hortik gora bana‐ tzen zituzten. Idazten hasten zirenean ume txikiek arbeltxo batean idazten zuten, tinta eta orriak oso garestiak zirelako. Idazten ikasten zutenean, lumaz idazten zuten orrietan. Klasean denak isiltzeko, irakaslea kanpaia txiki bat zuen, eta jotzen zuenean denak isildu behar ziren. Gure uztez, oso ondo dago antolatuta eta oso ondo azaldu digute guztia. Ikustea merezi du eta joatea gomendatzen dizuegu.

GURUTZETA DBH 1º D2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 4


Deabruaren zubia Ezagutu Barakaldoko programa honetan Deabruaren zubia ezagutu dugu. Kastre‐ xanan kokatuta dago. Zubia 1457. urtean egin zen. Beraz, 500 urte baino gehiago ditu. Lekeitioko Pedro Ortizek eraiki zuen. Deabruaren zubiaren kondaira hau da: Be‐ hin batean, Bilboko neskatila bat ibaiaren albo batean bizi zen. Mutil bategaz maitemin‐ duta zegoen, Barakaldo aldean bizi zena. Egun batean euri handia egiten hasi zen eta ibaiaren nibela asko igo zen. Neska ezin zen beste albora pasatu eta, horrez gain, ezin zuen mutila ikusi. Mutilak ideia bat eduki zuen. Beste albora pasatzeko zubi bat eraiki nahi zuen. Horretarako euskarri bat egiten hasi zen. Euskarri egina zuenean harriak ipin‐ tzen hasi zen eta harri guztiak ipinita zuedenean ia amaituta geratu zen. Hori dela eta, neska berriro mutilari ikusi ahal zuen. Horrela kondaira hau amaitu egin zen. Gure iritzia oso ona da, asko gustatu zaigu kondaira. Zubi gainean pasatu ginenean oso esperientzia ona izan zen.

GURUTZETA DBH 1º D2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 5


MEATEGIA

Ostegunean, Abenduaren 19an joan gara museo batera, eta han Barakaldoko meatzaritzari zaharren objektuak zeuden. Han Ezagutu Barakaldoko irakasle batek mineral ba‐ tzuen ezaugarriak azaldu dizkigu. Han honako mineral batzuk ikusi ditugu. Oligistoa: meatzariek Vena izena ipini zioten, gorri kolo‐ rea dauka, eta bere gogorta‐ suna biguna da. Limonita: Rubio izena ipini zioten meatzariek, hori kolo‐ rea dauka, eta bere gogorta‐ suna erdikoa da. Karbonatoa: hainbat kolore dituena: zuria, gorria, berdea, arrosa eta beltza, eta bere go‐ gortasuna oso‐oso gogorra. Goethita: Campanil izena ipini zioten meatzariek, ilun kolorea dauka, eta bere gogortasuna erdikoa da. Museoan hainbat gauza ikusi ditugu, batez ere, mineralak eta harriak. Ondoren, beste irakasle batek Barakaldoko meategi zaharrena ikustera eraman gaitu. Han ikusi ditugu, orain dela ehun urte egin zuten meategia. Oso ondo egon da, ondo pasatu dugu, dibertigarria izan da eta oso interesgarria. Errepikatzeko modukoa.

GURUTZETA DBH 1º D2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 6


MEATZARITZA

Bederatzi urtetik hamaika urtera arte pintxeak ziren umeak eta hamaika ur‐ tetik gorago, meatzariak ziren. Hama‐ bost bagoneta bete behar ziren pezeta bat irabazteko. Meatzariek ume asko zeukaten diru gehiago irabazteko, ze‐ ren eta bederatzi urtetik hasten ziren lanean. Ogi barra bat eta ardo edalon‐ tzi bat jaten zuten egunero, pezeta bat bakarrik horretarako ematen ziolako. Indar handia zeukatenek bagonetak azkarrago betetzen zituzten, orduan, gehiago bete ahal zuten eta gehiago kobratzen zuten. Oraindik Barakaldon labe bat geratzen da, baina ezin dira mineralak funditu bakarrik ikusteko dagoelako. Lehen meatzari batzuk zi‐ renek orain mineral museoa ireki dute eta meatzarien lanak banatuta zeuden gizon, emakume, neska eta mutilekin. Istripu asko zeudenez, ospitalea hurbil zeukaten eta meatzari asko hil egin ziren. Guretzat oso interesgarria izan da, baina oso tristea ere bai, oso pobreak zirelako eta bere soldata gutxiagorako ematen ziotelako.

GURUTZETA DBH 1º D2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.