IES ANTONIO TRUEBA DBH 1º B1 (ESO)
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 1
BARAKALDOKO PAISAIA Astelehena: Gaur mendien izenak ikasi ditugu : Sasiburu mendikatea, Apuko, Peñas Blancas, Eretza (handiena), Al‐ dapa, Gazteran, Gane‐ ran, A r g a l a r i o (Barakaldoko handiena), Meta eta Burzako. Ur motak: Ur gazia, ur geza, ur edangarria eta ur depu‐ ratua. Asteartea Zuhaitzen izenak eta haien ezaugarriak ikasi ditugu: Haritza: hosto erorkorra, hosto lobulatua eta ezkurrak ematen ditu. Urkia: hosto erorkorra enbor asko ditu, eta enborrak azal zuria du. Eukaliptoa: hosto iraunkorra eta luzea, landaketak dira. Artea: hosto iraunkorra, arantza bigunak ditu. Alboa: hosto erorkorra eta gaztaina ez‐jangarriak ematen ditu. Pikondoa: hosto erorkorra, pikuak ematen ditu. Gaztainondoa: hosto erorkorra, gaztainak ematen ditu. Pinua: hosto iraunkorrak orratz formakoak, landaketak dira eta bere jatorria Kalifornian dago.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 2
BARAKALDOKO URA Astelehenean Basatxura joan ginen lur ebakidura bat ikertzeko, zapaltzen dugun lurraz gehiago jakiteko, eta gero ura garbitzen den lekura, edangarria izateko. Gero Castaños ibaia ikusi genuen eta ura aztertu genuen bizitza egon al daitekeen edo ez. Gero hiru urtegi ikusi genituen. Beste egun batean Nerbioi ibaira joan ginen eta hor Bizkaia zubia zeharkatu genuen, baina, hori egin aurretik, ibaiaren historia aztertu genuen. •
Bizkaia zubia ingeniari batek egin zuen, baina kuriositate bat:
•
Bere maisua Eiffel zen, Eiffel dorrea egin zuena. Horregatik Bizkaia zubiak Eiffel do‐ rrearen itxura dauka.
•
Bizkaia zubia Gizateriaren ondarea da.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 3
CASTAÑOS IBAIA Castaños ibaia Errekatxoko haranetik datorren ibaia da. Jaiotzen da Castaños auzoan. Ibai‐ zabal‐Nerbioi ibaia Barakaldoko mugatik igarotzen da. Hor egin dugu ariketa bat begira‐ tzeko uraren gardentasuna, tenperatura, abiadura, pH‐a, ikusten zen zikinkeria, kutsadura organikoa, gatz kloratuak eta uraren egoera. Datuak eta azalpenak: gardentasuna bikaina; gardentasunari esker bizitza egon ahal da, tenperatura 18 ºC, abiadura normala eta abiadurari esker uretan oxigenoa dago, pH‐a 7 (neutroa), ikusten den zikinkeria bai adreilu bat dauka, kutsadura organikoa bai algak luze‐ luzeak ikusten ditugulako eta haiek ur kutsatuetan bizi dira, gatz kloratuak ez ditugu az‐ tertu, eta uraren egoera nahiko ona da. Gustatu zaigu asko Castaños ibaia
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 4
Santa Agueda Asteartean, Santa Agedako ermitara joan ginen. Hasiera batean, egurrezko kapera txiki bat besterik ez zegoen han. Baina hura ordezkatzeko, orain ikusten den harrizko kapera egingo zuten, eta mendeak joan mendeak etorri, gainontzeko zati guztiak eraiki zituzten. Santa Agedako ermitan, Santaren eskultura bat dago, baina ez dakigu zehatz‐mehatz zer Santa den. Tradizio bat zegoen eta dago: Santa Aguedaren egunean oinez mendira igotzea eta ermi‐ tara joan. Egun horretan, dantza egin eta Santa Agedaren abestia abesten da. Santiago bidea: Kristauek urte askotik ibilbidea egiten dute, esaten zutelako bekatuak eta gaixotasunak sendatzen zituela. Leku askotik pasatzen da eta ibilbidea egiten dutenei erromesak... deitzen zaie.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 5
Santiago bidea eta kaltzada Esaten da Santiago hiria dagoen lekuan Santiago apostolua lurperatuta dagoela. Horregatik jendea joaten zen ikustera zeren uste zuten beren gaixotasunak sendatuko zituela. Jende horiek deitzen dira erromesak eta leku guztietatik joaten dira. Leku oso polita da.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 6
Larrazabalgo eskola
Antzina Barakaldon eskola gutxi zeuden eta Bizkaiko foru aldundiak donazio batzuk egin zituen eta eskola batzuk egin ziren Bizkaia osoan. Bizkaiko foru aldundiak bakarrik mate‐ riala eman zuen. Guk bakarrik bisitatu dugu bat, hau da, Larrazabalgoa ikusi genuen. Es‐ kola horrek ia ehun urte zeukan. Gure taldea Agusekin joan zen ariketa batzuk egitera. Ariketa bukatu ondoren Javirekin joan ginen museo bezalako ikasgela batera. Ikasgelak gauza asko zeukan adibidez: mahaiak, tinteroak, liburuak... Ikasi genuen asko: nola zen ikastola antzina, eta mutilak eta neskak ikasgelan banatuta zeudela. Oso ondo zegoen. Guri gustatu zaigu.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 7
Deabruaren zubia Behin batean baziren bi gazte eta nahi zuten elkarrekin egon, baina ibai bat zegoen urez beteta. Mutila pentsatzen ari zen neska engainatzen ari zitzaiola eta erabaki zuen gerrara joatea neska ahazteko. Gizon misteriotsu bat agertu zen eta neskari tratu bat proposatu zion: neskaren arima jasotzea eta bera zubia egingo zuela. Azkenengo arroka falta zenean zubia bukatzeko, neska gogoratu zen bere arima ema‐ ten bazion ez zen balioko zubia egitea. Gizon bat agertu zen eta makil bat bota zuen zulora eta gizon misteriotsuak ez zuen bu‐ katu zubia eta ez zuen hartu neskaren arima. Orduan, gizonak makila apurtu zuen eta neska eta mutila ikusi ziren eta mutila ez zen joan gerrara eta ezkondu ziren. Niri gustatu zait asko eta oso bitxia izan da.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 8
BARAKALDOKO ANTZOKIA Ezagutu Barakaldon joan gara asteazkenean Barakaldoko antzokira. Barakaldoko antzokiko bisita oso interesgarria izan da. Antzokian kamerinoak, aparatu elektronikoen gela, eszenatokia etab. ikusi ditugu. Hemen antzokiko gela askotako funtzionamendua ikusi dugu. Ondoren dantza‐aretoa eta jostundegia ikusi ditugu. Gero antzokiko lanbideei buruz hitz egin genuen: ekoizlea, zuzen‐ daria, erregidorea… etab., eta haiei buruz hitz egin dugu. Antzokian eszenatokiko zatiak ere ikusi genituen, baita tramoiaren lekua ere. Antzokiko lanbide bakoitzaren azalpen bat ere egitea eskatu ziguten. Eta amaitzeko eszenatokira bueltatu ginen eta bisitako inkesta bat egin genuen. Guretzat bisitako parte gustukoena tramoiaren lekua ikustea izan zen.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 9
USOA lantegia USOA lan babestutako zentro bat da. Bere giza taldean gutxi gorabehera 400 pertsona daude eta haietarikoak %90k zailtasun bat edo beste daukate. USOA lantegira asteazke‐ nean joan ginen. Han pertsonak lanetan ari ziren. Jantziak egiten zituzten. Lorezaintza lan integralak eta lan‐arroparen joskintza egiten dituzte. Banaketak eta zuzeneko publizitatea daukate eta denda bat. Nik uste dut USOA oso lantegi ona dela zeren zailtasuna duten pertsonek lan egin ahal dute eta horrela jende gehiago egiten du Barakaldon eta zailtasun duten pertsonak dirua jasotzen dute, lan egiten dute beste pertsonek bezala eta lagunak egiten dituzte. USOAn lan asko dute zeren jantzi asko egin behar dute, USOA munduko lantegi onena da.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 10
Meatzaritza Ostegunean, Gallartako meatzari museora joan gara. Concha II izeneko meategiaren al‐ boan dago. Han burdin minerala dago. Meatzaritzan lan mota asko daude: dinamita kartutxoak egitea, harri zulatzaileak, erremin‐ tak ekarri eta eramatea, etxeko lanez arduratzea, bagonetak betetzea… Egun guztietan 15 bagoneta betetzen zituzten soldata irabazteko. Antzina Gallarta herria Concha II meategian zegoen, baina orain beste leku batean dago. Meatzarien bizimodua oso gogorra zen eta euri egunetan ezin zuten ondo lan egin eta ez zuten soldata irabazten. Hemen mineral asko zeuden, adibidez: Oligistoa, Goethita, Karbonatua, Limonita… Onena zen oligistoa eta meatzariek emandako izena Bena zen. Guri ez zaigu asko gustatu meatzaritza baina ondo pasatu genuen museoan.
ANTONIO TRUEBA DBH
EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA
PAG. 11