Covid-19 neurriak

Page 1

San Fermin Ikastola

2020-21 ikasturtea COVID-19a dela eta NEURRI BEREZIAK

San Fermin Ikastola sektore blokegarrien sistema eta bizikidetza talde egonkorren bitartez antolatuko da.

ARAUBIDE OROKORRAK Nafarroako Hezkuntza Departamenduak jarduera presentziala aurrera eramateko eskatzen dituen prebentzio eta antolakuntza protokoloan oinarrituak

Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntzako lehen zikloa Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa DBH 1 eta 2 DBH 3 eta 4 Batx 1 eta 2 -Sektore bakoitzaren barruan bizikidetza talde egonkorrak izanen ditugu -HHn eta LHn talde egonkor horiek klase bakoitzari eginen diote erreferentzia -Talde egonkor bat eta bestearen artean inongo kontakturik eduki ez dezaten bermatuko dugu -Bigarren Hezkuntzan, aukerazko ikasgaiak direla eta, bizikidetza taldeak handiagoak izanen dira.


SARRERAK ETA IRTEERAK Denok errespetatuz gero, elkarzaintza eginen dugu

Ikasle pilaketak ekiditearren, Ikastolara autobusak iristen diren ordenean hustuak izanen dira. Beraz, autobus bateko ikasle guztiak jeitsi arte ez dira hurrengokoak jeisten hasiko. Sarrera-irteerak ikusteko sakatu ondoren: HH-LH DBH-BATX

Autobus zerbitzua duten ikasleek gurasoekin autoz etortzea ekidin behar dute. Ikaslea gurasoekin autoz etortzen bada, ikasleari dagokion ateraino lagunduko dute. Gurasoek ezingo dute eraikinera sartu. Ikaslearen bila ikastolara etorri behar baduzue, irakasleak ondorengo eremuetara hurbilduko ditu: HH eta LHko 1. eta 2. maila: bulegoaren atzekaldean dagoen lorategia. LH 3.etik 6.mailara: bulego parean. Sakatu PLANOAN ikusteko Ikasleak zaintzaile batek zainduko ditu gurasoak iritsi bitartean, 14:45etatik 15:15 bitartean. Gurasoek ez dituzte mintzatzeko korroak sortuko.


PATIOA Atsedenaldien berrantolaketa osoa egin dugu

Ikasleen atseden hartzea bermatuko da Ordutegiak eta eremuak malgutuko ditugu Eremuen erabilera txandakatu egingo da astero Zaintzak indartuko ditugu

HH eta LH eremuka banatuko dira eta hauetan azpieremuak sortuko dira, taldeen artean harremanik ez izateko. HH eta LHkoen arteko atsedenaldien ordutegiak moldatu ditugu, txanden arteko gurutzaketak saihesteko. DBH1etik DBH4ra atseden uneak gelaka antolatuko dira. Gela batek ez du beste gela batekin eremurik partekatuko. Baxilergoko taldekatzea desberdina egingo da, etaparen berezitasunengatik. Ikasle kopuruak zainduko dira, 30ko taldeak bermatuz. Talde horiek bakarka egonen dira atsedenaldian.


MASKARA EDO MUSUKOEN ERABILERA: Derrigorrezkoa izanen da LH 1. mailatik aurrera bai klase barruan, baita klasetik kanpo ere. Ikasle bakoitzak berea ekarri beharko du. Maskara gordetzeko poltsa ere ekarri beharko du, hamaiketakoa eta bazkaltzerako orduan gordetzeko.

PREBENTZIO NEURRI ZEHATZAK

ESKUEN GARBIKETA: Osasun zerbitzuek gomendatu bezala, prebentziorako neurri oso garrantzitsua da eta hainbatetan egin beharko dute ikasleek: Komunera joan aurretik eta ondoren, bertako ur eta xaboiarekin. Geletan sartu eta ateratzerakoan, bertan izango den gela hidroalkoholikoarekin. DISTANTZIAK: IIkastolako espazio guztien berrantolaketa egin dugu, ahal den neurrian, 1,5 metroko distantzia bermatzeko. Gelen antolaketa berria IKUS PLANOAN HHko RATIOAK: Hezkuntza Sailak eskatu bezala, HHko geletako ikasleen kopurua 20ra jeitsiko da eta, beraz, 5 gela osatuko dira maila guztietan. AIREZTAPENA: Gela, komun eta gune komun guztietan leihoak eta ateak zabalik egongo dira.


Zerbitzuak

Ikasleen segurtasuna eta osasun zainduz ahalik eta zerbitzu gehien eskaintzeko lanean ari gara

Autobusak: Normaltasunez eskainiko da zerbitzua. Joan etorrietan, ikasleek eserleku bera erabiliko dute. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izanen da adin guztietan.

Jangela: Maila eta gelaka antolatuta bazkalduko dute ikasleek nahasketak ekiditeko. Haur batetik bestera 1,5 metroko distantzia. bermatuko dugu, eta hala ezin den kasuetarako manparak ezarri ditugu. Eskuak garbitzeko iturriak pedalen bidez aktibatuko dira.

Haurtzaindegia: Osasun Sailaren onarpenaren zai gaude, baina zailtasun handiak izango ditugu, zerbitzu honetan ezin direlako taldeen sektorizazioa errespetatu.

Eskolaz kanpoko ekintzak: Eguerdiko eskolaz kanpoko jarduerak ezingo dira garatu gela eta sektore ezberdinetako ikasleak nahastu ezin daitezkelako. Arratsaldekoetarako Osasun Saileko irizpide garatuagoen zai gaude. Urrian hasten direnez, informatzen joanen gara.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.