2 minute read

Batxilergoan proiektuka lanean

Aurtengo ikasturtea berezia izaten ari da Batxilergoko 1. mailan, PBLn (Problem-Based Learning) oinarritutako egitasmoari heldu baitzaio. 70eko hamarkadan, Kanadan, Osasun Zientzietako McMaster Unibertsitatean hasi ziren metodologia hau erabiltzen. Ondotik, medikuntzako curriculumak antolatu zituzten, kasu ezberdinak oinarri hartuta, irtenbidea aurkitzeko.

San Fermin ikastolan, berriz, Proiektuetan Oinarritutako Ikasketan aritzeko arrazoiak, anitzak izan dira, baina, batez ere XXI. mendera begira dagoen gizarte aldagarrian bizi garela kontuan hartuz, irakaskuntzak proposatzen dizkigun erronka berriei aurre egiteko beharra ere sumatzen genuen: IKTen hedapena eta erabilera, errealitatetik hurbil dauden adibide eta arrazoietan oinarritu behar izatea, ikasleen interesguneetara iristeko testuingurura loturik dauden oinarrizko konpetentziak garatzeko beharra, hausnarketa bultzatuko duten jardueren gaineko interesa piztu beharra...

Advertisement

Bestalde, lanean hasi aurretik, beste ikastoletan egindako antzeko esperientziak aztertu genituen, gurean ere PBLn oinarritutako zerbait burutzea gure ikasleentzat motibatzailea izango zela sinetsita. Gauzak honela, lanari ekin genion eta aurten, Batxilergoko 1. maila osoa, proiektu batean murgilduta egon da bi astez, azaroaren bukaeratik abenduaren hasiera arte, Greziako Kultur Gida solidario bat egiteko. Maila honetako ikasleek ikasturte amaieran Ikasbidaia egin behar dutenez, ideia aproposa iruditu zitzaion honen guztiaren diseinu eta antolaketan aritu den tutore taldeari. Alde batetik, bidaian bertan, kasu honetan Grezian, ikusi eta egin behar zutenaren planifi kazioan parte hartu dutelako eta, bestetik, elkartasunezko helburua ere bazuelako, egitasmo hau guztia aurrera ateratzeko Zaporeak eta Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlanean aritzeko aukera izan baitugu.

Proiektu honetan lanean aritzeko oso ongi antolatu dituzte irakasleek ikas saioak. Ikasleak, taldeka antolatutako zeregin ezberdinetan aritu dira Gida aurrera atera ahal izateko eta, eguneroko azken saioan, euren lanaren gaineko ebaluazioa egin dute irakasleekin batera.

“Esan eta ahaztu egiten zait. Erakutsi eta gogoratzen dut. Tartean sar nazazu eta ulertuko dut”. (Txinatar esaera).

Gida hori inprimatzeko bidean dago orain eta honen salmentatik ateratako etekinak erdibanatu egingo dira: erdia errefuxiatuei bideratuko zaie, aipatutako Gobernuz Kanpoko Erakunden bitartez eta gainontzekoa ikasbidaia fi nantzatzeko baliatuko dute.

Orotara 126 ikaslek parte hartu dute egitasmo handi honetan eta oso garrantzitsuak izan dira bertan, hain zuzen proiektuaren erdigunean kokatu diztuztelako irakasleek. Modu honetara, norbanakoaren ekimena eta autonomia bultzatzea helburu zuen dinamika honek, ikerkuntza ahalbidetzea eta prozesu kognitiboak bizkortu ditzakeen dinamikak bultzatzearekin batera. Bide batez, elkarlanari mesede egin dio, interakzioa eta sormena suspertuz, gainera gelan egindakoak lotura zuzena izan du euren errealitatearekin.

“Jakin-minak hezkuntza formalean bizirik irautea mirari bat da”. (A. Einstein).

Trabajo por proyectos en Bachillerato

En 1º de Bachillerato se ha realizado un nuevo proyecto fundamentado en el Aprendizaje Basado en Problemas. Durante dos semanas, todos los grupos han trabajado para elaborar una Guía Cultural Solidaria de Grecia, país que visitarán en su próximo viaje de estudios. En dicho proyecto han contado con la colaboración de las ONG Zaporeak y Alboan. La guía está ahora en la imprenta y los benefi cios obtenidos de su venta se destinarán a la fi nanciación tanto de las dos ONG como del viaje de estudios.

This article is from: