BATXILLER 1 PROIEKTUA
Batxilergoan proiektuka lanean
zoietan oinarritu behar izatea, ikasleen interesguneetara iristeko testuingurura loturik dauden oinarrizko konpetentziak garatzeko beharra, hausnarketa bultzatuko duten jardueren gaineko interesa piztu beharra...
Aurtengo ikasturtea berezia izaten ari da Batxilergoko 1. mailan, PBLn (Problem-Based Learning) oinarritutako egitasmoari heldu baitzaio. 70eko hamarkadan, Kanadan, Osasun Zientzietako McMaster Unibertsitatean hasi ziren metodologia hau erabiltzen. Ondotik, medikuntzako curriculumak antolatu zituzten, kasu ezberdinak oinarri hartuta, irtenbidea aurkitzeko. San Fermin ikastolan, berriz, Proiektuetan Oinarritutako Ikasketan aritzeko arrazoiak, anitzak izan dira, baina, batez ere XXI. mendera begira dagoen gizarte aldagarrian bizi garela kontuan hartuz, irakaskuntzak proposatzen dizkigun erronka berriei aurre egiteko beharra ere sumatzen genuen: IKTen hedapena eta erabilera, errealitatetik hurbil dauden adibide eta arra-
12
orria sanferminikastola.eus
Bestalde, lanean hasi aurretik, beste ikastoletan egindako antzeko esperientziak aztertu genituen, gurean ere PBLn oinarritutako zerbait burutzea gure ikasleentzat motibatzailea izango zela sinetsita. Gauzak honela, lanari ekin genion eta aurten, Batxilergoko 1. maila osoa, proiektu batean murgilduta egon da bi astez, azaroaren bukaeratik abenduaren hasiera arte, Greziako Kultur Gida solidario bat egiteko. Maila honetako ikasleek ikasturte amaieran Ikasbidaia egin behar dutenez, ideia aproposa iruditu zitzaion honen guztiaren diseinu eta antolaketan aritu den tutore taldeari. Alde batetik, bidaian bertan, kasu honetan Grezian, ikusi eta egin behar zutenaren planifikazioan parte hartu dutelako eta, bestetik, elkartasunezko helburua ere bazuelako, egitasmo hau guztia aurrera ateratzeko Zaporeak eta Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlanean aritzeko aukera izan baitugu. Proiektu honetan lanean aritzeko oso ongi antolatu dituzte irakasleek ikas saioak. Ikasleak, taldeka antolatutako zeregin ezberdinetan aritu dira Gida aurrera atera ahal izateko eta, eguneroko azken saioan, euren lanaren gaineko ebaluazioa egin dute irakasleekin batera.