Erakusketa herri ihauteriak

Page 1

HERRI IHAUTERIAK ERAKUSKETA



ERAKUSKETA Erakusketa Euskal Herriko ihauteri garrantzitsuenen errepasoa da. Pertsonaien kopia, belarraren usaia, joareen soinua, musika egokia eta abarrek laguntzen dute, jendeak horren zaharra den ohitura ulertu eta bere garrantzia mirestea. Era berean, gure ihauterien naturaltasuna mantentzeko lanean lagundu nahi dugu. Egun, jende masifikazioak, orain gutxi arte lagunartekoak edo herrikoen artekoak eta ezkutukoak izan diren ihauteriak arriskuan ipini ditu. Pertsonaiak 1:1 eskalan eginak daude eta bakoitzak bere azalpenarekin batera aurkezten da. Azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz daude. Barandiaran, Satrustegi, Jimeno JurĂ­o eta abarren ikerketetatik ateratak izan dira eta hauetan erritoen jatorria eta esanahiak azaltzen dira.


PERTSONAIAK

Erakusketak 18 pertsonai ditu eta 5 ataletan banatzen dira:

1.-Altsasuko Ihauterien pertsonaiak. -Akerra -Momotxorroa -Sorgina

2.- Ituren-Zubietako Ihauterien pertsonaiak. -Zanpantzarra -Hartza -Ijitoa

3.- Lantzeko Ihauterien pertsonaiak. -Zaldiko -Ziripot -Txatxo -Miel Otxin -Perretzailea

4.- Ziburuko Ihauterien pertsonaiak. -Kotilungorri

5.- Donibane (Iruñea) Ihauterien pertsonaiak. -Zezengorri -Ahari -Basurde -Gaueko -Zaldia -Lamia

Pertsonai eta testuekin batera erakusketan agertzen diren eta agertzen ez diren ihauterien irudiak proiektatzen ditugu, pertsonai bakoitza bere “hábitat” naturalean nola aritzen den ikusteko, guzti hau musika egoki batekin aurkeztuta.


BEHARRAK

Erakusketa 18 metrotako luzera du eta 3 metrotako zabalera. Gutxiengo altuera 2,40 metrokoa izan behar da. Eskertzekoa da argi nahikoa izatea (mugi daitezken fokoak badira hobe) eta entxuferen bat ikus-entzumen ekipoa pizteko. Erakusketa “standâ€?etan bana daiteke (bi multzotan, hiru multzotan‌) lokalaren arabera, dena den gure gomendioa ez dispertsatzea da. Erakusketa guztia sokaz inguratzen da ikuslegoak pertsonaiak uki ez dezan. Beharrezkoa da biltoki txiki bat kutxak bertan uzteko erakusketak irauten duen epean.


PREZIOA

Prezioa 2.000 euro + BEZekoa da eguberrietatik aste santura; eta 1200 euro + BEZ urtean zehar. Noski, aukeren arabera prezioa moldagarria da, galdetu mesedez. Prezio honetan garraio, montai eta desmontaiaren gastuak sartuak daude. Erakusketaren iraupena 2 astekoa da, eta hortik luzatzen den aste bakoitzak 800 euro kostatzen du. Materialen zaintza erakusketa kontratatzen duenaren esku egongo da.

EGON DA

Haiserako erakusketa duela urte nahikotxo ikusgai egon zen, eta arrakasta handia lortu zuen egon zen tokietan (Iruña Eroski Hipermerkatuan, Barañaingo Udala, Iruñeko Kili-Kili haur parkean, Donibane Kirol Elkartean…). Hortik aurrera zaharberritzea, hobetzea eta handitzea erabaki genuen. Behin zahar-berritua, Burlatako Kultur Etxean (2006) berreinauguratu genuen. Baita Laudioko Gastronomia Museoan (2007), Arrigorriagako Kultur Aretoan (2008), AlegriaDulantziko Kultur Etxean (2010), Portugaleteko Santa Clara Zentro Kulturalean (2010) eta Aranguren Araneko Kultur Etxean (2010) egon da. 2006ko berrinagurazio honetatik aurrera urtero urtero handitzen eta hobetzen dugu.


NORTZUK GARA

1976tik egunera Iruñeko Donibane auzoan herri Ihauteriak ospatzen ditugu. Iruñeko ihauteri zaharrena da. Nahiz eta herri ihauteria hirian ospatzeak nolabaiteko kontraesana izan, hasieratik auzoan harrera bikaina izan zuen eta hortik aurrera auzoko bizilagun talde bat bertako pertsonai propioak eratzea erabaki genuen –Donibaneko Jeinuakeuskal mitologian oinarrituak eta herri ihauteri estetika mantenduz. Hortik aurrera, sortutako mozorroak ihauterietatik kanpo erabiltzea pentsatu zen auzoko kultur ekitaldiak finantzatzeko. Hau da, egiten ditugun kalejira, erakusketak, ikastaroak… Erakusketa mantentzean eta gure auzoko kultur jardueretan (Olentzero, Ihauteriak, jaiak…).

IKUS DEZAKEZU - BIDEOAK https://www.youtube.com/watch?v=lcPTIggEHFM https://www.youtube.com/watch?v=RE5aSCNHJ-o https://www.youtube.com/watch?v=l5ttLy1vbpA https://www.youtube.com/watch?v=-CdUxDtWRxQ https://www.youtube.com/watch?v=YSH1KjArv6s


KONTRATAZIOA: TFNOA: 646 02 37 39 MAILA: kulturguneasjx@gmail.com Local vecinal San Juan Xar Auzo Lokala Plaza Monasterio de Iranzu nยบ6 bajo 31011 Irantzu Monastegi plaza 6, behea 31011


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.