Gabonetako boletina

Page 1

museoaren lagunentzako

2013ko abenduaren 16a 16:00–20:00

ateak zabalik jardunaldia

Badatoz jai egunak eta horiekin gure Gabonetako jarduerak eta klasiko bihurtu den Ateak zabalik jardunaldia. Aurten abenduaren 16an izango da, 16:00etatik 20:00etara. Zatoz eta goza ezazu gure proposamenez.

GIDARIDUN BISITALDIAK MUSEOAREN BARNEALDEA [16:30 eta 18:00] Ezagut itzazu eraikinaren mantentze-lanetarako instalazio batzuk, hala nola, aire-girotzea, suteen aurkako babesa edo argiztapena. ERREGISTRO ARLOA [16:30 eta 18:00]

Ikus ezazu nolakoa den Erregistro Arloak erakusketa bat prestatzeko aurrera daraman lan-prozesua: aseguruak, enbalatzeak, garraioak, erregistroa, ikuskapena eta artelanen instalazioa. ARTAPEN ARLOA [16:30 eta 18:00]

HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA [5 urtetik gorakoentzako gomendagarria] ESKUZ Logroñoko El Patio konpainiak A mano haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du. Konpainiak 2013ko FETEN jaialdiaren saria irabazi zuen, formatu txikiko ikuskizun onenari, hain zuzen. Museoan egingo duten emanaldian, giro intimo eta magiko batean, buztinezko objektu finak bizidun bihurtuko dira buztinola ñimiño batean. Entzungelan ikuskizun hau ematea bigarren solairuan ikusgai dauden Antoni Tàpies-en eskultura-lan bikainei egindako keinutzat har daiteke.

Ezagut itzazu artelanen dokumentaziorako, ikerkuntzarako eta kontserbaziorako erabiltzen diren teknikak eta irizpideak.

ordua: 17:30 eta 18:45

BISITALDIAK ALDI BATERAKO ERAKUSKETETARA [16:30 eta 18:00] • Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009) • Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa Ez dituzu aldi baterako azken erakusketak ikusi oraindik? Ibilbide bat proposatzen dizugu erakusketako lanik adierazgarrienak ezagutzeko.

sarrerak: www.guggenheim-bilbao.es eta Museoko

iraupena: 45 minutu

lekua: Museoko Entzungela

txarteldegian abenduaren 10etik aurrera. Ikusle kopuru mugatua; gehienez 3 sarrera Lagun txartel bakoitzeko

iraupena: 45 minutu inguru bakoitza

topagunea: Informazio-mahaia, bisitaldia hasi baino 10 minutu

lehenago

egizu zure bisitaldiaren erreserba abenduaren 9a baino lehen: www.guggenheim-bilbao.es edo 944 359 090 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00

Laguntzaileak

Jardunaldian edariak egongo dira, Museoaren Enpresa Ongile Coca-Cola-ren eta illycaffè-ren eskutik.

Jarduera guztiak doakoak dira, eta Museoko Lagunentzat soilik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gabonetako boletina by i2c internet SL - Issuu