museoaren lagunentzako
2013ko abenduaren 16a 16:00–20:00
ateak zabalik jardunaldia
Badatoz jai egunak eta horiekin gure Gabonetako jarduerak eta klasiko bihurtu den Ateak zabalik jardunaldia. Aurten abenduaren 16an izango da, 16:00etatik 20:00etara. Zatoz eta goza ezazu gure proposamenez.
GIDARIDUN BISITALDIAK MUSEOAREN BARNEALDEA [16:30 eta 18:00] Ezagut itzazu eraikinaren mantentze-lanetarako instalazio batzuk, hala nola, aire-girotzea, suteen aurkako babesa edo argiztapena. ERREGISTRO ARLOA [16:30 eta 18:00]
Ikus ezazu nolakoa den Erregistro Arloak erakusketa bat prestatzeko aurrera daraman lan-prozesua: aseguruak, enbalatzeak, garraioak, erregistroa, ikuskapena eta artelanen instalazioa. ARTAPEN ARLOA [16:30 eta 18:00]
HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA [5 urtetik gorakoentzako gomendagarria] ESKUZ Logroñoko El Patio konpainiak A mano haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du. Konpainiak 2013ko FETEN jaialdiaren saria irabazi zuen, formatu txikiko ikuskizun onenari, hain zuzen. Museoan egingo duten emanaldian, giro intimo eta magiko batean, buztinezko objektu finak bizidun bihurtuko dira buztinola ñimiño batean. Entzungelan ikuskizun hau ematea bigarren solairuan ikusgai dauden Antoni Tàpies-en eskultura-lan bikainei egindako keinutzat har daiteke.
Ezagut itzazu artelanen dokumentaziorako, ikerkuntzarako eta kontserbaziorako erabiltzen diren teknikak eta irizpideak.
ordua: 17:30 eta 18:45
BISITALDIAK ALDI BATERAKO ERAKUSKETETARA [16:30 eta 18:00] • Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009) • Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa Ez dituzu aldi baterako azken erakusketak ikusi oraindik? Ibilbide bat proposatzen dizugu erakusketako lanik adierazgarrienak ezagutzeko.
sarrerak: www.guggenheim-bilbao.es eta Museoko
iraupena: 45 minutu
lekua: Museoko Entzungela
txarteldegian abenduaren 10etik aurrera. Ikusle kopuru mugatua; gehienez 3 sarrera Lagun txartel bakoitzeko
iraupena: 45 minutu inguru bakoitza
topagunea: Informazio-mahaia, bisitaldia hasi baino 10 minutu
lehenago
egizu zure bisitaldiaren erreserba abenduaren 9a baino lehen: www.guggenheim-bilbao.es edo 944 359 090 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00
Laguntzaileak
Jardunaldian edariak egongo dira, Museoaren Enpresa Ongile Coca-Cola-ren eta illycaffè-ren eskutik.
Jarduera guztiak doakoak dira, eta Museoko Lagunentzat soilik.
GABONETAKO KONTZERTUA BEHOTSIK Arratsaldea amaitzeko Behotsik orkestrako musikariak entzungo ditugu. Behotsik Euskal Herriko 15 eta 28 urte bitarteko gazteek osatzen dute, gaur egun kontserbatorioan ikasten daudenak zein karrera amaitu dutenak; elkarrekin batzen dira musika zaletasuna partekatzeko. Orain Behotsikeko kide diren batzuk Eurocamerata orkestrarekin izan ziren Museoan. Museoko ospakizun atsegin hau dela-eta errepertorio alaia eskainiko dute, Gabonei sarrera egiteko. Entzuterik nahi? ordua: 19:30–20:00
lekua: Museoko Atrioa
GABONETAKO LEHEN OPARIA GURE KONTU Kontzertura hurbiltzen direnei Museoaren argazki berezia oparituko diegu hura amaitzean, aleak amaitu arte. Museoko argazki panoramiko liluragarria da, eraikina eta ingurua gauez erakusten duena. Inprimatze mugatuko argazkia da, bereziki Museoko Lagunentzat argitaratua.
DENDA-LIBURUDENDA Egun honetan Denda-Liburudendan dituzun eskaintzez profita zaitez eta Gabonetako erosketak prezio onean egin itzazu. 2013ko erakusketen katalogo batzuek beherapen bereziak izango dituzte: L’art en guerre erakusketaren katalogoak %50ekoa; Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara eta Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa %30ekoa. Gainerako salgaiek %20ko beherapena izango dute, argitalpenek izan ezik: %5ekoa izango da. ordutegia: 16:00–19:30
IZEN-ABIZENAK
LAGUN TXARTEL ZK.
TELEFONOA/SAKELAKOA
E-POSTA
Galdera lehiaketa Ateak zabalik jardunaldia dela eta, galdera lehiaketa bat antolatu dugu. Jardunaldi osoan parte har dezakezu eta 19:00ak arte erantzun-orria eman. 19:15ean galderak ondo erantzun dituztenen artean zozketa egingo dugu Zero Espazioan (atondoko gela). Aurten, irabazleek honakoaz gozatuko dute: • 2 lagunentzako bidaia Bartzelonara eta Barceló Sants hotelean egonaldia* • Illy kafe-makina, kapsula bidezkoa; x7 modeloa *Eskaintzaren txartelan baldintzak zehazten dira.
Zorte on parte-hartzaileei!
GALDERAK 1. Zerez eginda dago Tàpiesen Dibana lana? Txamotadun lurra
Marmola
Altzairua
2. Erlea Maneros Zabalaren Euskal grafia; tipografia eta apaingintza: 1961−1967 lanean, zer materialen gainean erreproduzitu dira Sine Nomine aldizkariko orri batzuk? Kobrea
Mihisea
Zura
3. 1993an artista batek Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Bienalean. Haren lanak ikusgai daude Museoan orain. Nor izan zen artista hori?
Guggenheim Bilbao Museoko Lagun boluntarioen laguntzaz prestatutako galderak
Xabier Salaberria
Antoni Tàpies
Iñaki Garmendia
4. Zer artista izan zen Espainiako ordezkaria 1999ko Veneziako Bienalean? Artista horrek 2013ko maiatzean Museoko Atrioan performance bat egin zuen. Esther Ferrer
Itziar Okariz
Cristina Iglesias
5. Zer izen du haurtxoak eta helduak artearen inguruan biltzen dituen Museoko jarduerak? Baby Art
Proiektuak
103. aretoa
6. Badago Zero Espazioa izeneko areto bat Museoan, azken teknologiez hornituta dago eta oso erabilgarria da bisitaria orienta dadin, erakusketak ikusi aurretik zein ostean. Non dago? Denda ondoan
Bigarren solairuan
Txarteldegi nagusiaren alboan
7. Museoko Atrioan, Jenny Holzer-en Bilborako instalazioa lanetik gertu, 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako gune bat dago. Bertan sormena aska dezakete helduek erakusketak ikusten dituzten bitartean. Zer izen du gune horrek? Artearekin topaketak
Artegunea
Artearen Izkina
8. Zein izan zen Tàpiesek hil baino lehen egindako azken eskultura? Bi pertsonaia
Labore narra
Zapatila
9. Aukeraketak IV erakusketan, zer artistak gonbidatzen gaitu Madrilgo antzinako Alkazar jauregia ikustera Vélazquezek koadro horretan margotutako pertsonaiak agertzen ez direla? Prudencio Irazabal
Darío Urzay
José Manuel Ballester
BIZKAIKO KULTUR TXARTELA Gogora ezazu Bizkaiko Kultur Txartela (B mota) erabil dezakezula eta 12 â‚Ź-ko deskontua izango duzula Lagun txartela erostean edo izen-ematea berritzean. salmenta: abenduaren 16tik aurrera, Kutxabank finantza-etxearen bidez, orotarako kutxazainetan argibideak: www.bizkaia.net
GABON HAUETAN ARTEA BETE-BETEAN Oparitu Museoaren Lagun txartela eta doan emango dizugu Frank Gehryren eraikinaren argazki bat, edizio mugatukoa Gabon hauetan etxekoak zein adiskideak pozik: oparitu artea, zirrarak, inoiz ez bezalako bizipenak; oparitu Guggenheim Bilbao Museoaren Lagun txartela, artean murgiltzeko aukera. Egin zaitez Lagun edo oparitu Lagun txartela (20 eurotik aurrera). Frank Gehryren eraikinaren argazki bat emango dizugu, 30 x 40 cm-ko argazki-paperean inprimatutakoa. Gozatu Lagun txartelaren abantaila bereziez eta Gehryren eraikin bikainaz. Gogoratu Bizkaiko Kultur Txartela erabil dezakezula Lagun txartela erosteko: Museoko txarteldegian, 944 359 000 telefonoan zein www.guggenheim-bilbao.es/eginzaitezlagun webgunean (GU2013 eskaintza-kodea erabiliz)*. Lagun txartela erosten duten lehen 300 pertsonei emango zaie oparia. Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu! *Aleak amaitu arte. Argazkiaren markoa ez dago barne.
Gabonak 2013 LAGUNENTZAKO ABANTAILAK ETA JARDUERAK
GABONAK FAMILIARTEAN
Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era Parte hartu Museoko Gabonetako jardueretan. Aurkitutako objektuak, zein berariaz egindakoak, eta kolorea izango dira protagonista. Halaber, beste proposamen batzuk ditugu, esaterako, forma geometrikoak eta artista batzuen lan-prozesua ezagutzea —Prozesua eta metodoa erakusketako artistena eta Antoni Tàpiesena, besteak beste—. Gabonetako hezkuntza jardueren babeslea
ARRASTOEN JOKOA [5–10 urte] Abenduaren 17tik urtarrilaren 5era, 10:00−20:00 Jarri arreta xehetasunetan eta jarraitu arrastoak Museo osotik! txarteldegian hartu haurrentzako arrastoen jokoa: eraikina koloreztatu, paisaia batean pertsonaiak txertatu eta hainbat irudiz pertsonaia bat osatu behar dute. Amaitutakoan, Informazio mahaian jokoa uzten baduzue, opari bat emango dizuete (aleak amaitu arte). Txikienek helduen laguntzaz jolastu ahal izango dute. doan: emango da jokoa txarteldegian, Museoaren sarrerarekin
ZORIONAK
2014
FELICES FIESTAS GABONETAKO TAILERRA, LAGUNENTZAT SOILIK ZUK ZEUK EGIN! Abenduak 26, urtarrilak 3 eta 4 (euskaraz) Abeduak 27 eta urtarrilak 2 (gaztelaniaz)
ARTEAREN IZKINA [2–8 urte]
Objektu harrigarrienak Gabonetako apaingarri koloretsu bihur daitezke. Museora bisitaldi laburra egin ondoren, hainbat material berrerabiliko ditugu (muntatu, elkarren artean lotu eta abar) etxeko txoko gogokoena apaintzeko. Aurkitutako objektuei beste bizi eta erabilera emango diegu. Zuk zeuk egin!
Abenduak 21, 22, 26, 27, 28 eta 29 eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5
EGIZU ZURE GABONETAKO APAINGARRIA! Helduek Museoa bisitatu bitartean, haurrek Artearen Izkinan jolas egin dezakete. Gabonetan, euskarri handi bat izango dugu, nahien zuhaitz bihurtuko duguna.
adina: bi talde; 3–6 eta 7–12 urte bitartekoak
ordua: 11:00–17:00 (uneoro sar daiteke haur bat txokora)
topagunea: Taldeen txarteldegia
sarrerak: 2 € Lagunak eta 4 € publiko orokorra. Museoko
ordua: 11:00 eta 17:00
iraupena: 1 h 30 minutu (gehienez)
sarrerak: 2,50 €
Txarteldegian
erosi sarrerak :
www.guggenheim-bilbao.es, museoko txarteldegian edo 944 359 090 09:00–14:00, abenduaren 10etik aurrera
telefonoan , astelehenetik ostiralera ,
HAURRENTZAKO EMANALDIA [3 urtetik gorakoentzako gomendagarria] KUBIK Abenduak 26 (osteguna) Teatro Paraíso konpainiak, Belgikako Théâtre de La Guimbarde-ren laguntzarekin, Kubik ikuskizuna aurkeztuko du: koloreen, formen eta bolumenen gune batean, zentzumen guztiez ezagutzeko modukoan, eraikuntza, proiekzioen eta soinuen jolasa izango da, testu zati txikiak tartekatzen direla (euskaraz eta gaztelaniaz). ordua: 12:30, 17:00 eta 18:15 lekua: Museoko Entzungela iraupena: 35 minutu
sarrerak: 2 € Lagunak eta 4 € publiko orokorra
TXOTXONGILO IKUSKIZUNA [4 eta 7 urte bitartekoentzako gomendagarria] HARRIZ HARRI Abenduak 28 (larunbata) Teatre de L’home dibuixat konpainiak Harriz harri ikuskizuna aurkeztuko du. Lan honetan, aurkitutako objektuak, batez ere bide bazterreko eta hondartzako harri-koskorrak, bizidun bihurtuko dira eta gauza txiki baten atzean istorioen mundu aberatsa dagoela agerian jarriko dute. ordua: 17:00 (euskaraz) eta 18:30 (gaztelaniaz)
lekua: Museoko Entzungela (gehienez 75 haur saio bakoitzeko) iraupena: 30 minutu
sarrerak: 2 € Lagunak eta 4 € publiko orokorra
[Haurrak agertokian egongo dira eta helduak eserlekuetan]
FLAMENKO EMANALDIA BELÉN MAYA Abenduak 19 (osteguna) Belén Maya birritan saritu dute “Flamenco Hoy” krikita berezituaren sariaz. Guggenheim Bilbao Museoan “Flamenko emanaldia” eskainiko du, haren karrerako lan onenetatik ibilbidea. Laguntzaile izango ditu José Anillo kantuan, Rafael Rodríguez gitarran eta Laura González txalotan. ordua: 20:00
lekua: Museoko Entzungela iraupena: 1h 30 minutu
sarrerak: 12 € Lagunak eta 15 € publiko orokorra
Argazkia: ©LuisCastilla
erosi sarrerak : abenduaren
www.guggenheim-bilbao.es edo museoko txarteldegian , 10etik aurrera
PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK Abenduak 11 (asteazkena) Bisitatu Aukeraketak IV, Guggenheim Bilbao Bildumako lanak dituena eta Museoko 105. aretoan dagoena, erakusketa antolatutako profesionalen eskutik. • Arte Ardura Arloaren ikuspegia: Petra Joos, Museoko Jardueren Zuzendaria ordua: 18:30
lekua: Informazio mahaia iraupena: 45 minutu
sarrerak: 2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra (ez dago barne
Museorako sarrera). Webgunean eta txarteldegian *Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre
Elssie Ansareo. Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007. Zuri-beltzeko 12 argazki. Lambda inprimaketa, 200 x 180 cm bakoitza. Edizioa: 3 aletik 1. + AP. Guggenheim Bilbao Museoa
ARTISTEKIN TOPALDIAK Abenduak 5, 17:30 Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV aurkezpena dela eta, erakusketako artista batzuekin bilduko gara haien tailerretan. Elssie Ansareo izango dugu programa honen lehenengo egunean. BilbaoArte bisitatuko dugu, eta bertako zuzendari Juan Zapaterrekin izango gara artegintzarako erakunde hori ezagutzeko. Halaber, Elssie Ansareorekin hitz egingo dugu, Guggenheim Bilbao Bildumako artelana nola sortu zuen jakiteko. Ezinbestekoa da izena ematea: 944 359 012 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 10:00–14:00. José Manuel Ballester. Errege-erreginaren jauregia (Palacio Real), 2009. Inprimatutako argazkia mihise gainean, 276 x 318,4 cm. Edizioa: 2 aletik 1. + AP. Guggenheim Bilbao Museoa
KONTZERTUA KLEM KURAIA JAIALDIA Abenduak 12 (osteguna) Sigma Project saxofoi laukoteaz gozatu. Gaur egungo hainbat lan joko dituzte, batzuk estreinaldian, 20. Klem Kuraia jaialdian (Gaur Egungo Musika Topaldia). ordua: 18:30
lekua: Museoko Entzungela iraupena: 50 minutu
sarrerak: 5 € Lagunak eta 8 € publiko
orokorra. Webgunean eta txarteldegian dagoeneko salgai
ABANTAILAK ABENDUAREN 1ETIK URTARRILAREN 5ERA DENDA-LIBURUDENDAN, %20RAINOKO BEHERAPENAK Museoko Lagunek %20ko deskontua izango duzue DendaLiburudendako salgaietan, argitalpenetan izan ezik (%5eko beherapena).
Museoko Lagunentzako eskaintza!
-%50
Oparitu zapi berezi hau, Ion Fizek berariaz Guggenheim Bilbao Museorako diseinatua: • Neurriak: 90 x 90 cm • Kolorea: beixa edo zuria • Ez da beste eskaintza batzuekin bateragarria • Aleak amaitu arte • Salgai dendan eta webgunean • psp: 70 € • lagunentzako prezioa: 35 € MUSEORA ETORRI ETA EKARRI ADISKIDE BAT DOAN Egun hauetan Lagunek pertsona bat ekar dezakezue dohainik abenduaren 1etik urtarrilaren 5era. Adiskide eta senideekin partekatu Museoaren Laguna zarela eta gonbida itzazu Museora Gabon hauetan.
HITZARMENAK BOS
ARRIAGA ANTZOKIA
Abenduak 19 eta 20
HERRITMO: OREKA TX – KUKAI DANTZA– KALAKAN
Ludwig van Beethoven: 9. sinfonia Re minorrean, op. 125, “Korala” María Espada, sopranoa Clara Mouriz, mezzosopranoa Gustavo Peña, tenorea Christopher Robertson, baxua Bilboko Koral Elkartea (J. Gergely, zuzendari) Günter Neuhold, zuzendaria Lagunak: %20eko beherapena sarreraren prezioan. Gehienez 2 sarrera Lagun txartel bakoitzeko
A
Abenduak 11, 20:00 Orekaren kontzeptutik abiatuta, “Herritmo” ikuskizunean dantza, musika, kantua eta herri-kirolak uztartzen dira. Oreka TX taldea, Kukai dantza-taldea eta Kalakan hirukotea batu dira erronka honetan. Artearen ikuspegi berezitik, herri-kiroletako mugimenduak koreografia bihurtu dituzte eta baserri lan-tresnak musika-tresna. GAUTHIER DANCE “FUTURE 6” Urtarrilak 17 eta 18, 20:00 Gauthier Dance konpainiak, Eric Gauthier-ek zuzendutakoa eta oraintsu Faust sariduna, “Future 6” ikuskizuna eskainiko digu. Sei lanek osatzen dute, eta horietatik 5en estreinaldia izango da. Koreografiak Europako koreografiaegile entzutetsuenak egin dituzte, Gauthierren hitzetan egungo eta etorkizuneko dantzaren ildoak zehazten baitituzte. Lagunak: %25eko beherapena sarreraren prezioan. Gehienez 2 sarrera Lagun txartel bakoitzeko