ndencsd
GIPUZKOA CREATIVA 2013ko maiatza Txosten hau SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU)-ek egin du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat
[Escribir el subtĂtulo del documento] | Irene
GIPUZKOA CREATIVA 2013ko maiatza Txosten hau SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU)-ek egin du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat
Edukien aurkibidea
Sarrera
6 Kultura eta Sormen Industriak (KSI): kontzeptua eta testuingurua Ikas-Ekin eta Gipuzkoa Creativa Txostenaren egitura
1. ATALA 1. Zatia
IKERKETAREN METODOLOGIA ETA KARTOGRAFIA Metodologia-alderdiak 1.1 1.2 1.3 1.4
2. Zatia
2. ATALA 3. Zatia
4
32
Neurketa-bitartea eta osagarriak Erakusleak Emaitzak
Ahalmen Teknologikoen indizea
38
Neurketa-bitartea eta osagarriak Erakusleak Emaitzak
Indizeei buruzko ikuspuntu integratua 6.1 6.2
26
Neurketa-bitartea eta osagarriak Erakusleak Emaitzak
Ahalmen Funtzionalen indizea
5.1 5.2 5.3 6. Zatia
Azpisektoreak eta eragileak Laginean parte hartu duten eragileak
Antolaketa Gaitasunen indizea
4.1 4.2 4.3 5. Zatia
18
GAITASUNAK ETA AHALMENAK
3.1 3.2 3.3 4. Zatia
Teknika kuantitatiboa: inkesta Galdera-sorta Laginaren mugaketa Azpisektoreak hautatzea
Azpisektoreen eta erakundeen lurralde-banaketa 2.1 2.2
11
Justifikazioa Ikuspuntu integratua
44
3. ATALA 7. Zatia
BERRIKUNTZA Berrikuntza-indizea 7.1 7.2 7.3 7.4
8. Zatia
Definizioa Erakusleak Berrikuntzaren erreferentzia-mailak Emaitzak
Berrikuntzaren faktore giltzarriak 8.1 8.2 8.3 8.4 8.5
50
58
Helburuak Eredua Erakusleak Emaitzak Faktore giltzarriak
Ondorioak
64 Ikerketaren adierazgarritasun estatistikoa Kartografia Antolaketa-gaitasunak Antolaketa-ahalmenak Azpisektoreak Berrikuntzarako joera
Aipatutako bibliografia
69
Taulen aurkibidea
72
Grafikoen aurkibidea
73
5
Sarrera
Kultura eta Sormen Industriak (KSI): kontzeptua eta testuingurua Gure ingurune garatuko ekonomian inpaktu handia eta iraunkorra eragiteko faktore garrantzitsuak izan daitezkeelako, sormenaren eta kulturaren gaitasunaz eta indarraz ohartarazten zuten lehenengo ahotsak eta dokumentu idatziak Europan duela hamabost urte jaso ziren jada. 1998an, Britainia Handiko Gobernuko Kultura, 1 Komunikazio eta Kirol Sailak Creative Industries Mapping Document txostena egin zuen. Dokumentu horretan hainbat alderdi azpimarratzen ziren: kulturaren eta sormenaren protagonismo gero eta handiagoa; esparru bi horien proiekzioa, gai sozial eta ekonomikoetara hedatzeko; eta garatzeko bidean zegoen ingurune horren inpaktua mugatu eta zehaztu beharra. Izan ere, ordura arte kulturaren eta industria kulturalaren berezko esparrutzat ─ikusentzunezko eremuari lotutako ekintzak, arte eszenikoak, ondarea, argitaratzesektorea─ hartu ohi izan zena, bai materialki, bai kontzeptuei dagokienez, hedatzen ari zen, sormen-osagarri handiagoa zuten jarduera berriak gehitzen ari zirelako. Jarduera berri horien artean, besteak beste, nabarmentzekoak dira honako hauek: diseinu industriala, bideo-jokoak eta software-produkzioa. Era horretan, hain zuzen, kulturari eta sormenari buruzko ikuspegi osoago bat, bion arteko erlazioan oinarrituagoa, sortuz joan da. Horregatik, Kultura eta Sormen Industrien kontzeptua (KSI) akademia- eta ikerketaesparruetan aintzat hartu da, eta hura aztertzeko ikuspegi gero eta anitzagoak erabiltzeari ekin zaio: berariazko sektore bereizitzat egituratzea, garrantzi estrategikoa, ekonomiari eragiteko balioa, teknologikoa eta teknologikoa ez den 2 berrikuntzaren garapenarekiko lotura, etab. . Aldi berean, Kultura eta Sormen Industriak nazioarteko erakunde publikoen eta erakunde pribatuen (Europar Batasuna, NBE, UNESCO, ELGE, NESTA, etab.) aztergaien artean leku izaten hasi 3 dira .
DCMS (1998), (Department of Culture, Media and Sport): Creative industries Mapping Document. Creative Task Force. UK Government. UK
1
Ekoizpena zabala eta anitza da. Jarraian, 90eko hamarkadako eta 2000. urtearen hasierako lan batzuk besterik ez dugu aipatuko: Pratt, A. C. (1997): The cultural industries sector. London School of Economics. London; Howkins, J. (2001): The Creative Economy: How People Make Money From Ideas. Penguin. London; Florida, R. (2002): The Rise of the Creative Class. Basic Books. New York; Hartley, J. (Ed.) (2005): Creative industries. Blackwell Publishing. Massachusetts 2
Horren adibide dira, besteak beste, honako hauek: UNCTAD (2004), United Nations Conference on Trade and Development: Creative Industries and Development. Document TD(XI)/BP/13; OECD (2006): International Measurement of the Economic and Social Importance of Culture. OECD. Paris; European Commission (2010): Green Paper: Unlocking the potential of cultural and creative industries, COM(2010) 183, European Commission, Brussels; European Commission (2011): Creative Europe - A new framework programme for the cultural and creative sectors (2014-2020) COM 2011 786/2. Brussels; 3
6
Euskal Autonomia Elkartean azken urteotan abiarazi diren jarduerek agerian uzten dute KSI fenomenoari gero eta arreta handiagoa ematen ari zaiola, batez ere, Herri Administrazioen eskutik. Izan ere, Herri Administrazioek programak eta egitasmoak bultzatu dituzte, sektore horren hazkunde-estrategiak berriro bideratzeko asmoz. Adibide batzuk ematearren, Eusko Jaurlaritzak parte hartzen du 2010ean Europar Batasunak sortu zuen ECIA Foroan (European Cultural Industries Alliance). Eta beste adibide bat Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu duen Sormen Lantegiak izeneko programa da. Foru Aldundiaren ahalmen-esparruan ere ekimenak garatu dira zenbait lurraldetan. Gipuzkoari dagokionez, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak Gipuzkoa Kultura programa sortu du, eta Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak hiru programa jarri ditu martxan, askotariko herritarrei eta helburuei zuzenduta: Gipuzkoa Emprendedora, Ikasmina, eta Gipuzkoa Artisauak. Beraz, sektore ekonomiko indartsua egituratzeko gaitasuna duen kontzeptu baten aurrean gaude. Hori horrela, Herri Administrazioek eta, oro har, kultura- eta gizarteeragile askok garrantzi handia ematen diote kontzeptu horri, honako hauek suspertzeko: garapena, ekonomiaren hazkundea, berrikuntza eta baita enplegua sortzeko ere, gazteentzat bereziki. Kontzeptua ezarri ondoren, honako hauek ulertzeko interesa sortzen da: sektorea ezagutzea eta identifikatzea ─mapaketa deritzona─; KSIen gaitasunei buruzko ekonomia- eta enplegu-balorazioak; eta jarduera espezializatzeko eta bereizteko prozesu garrantzitsua bizi beharko duen sare gazte eta dinamiko honen indarrak eta ahuleziak identifikatzea. Azken puntuari dagokionez, oro har, erakundeak hazteko eta finkatzeko baldintzak hauexek direla hartzen da: sektore zehatz batean dauden ahalmen funtzionalak eta teknologikoak, xurgatze-, barneratze- eta lankidetza4 gaitasunak, sarbidea finantzaketa-iturrietara eta berrikuntzari lotutako gaitasunak . Ikas-Ekin eta Gipuzkoa Creativa “Ikaskuntzako lurralde bezala Gipuzkoa sustatzeko” Ikas-Ekin Programaren ekintza-ardatzetan “berrikuntzaren sustapena” eta “ezagutzaren sustapena” sartu dira, lurraldeko herritarrengan eta erakundeetan trakzio-eragina izan dezaten. “Ikaskuntzako lurralde bezala Gipuzkoa sustatzeko” Programaren 2012ko deialdiaren barnean, UPV/EHUko Sinnergiak Social Innovation-ek Gipuzkoa Creativa: Gaitasun sortzaileak eta gizarte-berrikuntza proiektua aurkeztu du, eta Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailaren onarpena jaso. NESTA (2008): Creating Innovation: Do the creative industries support innovation in the wider economy. Nesta. London 4 Gai horiek azterlan askotan jorratu dira. Hona hemen adibide batzuk: Bilton, C. (2007): Management and creativity – from creative industries to creative management. Blackwell publishing, Malden, USA; European Commission (2011): Empowering people, driving change. Social Innovation in the European Union. Bureau of European Policy Advisers. Luxemburg; LALL, S. (2001): Competitiveness, Technology and Skills, Edward Elgar Publishing Ltd. Chettenham, UK; Mahroum, M; Huggins, R; Clayton, N; Pain, K; and Taylor, P. (2008): Innovation by adoption. Measuring and mapping absortive capacity in UK nations and regions. NESTA. London
7
Guipuzkoa Creativa proiektuaren helburu orokorra Gipuzkoako Kultura eta Sormen Industrien sektorean sormen-gaitasunak garatzeko probako esperientzia bat aurrera eramatea da. Proiektua gaitasunen mapaketan (ikerketa) eta gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-guneen garapenean (ekintza) oinarrituko da, eta baita proiektuaren hedapenean ere, eragile publikoak zein pribatuak esperientzian inplikatzeko asmoz. Helburu orokor hori lau helburu zehatzetan banatzen da: • • • •
Ikerketa hau osatzen duten azpisektoreen egiazko antolaketa zehaztea eta ikustaraztea. Gipuzkoako kultura- eta sormen-industrietan suspertzen ari diren prestakuntza-beharrak hobeto ezagutzea. Azpisektoreetako eragileekin elkarlanean arituz, ikerketaren emaitzak erkatzea, KSIei buruzko ezagutzak eta ideia berriak sortze aldera. KSIen sektoreari etorkizunean zuzenduko zaizkien prestakuntza- eta trebakuntza-programak hobetzen laguntzea, proiektuaren emaitzak aintzat hartuta eta egindako ekintzak Gipuzkoako lurraldean eta Europan erakutsita.
Hortaz, Gipuzkoa Creativa ikerketa-ekintza motako proposamen bat da, eta, gutxienez, honako lau zeregin hauek segidan eta kateatuta egitea hartzen du barne: lehenik, KSIen sektoreko bost azpisektoreren mapa bat egitea. Zeregin honen bitartez, batetik, azpisektoreen antolaketa-egitura zehaztu eta ikustarazi nahi izan da, egitura hori askotan ezkutu dagoelako, eta artikulazio gutxi erakusten duelako, bere antolaketaren ezaugarriak eta tamaina direla eta. Bestetik, mapa horrek bide emango du ezartze-maila eta lurralde-banaketa ezagutzeko. Azpisektoreak ezagutu eta identifikatu ondoren, posible da bigarren zereginari heltzea, hots, azpisektore bakoitzean zehaztutako erakundeen ahalmenak eta gaitasunak aztertzeari. Zeregin honen lehenengo helburuak identifikatze- eta neurketa-lanak eskatzen ditu. Bigarren helburua eragileen pertzepzioa eskuratzean eta sailkatzean datza, hau da, eragileek bere ideiak eta joerak nola adierazten dituzten eta euren praktikak garatzeko modua ezagutzean. Horrek guztiak informazioa eman ez ezik, argibide-faktoreak diagnostikatzeko eta azpimarratzeko aukera ere ematen du. Hirugarren zeregina topaguneak eratzea da, ideiak eta iritziak elkarri ezagutarazteko, hausnartzeko eta adierazteko. Horrelako topaguneek bi xede dituzte: sustatzaileek eragileei esan ahalko diete euren azpisektoreen egoera zein den, antolaketa-gaitasunei eta ahalmen funtzionalei eta teknologikoei dagokienez; bestalde, bertaratzen diren eragileek zuzenean jaso ahalko dute informazioa, baita arazo eta itxaropen berdin edo antzekoak dituzten beste pertsona edo erakunde batzuekin hitz egin ere. Azkenik, bai sustatzaileek, bai bertaratzen direnek, besteen pertzepzioak, norberari buruzko pertzepzioak, itxaropenak eta lehentasunak erkatzeko aukera izango dute gai anitzei heltzen dien ingurune zabal batean.
8
Laugarren zeregina ondorio garrantzitsuen multzo bat zehaztean datza. Ondorio horiek ekintzarako gomendiotzat edo jarraibidetzat har daitezke, bai sektoreesparruan, bai erakunde-esparruan. Aurrekoari hedapen-jarduera gehitu behar zaio, hainbat kanal eta tresnaren bidez. Gipuzkoa Creativa proiektuak, ikerketa-ekintza motako proposamena den aldetik, helburu zehatzak, ageriko aplikazio praktikoa dutenak, proposatzen ditu; eta haren garapenak emaitza hautemangarriak bermatzen ditu. Proiektuaren aukera ziurtatzen dute proiektuari eusten dioten ideia nagusiek. Ahalmenak eta gaitasunak ez dira berez eskuratzen, eta topatzeko eta ikasteko guneak ez dira xirmi-xarma eraikitzen. Batzuk eta besteak gizarte-prozesu eraikigarriak dira, eta horretarako, landu egin behar dira. Txostenaren egitura Atariko atal honen ondoren aurkeztuko den txostena lau ataletan banatuta dago. Lehenengo atala "Ikerketaren Metodologia eta Kartografia� deitzen da, eta bi zatitan bereizi da: lehenengoan metodologia-ezaugarriak jorratu dira; eta bigarren zatian parte hartzen duten erakundeen mapa aurkeztu eta azaldu da. Bigarren atalaren izenburua "Gaitasunak eta ahalmenak� da, eta atala lau azpiataletan egituratu da. Lehenengo hiru azpiatalak hiru indizeren aurkezpenari eta azterketari buruzkoak dira. Hiru indize horiek honako hauek dira: gaitasunen eta ahalmenen indizea, ahalmen funtzionalen indizea eta ahalmen teknologikoen indizea. Laugarren zatiak indizeei buruzko ikuspuntu integratua azaltzen du. Hirugarren atala "Berrikuntza�ri buruzkoa da, eta bi zatitan banatu da. Zati batean berrikuntzaren indizea aurkeztu da, eta bestean azpisektore horiek berritzeko faktore giltzarriak azaldu dira. Azkenik, ondorioak laugarren atalean bildu dira. Txostenaren osagarri gisa, taulen eta grafikoen aurkibideak (taulak eta grafikoak errazago aurkitzeko) atxikita daude, baita bibliografia-erreferentziei buruzko beste atal bat ere.
9
10
1. ATALA
METODOLOGIA ETA KARTOGRAFIA
Arrazoi sendoak daude ikerketa guztiek metodologiaren diseinua behar dutela aldarrikatzeko. Era berean, diseinu horrek aintzat hartu behar ditu ikerketa non garatuko den eta zein gai jorratuko dituen. Kokapen-esparruari dagokionez, ikerketa-ekintza proposamen honek Gipuzkoako Lurralde Historikoko bost azpisektoretan ezagutu eta aztertuko du sektorea. Gaiei dagokienez, proposamenak bost sektore horietan dauden gaitasunak, ahalmenak eta berrikuntzarako joera aztertzea proposatzen du.
11
1. zatia
Metodologia-alderdiak
Diseinua eta metodologia-aukerak hautatzeko, gaiei buruzko bibliografia eta eskuragarri zeuden txosten interesgarriak abiapuntutzat hartu dira. Esan bezala, txostenean bibliografia-iturrien laburpena jaso da. 1.1
Teknika kuantitatiboa: inkesta
Metodologiaren aldetik, informazioa lortzeko lehentasunezko tresnatzat inkesta hartu da. Inkesta-teknika aukeratzeko lehenengo arrazoia sektorea ezagutzen hasi beharra izan da; eta kontuan hartu da ezezagun samarra den esparru bati buruzko informazio esanguratsua galdera-sorta zabal baten bidez jaso daitekeela. Xede horretarako, era estatistikoan neur daitezkeen datu bihurtu behar dira ebidentziak eta iritziak. Inkesta aukeratzeko bigarren arrazoia izan da INDIZE multzo bat egiteko erabakia. INDIZEak fenomeno berari buruzko zenbait kopururen arteko erlazio estatistikoak adierazten dituzten zenbaki-balioak dira. Zenbaki-balio horiek gaiaren lehen argazkia egiteko erreferentzia ematen dute. Kasu honetan, KSIei buruzko alderdi batzuetan egungo egoera zein den argituko digute. Inkesta INDIZEAK egiteko prozedura egokia da, informazioa metodo estatistikoaren bidez erabili eta tratatzeko aukera ematen baitu. 1.2
Galdera-sorta
Gipuzkoa Creativa proiektua garatzeko diseinatu zen galdera-sortak 24 galdera ditu, bost multzotan antolatuta: • • • • •
Ezagutza Lankidetza Berrikuntza Finantzaketa Etorkizun-sena
Eta multzo bakoitzeko galderak hiru analisi-kategoriatan egituratu dira: • • •
12
Antolaketa-gaitasunak Ahalmen funtzionalak Ahalmen teknologikoak
Galdera-sorta horrela antolatuta, emaitzak bi ikuspegi desberdinetatik irakur daitezke. Batetik, multzoei edo faktoreei erreparatzen dien ikuspegia dugu; eta, bestetik, analisi-kategoriak aztertzen dituena. 1. grafikoa. ANTOLAKETA-GAITASUNAK, AHALMEN FUNTZIONALAK ETA AHALMEN TEKNOLOGIKOAK erakusten dituzten indizeen egitura.
INDIZEen elaborazioa galdera-sortaren metodologiaren eta estatistiken egiturari eta kudeaketari lotuta dago. Galdera bakoitzari puntuazio bat esleitu zaio. Horrela, galderak hainbat modutan konbinatuz gero, zenbait INDIZE egin daitezke. Aurrekoaren ondorioz, OINARRIZKO INDIZEAK (Antolaketa-gaitasunen indizea, Ahalmen funtzionalen indizea eta Ahalmen teknologikoen indizea) egiteaz gain, BIGARREN MAILAKO INDIZEAK ere egin ahal izan ditugu, goian aipatutako faktoreei buruz. OINARRIZKO INDIZEek elkarrizketatu ditugun erakunde bakoitzean dauden gaitasun eta ahalmen guztien argazki integratua ematen dute. Horretarako, 1. grafikoak erakusten duen bezala, galderak hiru multzo handitan ere taldekatu dira. Hona hemen hiru multzo horiek: Antolaketa-gaitasunak, Ahalmen funtzionalak eta Ahalmen teknologikoak. Eta multzo horietako bakoitzak aipatutako lau faktoreei
13
buruzko galderak ditu (Ezagutzari, Lankidetzari, Berrikuntzari eta Finantzaketari 5 buruzkoak) . 2. grafikoa. BERRIKUNTZA, EZAGUTZA, LANKIDETZA, FINANTZAKETA eta ESTRATEGIA erakusten dituzten indizeak.
BIGARREN MAILAKO INDIZEei dagokienez (2. grafikoa), galderak alderantzizko logikari jarraituz multzokatu dira. Oraingo honetan, bost faktore aztertu dira (Ezagutza, Berrikuntza, Lankidetza, Finantzaketa eta Estrategia), eta gaitasunak eta ahalmenak aurrekoen mende agertzen dira. Txosten honetan arreta berezia eman diogu Berrikuntza Indizeari, eta indize horren analisia Hirugarren Atalean jaso dugu. Hori guztia aintzat hartuta, ikuspegi tekniko batetik, OINARRIZKO INDIZEak eta BIGARREN MAILAKO INDIZEak ez dituzte bereizten haien garrantzia edo balioa zehaztu ditzaketen arrazoi metodologikoek edo estatistikoek; baizik eta ikerketaekintza proiektu hau garatzeko ezarri diren oinarrizko helburuek. Era berean, aipatzekoa da galdera-sortako hiru galdera kualitatiboagoak direla. Galdera horiek lantegia antolatzeko informazio garrantzitsua lortze aldera ezarri ziren, eta txosten honen irakurketa kuantitatiboan ez daude aintzat hartuta. Azkenik, honako irakurketa-irizpide hauek ezarri dira, INDIZEak behar bezala ulertzeko: • 0tik 10era bitarteko puntuazioak eman dira. • Balioak zifra dezimal batean biribildu dira. Etorkizun-sena kontuan hartu da OINARRIZKO INDIZEAK egiteko; hala eta guztiz ere, bigarren ataleko Estrategia Indizea zehazteko ere erabili da.
5
14
• Histograma-itxuran aurkeztu dira. • Sektore bakoitzari emandako puntuazioa sektore horren BATEZ BESTEKOA da. • Puntuazioa guztira sektore guztien BATEZ BESTEKOA da. 1.3
Laginaren mugaketa
Ikerlan gehienetan laginketa era mekanikoan hautatzen da. Ausazko laginketa bakuna eta konfiantza-maila estandarizatua aukeratu ohi dira, eta azkenean laginaren tamaina zehazten da. Laginketa-mota hori aplikatzeko ez dago arazorik, populazioa ondo zehaztuta eta mugatuta dagoenean. Mota hori probabilitatezko laginketa da, hau da, laginketaren populazioa osatzen duten elementu guztiei hautaketa-aukera berak bermatzen dizkie. Ikerketa honetan ezinezkoa da probabilitatezko laginketa eta, zehazki, ausazko laginketa bakuna erabiltzea, behar bezala mugatuta dagoen erreferentziapopulaziorik ez baitago. Txosten honetako 4. orrialdean aipatu dugun bezala, ikerketa-ekintza proiektu honen zereginetako bat hauxe da: “azpisektoreen antolaketa-egitura zehaztea eta ikustaraztea, egitura hori askotan ezkutu dagoelako, eta artikulazio gutxi erakusten duelako, bere antolaketaren ezaugarriak eta tamaina direla eta”. Egoera hori onartzen bada, azterlanaren xede diren azpisektoreetan ez dago modu fidagarrian zehaztuta dagoen populaziorik. Hori dela eta, probabilitatezkoa ez den beste laginketa-mota bat erabili behar da, bestela esanda, laginketa mugatzeko prozedura subjektiboetara jo behar da. Gure azterlana egiteko, lagina zehazteko ohiko prozedura bi konbinatzea aukeratu dugu: informatzaile estrategikoak eta elur-bola. Informatzaile estrategikoak aztertu nahi ditugun azpisektoreetako lehentasunezko ezagutzaileak dira. Hasierako zerrenda bat osatzen dute, eta zerrenda hori landa-lanari ekiteko oinarria da. Inplementazio-prozesuan, hain zuzen, elkarrizketatu ditugun erakundeetako bakoitzak hasierako zerrenda horretan sartu ez diren beste erakunde batzuei buruzko informazioa eman du. Horren ondorioz emaitza-katea sortu da, eta emaitza horri elur-bola esaten zaio. Probabilitatezkoa ez den laginketak ez dauka beharrezko adierazgarritasunik, baina izan litekeen laginaren populazioa zehazten hasteko modu emankorra da. Ikerketa honen harira, informatzaile estrategikoek beraiek adierazi dute aztertu beharreko azpisektoreen tamaina oso txikia dela, eta horrek nabarmen areagotzen du lortutako emaitzen balioa. Hori horrela, gehienez 25 erakunde esleitu ditugu azpisektoreko. Hala eta guztiz ere, azkenik 102 inkesta egin dira, erreferentzia-azpisektoreen arabera banatuta.
15
Laginketa zehazteko egin diren aukeren laburpena honela adierazi daiteke: 1. Taula. Gipuzkoa Creativa proiektuaren txostena osatzeko erabili den laginketaren ezaugarriak.
Laginketa-mota Laginketa-modalitatea
Informazio estrategikoa + elur-bola
Laginketa-unitatea
KSIen bost azpisektoretako erakundeak
Laginketa-tamaina
KSIen bost azpisektoretako 102 erakunde
Laginketa-banaketa
1.4
Ez-probabilitatezkoa.
Moda Azpisektorea
22 inkesta
Museoen Azpisektorea
21 inkesta
Musika Azpisektorea
23 inkesta
Zerbitzuen Azpisektorea
25 inkesta
Bideo-jokoen Azpisektorea
11 inkesta
Azpisektoreak hautatzea
Azpisektoreak hautatzeko, UNCTAD-ek egin duen sailkapena erreferentziatzat hartu dugu. Horren arabera, Kultura eta Sormen Industriak lau multzo handitan banatuta daude: ondarea, arteak, komunikabideak eta sormenezko lan funtzionalak. Hiru multzo horiek bederatzi azpimultzotan ere banatuta daude, 3. grafikoan ikus daitekeen bezala. Horrez gain, sei irizpide zehaztu ziren, hautaketa gidatzeko: • • • • • • •
Aniztasuna Finkatze-maila nahikoa Azpisektoreko jardueran teknologiaren erabilera bereizgarria Gaur egungo eta etorkizuneko proiekzioa Ikuspen-maila ezberdinak Eremu publikoen eta pribatuen presentzia Behar beste erakunde bildu dituen zerrenda bat
Irizpide horiek aplikatzeagatik, honako bost azpisektore hauek aukeratu dira: • • • • •
16
Moda Museoak Musika Zerbitzuen enpresak Bideo-jokoak
3. grafikoa. Kultura eta Sormen Industrien sailkapena, UNCTAD-en arabera.
Lagina zehazteko mugaketak aintzat hartu baditugu ere, posible izan denean, hautatutako erakundeen era juridikoak, tamaina edo kokapen geografikoa errespetatzen saiatu gara.
17
2. zatia
Azpisektoreen eta erakundeen lurralde-banaketa
Arestian esan dugun bezala, azterlan honen xede diren KSIen sektorea eta, ondorioz, azpisektoreak oso opakuak dira, estatistikak egiterakoan eta informazioa eskuratzerakoan. Aurrekoa zehaztu ondoren, sektorea aztertuko bada, erakundeak eta eragileak zehazteko kartografia-lana eta erakundeen eta eragileen kokapen geografikoa egin behar dira. Hori horrela, proiektu honen lehenengo ahalegina azterlanaren xede diren bost azpisektoreetako eragileak zehaztea izan da. Hortaz, bigarren zati honetan, lehenik eta behin, azpisektoreetan zehaztu ditugun eragileak jakinaraziko ditugu; bigarrenik, inkestan parte hartu duten eragileak aipatuko ditugu, lurraldean banatuta dauden moduari buruzko informazio baliotsua emateko. 2.1
Azpisektoreak eta eragileak
Txosten honen lehenengo zatiaren 1.3 atalean lagina zehazteko prozeduraren xehetasunak eman ditugu. Adierazi bezala, informatzaile estrategikoak eta elur-bola konbinatzeagatik, behar beste eragile identifikatu ditugu, eta hortik abiatuta, lagineremua zehaztu ahal izan dugu. Azaldu dugun bezala, lagina zehazteko zereginak oinarri hartu ditu informazio garrantzitsua eta hasierako zerrenda; eta zerrenda elur-bola teknikaren ondorioz osatuz joan da. 2. taula honetan bildu dira azpisektoreetan identifikatu ditugun eragileak, izen sozialaren arabera.
18
36 6 2 95
36 27 1 64
15
8
15
8
Guztira
53 86 26 194
3 1 10 4 2 20
Pribatua
51
Fundazioa
Elkartea
29
Herri Administrazioa
Autonomo
Moda Museoak Musika Kultura Zerbitzuak Bideo-jokoak Guztira
Enpresa
2. Taula. Eragileak azpisektoreen eta izen sozialaren arabera.
83 60 126 96 31 396
Beraz, egiaztatu daitekeen bezala, ia 400 eragile identifikatu dira proiektu honek aztertzen dituen bost azpisektoreetan. Beste kontu bat da 2. taulatik ondorioztatzen den antolaketaren konplexutasuna. Izan ere, identifikatutako 10 eragiletatik 5 enpresak dira, eta 10 eragiletatik 2 baino gehiago eragile autonomoak dira. Beste egitura-mota batzuk badaude ere, aipatutakoak kuantitatiboki esanguratsuagoak dira. Beste egitura-mota horiek identifikatu diren eragileen % 27 osatzen dute guztira. Beraz, azpisektore horien egitura konplexua da, eta lau eredu arte bereiz daitezke: •
• •
•
Nagusiki enpresen inguruan egituratuta dauden azpisektoreak. Hori da, hain zuzen, Kultura Zerbitzuen azpisektorearen kasua (eragileen % 90 enpresak dira) eta Bideo-jokoen azpisektorearena (eragileen % 84 enpresak dira). Azpisektoreak, non eragile gehienak autonomoak baitira. Moda azpisektorearen egoera da hori: eragileen % 61 autonomoak dira. Azpisektoreak, non Herri Administrazioen eragina esanguratsua eta handiagoa baita. Zehazki, Museoen azpisektorea: Herri Administrazioek 10 museotatik 6 kudatzen dituzte. Azpisektore mistoak, non antolaketaren konplexutasuna nabarmentzen baita. Hala da espezifikoki Musika azpisektorean, egitura-mota desberdinak dituelako; gainera, haietako batzuek pisu erlatibo esanguratsua dute: enpresak (% 42), autonomoak (% 29), Herri Administrazioak (% 21).
Laburbilduz, Museoen azpisektorea izan ezik, gainerakoak eraikitzen ari diren azpisektoreak dira, orokorrean finkatzeko fasean daudenak. Bestalde, logikoa denez, haien egitura eratzailea euren jardueraren mende dago, eta berariazko zereginarekin bat dator. Azpisektore horien gaur egungo egoera azaltzen duen funtsezko aldagai bat, orokorrean, azpisektoreen tamaina da, eta, bereziki, zehaztutako enpresena. Elkarrizketatu ditugun 102 erakunderen batez besteko tamaina honelakoa da (izen soziala kontuan hartu gabe): Bideo-jokoak (14 pertsona), Kultura Zerbitzuak (11 pertsona), Musika (10 pertsona), Museoak (8 pertsona), Moda (6 pertsona). Enpresatamainarik txikiena Moda azpisektorean identifikatu da, eta azpisektore berean hamar eragiletatik 6 autonomoak dira. Alderantzizko portaera eta korrelazioa Kultura Zerbitzuen eta Bideo-jokoen azpisektoreetan ditugu. Enpresa-kopurua handiagoa da, eta enpresetan pertsona gehiago daude. Azpisektore horiek egituratzeak ezinbesteko garrantzia dauka: batetik, merkatuaren eskakizunengatik; eta, bestetik, dimentsio nahikoa duten enpresak egoteak garrantzizko helburu estrategikoak planteatzeko aukera ematen duela jotzen delako.
19
2.2
Laginean parte hartu duten eragileak
4. grafikoan bildu diren datuek erakusten dituzte, bai parte hartu duten eragileak, bai nola dauden banatuta lurraldean, erreferentzia-azpisektorearen arabera. 1. grafikoa. Elkarrizketatu ditugun eragileen lurralde-banaketa, azpisektoreen arabera. 1 3 5
1
1
1
2
11
1
1
1
16 5
11 8
1
1
2 1
2
1
1
3
1
1
1
1 2
1
1
1
1
1
1 1
1 1 1
1
1
1
1
1
1
1 1
1
Moda Museoak Musika Kultura Zerbitzuak Bideo-jokoak Parte hartu duten 102 eragileren lurralde-banaketari erreparatzen badiogu, nabarmentzekoa da haietatik % 50 Donostian daudela. Batez besteko hori ateratzeko, hiriburuan kokatutako eragileak kontuan hartu dira. Beraz, hiriburuan eragile gehien dituzten azpisektoreak (% 73) Moda eta Bideo-jokoen azpisektoreak dira, eta eragile gutxien (% 24) duen azpisektorea Museoena da. Lagina osatzen duten gainerako 30 udalerrien arteko banaketa homogeneo samarra da (22 udalerritan azpisektoreek eragile kopuru bera dute: % 1); Irunen izan ezik, parte hartu duten eragileen % 12 bertan baitago.
20
Laginaren hedapena lurraldean aztertzen badugu, Museoen azpisektorea hedatuena da (16 udalerritan dago); eta kontrako egoeran Bideo-jokoen azpisektorea dugu, laginaren arabera, hiru udalerritara soilik hedatu baita.
21
22
2. ATALA
GAITASUNAK ETA AHALMENAK
Gipuzkoa Creativa proiektuaren helburu orokorra sormen-gaitasunak bereziki KSIen sektorean garatzea da. Lehenengo atalean zehaztutako guztia proiektuan aztertzen diren bost azpisektoreetan ikerketa- eta diagnostiko-tresnak aplikatu ahal izateko aurretiko urratsa izan da. Erakundeen iraunkortasuna, gero eta gehiago, antolaketa-gaitasunak, ahalmen funtzionalak eta ahalmen teknologikoak biltzearen, garatzearen eta berriro balioztatzearen mende dago eta, eta gaitasun guztiak eraginkortasunez eta gidalerro batzuen arabera kudeatu behar dira. Izan ere, gaitasun- eta ahalmen-motei buruzko literatura ugaria eta askotarikoa da. Literatura horrek erakusten du ikuspegi horiek lanbide-jarduerak bideratzeko eta erakundeak eraginkortasunez kudeatzeko 6 gaitasuna dutela . Atal honetan aipatutako bost azpisektoreetan sartutako erakundeen gaitasunak eta ahalmenak aztertuko dira, eta zehazki, honako hauek: antolaketa-gaitasunak, ahalmen funtzionalak eta ahalmen teknologikoak. Antolaketa-gaitasunak osagarri-multzo bat (ezagutza, lankidetza, finantzaketa eta berrikuntza) dira; eta osagarri horiek ondo bideratuta baldin badaude, erakunde baten ahalmena eta eraginkortasuna areagotzen dituzte. Ahalmen funtzionalek erakunde bateko trebakuntza ez-teknologikoaren maila zehazten dute. Maila hori neurtuko da, beste behin ere, aipatutako lau osagarrien arabera. Osagarri berek ahalmen teknologikoak neurtzeko ere balio dute. Ahalmen teknologikoek adierazten dute erakundeen ohiko jardueretan tresna teknologikoen erabilera eta presentzia (gailuak, plataformak, aplikazioak, etab.) nolakoak diren. Gaur egungo egoerak agerian utzi du erakundeen iraunkortasunak, eraginkortasunak eta arrakastak gero eta lotura handiagoa dutela erakundeetan dauden gaitasunen eta ahalmenen kopuruarekin eta ezaugarriekin. Hori guztia kontuan hartuta, bigarren atal honetan OINARRIZKO INDIZEAK deitu dugunaren berri emango dugu: Antolaketa
Erreferentzia-lan batzuk honako hauek dira: Alles, M.A. (2003): Gestión por competencias. El Diccionario. Granica. Buenos Aires; Ballester, R. eta Gil, M.D. (2002): Habilidades sociales. Síntesis. Madrid; Caballo, V. (2005): Manual de evaluación y entrenamiento en habilidades sociales. Siglo XXI, Madrid; Guirdham, M. (1990): Interpersonal skills at work. Prentice Hall. New York; Lévy-Leboyer (2001): Gestión de las competencias. Cómo analizarlas, cómo evaluarlas, cómo desarrollarlas. Gestión 200. Barcelona; OECD (1997): Proposed guidelines for Collecting and Interpreting Technological Innovation Dafo. Eurostat. Oslo; Villa, A. y Poblete, M. (2007): Aprendizaje basado en competencias. Universidad de Deusto. Bilbao.
6
23
Gaitasunen indizea, Ahalmen Funtzionalen indizea eta Ahalmen Teknologikoen indizea. INDIZE guztiak ulertzeko, honako interpretazio-gidalerro hauek aldez aurretik azpimarratu behar dira: • • • •
•
24
Indize bat aldez aurretik zehaztu den eskala baten emaitza da. Txosten honen arabera, INDIZEAK 0tik 10era bitarteko balioak dira. Balio horiek zehazten dituzten puntuazioak erakusle bakoitzari puntuak esleitzeko irizpideen araberako emaitzak dira. Probako azterlana denez, erakusle bakoitzari esleitutako irizpide bakoitza arrazoi teknikoetan oinarritutako azalpen baten ondorioa da. Irizpide hori eta irizpide horren arrazoi teknikoak sektorearen berariazko ezaugarrien arabera alda daitezke, edo, hala dagokionean, proiektu honetan proposatzen den eredua hainbat aldiz aplikatzeagatik lortuko den ezagutzaren arabera. Azterlan honekin erkatzeko ikerlanik ez dagoenez, txosten honen emaitzak bereziki emankorrak dira, barneko konparazioak egiteko gaitasunari dagokionez, batik bat.
25
3. Zatia
3.1
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea
Neurketa-bitartea eta osagarriak
Indize hau erakundeetan neurtu diren gaitasunen multzo bati 0 eta 10 bitarteko puntuazioa ematearen ondorioa da. Gaitasun horiek honako lau osagarri hauei lotuta daude: ezagutzari, lankidetzari, finantzaketari eta berrikuntzari. 3.2
Erakusleak
Osagarri bakoitzari lotutako gaitasunak zehazteko, honako erakusle hauek erabili ditugu: 3.2.1 Ezagutzari lotutako antolaketa-gaitasunak • •
3.2.2
Lankidetzari lotutako antolaketa-gaitasunak • • •
3.2.3
Maila akademikoa, eskuratu den titulazioaren arabera neurtua Sektoreko lan-esperientzia, jarduera horretan emandako urteen arabera neurtua
Beste eragile batzuekin lankidetzan aritzeko gaitasunak, jardueren aniztasunaren arabera neurtuak Lankidetza-kideen aniztasuna, kide-motaren arabera neurtua Lankidetza-kideen hedapen geografikoa, administrazio-eremuen arabera neurtua
Finantzaketari lotutako antolaketa gaitasunak • •
Finantzaketa-iturrien aniztasuna, finantzaketa-moten arabera neurtua Finantzaketa-iturrien aniztasuna, finantzaketa ematen duen eremu publikoko eragile-motaren arabera neurtua
3.2.4 Berrikuntzari lotutako antolaketa-gaitasunak • • •
26
Sortutako berrikuntzak, euren aniztasunaren arabera neurtuak Sortutako produktuak, berrikuntza-mailaren arabera neurtuak Sortutako zerbitzuak, berrikuntza-mailaren arabera neurtuak
3.3
Emaitzak
5. grafikoan jaso diren datuek iradokitzen dute aztertu ditugun bost azpisektoreen portaera homogeneo samarra dela. Izan ere, batez bestekoa 4,1 da, eta azpisektoreetako hiruk gehienez hamarren bateko aldea erakutsi dute. Horrez gain, Moda edo Museoen azpisektoreetan jaso diren goranzko edo beheranzko desbiderapenak ez dira bereziki esanguratsuak. 5. grafikoa. ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea, azpisektoreen arabera.
Moda
Museoak
4,9 3,5
Musika
4,2
Zerbitzuak
4,0
Bideo-jokoak
4,1
GUZTIRA
4,1
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Lortutako informazioak adierazten du azpisektore-multzoaren antolaketa-gaitasunek emaitza diskretua izan dutela, 0 eta 10 puntu bitarteko eskala baten arabera zehaztua. Edonola ere, kontuan hartu behar da indize hori egiazko (ez balizko) gaitasunetan oinarritzen dela, eta horrek elkarrizketatu diren eragileei gehiago eskatzea ekartzen duela. Orain, antolaketa-gaitasunen Indizea osatzen duten lau osagarriak (Ezagutza, Lankidetza, Finantzaketa eta Berrikuntza) aintzat hartzen baditugu, ezagutzaren arloko antolaketa-gaitasunek puntuaziorik handiena dutela ziurta dezakegu, eta alderantzizko portaera berrikuntzaren arloko gaitasunek erakutsi dutela. Eredu hori emaitza orokorrean jaso ez ezik eragile-multzo osoan ere jaso da. 6. grafikoak ematen duen ikuspegi orokorraren arabera, Museoen azpisektorea aztertu diren lau osagarrietako hiruretan gailentzen da, batez bestekotik gorako balioak erakutsi dituelako. Halaber, nabarmentzen da Musika azpisektorearen antolaketa-gaitasun handiagoa, finantzaketa-alorrera bideratuta.
27
6. grafikoa. Antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak, azpisektoreen arabera neurtuak.
Moda
Museoak
6,0 4,1
4,5
Zerbitzuak
Bideo-jokoak
GUZTIRA
5,6
5,1 4,9 4,9
3,9 3,0
EZAGUTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak
Musika
3,4
3,9 4,0
4,2 3,1
5,0 3,4
3,1 3,3
3,4
LANKIDETZAri lotutako BERRIKUNTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak antolaketa-gaitasunak
3,7 3,9
4,3 4,4 4,3
FINANTZAKETAri lotutako antolaketagaitasunak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Informazioa ordenatzeko beste era emankor bat osagarriak (Ezagutza, Berrikuntza, Lankidetza, Finantzaketa eta Estrategia) azpisektore bakoitzaren barnean nola portatzen diren erakustea da, eta ikuspegi hori ondorengo grafikoetan adierazita dago. 7. grafikoa. Moda azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak.
Moda 4,1
EZAGUTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak
3,0
3,1
LANKIDETZAri lotutako BERRIKUNTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak antolaketa-gaitasunak
3,7
FINANTZAKETAri lotutako antolaketagaitasunak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Moda azpisektoreari dagokionez (7. grafikoa), lankidetzarik eza ikusten da, batik bat. Izan ere, ezaugarri hori behin eta berriro aipatu zuten eragileek, etorkizunari begira zer behar zuten galdetu zietenean. Beraz, eragile asko bat datoz eskaera honekin:
28
10etatik 6k uste dute azpisektorearen berehalako etorkizuneko lehentasuna “lankidetza-sareak eta aliantzak sortzea edo zabaltzea� dela. 8. grafikoa. Museoen azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak
Museoak 6,0
EZAGUTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak
5,6
4,2
LANKIDETZAri lotutako BERRIKUNTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak antolaketa-gaitasunak
3,9
FINANTZAKETAri lotutako antolaketagaitasunak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Museoen azpisektoreari dagokionez (8. grafikoa), azpimarratzekoa da Finantzaketari lotutako gaitasunaren puntu-kopurua oso txikia dela. Horren harira, atal horretan lortu den zenbaki-balioak erakusten du finantzaketa-dibertsifikazioa oso eskasa dela. Izan ere, finantzaketaren zatirik handiena funts publikoetatik dator, beraz, horrek aipatutako dibertsifikazio-eza berresten du. 9. grafikoa. Musika azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak.
Musika 4,5
EZAGUTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak
3,9
3,4
LANKIDETZAri lotutako BERRIKUNTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak antolaketa-gaitasunak
5,0
FINANTZAKETAri lotutako antolaketagaitasunak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Musikaren azpisektorean finantzaketari lotutako gaitasuna, hain zuzen, nabarmentzen da (9. grafikoa). Lankidetzari edo berrikuntzari lotutako gaitasunei buruz lortu diren balioek bat egiten dute azpisektoreen batez besteko balioarekin. Ezagutzari zuzendutako gaitasunak, ordea, ez dira batez besteko balioetara iristen.
29
10. grafikoa. Kultura Zerbitzuen azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak.
Kultura Zerbitzuak 5,1
EZAGUTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak
3,4
3,1
LANKIDETZAri lotutako BERRIKUNTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak antolaketa-gaitasunak
4,3
FINANTZAKETAri lotutako antolaketagaitasunak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Kultura Zerbitzuen azpisektorearen eredua (10. grafikoa) bat dator gainerako azpisektoreenarekin, Museoen azpisektorearena alde batera utzita. Eredu horren arabera, ezagutzari eta finantzaketari lotutako antolaketa-gaitasunen neurketaemaitzek lankidetzari eta berrikuntzari lotutako antolaketa-gaitasunen emaitzak gainditzen dituzte. Museoen azpisektorearekin batera, ezagutzari lotutako antolaketa-gaitasunen puntuazio handiena lortu du. 11. grafikoa. Bideo-jokoen azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak.
Bideo-jokoak 4,9
EZAGUTZAri lotutako antolaketa-gaitasunak
3,9
3,3
LANKIDETZAri lotutako BERRIKUNTZAri lotutako lotutako antolaketaantolaketa-gaitasunak gaitasunak
4,4
FINANTZAKETAri lotutako antolaketagaitasunak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Azkenik, Bideo-jokoen azpisektorean Antolaketa Gaitasunen indizea zehazteko neurtu diren lau osagarrien balioak gainerako azpisektoreen batez bestekoaren antzekoak dira. Bideo-jokoen azpisektorearen portaera (11. grafikoa) aztertu diren azpisektore gehienen eredua bezalakoa da, hau da, lankidetzari eta berrikuntzari zuzendutako gaitasunek baino puntuazio altuago dute ezagutzari eta finantzaketari zuzendutako gaitasunek.
30
31
4. Zatia 4.1
AHALMEN FUNTZIONALEN indizea
Neurketa-bitartea eta osagarriak
Indize hau erakundeetan neurtu diren ahalmen funtzionalen multzo bati 0 eta 10 puntu bitarteko puntuazioa emateagatik sortu da. Gaitasun horiek lau osagarriri (ezagutzari, lankidetzari, finantzaketari eta berrikuntzari) buruzkoak dira. 4.2
Erakusleak
Osagarri bakoitzari lotutako ahalmen funtzionalak zehazteko, honako erakusle hauek erabili ditugu: 4.2.1 Ezagutzari lotutako ahalmen funtzionalak • • • • • 4.2.2
Lankidetzari lotutako ahalmen funtzionalak • • • • •
4.2.3
Ideiak elkarri trukatzeko guneak ezartzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Pertsonen taldeak kudeatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Taldeko erabakiak hartzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Kanpoko taldeen lana koordinatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Atzerriko hizkuntzak erabiltzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua
Finantzaketari lotutako ahalmen funtzionalak • • • •
32
Informazioa bereganatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Informazioa integratzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Arazoak konpontzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Jarduerak ebaluatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Ebaluazioak erregistratzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua
Proiektuen finantzaketa kudeatzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko ahalmenaren maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Sustapenaren eta marketinaren finantzaketa kudeatzeko maila, ahalmeneskalaren bidez neurtua Ondasun higiezinen eta beste inbertsio batzuen finantzaketa kudeatzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua
•
Erakunde osoaren finantzak kudeatzeko ahalmen-maila, ahalmeneskalaren bidez neurtua
4.2.4 Berrikuntzari lotutako ahalmen funtzionalak • • • • • 4.3
Ideia berriak sortzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Ideia berrien prototipoak sortzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Eraldaketa praktikoak egiteko eta ideia berriak aplikatzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Hedapen- eta merkaturatze-maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Erakundearen ekimen-maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua
Emaitzak
Oro har esan daiteke erakundeetan neurtu diren ahalmen funtzionalek euren jarduerak garatzeko oinarrizko egokitasuna ziurtatzen dutela. Aipatzekoa da aztertutako azpisektoreetako eragileen homogeneotasuna; izan ere, desbiderapenak ez dira oso esanguratsuak (12. grafikoa). 12. grafikoa. AHALMEN FUNTZIONALEN indizea, elkarrizketatu diren azpisektoreen arabera.
Moda
5,6
Museoak
6,6
Musika
5,7
Zerbitzuak
5,9
Bideo-jokoak
5,1
GUZTIRA
5,8
AHALMEN FUNTZIONALen indizea Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Ahalmen funtzionalen indizea (13. grafikoa) zehazteko aztertu diren osagarriei buruzko emaitzek hauxe erakutsi dute: lehenik, antolaketa-gaitasunen eredua kasu honetan ere errepikatzen dela, hots, puntuaziorik altuena ezagutzari lotutako ahalmen funtzionalena dela. Eta eredu hori multzo osoan eta aztertu ditugun azpisektoreetako bakoitzean ikusi da.
33
13. grafikoa. Ahalmen funtzionalen puntuazioak, azpisektoreen arabera.
Moda
7,4
7,1
6,8 7,0
Museoak
7,3 7,1
Musika
6,6
4,4
6,1
6,4
Zerbitzuak
5,7 4,8
Bideo-jokoak
6,4 5,3
5,1
4,7 4,8
5,3
5,2
GUZTIRA
6,0 4,8
5,5
4,9 3,2
EZAGUTZAri lotutako ahalmen funtzionalak
LANKIDETZAri lotutako ahalmen funtzionalak
BERRIKUNTZAri lotutako lotutako ahalmen funtzionalak
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen funtzionalak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Bigarrenik, Museoen azpisektoreak aztertutako lau osagarrietako hiruretan puntuazio hobeak lortu ditu, hiru osagarri horiei buruzko puntuazioek batez besteko balioak gainditzen dituztelako. Hirugarrenik, gaitasunei dagokienez, finantzaketari lotutako gaitasunek puntuazioaren batez besteko txikiena dute; berrikuntzari lotutakoek, ordea, antolaketa-gaitasunen azterketan aurkitutako portaera, arestian azaldu duguna, hobetzen dute. Jarraian adierazi diren grafikoek erakusten dute lau osagarrien puntuazioa azpisektore bakoitzean. Horrek azpisektore bakoitzaren ezaugarri bereziak zehazten lagunduko digu. Moda azpisektoreak (14. Grafikoa) desbiderapen esanguratsua erakusten du, lankidetzari buruzko ahalmen funtzionalen puntuazioari dagokionez. Desbiderapen esanguratsu hori ez da soilik barneko konparazioan ikusten, gainerako azpisektoreetan lankidetzari buruzko gaitasunek lortu dituzten emaitzen aldean, Moda azpisektoreko puntuazioa berriro da txikiena. Bestalde, azpisektore honek ezagutzari buruzko ahalmen-kopuru handiena dauka, batez besteko orokorretik gora. Berrikuntzari lotutako balioen neurketaren emaitzak batez bestekoaren parekoak dira (berrikuntzaren arloan), edo batez bestekoa apur bat gainditzen dute (finantzaketaren arloan).
34
14. grafikoa. Moda azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak.
Moda
7,4
5,3
5,2
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen funtzionalak
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen funtzionalak
4,4
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen funtzionalak funtzionalak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Museoen azpisektorean lau osagarriei buruz lortu den puntuazioa gainerako azpisektoreetan lortutakoaren parekoa da (ezagutzaren arloan), edo azpisektore honetako emaitzek azpisektore-multzoaren batez besteko puntuazioa era esanguratsuan gainditzen dute (lankidetza-, berrikuntza- eta finantzaketa-arloetan). (15. Grafikoa). Lau osagarrien puntuazioen artean alde batzuk badaude ere, egiaztatu diren gaitasunen balioek homogeneoak izateko joera erakusten dute. 15. grafikoa. Museoen azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak.
7,1
Museoak 6,6
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen funtzionalak funtzionalak
6,4
6,0
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen funtzionalak
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen funtzionalak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Musika azpisektorean lortu diren gaitasunei dagokienez, ezagutzari lotutako ahalmen funtzionaletatik (gehieneko puntuazioa) finantzaketari lotutako ahalmen funtzionaletara (gutxieneko puntuazioa) balioek behera egiten dutela ikusi da. Azpisektore honetan egiaztatu diren gaitasunak batez bestekotik behera daude; lankidetzari lotutakoak izan ezik, horiek puntuazio altuagoa baitute. (16. grafikoa)
35
16. grafikoa. Musika azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak.
6,8
Musika 6,1
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen funtzionalak funtzionalak
5,1
4,8
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen funtzionalak
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen funtzionalak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Kultura Zerbitzuen azpisektorean aurkitu da berrikuntzari lotutako ahalmen funtzionalen puntuaziorik txikiena, neurtu diren artean. Emaitza hori ez dator bat azpisektore horren gainerako gaitasun-multzoek lortu dituzten balioekin, beste balio horiek batez bestekoa gainditzen baitute (lankidetza- eta finantzaketa-arloetan), edo batez bestekoaren parekoak dira (ezagutzaren arloan) (17. grafikoa). 17. grafikoa. Kultura Zerbitzuen azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak.
7,0
Zerbitzuak 6,4
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen funtzionalak funtzionalak
4,7
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen funtzionalak
5,5
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen funtzionalak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
36
Zalantzarik gabe, Bideo-jokoen azpisektorearen osagarriek puntuazio-alde handienak dituzte (18. grafikoa). Batetik, ezagutzari buruzko gaitasunen puntuazioa 7,3 da, eta balio horrek azpisektore guztietan lortu den batez bestekoa gainditzen du. Finantzaketari buruzko gaitasunek puntuaziorik txikiena lortu dute (3,2); eta gaitasun horren batez besteko puntuazioa (4,9) baino askoz ere txikiagoa da. Beste alde batetik, lankidetzari eta berrikuntzari buruzko gaitasunen puntuazioa ere ez da azpisektoreen batez besteko balioetara iristen. 18. grafikoa. Bideo-jokoen azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak.
7,3
Bideo-jokoak 4,8
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen funtzionalak funtzionalak
4,8
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen funtzionalak
3,2 FINANTZAKETAri lotutako ahalmen funtzionalak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
37
5. Zatia 5.1
AHALMEN TEKNOLOGIKOEN indizea
Neurketa-bitartea eta osagarriak
Indize hau erakundeetan neurtu diren ahalmen teknologikoen multzo bati 0 eta 10 puntu bitarteko puntuazioa emateagatik sortu da. Gaitasun horiek lau osagarriri (ezagutzari, lankidetzari, finantzaketari eta berrikuntzari) buruzkoak dira. 5.2
Erakusleak
Osagarri bakoitzari lotutako ahalmen teknologikoak zehazteko, honako erakusle hauek erabili ditugu: 5.2.1 Ezagutzari lotutako ahalmen teknologikoak • 5.2.2
Lankidetzari lotutako ahalmen teknologikoak •
5.2.3
Berrikuntza kudeatzeko garapen teknologikoa, mailaren arabera neurtua
Konektibitatea kudeatzeko garapen teknologikoa, mailaren arabera neurtua
Finantzaketari lotutako ahalmen teknologikoak •
Finantzaketa neurtua
kudeatzeko
garapen
teknologikoa,
mailaren
arabera
5.2.4 Berrikuntzari lotutako ahalmen teknologikoak •
5.3
Berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko garapen teknologikoa, mailaren arabera neurtua
Emaitzak
19. grafikoak erakusten duen bezala, Ahalmen teknologikoen Indizearen puntuazio globalaren (5,7) eta azpisektore guztietan neurtutako Ahalmen funtzionalen Indizearen puntuazioaren artean hamarren bateko aldea baino ez dago, bigarrenaren alde. Ahalmen teknologikoen aparteko abantailak eta ageriko potentzialtasunak direla eta, eragileek oso serio hartzen dituztelako hipotesia berretsi du lehenengo egiaztapen horrek.
38
Aurrekoa horrela bada, 19. grafikoak egokitasun-eredu bat ere erakusten du, baita azpisektoreen eta teknologiaren arteko egokitasun handiagoa ere. Izan ere, ez da harritzekoa Bideo-jokoen azpisektoreak Ahalmen Teknologikoen Indizean puntuazio altuagoa izatea, jarduerak berak hala eskatzen baitu. Bideo-jokoen azpisektorea gailentzen dela azpimarratu behar bada ere, nabarmentzekoa da bi azpisektoreren (Moda eta Musika) puntuazioa batez bestekotik oso behera egon dela. Emaitza hori bereziki bitxia da musika azpisektorean, eduki teknologikoek arlo horretan duten garrantzia dela eta. 19. Grafikoa. AHALMEN TEKNOLOGIKOEN indizea, elkarrizketatu diren azpisektoreen arabera.
Moda
5,0
Museoak
6,0
Musika
4,7
Zerbitzuak
5,9
Bideo-jokoak
6,8
GUZTIRA
5,7
AHALMEN TEKNOKOGIKOen indizea Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Ahalmen Teknologikoen Indizea osagarrien artean banatuta aztertzen denean (20. grafikoa), Bideo-jokoen Indizeak nagusi jarraitzen du neurtu diren ahalmen teknologikoen lau osagarrietako hiru osagarrien emaitzetan. Horrez gain, jasotako emaitzak desberdin samarrak izan dira, aztertutako gaitasunen osagarria zein den. Bestalde, Ahalmen Funtzionalen Indizearen osagarriek erakutsitakoa ez bezala, lankidetzari lotutako ahalmen teknologikoek puntuaziorik altuena lortu dute, eta nabarmen gainditu dute ezagutzari buruzko ahalmen teknologikoen puntuazioa. Hori horrela, lankidetzari buruzko puntuazioak ezagutzari buruzkoa gainditu du; beraz, Antolaketa Gaitasunen eta Ahalmen Funtzionalen indizeen joera aldatu du.
39
20. grafikoa. Ahalmen teknologikoei buruz lortu diren puntuazioak, azpisektoreen arabera.
Moda
Museoak
5,3
5,2 5,2
Zerbitzuak
GUZTIRA
Bideo-jokoak
8,1 8,2
7,5 5,7
Musika
5,8
6,4
7,0
7,2 6,2
3,8
EZAGUTZAri lotutako ahalmen teknologikoak
LANKIDETZAri lotutako ahalmen teknologikoak
7,1
6,4 4,3
4,8
4,6
3,7
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen teknologikoak
4,4
5,4 5,2 5,2 3,7
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen teknologikoak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Emaitzak azpisektoreko aztertzen badira, lehenik eta behin, oso nabaria da Moda azpisektorearen portaera, hau da, osagarriek puntuazio ezberdina badute ere, euren hurrenkera mimetikoki errepikatzen da, batez bestekoan emandako balioaren arabera (21. grafikoa). Zehatzago, puntuazio handienetik puntuazio txikienera antolatutako eskala batean erakusten badira, lankidetzari lotutako gaitasunen puntuazioak ezagutzari lotutakoa gainditzen du; gero, eta hurrenkera honen arabera, finantzaketari lotutako gaitasunen puntuazioa dator, eta azkenik, berrikuntzari lotutakoa. 21. grafikoa. Moda azpisektorean aztertutako ahalmen teknologikoen puntu-kopuruak.
Moda 5,3
6,4
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen teknologikoak teknologikoak
3,8
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen teknologikoak
4,4
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen teknologikoak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
40
Aurrekoa egia bada ere, nabarmentzekoa da Moda azpisektorearen gaitasunen osagarrien puntu-kopuruak azpisektore guztien batez bestekoa baino txikiagoak izan direla, 5 edo 8 hamarreneko aldea erakutsita, osagarriaren arabera. Horregatik esan daiteke Moda azpisektorean teknologiaren arloko prestakuntza eta aplikazioa hobetzeko tarte zabala dagoela. Museoen azpisektorearen portaera desberdinagoa da. Moda azpisektoreak baino puntu-kopuru handiagoak lortu ditu kasu guztietan, baina horrela bada ere, puntukopuruak batez besteko orokorretik behera daude, finantzaketari lotutako ahalmen teknologien emaitzak izan ezik (22. grafikoa). Areago, azpisektoreen batez bestekoa baino 1,9 puntu handiagoa da Museoen azpisektoreko finantzaketari buruzko gaitasunen puntu-kopurua. Eta, halaber, hurrengo azpisektorearen puntuazioa, hots, Kultura Zerbitzuen azpisektorearena, nabarmen gainditu du. 22. grafikoa. Museoen azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak.
Museoak
5,7
7,1
7,0
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen teknologikoak teknologikoak
4,3
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen teknologikoak
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen teknologikoak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Musika azpisektoreak Moda azpisektorearen eredu bera dauka, baina puntukopuruak txikiagoak dira (23. grafikoa). Horregatik, osagarriek egiaztatu dituzten puntu-kopuru guztiak azpisektoreen batez besteko orokorretik behera daude, baina aldeak Moda azpisektorean jasotakoak baino are esanguratsuagoak dira. Izan ere, kasu batzuetan portzentaje-aldeak 0,6 hamarrenekoak dira (ezagutzari buruzko gaitasunak) eta, beste batzuetan, 1,5 puntu bitartekoak (finantzaketari buruzko gaitasunak). Batez besteko orokorretik beherako posizio hori sakonago aztertzen bada, Musika azpisektorean jaso da neurtu diren ahalmen teknologiko guztien puntuaziorik txikiena; eta bereziki nabarmena da finantzaketari lotutako ahalmen teknologikoen puntu-kopurua.
41
23. grafikoa. Musika azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak.
Musika 5,2
6,2
EZAGUTZAri lotutako FINANTZAKETAri ahalmen lotutako ahalmen teknologikoak teknologikoak
3,7
3,7
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen teknologikoak
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen teknologikoak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Kultura Zerbitzuen azpisektorearen ahalmen teknologikoen Indizearen puntukopurua azpisektoreen batez bestekoa baino apur bat handiagoa da. Emaitzak osagarrien artean banatuta aztertzen badira (24. grafikoa), azpisektore horretako balioek batez bestekoa gainditzen dute, lankidetzari, berrikuntzari eta finantzaketari zuzendutako gaitasunei dagokienez. 24. grafikoa. Kultura Zerbitzuen azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak.
Kultura Zerbitzuak 8,1
5,2
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen teknologikoak teknologikoak
4,8
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen teknologikoak
5,4
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen teknologikoak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Azpisektore honetako lankidetzari buruzko gaitasunen puntu-kopurua (8,1) bereziki esanguratsua da, baina, ziur asko, emaitza horrek zerikusi handia dauka azpisektoreko jardueraren edukiekin. Era berean, nabaria da ezagutzari buruzko ahalmen teknologikoen puntuazio txikia (5,2). Hori dela eta, azpisektore guztien batez besteko orokorra (5,8) baino 6 hamarren txikiagoa da osagarri horren puntu-kopurua azpisektore honetan.
42
Bideo-jokoen azpisektoreak Ahalmen Teknologikoen indizean puntu-kopururik handiena lortu du lau osagarrietako hiru osagarritan (ezagutza, lankidetza eta berrikuntza). 25. grafikoak agerian uzten duen bezala, eta azpisektore guztien batez bestekoa erreferentziatzat hartuta, hiru osagarri horien neurketaren ondoriozko puntu-kopuruek nabarmen gainditzen dute batez besteko orokorra, zehazki, 1 eta 1,8 puntu bitarteko aldearekin. Finantzaketari buruzko gaitasunen teknologikoei dagokienez, puntu-kopurua eta azpisektoreen batez bestekoa berdinak dira. 25. grafikoa. Bideo-jokoen azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak.
7,5
Bideo-jokoak
8,2
EZAGUTZAri lotutako LANKIDETZAri ahalmen lotutako ahalmen teknologikoak teknologikoak
6,4
BERRIKUNTZAri lotutako ahalmen teknologikoak
5,2
FINANTZAKETAri lotutako ahalmen teknologikoak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
43
6. Zatia 6.1
Indizeei buruzko ikuspuntu integratua
Justifikazioa
Antolaketa-gaitasunak, ahalmen funtzionalak eta ahalmen teknologikoak neurtzen dituzten indizeen bitartez sektorea ezagutzea garrantzitsua da. Baina, horrez gain, antolakuntza-gaitasunek, ahalmen funtzionalek eta ahalmen teknologikoek nola eragiten dioten erakundeen funtzionamenduari eta zer ondorio duten jakin behar da. Bestela esanda, gaitasun eta ahalmenek erakundeetan neurtutako berrikuntza-mailari nola eragiten dioten argitzea ere garrantzizkoa da. Indizeei buruzko ikuspuntu integratua lehenengo urratsa da norabide horretan, eta panoramika orokorra eskainiko digu. Gero, panorama horri BERRIKUNTZA INDIZEA gehituko zaio, eta hurrengo atalean aurkeztuko dugu. 6.2
Ikuspuntu integratua
26. grafikoan ikusten dugunean, hasieratik nabaria da azpisektoreetako antolaketagaitasunek baino puntu-kopuru handiagoa dutela ahalmen funtzionalek eta teknologikoek; eta, gainera, alde esanguratsua dago. Beraz, azpisektore hauetako ahalmenak hobeak izan daitezkeen arren, nahikoak dira; eta, bestalde, antolaketagaitasunen neurketaren emaitza 4,1 da, 0 eta 10 puntu bitarteko eskalan. Beraz, aurrekoaren arabera, oro har, baliteke azpisektoreen antolaketaren kudeaketak erakundeen garapena oztopatzea. Hortaz, erakundeen gaitasuna areagotzeko baliabideak aurkitu behar dituzte. Egindako neurketak hipotesi horren ebidentziak eman ditu, bereziki, lankidetzari, finantzaketari eta berrikuntzari buruzko gaitasunei dagokienez. Bestalde, nabarmentzekoa da ahalmen teknologikoen eta funtzionalen batez bestekoa azpisektore guztietan ia berdina dela. Horrek berresten du enpresek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela teknologiari; bestela esanda, teknologia gero eta gehiago erabiltzen dela enpresa-jardueretan.
44
26. grafikoa. OINARRIZKO INDIZEAK. Ikuspuntu integratua.
Guztira
4,1
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea
5,8
5,7
AHALMEN FUNTZIONALen indizea
AHALMEN TEKNOLOGIKOen indizea
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
6.2.1 Moda Moda azpisektorean jaso diren puntu-kopuruek (27. grafikoa) aurreko atalean deskribatu den eredu orokorra berretsi dute. Gainera, antolaketa-gaitasunen puntuazioa are txikiagoa da azpisektore honetan. Bestalde, ahalmen funtzionalek baino puntu-kopuru txikiagoak dituzte ahalmen teknologikoek; beraz, ahalmen teknologikoek hobekuntza-marjina dute azpisektore honetan. 27. grafikoak erakusten dituen puntu-kopuruek iradokitzen dute azpisektoreari sustapen koordinatua eman behar zaiola, antolaketa-gaitasunak eta ahalmen teknologikoak hobetzeko xedez. 27. grafikoa. OINARRIZKO INDIZEAK. Moda azpisektorea.
Moda
3,4
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea
5,6
AHALMEN FUNTZIONALen indizea
5,0
AHALMEN TEKNOLOGIKOen indizea
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013)
45
6.2.2 Museoak Azpisektore honetako puntuazioek 28. grafikoan bildu diren hiru indizeen batez besteko orokorra gainditzen dute. Portaera hori azpisektorearen ezaugarriak kontuan hartuta aztertu behar da: batetik, tradizio eta ibilbide luzeak dituen azpisektorea da, eta, horregatik, egitura handiagoa eta hobea du; eta, bestetik, ekimen publikoaren oso mende dago. Aurrekoa horrela bada, Antolaketa Gaitasunek lortu duten 6 hamarreneko aldea ez da hain esanguratsua, azpisektoreak denboran zehar jaso duen esperientzia kontuan hartzen bada. Bestalde, ahalmen teknologikoen puntuazioa (6,0) txikiagoa da, ahalmen funtzionalen puntu-kopuruarekin (6,5) erkatzen bada; hartara, ahalmen teknologikoa bultzatzeko prozedurak abiarazteko proposamena egin daiteke. 28. grafikoa. OINARRIZKO INDIZEAK. Museoen azpisektorea.
Museoak 4,7
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea
6,5
AHALMEN FUNTZIONALen indizea
6,0
AHALMEN TEKNOLOGIKOen indizea
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
6.2.3 Musika Musika azpisektorearen portaera berezia da, homogeneotasun-ezagatik eta ahalmen teknologiko txikiagatik (29. grafikoa). Antolaketa Gaitasunen puntu-kopuruak azpisektore guztien batez bestekoarekin bat egiten badu ere, Ahalmen Funtzionalei eta Ahalmen Teknologikoei buruzko puntuazioa batez bestekotik behera dago. Puntuazio txiki hori bereziki esanguratsua da ahalmen teknologikoei dagokienez, batez bestekoa baino puntu bat txikiagoa baita. Horregatik guztiagatik, azpisektorearen ahalmen funtzionalen eta ahalmen teknologikoen artean desoreka nabaria ikusi da; eta are bitxiagoa da jardueraren zati handiaren edukiei erreparatzen badiegu.
46
29. grafikoa. OINARRIZKO INDIZEAK. Musika azpisektorea.
Musika 5,7
4,1
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea
AHALMEN FUNTZIONALen indizea
4,7
AHALMEN TEKNOLOGIKOen indizea
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013)
6.2.4 Kultura Zerbitzuak 30. grafikoaren datuak aintzat hartuta, azpisektore honek ere hobekuntza-tarte handia dauka. Lehenik eta behin, harrigarria da Kultura eta Sormen Industrietan nodo-eginkizuna duen azpisektore honek Antolaketa Gaitasunen Indizean horrelako puntu-kopuru txikia izatea. Bigarrenik, ahalmen funtzionalen eta ahalmen teknologikoen balioak elkarren artean homogeneoak dira, eta horrek esparru batari eta besteari antzeko garrantzia ematen zaiela adieraz dezake. Hala eta guztiz ere, esparru bietan lortutako emaitza (5,9) batez bestekoa baino apur bat handiagoa da; hortaz, ahalmen horiek ere ez dute azpisektore hau bereizten. Kontuan hartzen bada azpisektore honen helburuetako bat ingurune gero eta espezializatuagoko Kultura eta Sormen Industrien beharrei erantzutea edo orientabideak ematea dela, azpisektore honek ahalmenen eta gaitasunen arloan emaitza hobeak jaso beharko lituzke, erreferentzia-sektorean garrantzizko posizioa izateko. 30. grafikoa. OINARRIZKO INDIZEAK. Kultura Zerbitzuen azpisektorea.
Kultura Zerbitzuak
3,9
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea
5,9
5,9
AHALMEN FUNTZIONALen indizea
AHALMEN TEKNOLOGIKOen indizea
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
47
6.2.5 Bideo-jokoak Azpisektore honek desberdintasun batzuk dauzka, aztertu diren gainerako azpisektoreen aldean. Logikoa denez, nabaria da ahalmen teknologikoen puntuazioa, batez bestekoa baino altuagoa (1,1) delako. Gainera, ahalmen funtzionalen eta ahalmen teknologikoen arteko aldea ere aipatzekoa da (31. grafikoa). Edonola ere, datu horiek agerian uzten dute azpisektorearen espezializazioa, bokazio teknologikoa eta ahalmen funtzionalak hobetu beharra. Antolaketa Gaitasunen neurketaren puntu-kopurua azpisektoreen batez bestekoa baino puntu 1 txikiagoa da; beraz, esparru hori ere hobetu behar da. 31. grafikoa. OINARRIZKO INDIZEAK. Bideo-jokoen azpisektorea.
Bideo-jokoak
4,0
ANTOLAKETA-GAITASUNen indizea
5,0
AHALMEN FUNTZIONALen indizea
6,8
AHALMEN TEKNOLOGIKOen indizea
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
48
3. ATALA
BERRIKUNTZA
Berrikuntza enpresetan eta erakundeetan, oro har, helburu estrategikotzat jotzen bada, Kultura eta Sormen Industrietan berrikuntzak sortzeko asmoak are garrantzitsuagoa izan beharko luke. Izan ere, gure inguruneko bokazio berritzaile horri lotutako zeregin bat jarduera berritzaileari buruzko ebidentziak ezartzeko, erkatzeko eta neurketa-eredu egonkorrak finkatzeko tresnak garatzea da. Proiektu hau egiteko eta ondo garatzeko ezarri beharreko neurketa-tresnak antolatu genituenean, informazio enpirikoa sortzea erabaki genuen. Gure asmoa KSIen sektorean aplikatzeko probako berrikuntza-indize bat eraikitzea zen, informazio enpiriko hori behar bezala erabilita. Hori horrela, atal honetan Indize bat eraiki nahi izan dugu, aztertu ditugun KSIen azpisektoreetan berrikuntzaren egoera zein den argitzeko.
49
7. Zatia 7.1
BERRIKUNTZA indizea
Definizioa
Indize hau berrikuntzari zuzendutako antolaketa-gaitasunei, ahalmen funtzionalei eta ahalmen teknologikoei 0 eta 10 bitarteko puntuazioa ematearen ondorioa da. Indizeak garrantzi bera ematen die aurreko paragrafoan aipatu diren gaitasun eta ahalmen horiei guztiei, ez baitago arrazoirik haietako batek besteek baino lehentasun handiagoa izan dezan. 7.2
Erakusleak
Osagarri bakoitzari lotutako gaitasunak edo ahalmenak zehazteko, honako erakusle hauek erabili ditugu: (erakusleak kontrol-aldagaiak dira, indizea zehazteko) 7.2.1 Berrikuntzari buruzko antolaketa-gaitasunak • • • 7.2.2
Berrikuntzara bideratutako ahalmen funtzionalak • • • • •
7.2.3
Ideia berriak sortzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Ideia berrien prototipoak sortzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Eraldaketa praktikoak egiteko eta ideia berriak aplikatzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Hedapen- eta merkaturatze-maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Erakundearen ekimen-maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua
Berrikuntzara bideratutako ahalmen teknologikoak •
50
Sortutako berrikuntzak, euren aniztasunaren arabera neurtuak Sortutako produktuak, berrikuntza-mailaren arabera neurtuak Sortutako zerbitzuak, berrikuntza-mailaren arabera neurtuak
Berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko garapen teknologikoa, mailaren arabera neurtua
7.3
Berrikuntzaren erreferentzia-mailak
Berrikuntza Indizean ziurtatu duten puntuazioaren arabera, elkarrizketatu diren eragileak lau kategoriatan taldekatu ditugu. Hona hemen lau kategoria horiek: • •
•
•
7.4
Ez-berritzaileak: indizean lortutako balioa 0 eta 2,5 bitartekoa denean. Kategoria honetan bildu dira ekimen berritzailerik ez duten eragileak. Balizko berritzaileak: indizean lortutako balioa 2,5 eta 5,0 bitartekoa denean. Kategoria honetako eragileek produktu berriak sortu arren, produktu berri horiek ez dituzte ekimen berritzailetzat jotzeko ezinbesteko eskakizunak betetzen. Garatzeko bidean doazen berritzaileak: indizean lortutako balioa 5,0 eta 7,5 bitartekoa denean. Kategoria honetako eragileek batez ere barneko esparruari eragin dioten berrikuntzak sortu dituzte. Berritzaile finkatuak: indizean lortutako balioa 7,5 eta 10,0 bitartekoa denean. Kategoria honetako eragileek barneko eta kanpoko esparruei eragin dieten berrikuntzak sortu dituzte.
Emaitzak
Jarraian emango ditugun datuak honela daude antolatuta: lehenik, ezarritako kategorien arabera, eragileen multzoaren banaketari buruzko ikuspegi globala aurkeztu da; eta, bigarrenik, azpisektore bakoitzaren barneko kategorietan integratuta dauden eragileen banaketa aztertu da. 7.4.1 Ikuspegi globala 32. grafikoak Berrikuntza Indizearen emaitza jakinarazten du. Horren arabera, azpisektoreen multzo osorako balio diskretu bat (4,4) jaso da. Balio hori Antolaketa Gaitasunen Indizearen balioa baino 3 hamarren altuagoa da; Ahalmen Funtzionalen Indizean ziurtatu den balioa baino 1,4 puntu txikiagoa da; eta Ahalmen Teknologikoen Indizean ziurtatu den balioa baino 1,3 puntu txikiagoa da. Gure ikuspegiaren arabera, azpisektoreetan Berrikuntza Indizearen puntu-kopuruak Antolaketa Gaitasunen Indizearena gainditzea ─kontuan hartuta biak balio diskretuak direla─ KSIek berrikuntzak sortzeko duten potentzialtasunaren seinale da, nahiz eta oztopoei aurre egin behar. 32. grafikoak azpisektore bakoitzeko puntu-kopuruak ere jakinarazten dizkigu. Haietako bi (Museoak eta Bideo-jokoak) batez bestekotik gora daude, eta gainerakoak (Moda, Musika eta Kultura Zerbitzuak) ez dira batez bestekora iristen. Hortaz, puntu-kopururik handienak ezaugarri oso desberdinak dituzten bi sektoreri buruzkoak dira. Museoen azpisektorea egonkor dago, eta esperientzi handia dauka; Bideo-jokoen azpisektorea, ordea, duela gutxi sortu da, oso espezializatuta dago, eta, hala ere, ahalmen teknologikoak gailentzen dira, arestian ikusi dugun bezala.
51
Dirudienez, aurrekoak erakusten du erakundeen antzinatasuna ez dagoela ezinbestean lotuta berrikuntzarekin, edo behintzat bataren eta bestearen arteko korrelazioa ez dela negatiboa. Horren ordez, azpisektore bakoitzean egiaztatu dituzten gaitasunek eta ahalmenek azaltzen dituzte erakundeen berrikuntza-arloko emaitzak. Gai oso bestelakoa da, aurrerantzean ikusiko dugun bezala, berrikuntzari zuzenean laguntzen dioten osagarri kritikoak detektatzea eta aztertzea. 32. grafikoa. BERRIKUNTZA Indizea, azpisektoreen arabera
Moda
4,0
Museoak
5,0
Musika
Zerbitzuak
Bideo-jokoak
4,2
4,1
4,8
GUZTIRA
4,4
BERRIKUNTZA Indizea Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Berrikuntza Indizearen barneko eragileen portaerari buruzko ikuspegi banandua eta 0 eta 10 bitarteko eskalan zen posizio duten adierazten dizkigu 3. taulak. Egiazta daitekeen bezala, eragile gehienak zehaztu ditugun tarteko bi kategorietan daude, eta berrikuntza-eza adierazi duten edo berritzaile finkoak diren eragileak gutxi batzuk baino ez dira. 3. Taula. Eragile-kopurua, BERRIKUNTZA Indizean jasotako puntuazio-tartearen arabera.
Guztira
0-2,5 13
2,5-5 57
5-7,5 28
7,5-10 4
Aurreko datuak abiapuntutzat hartuta, Berrikuntza Indizean lortu duten puntuazioaren arabera, 33. grafikoak portzentaje-balioetan adierazten du eragileen banaketa erakusten duten kategorien osaera. Hamar eragiletatik gutxienez zortzi Balizko berritzaileak edo Garatzeko bidean doazen berritzaileak dira; eta eragileen % 4 baino ez dira Berritzaile finkatuak. Edonola ere, azken kategoria horretan sartzeko, 7,5 puntutik gorako puntu-kopurua lortu behar da, eta erreferentzia-balio hori zorrotz samarra dela pentsa daiteke.
52
33. Grafikoa. Maiztasun-banaketa, eragileen berrikuntza-mailaren arabera
Guztira
%4 %13
%27 %56 Ez berritzaileak
Balizko berritzaileak
Garatzeko bidean doazenak
Berritzaile finkatuak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Ondorengo ataletan eragileen banaketa azpisektore bakoitzean nolakoa den aurkeztuko dugu, haietako bakoitzari buruzko ikuspegi espezifikoa lortzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da emaitzek aztertutako eragileen joerak erakusten dituztela, lagina zabaldu behar dela, eta ikerketa-jarduerak aurrera jarraitu behar duela, azpisektore bakoitzean ereduak berretsi edo egonkortu aurretik. 7.4.2 Moda 34. Grafikoa. Maiztasun-banaketa, Moda azpisektoreko eragileen berrikuntza-mailaren arabera.
Moda %23
%5
%73 Ez berritzaileak
Balizko berritzaileak
Garatzeko bidean doazenak
Berritzaile finkatuak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
Azpisektore honetan bereziki nabaria da erabilitako eskalaren bi muturretan dauden kategorietako eragileen presentzia eskasa (hau da, Ez berritzaileena eta Berritzaile Finkatuena). Aitzitik, 10 eragiletatik gutxienez 7 Balizko berritzaileen taldekoak dira. Horrek adierazten digu potentzialtasuna badagoela, eta beharrezkoa dela kategoria berritzaileagoetara pixkanaka abiatzen lagunduko duten jarduera bideratuak garatzea. Gainera, 34. grafikoak adierazten digu berrikuntzara era sendoagoan
53
bideratuta dauden eragileen taldea (Garatzeko bidean doazen berritzaileena) ez dela hondar-motakoa. 7.4.3 Museoak Berritzaile finkatuen kopuru handiena azpisektore honetan dago: 100 eragiletatik 10 eragile arte kategoria horretan daude; hain zuzen, eskalaren balio altuena (35. grafikoa). Moda azpisektorearekin erkatuz gero, beste desberdintasun nabaria da Museoen azpisektorean ez dagoela berritzaileak ez diren eragilerik, eta 10 eragiletatik ia 4 eskalaren goiko bi kategorietan daudela. Balizko berritzaileen kopurua (% 62) Modaren azpisektorekoa bezain ugaria ez bada ere, jarduera berritzaileko maila handiagoetara iristea posible egingo duten jarduerak kontuan hartzeko bezain handia da. 2. grafikoa. Maiztasun-banaketa, Museoen azpisektoreko eragileen berrikuntza-mailaren arabera.
Museoak %10 %29
%62
Ez berritzaileak
Balizko berritzaileak
Garatzeko bidean doazenak
Berritzaile finkatua
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
7.4.4 Musika 36. grafikoak erakusten duen banaketak azpisektore honen portaera berezia eta heterogeneoa berresten du. Batetik, ehuneko txikia (% 8) bada ere, Berritzaile finkatuak dituen azpisektore bakarra da. Bestalde, Berritzaileak ez diren eragileen ehunekoa aztertutako azpisektoreetan aurkitu den ehuneko altuena da (% 25). Gainera, 10 eragiletatik 5 eragile Balizko berritzaileen taldean daude; beraz, beste kasu batzuetan esan dugun bezala, horrek aukera gehiago ematen du kategoria berritzaileagoetara aldatzeko.
54
3. Grafikoa. Maiztasun-banaketa, Musika azpisektoreko eragileen berrikuntza-mailaren arabera.
Musika %25 %8
%50
%17 Ez berritzaileak
Balizko berritzaileak
Garatzeko bidean doazenak
Berritzaile finkatuak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
7.4.5 Kultura Zerbitzuak Kultura Zerbitzuen azpisektorean ez dago Berritzaile finkaturik; hala ere, berrikuntzaeskalako lehen bi kategoriak gainditu dituzten eragileen ehunekoak (% 25) Musika azpisektorean zehaztutakoarekin bat egiten du (36. Grafikoa). Bestalde, Kultura Zerbitzuen azpisektorean ere Berritzaileak ez diren eragileen ehunekoa handi samarra da (% 17) (37. grafikoa). Beste azpisektore batzuetan bezala, Balizko berritzaileen taldea ugariagoa da, zehazki, eragile guztien % 58. Beraz, berriro ere berresten da berrikuntza-eskalako posizio berritzaileagoetara ahalik eta eragile gehien bultzatzeko jarduerak behar direla. 4. Grafikoa. Maiztasun-banaketa, Kultura Zerbitzuen azpisektoreko eragileen berrikuntza-mailaren arabera.
Kultura Zerbitzuak %17
%25
Ez berritzaileak
%58
Garatzeko bidean doazenak
Balizko berritzaileak Berritzaile finkatuak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
55
7.4.6 Bideo-jokoak Berrikuntza-eskalako lehen bi kategoriak gainditzen dituzten eragileek % 64 osatzen dute Bideo-jokoen azpisektorean. Horiek guztiak Garatzeko bidean doazen berritzaileen taldean sartzen dira. Horrek esan nahi du ez dagoela Berritzaile finkaturik. Edonola ere, berrikuntza-eskalako hirugarren kategorian eragile gehien duen azpisektorea da. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da laginaren tamainak bide ematen duela elkarrizketatu den taldearen joera aipatzeko, baina ez ondorio irmorik ateratzeko. 5. Grafikoa. Maiztasun-banaketa, Bideo-jokoen azpisektoreko eragileen berrikuntza-mailaren arabera.
Bideo-jokoak %18 %64
%18
Ez berritzaileak
Balizko berritzaileak
Garatzeko bidean doazenak
Berritzaile finkatuak
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
56
57
8. zatia
8.1
Berrikuntzaren faktore giltzarriak
Helburuak
Zeregin honen helburua honako elementu hauen arteko erlazioa ezartzea eta aztertzea da: • • • • 8.2
Eredua • • • • •
8.3
Ezagutza – Berrikuntza Lankidetza – Berrikuntza Finantzaketa – Berrikuntza Estrategia – Berrikuntza
Erakundeak lau berrikuntza-kategoriatan taldekatu ditugu, eta kategoria horiek jada 7. zatiaren 7.3 atalean identifikatu eta zehaztu ditugu. Kategoria horietako bakoitzari indize bat kalkulatu diogu. Bi talderen artean ikusi dugun erlazioa ezartzean eta aztertzean datza. Talde horiek dira: batetik, antolaketa-gaitasunak eta ahalmen funtzionalak eta teknologikoak; eta, bestetik, berrikuntzarako joera. Proiektu honetan erabili ditugun oinarrizko osagarriei (ezagutza, lankidetza, finantzaketa) beste bat ere gehitu diegu: estrategia, eta hurrengo atalean (8.3.4) aurkeztu diren erakusleek zehazten dute. Txosten honen hirugarren atalean aurkeztu den berrikuntza-indizeak puntuazioak eman dizkie eragileei. Emaitzen arabera, eragileak lau kategoriatan banatu ditugu (ez berritzaileak, balizko berritzaileak, Garatzeko bidean doazen berritzaileak eta berritzaile finkatuak). Kategoria horiek berrikuntzaren faktore giltzarriak aztertzeko oinarria izango dira.
Erakusleak
8.3.1 Ezagutza Indizea • • • • • • • •
58
Maila akademikoa, eskuratu den titulazioaren arabera neurtua Lan-esperientzia sektorean, jarduera horretan emandako urteen arabera neurtua Informazioa bereganatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Informazioa integratzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Arazoak konpontzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Jarduerak ebaluatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Ebaluazioak erregistratzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Berrikuntza kudeatzeko garapen teknologikoa, mailaren arabera neurtua
8.3.2 Lankidetza Indizea • • • • • • • • •
Beste eragile batzuekin lankidetzan aritzeko gaitasunak, jardueren aniztasunaren arabera neurtuak Lankidetza-kideen aniztasuna, kide-motaren arabera neurtua Lankidetza-kideen hedapen geografikoa, administrazio-eremuen arabera neurtua Ideiak elkarri trukatzeko guneak ezartzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Pertsonen taldeak kudeatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Taldeko erabakiak hartzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Kanpoko taldeen lana koordinatzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Atzerriko hizkuntzak erabiltzeko maila, maiztasun-eskalaren bidez neurtua Konektibitatea kudeatzeko garapen teknologikoa, mailaren arabera neurtua
8.3.3 Finantzaketa Indizea • • • • • • • •
Finantzaketa-iturrien aniztasuna, finantzaketa-moten arabera neurtua Finantzaketa-iturrien aniztasuna, finantzaketa ematen duen eremu publikoko eragile-motaren arabera neurtua Proiektuen finantzaketa kudeatzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko ahalmenaren maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Sustapenaren eta marketinaren finantzaketa kudeatzeko maila, ahalmeneskalaren bidez neurtua Ondasun higiezinen eta beste inbertsio batzuen finantzaketa kudeatzeko maila, ahalmen-eskalaren bidez neurtua Erakunde osoaren finantzak kudeatzeko ahalmen-maila, ahalmeneskalaren bidez neurtua Finantzaketa kudeatzeko garapen teknologikoa, mailaren arabera neurtua
8.3.4 Estrategia Indizea • • •
Erakundearen etorkizunari buruzko ikuspegia, gaur egungo beharren eta etorkizuneko eskaeren arteko koherentzia gisa neurtua Erakundeak garatu dituen jardueren jarraitutasuna Erakundearen aniztasun iraunkorra, honako aldagai hauek neurketa egiteko erabilita: genero-aniztasuna, adina, prestakuntza eta esperientzia
59
8.4
Emaitzak
39. grafikoak ezagutzak, lankidetzak, finantzaketak eta estrategiak berrikuntzakategoriekin duten lotura adierazten du. Kategoria horiek (Ez berritzaileak, Balizko berritzaileak, Garatzeko bidean doazen berritzaileak eta Berritzaile finkatuak) jada zehaztuta daude txosten honetan. Aurreko atalean zehaztu ditugun erakusleak haztatu ondoren, ezagutza-, lankidetza-, finantzaketa- eta estrategia-indizeak osatu dira. Aurrekoa horrela bada, berrikuntza-kategorien eta indizeen arteko loturak aztertuko ditugu (38. grafikoa). 8.4.1 Ezagutzaren eta berrikuntzaren arteko lotura Ezagutza Indizean eragile-kategoriek izan duten puntuazioari erreparatzen badiogu, ohartuko gara ezagutzaren eta berrikuntzaren artean proportzionaltasun zuzena dagoela, hots, berrikuntzak ezagutza linealki areagotzen duela. Edonola ere, azpimarratu behar da neurtutako ezagutza-maila, orokorrean, handi samarra dela; horregatik, berritzaileen kategorien artean ikusi den progresioa ez da oso esanguratsua (2,4 puntu igo da). Bestela esanda, gutxieneko ezagutza-ataria nahiko handia da; eta are handiagoa, 39. grafikoan jaso diren beste INDIZEen gutxieneko atariekin erkatzen bada. 8.4.2 Lankidetzaren eta berrikuntzaren arteko lotura Batetik, lankidetzaren eta berrikuntzaren arteko erlazioa nabaria da, Ez berritzaileen (3,2) eta Berritzaile finkatuen (6,8) arteko distantzia garbia 3,6 puntukoa baita. Bestalde, ondorioztatu da progresioa erabat lineala ez dela. Lankidetzak berrikuntzari laguntzen dio, batez ere, berrikuntza gutxiko kategorietatik berrikuntza handiagoko kategorietara igarotzen. Hala eta guztiz ere, eragileak kategoria berritzaileenetan sartu ondoren, lankidetzaren errendimendu marjinala askoz txikiagoa da. Bestela esanda, nolabaiteko asetasun-efektua sortzen da, eta, batez ere, eragile berritzaileei eragiten die.
60
6. grafikoa. Berrikuntza Indizearen mailak, eragile-multzoaren BIGARREN MAILAKO INDIZEekin erkatuta.
Ez berritzaileak
Balizko berritzaileak
7,6 5,5
EZAGUTZA Indizea
6,6
5,4
5,4 4,5
3,2
LANKIDETZA Indizea
Berritzaile finkatuak
7,6
7,0 6,8
6,6 5,2
Garatzeko bidean
4,3
4,7 4,9
3,0
FINANTZAKETA Indizea
ESTRATEGIA Indizea
Iturria: Gipuzkoa Creativa proiekturako egindako inkesta. SINNERGIAK Social Innovation (2013).
8.4.3 Finantzaketaren eta berrikuntzaren arteko lotura Finantzaketaren eta berrikuntzaren arteko erlazioa garbia da; izan ere, Ez berritzaileen kategoriaren puntuazioaren (3,0) eta Berritzaile finkatuen kategoriaren puntuazioaren (7,6) artean 4,6 puntuko aldea dago. Finantzaketaren eta berrikuntzaren arteko lotura progresio linealaren bitartez ezartzen da, eta jauzi esanguratsuena bi kategoria berritzaileenen artean izaten da (hau da, Garatzeko bidean doazen berritzaileak izatetik Berritzaile finkatuak izatera). 8.4.4 Estrategiaren eta berrikuntzaren arteko lotura Datuen arabera, estrategia kategoria berritzaileenera aldatzeko fasean baino ez da erabakigarria. Hortaz, estrategia Berritzaile finkatuak izan nahi dutenentzat bereziki garrantzitsua da. Gainontzean, Estrategia Indizean ikusi den progresioa ez da oso nabaria (berrikuntza-eskalaren lehenengo eta hirugarren kategorien artean 6 hamarren baino gutxiagoko aldea dago).
61
8.5
Faktore giltzarriak
39. grafikoan ikusitakoa kontuan hartuta, hauxe ondorioztatu dezakegu: •
•
•
•
62
Finantzaketa-iturrietarako joera eta sarbidea faktore garrantzitsuenak dira, berrikuntza-mailak sendotu eta areagotuko badira. Berritzaile finkatuen puntuazioaren eta gainerako berritzaileen puntuazioaren arteko jauziak berresten du finantzaketaren eta berrikuntzaren arteko lotura. Bestalde, faktore hori erakundeetatik kanpo dago. Garrantzi-hurrenkeran, aztertu ditugun lau faktoreen artean, bigarrena estrategia da, baina eragin mugatuagoa dauka. Hau da, estrategiaren garrantzia berrikuntza-eskalaren goiko mailara igotzerakoan (Berritzaile finkatua izateko) erakusten da. Une hori heldu arte, estrategiaren garrantzia ez da asko nabaritzen. Kasu honetan, barneko faktorea da. Ezagutza eta lankidetza ez dira ezinbestekoak; edo behintzat, hala da proiektu honetan aztertu diren eragileentzat. Lehenengoaren kasuan, neurtu den gutxieneko ezagutza-ataria berez oso handia delako; eta, bigarrenari dagokionez, behin maila batera iritsita, lankidetzak asetasun-efektua eragiteko joera baitu. Aurreko paragrafoetan aipatu ditugun loturen efektuak berriro egiaztatu beharko lirateke, berrikuntza-eredutzat hartu ahal izateko. Deskribatutako joerak lagin honetan parte hartu duten eragileengan ikusi dira, baina adierazpen kategorikoagoak egin ahal izateko, beharrezkoa da masa kritiko handiagoan erkatutako ebidentziak lortzea eta neurketak behin baino gehiagotan egitea.
Ondorioak Zorroztasunez egin bada, eta neurketa-tresnak erabili badira, edozein ikerketak ekarriko ditu ebidentziak, analisiak, hausnarketak, interpretazioak, pertzepzioak eta ondorioak. Ikerketa guztien bitartez hasieran ezarritako helburu guztiak erantzuten saiatzen da. Ikerketa guztiek, baita honek ere, berezko mugak dituzte: proposatutako edukiak, ikerketa egiteko egiazko denbora, informazioa lortzeko aukerak edo finantzaketa-baldintzak. Konbentzituta gaude Gipuzkoako Lurralde Historikoko Kultura eta Sormen Industrien esparrua sakonago aztertu behar dela, eta sektorearen ezaugarri bereziek hori egiteko gomendatzen dute. Horrela bada ere, ikerketa honen emaitzek interpretaziogako eta prospektiba batzuk eman dituzte, eta datorren atalean ondorio gisa azalduko ditugu: Ikerketaren adierazgarritasun estatistikoa 1. Ikerketa honek eman dituen ebidentziak, interpretazioak eta ondorioak, hitz lauz, elkarrizketatu ditugun eragileei soilik buruzkoak dira, hau da, landa-lana egiteko erabili den laginean parte hartu duten eragileei aplikatu ahal zaizkie. 2. Aurreko adierazpenak oinarri hartzen ditu landa-lana posible egiten duten laginketa-mota, -modalitatea eta -banaketa. • • •
Probabilitatezkoa ez den laginketak ez dizkie laginketaren populazioa osatzen duten elementu guztiei hautaketa-aukera berak bermatzen. Aukeratu dugun laginketa-motak onartzen du lagina osatzeko erreferentzia-populazioa ez dagoela behar bezala zehaztuta. Laginaren tamaina eta banaketa ez daude ohiko fidagarritasun- eta konfiantza-irizpideen mende.
3. Hala eta guztiz ere, elkarrizketatu dugun populazioari dagokionez, ikerketaren ebidentziak, interpretazioak eta ondorioak erabat fidagarriak dira, eta garrantzi handiko informazioa jakinarazten dute. Izan ere, baliagarriak izan dira eragileen artean konparazioak, loturak eta hurrenkerak zehazteko; eta erabilitako metodologiak bermatzen ditu. 4. Erabili diren metodologia-tresna guztiek (inkestak, erakusleak, indizeak, kategoriak, etab.) eraginkortasun teknikoa dute, eta jasotako emaitzak bereziki baliodunak dira, deskribapenak, analisiak eta arauak zehazteko ematen duten aukeragatik. Laburbilduz, ikerketa hau KSIei buruzko diagnostikoak egiteko tresna bikaina da. 5. Ikerketa honetan garatu dugun metodologia-eredua berria da, eta oinarri sendoak ditu. Hobetu egin daitekeela onargarria den arren, KSIen sektorea
63
aztertzeko eredu egonkorrean.
garrantzitsutzat
eta
emankortzat
har
daiteke
era
Kartografia 1. Ikerketa honen xede diren bost azpisektoreetan eragileak identifikatzea ikerketa honen ekarpen nagusietako bat da, zenbait arrazoi direla eta: • • • •
Bereziki opakuak diren azpisektore batzuei buruzko jatorrizko informazioa ematen du. Eragileak eta azpisektoreak bere antolaketa-egituraren arabera (bere izen soziala) bereizi ditu. Eragileen eta azpisektoreen lurralde-banaketa jakinarazi du. Erakundeen batez besteko tamainari buruzko informazio garrantzitsua eman du.
2. Ikerketa honen ondorioz lortu den informazio gordina erreferentzia balioduna eta erabilgarria da, KSIen sektorea sakonago ezagutzen jarraitzeko. Antolaketa-gaitasunak 1. Aztertu ditugun azpisektoreek antolaketa-gaitasun diskretua egiaztatu dute, eta nahikorik ez dela esatera ausartuko ginateke, ingurune espezializatu eta lehiakorrean kudeaketa-erronkei aurre egin beharra aintzat hartuta. 2. Aztertu ditugun antolaketa-gaitasunen urritasunak neurtutako gaitasunosagarri guztiei (ezagutzari, lankidetzari, finantzaketari eta berrikuntzari) eragiten die, baina urritasun hori bereziki larria da berrikuntzari buruzko antolaketa-gaitasunei dagokienez. 3. Antolaketa-gaitasunak hobetzeko gako estrategikoak lankidetzari eta berrikuntzari buruzko gaitasunak hobetzeko ahaleginak egiteari buruzkoa izan beharko luke, berrikuntza askaeratzat jotzen badugu. Antolaketa-ahalmenak 1. Ahalmen funtzionalak eta teknologikoak edukitzeari eta aplikatzeari dagokienez, neurtu diren erakundeek oinarrizko egokitasuna eta atari nahikoa erakutsi dituzte. 2. Ahalmenen egokitasuna neurtzeko erakusleen arabera, oro har, ia ez dago alderik egiaztatutako ahalmen funtzionalaren eta ahalmen teknologiaren artean; hala ere, aldakortasuna nabaria da, aztertutako eragilearen eta erakundearen arabera.
64
3. Ahalmen teknologikoak eskuratzea, kudeatzea eta aplikatzea KSIen sektoreko kulturaren zati dela adierazi daiteke. 4. Esparru funtzionalean aurkitu diren gabezi handienak finantzaketari buruzko gaitasunei lotuta daude; eta esparru teknologikoan berrikuntzari eta finantzaketari buruzko gaitasunei, hurrenkera horretan. 5. Berrikuntza berriro askaeratzat hartzen badugu, erakundeen ahalmenak hobetzeko ahalegin handiena finantzaketari buruzko ahalmen funtzionaletan eta teknologikoetan egin beharko litzateke. Azpisektoreak 1. Moda. Oro har, hiriburuan kokaturik dago; eta antolaketa-egitura eskasa da, autonomoen kopurua oso handia delako (10 eragiletatik 6 baino gehiago). Antolaketa-gaitasun gutxi ere erakutsi du: emaitza batez besteko puntuaziotik 7 hamarren beherago dago; horrez gain, ahalmen teknologikoak hobetzeko ahaleginak egin behar ditu. Alde ahulenak honako hauek dira: • • •
Lankidetzari eta berrikuntzari buruzko antolaketa-gaitasunak Lankidetzari buruzko ahalmen funtzionalak Berrikuntzari eta finantzaketari buruzko ahalmen teknologikoak
2. Museoak. Azpisektore honen lurralde-banaketa oso handia da, eta erakundeak txikiak dira, oro har. Herri Administrazioaren presentzia handiena duen azpisektorea da, eta horrek bere antolaketa-egitura berezia baldintzatzen du. Aztertu ditugun azpisektore guztien artean, antolaketagaitasunei buruzko puntuaziorik altuena azpisektore honek lortu du; eta hori bat dator azpisektore honen tradizio eta ezartze-maila handiagoenekin. Sektore honetako gaitasun funtzionalek ere puntuaziorik altuena lortu dute, gainerako azpisektoreen aldean; eta, gainera, ahalmen teknologiko nahikoa egiaztatu dute. Alde ahulenak honako hauek dira: • Berrikuntzari buruzko antolaketa-gaitasunak • Berrikuntzari buruzko ahalmen teknologikoak 3. Musika. Azpisektore honen lurralde-banaketa ez dago hain zentralizatua. Bestalde, bere antolaketa-egitura konplexua da, eta barne hartzen ditu enpresak, autonomoak, herri administrazioak eta elkarteak (azken hauek gutxiago izan arren). Bere antolaketa-gaitasunak urriak dira, eta bere ahalmen teknologikoek baino puntu bat gehiago lortu dute bere ahalmen funtzionalek. Alde ahul batzuk ditu: • • •
Berrikuntzari eta lankidetzari buruzko antolaketa-gaitasunak Finantzaketari buruzko ahalmen funtzionalak Berrikuntzari eta finantzaketari buruzko ahalmen teknologikoak
65
4. Kultura Zerbitzuak. Azpisektore hau hiriburuan kontzentratzen da (10 enpresetatik 9 Donostian daude). Erakundeak tamaina ertainekoak dira, eta, oro har, enpresak dira. Antolaketa-gaitasunen puntuazioak bat egiten du batez bestekoak adierazten duen gabeziarekin, eta ahalmen funtzionaletan eta ahalmen teknologikoetan puntuazio bera (5,9) lortu du. Ahalmenpotentzialtasunari dagokionez, azpisektore orekatua da. Bereziki nabariak dira, batetik, ezagutzari buruzko ahalmen funtzionalen eta teknologikoen puntuazioa eta, bestetik, lankidetzari buruzko ahalmen teknologikoena. Alde ahulenak honako hauek dira: • •
Berrikuntzari eta lankidetzari buruzko antolaketa-gaitasunak Lankidetzari eta berrikuntzari buruzko ahalmen funtzionalak
5. Bideo-jokoak. Itxuraz, azpisektore honen ezarpena ez da oso zabala (31 erakunde zehaztu dira); erakunde gehienak enpresak dira (erakundeen % 80); haietako asko hiriburuan daude; eta gainerako herrietan enpresa gutxi daude. Azpisektore honek ahalmen teknologiko handienak ditu; dena den, bere ahalmen funtzionalek baino 1,8 puntu gehiago lortu dute bere ahalmen teknologikoek. Alde ahulenak honako hauek dira: • •
Lankidetzari, berrikuntzari eta lankidetzari buruzko (hurrenkera horretan) antolaketa-gaitasunak eta ahalmen funtzionalak. Finantzaketari buruzko ahalmen teknologikoak.
Berrikuntzarako joera 1. Oro har, eragileek eta azpisektoreek erakutsi dute euren jarduera ez dagoela oso bideratuta berrikuntzara: hiru azpisektoretan (Moda, Musika eta Zerbitzuak) Berrikuntza Indizearen puntuazioa batez bestekotik beherakoa da (4,4). 2. Berrikuntzari buruzko antolaketa-gaitasunen puntuazioa (3,4) Antolaketa Gaitasunen Indizeak neurtu dituen osagarrien puntuaziorik txikiena da. 3. Gainerako ahalmen teknologikoek baino puntuazio txikiagoa (4,6) lortu dute berrikuntzari buruzko ahalmen teknologikoek. 4. Eragileak lau kategoriatan taldekatuta (Ez berritzaileak, Balizko berritzaileak, Garatzeko bidean doazen berritzaileak eta Berritzaile finkatuak), hauxe egiaztatu da: 10 eragiletatik ia 7 ez berritzaileak (% 13) edo balizko berritzaileak (% 56) direla. 5. Berrikuntza-mailak sendotzeko eta areagotzeko faktore garrantzitsuena finantzaketarako joera izatea dela erakutsi da. Garrantziaren arabera, bigarren faktorea estrategia da; hala ere, eragin handiena berrikuntzaeskalaren goiko mailara igotzeko fasean erakusten du (berritzaile finkatua bihurtzeko).
66
67
Aipatutako bibliografia
Alles, M.A. (2003): Gestión por competencias. El Diccionario. Granica. Buenos Aires Ballester, R. y Gil, M.D. (2002): Habilidades sociales. Síntesis. Madrid Bilton, C. (2007): Management and creativity – from creative industries to creative management. Blackwell publishing, Malden, USA Caballo, V. (2005): Manual de evaluación y entrenamiento en habilidades sociales. Siglo XXI, Madrid DCMS (1998), (Department of Culture, Media and Sport): Creative industries Mapping Document. Creative Task Force. U.K. Government. UK European Commission (2010): Green Paper: Unlocking the potential of cultural and creative industries, COM (2010) 183, European Commission, Brussels European Commission (2011): Creative Europe - A new framework programme for the cultural and creative sectors (2014-2020) COM 2011 786/2. Brussels European Commission (2011): Empowering people, driving change. Social Innovation in the European Union. Bureau of European Policy Advisers. Luxemburg Florida, R. (2002): The Rise of the Creative Class. Basic Books. New York Guirdham, M. (1990): Interpersonal skills at work. Prentice Hall. New York Hartley, J. (Ed.) (2005): Creative industries. Blackwell Publishing. Massachusetts.Howkins, J. (2001): The Creative Economy: How People Make Money From Ideas. Penguin. London Lall, S. (2001): Competitiveness, Technology and Skills, Edward Elgar Publishing Ltd. Chettenham.UK. Lévy-Leboyer (2001): Gestión de las competencias. Cómo analizarlas, cómo evaluarlas, cómo desarrollarlas. Gestión 200. Barcelona Mahroum, M; Huggins, R; Clayton, N; Pain, K; and Taylor, P. (2008): Innovation by adoption. Measuring and mapping absortive capacity in UK nations and regions. NESTA. London. NESTA (2008): Creating Innovation: Do the creative industries support innovation in the wider economy. Nesta. London. OCDE (2006): International Measurement of the Economic and Social Importance of Culture. OCDE. Paris
68
OCDE (1997): Proposed guidelines for Collecting and Interpreting Technological Innovation Dafo. Eurostat. Oslo Pratt, A. C. (1997): The cultural industries sector. London School of Economics. London UNCTAD (2004), United Nations Conference on Trade and Development: Creative Industries and Development. Document TD(XI)/BP/13 Villa, A. y Poblete, M. (2007): Aprendizaje basado en competencias. Universidad de Deusto. Bilbao
69
70
Taulen aurkibidea
1. taula
Gipuzkoa Creativa proiektuaren txostena osatzeko erabili den laginketaren ezaugarriak
16
2. taula
Eragileak azpisektoreen eta izen sozialaren arabera
18
3. taula
Eragile-kopurua, Berrikuntza Indizean jasotako puntuaziotartearen arabera.
52
71
Grafikoen aurkibidea
72
1. grafikoa
ANTOLAKETA-GAITASUNAK, AHALMEN FUNTZIONALAK ETA AHALMEN TEKNOLOGIKOAK erakusten dituzten indizeen egitura
13
2. grafikoa
BERRIKUNTZA, EZAGUTZA, LANKIDETZA, FINANTZAKETA eta ESTRATEGIA erakusten dituzten indizeak
14
3. grafikoa
Kultura eta Sormen Industrien sailkapena, UNCTAD-en arabera
17
4. grafikoa
Elkarrizketatu ditugun eragileen lurralde-banaketa, azpisektoreen arabera
20
5. grafikoa
ANTOLAKETA-GAITASUNAK, azpisektoreen arabera
27
6. grafikoa
Hainbat antolaketa-gaitasuni buruzko puntuazioak, azpisektoreen arabera neurtuak
28
7. grafikoa
Moda azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak
28
8. grafikoa
Museoen azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak
29
9. grafikoa
Musika azpisektorean aztertu diren antolaketa-gaitasunei buruzko puntuazioak
29
10. grafikoa
Kultura Zerbitzuen azpisektorean aztertu diren antolaketagaitasunei buruzko puntuazioak
30
11. grafikoa
Bideo-jokoen azpisektorean aztertu diren antolaketagaitasunei buruzko puntuazioak
30
12. grafikoa
AHALMEN FUNTZIONALEN indizea, azpisektoreen arabera
33
13. grafikoa
Ahalmen funtzionalen puntuazioak, azpisektoreen arabera
34
14. grafikoa
Moda azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak
35
15. grafikoa
Museoen azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak
35
16. grafikoa
Musika azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak
36
17. grafikoa
Kultura Zerbitzuen azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak
36
18. grafikoa
Bideo-jokoen azpisektorean aztertu diren ahalmen funtzionalen puntuazioak
37
19. grafikoa
AHALMEN TEKNOLOGIKOEN indizea, elkarrizketatu diren azpisektoreen arabera
39
20. grafikoa
Ahalmen teknologikoei buruz lortu diren puntuazioak, azpisektoreen arabera
40
21. grafikoa
Moda azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak
40
22. grafikoa
Museoen azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak
41
23. grafikoa
Musika azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak
42
24. grafikoa
Kultura Zerbitzuen azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak
42
25. grafikoa
Bideo-jokoen azpisektorean aztertu diren ahalmen teknologikoen puntuazioak
43
73
74
26. grafikoa
OINARRIZKO INDIZEAK. Ikuspuntu integratua
45
27. grafikoa
OINARRIZKO INDIZEAK. Moda
45
28. grafikoa
OINARRIZKO INDIZEAK. Museoak
46
29. grafikoa
OINARRIZKO INDIZEAK. Musika
47
30. grafikoa
OINARRIZKO INDIZEAK. Kultura Zerbitzuak
47
31. grafikoa
OINARRIZKO INDIZEAK. Bideo-jokoak
48
32. grafikoa
BERRIKUNTZA Indizea, azpisektoreen arabera
52
33. grafikoa
Maiztasun-banaketa, eragileen berrikuntza-mailaren arabera
53
34. grafikoa
Eragileen berrikuntza-mailaren araberako maiztasun-banaketa Moda azpisektorean
53
35. grafikoa
Eragileen berrikuntza-mailaren araberako maiztasun-banaketa Museoen azpisektorean
54
36. grafikoa
Eragileen berrikuntza-mailaren araberako maiztasun-banaketa Musika azpisektorean
55
37. grafikoa
Maiztasun-banaketa, Kultura Zerbitzuen azpisektoreko eragileen berrikuntza-mailaren arabera
55
38. grafikoa
Maiztasun-banaketa, Bideo-jokoen azpisektoreko eragileen berrikuntza-mailaren arabera
56
39. grafikoa
Berrikuntza Indizearen mailak, eragile-multzoari buruzko BIGARREN MAILAKO INDIZEekin erkatuta
61
75
76