Bidelaguna 2018/19

Page 1

BIDELAGUNA

2018/2019

1. JUSTIFIKAZIOA San Martin Agirre Herri Eskolako Hezkuntza Proiektuan adierazten den bezala hezkuntza prozesuaren abiapuntua ikaslea izan behar da, ikasle bakoitzak bere iaiotasun eta bere ahuleziaz, bere buruaz arduratzeko eta bere proiektua propioa burutzeko trebetasunaz. Horregatik, eskolaren euskarri pedagogikoa aniztasunaren dimentsio zabalean oinarrituta dago (pertsona bakoitzaren gaitasun fisiko-psikiko-emozionala, hizkuntza, generoa, egoera sozio-ekonomikoa, kultura, etnia, bizipen interesa, sinesmena, eta abar). Inklusibitatea helburua izanik, eskolan hainbat aldaketa metodologiko sustatu dira; hala nola: Laguntzak gelan bertan, tertulia dialogikoak, talde eta jarduera kooperatiboak... Gauzak horrela, eskolak ikasle guztien aukera berdintasuna bermatu nahi du. Ondorengoak dira asmo hori erdiesteko gakoak: hezkuntza kalitatea, ekitatea eta, norberak bere burua ezagutzearen bitartez lortzen den trebetasuna. Baina jakin badakigu gertuko egoera sozio-ekonomiko eta kulturalak batzuetan izugarri baldintzatzen duela ikasle bakoitzaren abiapuntu hau, eta testuinguru honetan ikasle guztien aukera berdintasuna bermatzea oso zaila bihurtzen zaigu zenbait momentutan aurrera eramatea eskura ditugun baliabide urriekin. Bestalde, hezkuntzan berdinen arteko elkarreragina ukaezina da. Ideia hori abiapuntu gisa hartuta, ikasleen arteko elkar-laguntzan eta elkar-eraginean oinarritzen den heziketa sustatu nahi dugu eskolan. Hala, lan egin behar dugu aniztasunari erantzuteko eta enpatia, errespetua edota elkar laguntasuna bezalako oinarrizko gaitasunak garatzeko. Hori ziurtatzeko, taldeen arteko kohesioa landu, parekidetasunean oinarritutako parte-hartzea sustatu, eta aldibereko elkar ekintza bultzatuko dugu. BIDELAGUNA programak eskaintzen digun aukera aprobetxatu nahiko genuke 2018/2019

ikasturtean Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan eskolatuta

egongo diren hainbat ikasleei eguneroko lana antolatu eta beraien burua hobeto kokatzen laguntzeko, beti ere eskola inklusiboaren ikuspuntua errespetatuz, hau da, etxean, eskolan edo beste edozein eremutan jaso dezaketen laguntza erreferentziazko ikastalde eta gizartean modu eraginkorragoan aritzeko trebeziak garatzeari begira antolatu beharko litzatekeela ulertuz.


EAEk hezkuntza inklusiboaren printzipioak bere gain hartzen ditu “eskola inklusiboaren barruan aniztasunari arreta emateko Plan Estrategikoan” ; izan ere, printzipio horien arabera gelan gertatzen diren aniztasun egoera desberdinei egiten zaie aurre, ohiko testuinguru eta geletan irakatsi eta ikasteko egoeren bidez, eta ahalik eta segregazio eta murrizketa gutxienarekin, betiere ikasle guztien garapena ahalbidetzerik badago. San Martin Agirre eskolak bat egiten du printzipio horiekin eta, Ikastetxearen Urteko Plangintzan zehazten den bezala, ahal den heinean, laguntza guztiak erreferentzia gelan ematen dira. 2. HELBURUAK 

Desabantailan dauden ikasleei beraien burua hobeto ezagutzen eta gizartean kokatzen laguntzea, beren gaitasunei buruz dituzten espektatibak hobetuz.

Ikasten ikasteko oinarrizko lan ohiturak finkatzea.

Ikaslearen oinarrizko gaitasunak hobetzea.

Emaitza akademikoak eta arrakasta soziala hobetzeko estrategietan trebatzea.

Ikasketa kooperatiboaren bidez ikasleen artean elkarreragina sustatzea

Garapen akademikorako oinarrizko trebeziak garatzea (eskemak egin, pentsamendu matematikoa, problemen ebazpena, komunikaziorako gaitasuna, irakurmena, ulermena, idazmena, informazioa bilatu eta elaboratu, IKTen erabilera, ...)

Ikaslearen eskolako lanaren plangintza ordenatzea.

Ikastaldetan elkarbizitza positiboaren sustapena.

Ikasleari laguntza indibiduala eta kolektiboa ematea.

3. PLANIFIKAZIOA Deialdiak egiten duen proposamenari jarraiki, uste dugu aholkulariak egingo duela koordinazio egokiena eta sakonena, bera baita astero egiten diren mailetako jarraipen bileretako partaide aktiboa. Zuzendaritzak ere programaren jarraipen zehatza egingo du, ikasketa burua ere bilera horietara joaten da-eta. Baina azken urteetako esperientziak erakutsi digu tutoreekin hilean behin eginiko koordinazioa ere oso eraginkorra dela eta, horregatik, datorren ikasturtera begira, dinamika horrekin jarraitzeko proposamena egiten dugu. Gauzak horrela, tutoreek jasoko dute ikasleei buruzko informazio zuzena eta beraiek jarraituko dute familiekin bitartekaritza lana egiten. Bestalde taldeak osatzean heterogeneotasuna bermatzea garrantzitsua dela ikusten dugu, irakas-ikaskuntza egokitua eskainiz. Programa malgua izan behar da, ikasle bakoitzaren gaitasun, behar, interes eta heltze erritmoen banakako ezberdintasunetara egokituz eta inklusioa era eraginkorrean lantzeko aukera eskainiz.


Bidelagun programaren saioak ikasturte osoari begira planifikatuko dira. Dena den ikasturte osorako aurreikusitako plana egiten den ebaluazioaren arabera egokituz joan beharko gara. Ondoren azaltzen dugu asteko programazioa:

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

-Agendak osatu eta egitekoak errepasatu. -Geletako lanetatik zalantzak badituzte proposatu. -Ostegunean proposatutakoa gogoratu. -Liburutegian: -Gaiaren inguruko informazioa jasotzen duten irakurketak, taldean zein bakarka. -Gelan lantzen ari diren gaiaren inguruan zalantzak egon ezkero, gaia lantzen duten liburuak erabili horiek argitzen saiatzeko. Taldean zein bakarka, kasuan kasuko. -Amaieran, guztiok elkartu eta jasotako ideiak elkar trukatu.

-Agendak osatu eta egitekoak errepasatu. -Geletako lanetatik zalantzak badituzte proposatu. -Aurreko egunean egindakoa berrartu. -Astearen amaieran egitea eskatuko zaiena azaldu. -Bukaeran jasoko den testu generoaren egitura azaldu adibide bat erabilita. -Testua egiten lagunduko dien galderak planteatu, paragrafoka. -Zalantzak argitu. -Informazio iturriak aurkeztu (webguneak, filma, artikuluak...). -Binaka, landuko den gaiaren informazioa bilatu edota jaso.

-Agendak osatu eta egitekoak errepasatu. -Geletako lanetatik zalantzak badituzte proposatu. -Aurreko egunean egindakoa berrartu. -Bikoteka, aurreko egunean jasotako informazioa landu. Beti ere, kontutan izanda zeintzuk diren erantzun beharreko galderak testua osatzeko. -Sortzen diren zalantzak argitu. Lehenengo talde txikian, eta ez bada lortzen talde handian.

1.

OSTEGUNA -Agendak osatu eta egitekoak errepasatu. -Geletako lanetatik zalantzak badituzte proposatu. -Aurreko egunean egindakoa berrartu. -Testua idatzi -Egindakoa talde handian aurkeztu. 3 -Datorren astean landuko den gaia aurkeztu. -Denbora bada, gaiaren inguruko aurrezagutzak elkartrukatu.

Ikasleren batek arazo edo ardura pertsonalen bat proposatzen badu taldean, egun hortakoa alde batera geratzen da guztia argitu arte.

2.

Azterketa edo etxeko lanen inguruko zalantzak badaude, horiek argitzen ditugu guztioan artean saioa hasi aurretik.


4.

METODOLOGIA

Ikasketa kooperatiboan oinarritutako metodologia erabiliko dugu ikasketaren autorregulazioa, arduren

banaketa,

guztion

partaidetza,

ahozko

komunikazio

trebeziak,

errespetua,

elkarlaguntza, enpatia… garatuz. Ikasketa kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia oso ona dela deritzogu. Dena dela, beharrezkoa irudituz gero mota desberdinetako jarduerak erabiliko genituzke.

5. IRAKASLEEN INPLIKAZIOA Irakasleek interesa erakutsi dute aurten burututako proiektu honetan eta, beraz, aurtengo planteamenduarekin jarraitzeko apustua egiten dugu. 6. IKASTETXEAREN KONPROMEZUA 

Bidelaguna programa OOGk onartzea

Plangintza aurrera eramaten dela ziurtatzea

Koordinazioa bermatzea

Berritzeguneak antolatzen dituen jardueretan parte hartzea

Ikastetxeko Urteko Planean txertatzea

Familien partaidetza bideratzea

7. EBALUAZIOA 

Ikasle bakoitzak daraman ibilbidearen ebaluazioa egingo da astero egiten diren mailetako jarraipen bileretan txertatuz.

Begiralearen jarraipena koordinazio bileretan.

Gurasoekin egiten diren banakako elkarrizketan programaren jarraipenaren eta ondorioz ikasle bakoitzaren ebaluazioaren berri emango da.

8. EBALUAZIO ADIERAZLEAK 

Oinarrizko gaitasunak garatzen doa

Ikasteko ohiturak eta estrategiak ikasten ditu

Taldean aritzeko gaitasunak hobetu ditu

9. PROGRAMAREN EBALUAZIOA 

Programaren ebaluazioa egingo da astero proiektuko koordinatzaileak begiralearekin burutuko duen koordinazio bileran. Saio berezi bat burutuko da hiruhileko bakoitzaren


amaieran.

10. PROIEKTUAN PARTE HARTUKO DUEN IKASLE KOPURUA ï‚·

Datorren ikasturterako programa honetan parte hartuko duen ikasle kopurua 11-12koa izango dela aurreikusten dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.