SARE HEZKUNTZA GELAN PROIEKTUA 1.- 147/2012 Dekretuaren arabera, Heldutasun Teknologikoaren Ereduan definitutako taldeko konpetentzia digitalaren MAILA ERTAINA. 2.- Proiektuaren edukia Erkidegoko beste hainbat ikastetxe publikoetan bezala, jendartean zabaldutako hainbat tresna digitalekin lotura estua
duten baliabideak joan dira inplementatzen, fase
ezberdinetan, San Martin Agirre eskolako kudeaketa zein ikaste-irakaste prozesuetan. Ikerketa ugarien aztertze lanek agerian utzi duten bezala (Area, 2011; Cuban, 2001; Coll, Mauri eta Onrubia, 2008; Dussel, 2014; Sancho, 2008), teknologiak ez dakar berez onurarik, are gehiago, gramatika tradizionaleko eskola zurrun baten eredua indartzea ekarri du hainbat kasuetan. Tresnak eta baliabideak diren heinean, ematen zaien erabilpenean datza "Sare Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren xede nagusiari, hau da, “Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan, ikastetxeetan metodologia aldaketa bat aurrera eramateko” ildo berritzaileari helduz garatzea edo ez eskolako ibilbide pedagogikoa. DIGITALIZAZIOAK HEZKUNTZA PROIEKTUAN DUEN PRESENTZIA Eraikitzen ari garen Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren barnean, orain arte osatutako fase guztietan agertzen da digitalizazio beharra. Mahai gainean aspalditik daramagun gaia da. Hezkidetza, Aniztasuna, Programazioa, Ebaluazioa, Gurasoekin Harremanak, berdin dio zein alorrera begira jarri, zeharka zein zuzenean, beti azaltzen da baliabide digitalek eskaintzen dizkiguten aukerak jorratzeko beharra. Orain bi urte bukatutako Hizkuntza Plana garatzen aritu ginen bitartean, behin eta berriro egin zitzaion aipamena “hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako” konpetentziari, Eskola Komunitateko esparru guztietan. Orokorrean, gaitasunetan oinarritutako ebaluazioaren inguruan formazio beharra 1
aldarrikatu den bezala, hezkuntza baliabide digitalak modu eraginkor batean erabiltzen ikasteko formazio beharra ere aldarrikatu da irakasleen aldetik, modu pribatuan erabiltzen jakiteak ez duelako suposatzen programazio didaktikoa osatzen duten ikasketa jarduerak, tresna digitalen bidez diseinatzerakoan, aldaketa pedagogikoa zein metodologikoa sustatzen jakitea. 2017ko maiatzaren 3an klaustroak eta Eskola Kontseiluak, arlo digitalean ditugun hutsuneak betetzeko ahaleginetan bidelagun izan dezakegula Sare Hezkuntza Gelan programa deritzote. Gehiengo zabal batek uste du euskarri digitalak erabiliz hasitako zenbait berrikuntza metodologikoetan sakondu eta beste batzuei ekingo al diezaiokegula, baldin eta formazio egokia jasotzen badugu horretarako. DIZIPLINARTEKO PROIEKTUAK ETA DIGITALIZAZIOA Gure ikastetxeko bi etapetan, Haur eta Lehen Hezkuntza osoan, Diziplinarteko Proiektuetan Oinarritutako metodologia gailentzen da, ikasketa kooperatiboak proposatzen dituen hainbat dinamika eta estrategia bertan txertatzen direlarik. Metodologia honek dituen ezaugarrien artean, ikasketa erritmo zein maila kognitibo ezberdinetara egokitzeko aukera nabarmentzen bada ere, ildo honek segida izan zezan, aurrerapauso zabalagoak eta sakonagoan eman ahal izateko ate gehiago zabaldu ahalko genituzke bitarteko digitalen bidez. Baliabide teknologiko zein pedagogiko ezagueran eta erabileran prestakuntza sendo bat jaso beharko genuke, irakasteko eta ikasteko prozesuan baliabide digitalak txertatu eta ohikoak bilakatu nahi baditugu proiektuen metodologiaren barruan. Badira zortzi bat urte ikastetxean bertan sortutako material didaktikoak ordezkatzen duela testu liburua, gelako denborak testuingurutik kanpo proposatutako jarduerak markatu beharrean, ikasleen jakinmina piztu eta protagonismoa sustatzen dituzten hainbat diziplina barne hartzen dituen proiektu esanguratsuak programatu eta aurrera eramaten direlarik. Eta bide horretan, baliabide eta tresna digitalak gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira. Irakaslearen prestakuntza teknologikoaren eta zaletasunaren baitan dago baliabide digitalen erabilpena diziplinarteko proiektu hauek gauzatzeko prozesuan. Hutsune hau da, hain zuzen, bete nahi duguna irakasleok, formazio intentsiboa jasoz eta adibide errealak landuz, pixkanaka maila guztietara zabaltzea eta orokortzea lortzeko bidean. Heldutasun teknologikoaren ereduari jarraituz, maila aurreratua lortzetik gertu baldin 2
bagaude ere, gelditzen zaigun tartea garatzeko ahalegin trinkoa eusteko konpromiso tinkoa hartzen dugu. Irakasleen konpetentzia digitalaren eremu guztiak nahi ditugu jorratu, lehen momentutik begiradan ikasleen konpetentzia digitalaren mapa izanda, helburu garrantzitsutzat jotzen bait dugu irakasleon formazioa ikasgelan praktikara eramateko asmoz jasotzea. Azken finean, konpetentzia digitalaren mapa bat bera da, berdina, hiritar guztientzat, irakasle eta ikasleen profilen artean didaktikak ematen duen ikuspuntu pedagogikoak marrazten duelarik bereizteko lerroa. Lehen bi eremutan hainbat hurbilketa eginda dugu, irakasle guztien kasuan, konpetentzia digitala eskuratze aldera, informazio uholdean murgilduta batzuetan galdu egiten bagara ere, edota komunikazio alorrean edukiak mezu elektronikoei atxikita fitxategiak bidaltzera edo irudiak Internetetik deskargatzera mugatu. Edukiak sortzearen inguruko eremuan bagoaz aurrera pausoak ematen, klaustrokide gehiengoa besteek sortutako dokumentu grafikoa editatzen trebatuz, jakin badaki erabiltzen ditugun eduki batzuk egile-eskubideen babesa izan dezaketela baina ia inork ez du ezagutzen zein den hori kudeatzeko modu egokia eta oso gutxi dira autonomia osoz multimedia edukiak ekoizteko gai direnak. Segurtasun alorrean, bizitza pribatua zein datuak babesteko neurriei, Interneten nabigatu ondoren geldi daitezkeen aztarna digitalen kontrolari, teknologiaren erabilerari lotutako osasun-arriskuak
saihesteari,
ongizate
fisiko
eta
psikologikoa
mehatxatzeari
erreparatuta IKTek ingurumenean duten inpaktuaren jakitun izateari eta
online
mehatxuetatik eta ziber-jazarpenetik babesteari dagokienez, ezer gutxi menperatzen dugu une honetan eta kontziente gara nortasun digitalarekin zer ikusi duen guztiak gero eta garrantzi gehiago duela jendartean, irakasle bezala formatuak izan behar dugula bi aspektuei begira: gure segurtasunari alde batetik, eta ikasleriak honen guztiaren inguruan behar den bezalako ezagupena jasotzen duela bermatze aldera bestetik. Bostgarren eremuan biltzen diren konpetentzietan, segurtasun alorreko kasuaren antzera, hutsune handiak antzeman ditugu ikastetxean. Zaila egiten da bereiztea zein izan daitekeen tresna edo baliabide digital egokiena helburu edo premiaren arabera, are gehiago arazo kontzeptualak bitarteko digitalen bidez bideratzea. Formazioa behar dugu, bereziki arlo honetan, ez galtzeko hainbeste denbora eta energia aplikazio, programa edo tresna ez egokien hautatzearen ondorioz, esate baterako. Edo tresna zein 3
baliabide digitalen bidez, sormen lana sustatzen, jakintza sortzen eta arazo kontzeptualak bideratzen ikasteko.
GAILU DIGITALEN ZABALKUNTZARAKO ESKOLA 2.0 ABIAPUNTU Praktika izan arren ikasteko modu aproposena, ez zaigu egokia iruditzen ikastetxea dispositibo digitalez betetzea profil digitaleko maila ertaina klaustroko irakaslearen gehiengoak eskuratzen ez duen bitartean. Horregatik, aprobetxatzen
ari gara jada
hedatuta dugun Eskola 2.0 programako inplementazio teknologikoa, formatu ahala praktikak bertan egin ahal izateko. Kudeaketa alorrean irakasle gehienak badu egunerokotasunean ordenagailua erabiltzeko gutxiengo trebetasuna: programazioa karpeta orokorrera igo, editatu eta jaitsi; ikasturte bukaerako notak hezkuntza saileko aplikazioko aktetara pasa; korreo elektronikoaren bidez komunikatu eta abar. Ikas prozesuarekin lotutako erabilpena ere zabalduz doa. Gehien bat, I-EDUCA plataforma kontratatu genuenetik pauso handiak eman dira. Indargunea lokalizatuta, gainontzeko
teknologia zabalkuntzaren abiapuntua hor
kokatuko dugu, une honetan ezarrita dagoen tresneriari etekin gehiago eta esanguratsuagoa ateratzeko saiakeran. Gelako jardueretan baliabide digitalen presentzia areagotzeko, irakasleek prestakuntza jasoko dute eremu teknologikoan, berrikuntza pedagogikoan eta baliabide digitalak modu eraginkorrean erabiltzeko arloan. Prozesu honetan aurrera egin ahala, ikastetxeak gelak wifi-z eta hainbat gailu digitalez hornitzeko prozesuarekin jarraituko du. Aurten LH4.mailarako erosi dira 2 arbel digital, 24 minieramangarri eta Wifia. Ikasleekin lantzeko jarduerez gain, komunikazio prozesuei ere arreta jarriko diegu, kalitate hobea, azkarragoa eta interaktiboa bultzatuz Eskola Komunitateko sektore guztiekin, bereziki gurasoekin, eskolak zabalik dituen Web orria, Googleko formularioak eta Facebook-eko kontua eguneratuta mantentzeko ahaleginei eutsiz, besteak beste. KOORDINAZIOA, JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA Nahiz eta une honetan ditugun baliabide digitalei ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, abiapuntua Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan jarri, proiektua pixkanaka
4
eskola osora hedatzea du helburu, hezkuntza formalean zein eskolaz kanpoko ekintzetan. Koordinazio sendoa eskatzen duen erronka izanik, ikasketa burua eta zuzendaria arduratuko dira prozeduraren garapenaz eta Batzorde Pedagogikotik eramango da proiektu osoaren jarraipena. Formazio orokorra planteatzen da hasieran, oinarrizko trebeziak lantzeko jarduerak. Irakasleen konpetentzia digitalen mailaren eta berrikuntzarekiko konpromisoaren arabera antolatuko dira taldeak. Praktikan jarri ahala sortutako zalantzak argitzera edo jakin-minak asetzera bideratuko dira formazio saioetako lehen orduak; gero, diziplinarteko proiektuak aberastera, arazo kontzeptualak baliabide digitalak erabiliz konpontzera, materialak berriak ekoiztera eta teknologiak eskaintzen dizkigun kanporatzeko aukerak aprobetxatzera bideratuko dira saioak, beti ere pentsamendu kritikoa eta segurtasuna presente izanda. Klaustrokideen beharrak eta nahiak identifikatu ondoren sortutako talde bakoitzak bere kronograma izango du; antolaketa horretan zenbait saio burutu ondoren ikasleekin aurrera emandako pausuen informazioa elkar trukatzeko gunea eta denbora agertu beharko da, ebaluazio jarraia eta formatiboa lortze aldera, lorpenei nola eutsi eta bidean gelditu diren asmoak nola berreskuratu aztertu beharko direlarik, ondorioen arabera diseinatu ahal izateko hurrengo multzoko formazio saioen nondik norakoak. Ebaluazio bilera hauetan zuzendaritza taldeko kide bat eta ziklo koordinatzailea ere izango dira. Aldiko ebaluazioaren emaitzak eta sortutako zalantzak Batzorde Pedagogikora bideratuko dira, kasuan kasuko neurriak ahalik eta azkarren jarri ahal izateko martxan, esperientzia arrakastatsua izan dadin. AURREKARI BERRITZAILEAK Saiakera ezberdinak egin izan dira ikastetxean, gehienetan irakaslearen trebezia edo zaletasunaren eskutik: blogak, wikiak, dokumentu multimediak eta abar. Baliabide ugarienak bertan daudenez, esperientzia hauek ia beti lehen hezkuntzako hirugarren zikloan zentratu izan dira. Ikastetxeak bere aldetik Premia programak ahalbidetzen duen egitura aprobetxatuz, ikasgela bakoitza sarean dauden bi ordenagailuz hornitu du, bere aurrekontutik ordainduz zaharkituak eta motelak bihurtutako gailuen ordezkapena. Gelan
dauden
ordenagailuak
ikasleen
erabilpenerako
direla
klase
orduetan
azpimarratuz, inbertsio honen helburua gutxienez informazioa bilatzeko eta 5
komunikazio bideak jorratzeko ikasleek uneoro gutxiengo baliabideak eskura izatea izan da. Horrez gai, arestian aipatu bezala, LH4. Mailarako 24 minieramangarriak, 2 arbel digital eta Wifia erosi dira. Daramagun bidearen lekuko izan daitezke 2010/2011 ikasturtean Kosmodisea ekimenean parte hartzea. Edo Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen Proiektuen 2011. urteko Jardunaldietan izan ginela Eskola 2.0 programaren ildotik ikasleekin martxan jarritako esperientzia azalduz. Edo EITBko arreta eta eskolara izan zen ondorengo bisita merezi izan zuen 2015eko iraila/urrian bosgarren mailako ikasleek Siria herriko gatazkaren inguruan egindako proiektua, informazio iturri anitzak arakatuz eta baliabide digitalak erabiliz ekoiztutako aurkezpena. Baita seigarren mailako ikasleek ikasturte hasierako proiektuan, elkarbizitza sukaldatzen, Europako araudia aztertzen ari zirela, Hizkuntza Trataera Bateratua
eta IKTak uztartuz, Europako Legebiltzarreko
presidenteari luzatutako eskaera (patioaren egoera kaskarra dela eta), eta jasotako erantzuna. Azkena, berriro seigarren mailako ikasleek iazko martxoan irabazitako “Gazte Irekia� saria, momentu horretan esku artean zuten proiektuaren harira beraiek diseinatutako muntaia multimediari esker. Bestalde, uste dugu aipamen berezia behar duela Eusko Jaurlaritzatik abian jarritako KALITATEA HEZKUNTZAN aplikazioa pilotatzen ari garela, Lehen Hezkuntzako ikastetxe bakarra izanik.
ďƒ˜ 3.- Konpromisoa eta proiektuaren inpaktua Eskolako metodologia diziplinarteko proiektuetan oinarritzen denez, arlo edo ikasgai bakar batean zentratu beharrean proiektu honen gauzatzea, ikuspuntu zabalago batetik planteatzen dugu erronka. Arestian aipatzen den bezala, abiapuntua LHko 3. zikloan kokatuko dugu, bostgarren eta seigarren mailako irakasle zein ikaslengan. Prestakuntzako lehen saioa konpetentzia digital mailak eta gelako jarduerekin aurreikusitako interesak bereizteko erabiliko da, ondorengo formaziorako denbora praktikoa eta funtzionala bihurtzeko asmoz. Kontziente gara digitalizazioaren eraginez jendartean eman diren aldaketak, batez ere informazioa eskuratzerakoan, komunikazio arloan eta lan harremanen eremuan, ez dutela isla nahikorik ikastetxean, irakasleria informazio iturri bakarra eta klase 6
magistralen ereduan formatua dagoelako eta tresna berrien erabilpenei pedagogia arloan gehitu beharreko aldaketa metodologikoak aurrera eramateko ohiturak aldatzea malda gora bihurtzen da sarri, bereziki formazio eskasia izan dela aldarrikapen honi aurre egiteko kontutan hartzen badugu. Aspalditik gabiltza ikastetxe osoan, Haur eta Lehen Hezkuntzan, urte gutxitan izugarrizko aldaketak bizitzen ari den komunikatzeko eran eta informazio uholdetan murgilduta dagoen jendarte honetan modu asertiboan eragiteko asmoz hezitzen gure ikasleak. Bi etapetan aurrera eramaten ari garen metodologia berritzailea dela horren lekuko garrantzitsuena uste dugu: ikuspuntu globaletik helduz eta ikasleen inplikazio zein protagonismo zuzena sustatuz martxan jartzen ditugun diziplinarteko proiektuak, autonomia garatzeko antolaketa txokoetan, ikasleen partaidetzarako antolaketako batzordeak eta abar. Orain arte pedagogia arloan zentratu gara, aldaketa esanguratsuak bideratzen, eta alor honetan oraindik ere bidea luzea baldin badugu ere ibiltzeko, oinarriak hedatuz doazela iruditzen zaigu. Digitalizaziorantz, Lehen Hezkuntzako seigarren eta bosgarren mailek izan dute lehentasuna, abiapuntua beraiek markatu eta pixkanaka beheko maila guztietara, Haur Hezkuntza barne, zabaltzen doa proposamena, berrikuntza didaktiko honekin bat egiten duen digitalizazio prozesuak, jada martxan jarritako erronka metodologikoei etekin gehiago ateratzeko, proiektuei modu zabalago eta osatuago batean heltzeko baliabideak eskaintzen dituelako eta, aldi berean, ikasleen konpetentzia digitala modu formal eta sistematiko batean garatzen laguntzen dutelako. Horregatik, laugarren eta hirugarren mailan ere formatu analogikotik digitalera doan bidea gauzatu eta baliabide digitalei ematen zaien erabilpen ahula eraldatzeko nahian gabiltza baita ere. Eskola 2.0kin lotuta dagoen zikloan sakon errotzea zaintzeaz gain, formazio saio trinkoenak, batez ere, beste bi mailetan zentratuko ditugu, beti ere arlo pedagogikoa eta teknologia eskutik helduta eramanez. Eta bostgarren eta seigarren mailan bezala, proiektu bakoitza bere osotasunean, jakintzagaia guztietan, garatzea ahalbidetze aldera: informazioa bilatu, kontrastatu, beharrezkoena hautatu, eraldatu, berrerabili eta abar; prozesuaren nondik norakoak zein azken xedeak partekatu, nortasun digitala eraiki, pribatasuna eta segurtasuna zaintzen ikasi, arazoen konponbiderako baliabide digitalen erabilpenak eman dezakeen laguntza motak jorratuz eta garatuz eta, noski, lanketa osoaren ondoren sortutako ekoizpenak sarera igoz, eskola komunitate osoari ezagutzera emanez.
7
Familiekin harreman digitalak orokortzeko ahaleginetan daramagu azken lau urteak, beti ere korreo elektronikoan oinarrituta, eta ikusten ari gara ez garela guztiengana iristen, hainbat kasuetan nortasun digitala izan arren ez dagoelako oso garatuta korreoa egunero zabaltzeko ohitura.
Ildo honetatik, web orriari eustea erabaki genuen, baina
aldi berean Facebook kontu bat zabalduz; denborak erakutsi digu bidea hortik doala, sare sozialetik gehiago egitura zurrun eta aparteko ohiturak eskatzen dituen zerbitzutik (web gunea, korreo elektronikoa eta abar) haratago.Google Suitek eskaintzen duen FORMULARIO aukerari ere gero eta etekin gehiago ateratzen goaz. Gurasoen lerro honetan, eguneroko hartu emanak, tutore-familia artekoak bereziki, mugikor edo dispositibo arinagoekin lotzen saiatu beharra ikusten dugu, baina irakaslearen bizitza pribatua salbu mantenduz. Hori dela eta, programazio eta ebaluazio txostenak bideratzeko egin dugun bezala, mota honetako zerbitzuak eskaintzen dituen IEDUCA izeneko enpresa batekin lanean dihardugu ikasturte osoan. Hurrengo pausua izango da lainoan ezarritako aplikazio baten aukerak aprobetxatzea, kalitatezko komunikazio eguneratua ahalbidetuz familia eta eskola artean. Gailu hauen erabilpen egokiari begira, segurtasuna, pribatasuna eta baliabide bakoitzaren aprobetxamenduaren inguruan eroso mugi ahal izateko ere formazio trinko bat behar dugu jaso, martxan jartzeko eta intzidentziak edo zalantzak sortu ahala momentuko estutasunaren behin behineko irtenbidetik haratago joanez, esperientzian oinarritutako gorabeherak konpartituz eta trebetasun teknologia garatzen lagunduko digun bidea eginez. Ikasgelatik familietara zabaltzen, eskolaz kanpoko ekintzetan ere izango du tokia. Gaitasun digitala garatze aldera eskaintzen dira hainbat ekintza, bai jangelako tartean baita arratsaldeko eskola ordutegia bukatu ondoren. Proposamen honen helburu nagusiena trebetasun teknologikoa lortzeari begira egongo da, baina testu inguru funtzional batean errotuz, Konpetentzia digitalaren profilak markatzen dituen bost alorrak kontutan hartuz. Robotika saioek esaterako, arrakasta handia izaten dihardute. Guraso elkarteko batzorde iraunkorrari ekintza paralelo bat gauzatzeko proposamena luzatu zaio, hau da, familientzat ere, Guraso Eskola moduko formatua eskainiz, erabiltzaile digitalen esparruko bost eremuak biltzen dituen formazio praktikoa; bi urteko iraupena izango luke hasieran eta parte hartzearen kopuru eta interesen arabera, finkatu daitekeen proposamen bezala planteatzearena irekita mantendu. Hau guztia bete ahal izateko aurreikusten dugun aurrekontua: 8
Hirugarren
zikloko
irakasleen
formazio
saioekin
lotutako
gastuak,
prestakuntzarako desplazatzen den edo diren pertsonen dietak barne: 2000 euro Laugarren eta hirugarren mailako irakasleen formaziorako, 2000 euro Lehen Hezkuntzako beste bi mailetako eta Haur Hezkuntzako
irakasleen
formaziorako, eta eskolaz kanpoko ekintza digitalak bideratzeko, 1000 euro DENETARA: 5000 euro
4.- Ikasle bekadunen ehunekoa Azken urteko datuen arabera, gure ikastetxeko ikasle bekadunen kopurua %60a da proportzio zehatzean.
9