BULETINA
---------------------------------------------
buletinaAZAROA
SORTZENELKARTEARENBULETINA
1. LOMCE LOMCE hezkuntza legea 2013ko abendutik indarrean dago. Horregatik 2014/2015 ikasturtea klabea izanen da gure ikasle eta gizartearen etorkizunean. Iaz mobilizazio eta ekimen ugari egin ziren lege honen kontra, baina aplikazioa lehen hezkuntzako 1,3 eta 5. mailan eta lanbide heziketan martxan dago jada. Nafarroako Gobernua aitzindari izaten ari da hezkuntza erreforma basati hau “Nafar erara� aplikatzeko orduan: marko legala egokitu eta curriculum dekretuak argitaratu ditu eta honekin batera testu liburuen gaineko kontrola zorroztu egin du. Azken egunetan jakin izan dugunez 3. mailako froga pilotoak egiten hasi dira ikastetxe batzuetan. Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez du oraindik erreformari aurre egiteko eta gure ikastetxeetan ezar ez dadin neurri argirik hartu. Hori gutxi balitz, LOMCEa hainbat ataletan egokitu eta abian jartzeko neurriak bidali ditu ikastetxeetara. Hizkuntzaren trataerari dagokionean, Eusko
Jaurlaritzak, Wert ministroarekin oraingo hizkuntza ereduen sistema bere horretan mantentzea adostu du, hori lorpen bat bezala salduz. Jakina denean, eta azken urte luzeetatako ikerketa guztiek ala diote, hezkutzan aplikatzen den hizkuntza ereduen sistema, euskalduntzea bermatzeko ez dela baliagarri. ERAGINGO DITUEN ALDAKETA NABARMENENAK 1. Eskola kontseiluaren funtzionamendua: Eskola kontseilua aholku organo soil bilakatu da. Hezkuntza komunitateari erabakiak hartzeko gaitasuna kendu diolarik. Zuzendaritza taldea enpresa-gerente gisa definituz botere guztia bere esku utzi du. 2. Lehen hezkuntzako antolaketa: Zikloak desagertu egiten dira eta mailaka antolatuko dira. Tutoreen jarraikortasuna ez da bermatuko, kurtso bakoitzean aldatzeko aukera zabaltzen baita. Eta ikaslearen ebaluazioan garapen prozesua gutxiago kontutan hartzeko aukerak murriztuko dira.
buletinaAZAROA
---------------------------------------------
3. Inguruaren ezagutza ikasgaia: Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak ikasgaietan bereizten dira, modu globalizatuan ikasteko aukera murriztuz eta mundua ulertzeko ikuspegi zatikatua bultzatuz. 4. Ikasgai berria: LOMCEk espedienterako (notetarako) balio duen ikasgai berri bat inposatzen du. Bi eduki moten artean aukeratu behar dena, “Erlijio katolikoa” (baztertuz bestelako fede aukera) edo “Giza eta herritarren baloreak” (espainiaren egitura politiko, administratiboa zein militarra, edota egungo sistema kapitalistaren baloreak irakasteko). 5. Lehen hezkuntzako 3. mailako kanpo azterketa: Madrilen diseinatutako frogak pasatuko zaizkie ikasleei. Azterketa hauek duten funtzioa Ikastetxeen rankina bat osatzea da, non nota hoberen ateratzen dutenak zerrendaren lehen postutan egonen dira eta okerrenak azkenetarikoetan. Honek ikastetxeen artean konpetentzia bultzatuko du, elitismoa bultzatuz eta ikasleek azterketa hauek gainditzeko esfortzuan murgiltzera eraman, euren garapena eta formazioan sakondu ordez. 6. Hizkuntzen trataera: Gobernuak euskara bigarren mailan mantendu eta bere normalizazioa eragozteko ematen dizkion aukerak garatzeko asmo eza garbiki adierazi du. Honekin batera 4. mailan bigarren atzerritar hizkuntza eskaintzeko aukera zabaltzen du. Honek hezkuntza artistikoari ordu bete kentzea ekar dezake, curriculuma oraindik ere gehiago desorekatuz.
2 / sortzen
7. Oinarrizko lanbide heziketa: Sortu berria da. Ikasketa eredu honek ez du titulaziorik edukiko, zertifikatua baizik. Eta ez du biderik eskainiko Erdi Mailako Lanbide Heziketara igarotzeko. Eta ezartzen diren ratioak (30 ikasle + %10 gehiago atxikitzeko aukera zabalduarekin) ikasleekin lanketa sakon bat garatzea ezinezkoa egingo luke. Hau da, zailtasunak dituzten ikasleei lagundu eta motibatu ordez, derrigorrezko ikasketa epea amaitu arte nonbait edukitzeko gunea da (16 urte bete aurretik eskolatik kanpo ezin zaie utzi). Derrigorrezko hezkuntzaren markoaren baitan bazterketa legala bihurtzeko tresna da.
ZER EGIN DEZAKEGU? LOMCEri aurre egin eta gure hezkuntza eraikitzeko bidean eragile ezberdinen artean adostu dugun GURE GIDA tresnarik egokiena dela uste dugu. h t t p : / / g u r e h e z ku n t za e ra i k i . wordpress.com/
HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA Euskal Herriko hezkuntza bilgune, platafomen eta koordinadoren arteko topagunea da. Material ugari biltzen den web gunea dago: Sinadura orriak, mozio ereduak, informazioa, Toki ezberdinetan egiten ari den lanaren berri... hezkuntzaplataformatopagunea. blogspot.com.es hezkuntzaplataformatopagunea@ gmail.com
---------------------------------------------
2. Vascuence legearen aldaketa 28 urte dira jada, Nafartar guztiek hizkuntz eskubide berberak ez ditugula izan, eta horrela izaten jarraitzen duela. Euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea, lurralde osoan oztopoz beterik badago ere, Nafarroa Garaiko “eremu diskriminatuan”, legez, debekatua dago. Lege honek ondorio zuzenak izan ditu hiritarrongan. Ondorio horien artean, Administrazioak horrela erabakia, bertako haurrek, sare publikoan euskaraz ikasteko aukerarik ez dute izan: egunero, ehunka haurrek, milaka kilometro egin behar euskaraz ikasi ahal izateko (eremu mistoko sare publikora zein eremu diskriminatuko Ikastoletara). Bidaiak, dirua, errepidea, arriskua, denbora, … diskriminazioa, alegia.
buletinaAZAROA
Jendarteak egindako presioari esker, lortu den mugimendu politiko honi, ongi etorria eman nahi diogu. Baina, momentuz, Nafarroako Gobernuaren eskuetan, bidea oztopatu dezaketen erabaki asko daude: ratioak, PAIaren erabilpen politikoa euskarazko irakaskuntzaren aurka, euskararentzako aurrekontu falta … Euskalgintza, hezkuntza eragileak eta Nafarroako jendartea orokorrean, egoera berri baten aurrean aurkitzen gara. Urteetako diskriminazioa, egun batetik bestera ez da konponduko, aurrerapausoak hezkuntzan soilik ematen badira. D ereduaren aldeko dinamika iraunkor batean bat egin behar dugu, Euskarazko Hezkuntzak merezi duen lekua lortzeko. Lapurtutako denbora eta baliabideak berreskuratzeko bidearen atarian egon gaitezke, Beraz, animo eta aurrera !
----------------------------------------------------------------Nafar hegoaldeko uzta EUSKARARI PUZKA
ESKATU ZURE SASKIA
AZAROAREN 12A BAINO LEHEN SORTZENen bidez: - Ikastetxeetako zerrendetan - errigora.sortzen@gmail.com
sortzen / 3
buletinaAZAROA
3. ZIBURU
4. SOPUERTA
Ziburuko Kaskarotenea ikastolak arazoak ditu beraien haurrek eraikin bat izan dezaten. Orain dela bi urte Marinelako eskolaren eremu batean ikastola jartzeko behin behineko baimena izan zuten, bitartean beste gune bat bilatzeko aukerarekin. Bi urte pasa dira eta bertako alkateak “bota” egin nahi ditu eta ez die beste aukerarik ematen.
Sopuertan oinarrizko den eskubidea eskatu dute: lehen hezkuntza publikoa herrian. Aurreko ikasturtean Urkullu jaunak dena konponduko zuela esan bazuen ere, azkenean ez du ezer egin. Eta hori baino larriagoa dena, guraso horiek “kriminalizatu” egin ditu erabat (ikuskaria bidaliz, salaketarako mehatzuak, …).
Euskararen eta hezkuntza eskubideen kontrako eraso larria da hau. Ikasturte honen hasieran bertan egon ginen eta gure babes osoa adierazi genien. Baita ere behar zuen guztietarako laguntza eskainiz.
Azaroaren 8an denok Ziburura !!!
GOGORATU!
B
---------------------------------------------
EAEko hezkuntza sailarekin izandako azken bileran, aurten haurrak Zallara eramanez gero, hurrengo urtean eskubideak bermatzeko, negoziazioak martxan jarriko dituztela mezua jaso zuten. Ziburuko kasuan bezala, gure babes osoa eman diegu, beraiekin egon gara, eta beraien aldarrikapenekin bat egiten dugu.