SORTZEN Jarauta Kalea 32. Telf: 948 221 380 Iru単ea Nafarroa- Euskal Herria Idazlea: Isaak Martinez Ilustrazioak: Iker Moreno eta Oier Zu単iga Maketazioa: Sortzen Eskerrak Sarriguren Ikastetxe Publikoari, 2015eko Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Jai Naionalaren antolatzailea.
IZPITXO
4 / IZPITXO
IZPITXO. Horrela deitzen naute. Eguzkia sortzen den aldetik etorri nintzelako. Hain zuzen ere. Iritsi nintzenean, aspaldi, Sarriguren izeneko herrixka bat besterik ez zegoen hemen. Jendea ere, inor gutxi.
IZPITXO / 5
Oso toki polita iruditu zitzaidan. Zelai zabal-zabalak inguru osoan, mendietara iritsi arte! Nonbait, beste askori ere inguru ederra iruditu zitzaien, poliki-poliki, geroz eta pertsona gehiago etortzen hasi baitzen.
6 / IZPITXO
Batzuk, ni bezala, eguzkia sortzen den aldetik, ekialdetik. Beste batzuk, eguzkia sartzen den aldetik, mendebaldetik. Bai eta iparraldetik eta hegoaldetik ere. Urrutitik batzuk, hurbilagotik besteak. Asko poztu ninduen hainbeste jende ikusteaz! IZPITXO / 7
8 / IZPITXO
uztien g o k a torrit a eskolarik E . a o e z Ara en, ord o zegoen et u n e g k bat aur as ientzako‌ h , n a e a art k en ber u n itakoa r e r g o t e ez k tietati tan hitz z u g e a, ald ezberdine n elkar ongi r e n i a G , modu ta ez genue z e n e r e zi zuten n e t i g e n! rduan; en! ulertze o n e u u hartu n a eraikiko n har t a b i Erabak tzako eskol nola egin be . n guztio ien oso ongi hasi nintzen Ez nek aina lanean nuen b
IZPITXO / 9
Harriak eta harriak bildu nituen inguruko mendi eta ibai ertzeetatik eta bata bestearen gainean jartzen hasi nintzen. Baina saiatzen nintzen bakoitzean, gauza bera gertatzen zitzaidan‌ Behin eta berriro haizeak harri guzti-guztiak lurrera botzen zituen! Izan ere, Sarrigurenen gogor jotzen du haizeak.
10 / IZPITXO
Naturaren indarren aurka egin behar ez dela ongi dakit nik. Honen bestez, haizearen kontra ezin nuen burrukatu. Baina ez pentsa ezer egin gabe geratu nintzenik, ez. Zerbait egin beharra zegoen! Eta argi zegoen guztion laguntza eta elkar-lana beharrezkoa izango zela. IZPITXO / 11
Honela, Sarrigureneko ama, aita, seme, alaba, izeba, osaba, aitona, amona eta lagun guztiok elkartu ginen, denontzat izango zen eskola egiten hasteko! Hizkuntza ezberdinetan aritzea, ez zen oztopoa izan egin behar genuen lana betetzeko.
12 / IZPITXO
IZPITXO / 13
14 / IZPITXO
Urrutiko basoetatik etorritakoek, oso ondo zekiten egurra lantzen eta honekin leiho, ate, aulki eta mahaiak egiten. Itsasoz bestaldeko basamortukoek, primeran nahasten zituzten lurra eta ura, lokatzez adreiluak egiteko. Eta, noski, halakorik egiten hain trebeak ez ginenok, ahal genuen guztian laguntzen genuen. Gogo eta ilusioz, edozer egin daiteke!
IZPITXO / 15
Egunak joan eta egunak etorri, pixkanaka-pixkanaka, gure eskola egiten joan ginen guztion artean. Bukatu genuenean, bai ederra geratu zitzaigula gure eskola! Bertan haurrak elkar ezagutzen eta jolasten hasi ziren. Bai eta haien guraso eta familiak ere! Eta oso gauza garrantzitsua erabaki genuen. Nahiz eta familia bakoitzak bere hizkuntza erabili eta maite, euskaraz ikasiko genuen gure eskola berrian! Aspaldidanik gure hizkuntza, bai eta Sarrigurenekoa ere, euskara baita. Ordutik hona, geroz eta haur eta familia gehiago etortzen dira gure eskolara euskara eta euskaraz ikastera. 16 / IZPITXO
IZPITXO / 17
18 / IZPITXO
Eta gogoratu, Sarrigurenera etortzen bazarete, hemen izango nauzue. IZPITXO. Horrela deitzen naute. Eguzkia sortzen den aldetik etorri nintzelako. Hain zuzen ere. IZPITXO / 19