/
s ko l ako genda
Udalbatza berezia (2017‐02‐09)
2016/2017 ikastur tearen aurkezpena Hondarribiko 4 ikastetxeetako 2.000 ikasle inguruk parte hartzen dugu Eskolako Agenda 21 programan …
Ama Guadalupekoa ikastetxea
San José ikastetxea
Talaia Eskola
Talaia Institutua
… guraso, irakasle, eskolako beste langileak eta Hondarribiko Udala
2016/2017 ikastur tearen aurkezpena
Aurtengoa Hondarribiko Eskolako Agenda 21 programa garatzen dugun 10. urtea dugu. Ikasturte honetan ere, herriko ikastetxe guztiak ari gara, elkarrekin, ikastetxe eta Hondarribia jasangarriagoa lortzeko bidean lanean. Ama Guadalupekoa ikastetxea, San Jose ikastetxea, Talaia Eskola, eta Talaia Institutuko ikasleak batuz, 2016‐2017 ikasturtean, 2.000 ikasle inguru ari gara Eskolako Agenda 21 programa garatzen. Eta gurekin batera, ikastetxeetako irakasleak eta gainerako langileak, gurasoak, eta abar ari dira elkarlanean.
2016/2017 ikastur tearen aurkezpena Honez gero, ura, hondakinak, mugikortasuna, kontsumo arduratsua eta elikadura aztertu ditugu eta, urtez urte, ikastetxean, herrian, zein etxean, hainbat ohitura aldatu edo hobetu behar ditugula badakigu. Helburu horrekin, aurreko ikasturtearen amaiera aldera hainbat konpromiso zehaztu genituen elkarren artean, horretarako antolatzen dugun Hondarribiko ikastetxeen arteko Foroan.
2016/2017 ikastur tearen aurkezpena
Aurten, orain arte landu ez dugun gai bat aztertzen hasi gara; KLIMA‐
ALDAKETA. Ikasturte berria hasi zenetik orain arte honako pausoak eman ditugu: Etxean ingurumenarekin zerikusia duten gaietan martxan dituzten jokabide egokien berri emateko, “kuaderno ibiltaria” sortzea Eskolako Ingurumen Batzordea eta Patruila Berdea sortu eta lanean hastea Klima‐aldaketarekin zerikusia duten inkestak betetzea eta horien erantzunak aztertzea Irratsaioak antolatzea, logo lehiaketa, horma‐irudiak sortzea korridoreetan jartzeko, ..
2016/2017 ikastur tearen aurkezpena Hemendik aurrera, beraz, badugu zer landu: Klima‐aldaketaren gaiarekin zerikusia duten ingurumen arloak aztertu eta aurreko ikasturteetan gure gain hartu genituen konpromisoak betetzen ari ote garen ikusiko dugu. Martxoan, herriko gune ezberdinak aztertzera irtengo gara (Jaizkibel, padurak, hondartza, ..), klima‐aldaketak nola eragin dezakeen ikustera. Horrekin batera, arrantzaleekin, enpresekin, elkarteekin, eta abar bildu nahiko genuke, mundu mailakoa den baina gure herrietan eragiten duen klima‐aldaketaren arazoarekin zer nolako harremana duten aztertzera. Maiatza hasieran Eskolarteko Foroa antolatuko dugu, ekainean Udalari aurkeztuko dizkiogun proposamen berriak prestatzeko eta eskolen konpromisoen zerrenda ikasleen artean adosteko.
Udalari zuzendutako eskaerak eta emandako erantzunak 1) EDUKIONTZIAK LEKUZ ALDATZEA: Aparkalekuetan eta espaloietan edukiontziak ez jartzea. Arazo honi irtenbidea ematea zaila da, edukiontziek beti oztopatuko dutelako kaleko altzari, aparkaleku edo bestelako gauzak. Hala ere, espaloietan jartzen direnean beste irtenbiderik ez dagoelako izaten da baina halako kasuetan oinezkoen joan�etorriak oztopatzen direla ziurtatzen dugu. 2) GAIKAKO ZAKARRONTZIAK IPINTZEA: Toki publikoetan (parkeak, kaleak, mendiak‌) gaikako zakarrontziak jartzea. Honen inguruan lanean gabiltza baina hasiera batean dirudiena baino konplexuagoa da. Batetik, kostu handia du, kalean dabiltzan gurdi guztiak egokitu beharko lirateke hondakin frakzio guztiak ondo sailkatzeko. Bestetik, nahikoa da pertsona batek era desegokian sailkatzea aurretik besteok egindako lan guztia hondatzeko. Hala ere, kontzientziazio ekintza bezala baliogarria izan daitekeela uste dugu.
Udalari zuzendutako eskaerak eta emandako erantzunak 3) EDUKIONTZIEN DISEINU‐SISTEMA HOBETZEA: Zenbait edukiontzien sistema hobetu: ahoak handitu eta pedala jarri; txartelak aldatzea. Errefusaren edukiontziek pedala dute eta hauen jarraipena egiten da era egokian funtziona dezaten. Paperaren edukiontziari jartzeko aukera egongo litzateke baina beste frakzioei dagokienez ez da positiboa ikusten duten ahoa handitzea inpropio asko agertuko liratekelako. 4) INFORMAZIOA HOBETZEA: EGUNERATZEA: 4.1) Edukiontzietako txartelak aldatzea. Txartelak esatean edukiontzietan dauden pegatinei buruz hitz egiten ari zaretela pentsatzen dugu. Sailkapena etxean egiten dugunez, zalantza gehienak bertan sortzen dira eta horregatik uste dugu informazioa etxeetara heldu behar dela. Txingudiko Web orrialdean nola birziklatu jakiteko informazio guztia dago eta bestela, 902 119 348 telefonoan edozein informazio eskainiko zaizue.
Udalari zuzendutako eskaerak eta emandako erantzunak 4.2) Herritarrek hondakinak egoki bereiztu eta dagokion edukiontzira bota ditzaten sentsibilizazio eta informazio ekintza gehiago antolatu udaletik. Alde batetik, Ttxingudiko Zerbitzuen web orrialdean birziklatzeko gida dugu eta gidan agertzen ez den edozein hondakinen edukiontzia zein den jakiteko kontsultak egin daitezke online. Horretaz gain, ERLEA APP�a dugu, mugikorretan instalatu eta horrelako kontsultak egiteko, edukiontzien kokapena ezagutzeko eta hainbat berri izateko baliogarria da. Honetaz gain, sentsibilizazio kanpaina ezberdinak egiten dira, behar bada ezagutuko dituzue: Urrezko edukiontzia, birziklatu eta azaldu plazara!, Gabonetako PIN�a‌ Konpostajearen inguruan ere etengabeko kanpainak egiten dira, ahal duenak bere hondakin organikoak kudeatu ditzan eta eskoletan, ZiSare proiektua martxan jarri da ikastetxeek konpostajea egin dezaten. Hala ere, eskoletan egiten diren ekintzak, tailerrak‌ zuengana zuzenduta daude, zuek zaretelako etorkizuna eta gauzak aldatu ditzakezuenak.
Udalari zuzendutako eskaerak eta emandako erantzunak 4.3) Kontenedore eremu bakoitzean “Informaziorako horma‐irudiak” egotea guk jaso dugun horma‐ irudi moduko informazioa edozeinek ikusgarri eduki dezan kontenedoreen ondoan, eta horrela kezkaren bat badute argitzeko. Herria horma irudiz ez betetzeko, aurretik aipatutako baliabideak eskaintzen ditugu. Web orrialdean informazio guztia dago, herritarren APPa ere dohainik da eta Txingudiko bulegoetan ere birziklatze‐gidak eskuragarri daude. 4.4) Kontenedore eremu bakoitzean frakzio guztiak jasotzeko lekuen “planoa” egotea jendeari frakzio eskasenak, hala nola, olioa edo pilak, non bota jakinarazteko. Informazio hau eskaini ahal izateko, aipatutako ERLEA APP‐a diseinatu zen, bertan, zure kokapenetik interesatzen zaizun edukiontziaren kokapen hurbilena bilatu ahal izango duzu.
Udalari zuzendutako eskaerak eta emandako erantzunak 4.5) Herritar batzuen ustez frakzio organikoa jasotzeko behar diren poltsak eskuratzeko ezjakintasuna dago. Erraztu beharko litzateke poltsak eskuratzea informazioa hobetuz. Poltsak eskuratu nahi dituen edozeinek Txingudiko bulegoetara deitu dezake informazio hori edo beste edozein informazio jaso ahal izateko. Hala ere, poltsa konpostagarriak Txingudiko bulegoetan eta Garbiguneetan eskuratu daitezke.
Udalari zuzendutako eskaerak eta emandako erantzunak 5) EDUKIONTZI MOTA EZBERDINAK BERMATZEA: 5.1) Txakurren gorotzen eta zigarroen edukiontziak jartzea (parkeetan, batik bat) Hainbat parkeetan jartzen dira edukiontzi hauek, zaborrontzirik hurbil ez dagoenean, baina hala ere, kaleko zaborrontziak edo errefusarentzako edukiontzi handiak erabili daitezke hondakin mota hauek botatzeko, ez baitute inolako tratamendu berezirik jasotzen. 5.2) Olioa, pilak eta arroparako edukiontziak gune guztietan jartzea. Ez dugu beharrezkoa ikusten edukiontzi hauek besteak dauden toki guztietan jartzea. Arropa, olioa, pilak...ez dira maiztasun askorekin botatzen beste hondakin frakzioekin alderatuz. Gaur egun 5 edukiontzi aurkitzen ditugu ia puntu guztietan, gehien erabiltzen direnak (organikoa, papera, ontzi arinak, errefusa eta beira).
Udalari zuzendutako eskaerak eta emandako erantzunak 6) EDUKIONTZI ETA INGURUEN GARBIKETA HOBETZEA: Guneak ondo garbitu. Edukiontzien inguruak eta edukiontziak ere garbitu egiten dira, bai barrutik eta bai kanpotik. Frakzioaren arabera, maiztasuna handiagoa edo txikiagoa da (organikoaren edukiontzia da gehien garbitu behar dena eta paperarena gutxiena).
ila
sker eta urren
rte!