Euskaraz

Page 1

ZUEN SEMEALABEI LAGUNDU NAHI AL DIEZUE? HONA HEMEN AHOLKU BATZUK…

2016-17



Kaixo, familia! Euskara jakin ala ez, familian egiten dena oso garrantzitsua da haurrentzat. Haien denboraren %16a besterik ez dute eskolan pasatzen… Informazioa eta aholku batzuk kontuan hartuta, asko lagunduko diezue, errazago ikasiko dute. Horregatik, liburuxka hau prestatu dugu zuentzat. Gordetzea eskatzen dizuet, lagungarria izango da eta. Nahi duzuen arte! MANTTO (euskara batzordearen izenean)

 Euskal jolasei buruzko ikastaro bat egiteko aukera emango zaizuela Haur Hezkuntzako gurasooi?  4., 5. eta 6. mailakoengana etortzen den bertsolariak (Bixente Gorostidik) Manttori buruzko bertsoak idatzi dituela, horiekin grabazio bat egin nahi dugula eta guraso musikariei parte hartzeko aukera emango dizuegula?  Inoiz baino guraso gehiago animatu direla euskaltegian izena ematen?  Tolosa-Uztaritze senidetzea dela eta, Iparraldeko herri horretako eskola publikoarekin harremanetan hasiko garela? Kontatuko dizuegu…  6. mailakoek prestatuko dituzten irratsaioetako Ataria irratitik entzuteko aukera izango duzuela?

batzuk


(EUSKALDUNENTZAT

ERE INTERESGARRIA)

Zuen seme-alaben erreferentzia nagusiak, familia eta eskola dira. Euskaraz ikasten dute eskolan eta agian zalantzak dituzue zuen familiaren hizkuntzei dagokienez. Aholku batzuk eman nahi dizkizuegu, lagungarriak izango direlakoan.

1. Euskaraz ikastea beti aberasgarria da. Zenbat eta hizkuntza gehiago ikasi, orduan eta hobeto. Hizkuntza bat ikasteak ez du esan nahi bestea ahazten denik, kontrakoa! Datu bat: Europan 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Europako 50 milioi baino gehiagok, ofiziala denaz gain beste bat erabiltzen dute. 2.-Euskararen erabilera bultzatu ahal duzuen neurrian: bideoak, liburuak (Tolosako haur liburutegia oso ondo dago), parkera eraman beste haurrekin jolasteko, motibatu‌ 3.-Eskolaz kanpoko ekintzak ere euskaraz izatea oso garrantzitsua da: kirola, musika‌ praktikatu eta konturatu gabe ikasiko dute, eta gainera lagun berriak egingo dituzte. 4.-Ikasten duzuen neurrian, beraiekin konpartitu. Konturatzen badira zuek ere ikasi nahi duzuela, haiek gehiago ahaleginduko dira. Zalantzarik gabe! 5.- Zerbait badakizue, ahal duzuen neurrian erabili. Zerbait ulertzen baduzue, euskaldunei esan zuen aurrean hitz egiteko, nahiz eta zuek agian gaztelaniaz erantzun, Pixkanaka ikasteko modu hoberena da. EUSKARA IKASTEKO, EDO ZUEN MAILA HOBETZEKO: Aitzol euskaltegiak aukera asko eskaintzen ditu. Ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira, eta Udalak bekak eskaintzen ditu ekonomikoki laguntzeko. Informazioa bidali genizuen, eta askok interesa azaldu zuten, baina agian oraindik garaiz zaudete talderen batean sartzeko. Hona hemen telefonoa: 943651006


Zuen seme-alabak bi eredu ditu nagusi: eskolako hezitzaileena eta gurasoena. Euskarazko hezitzaileen eta heziketaren aldeko aukera egin duzu zuk, garrantzitsua iruditu zaizulako, eta izan ere halaxe delako. Etxean, berriz, eredu bat baino gehiago izan ditzake‌ eta agian kezka batzuk ere izan ditzakezu etxeko ereduen inguruan. Hona hemen gure aholkuak:

1.-Euskaraz egin bikotekidearekin. Ohiturak aldatzea posible da eta semealabek eskertuko dizuete! 2.-Seme-alabekin euskaraz hitz egin. Ahal dela, hezitzaileen arloa ere zaindu. 3.-Hitz egin zure etxeko euskaran. 4.-Euskaraz egizu euskaraz ulertzen duten gainerako gurasoekin, nahiz eta oraindik haiek ez izan zurekin euskaraz hitz egiteko gaitasun nahikorik. Haiei laguntzeko modurik egokiena izan liteke. 5.-Seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen arduratu. 6.-Eskatu eskolako informazioa euskara hutsez. Askotan ele bietan eskatzen duzue lasaitasuna ematen dizuelako‌ baina eskolako idatziak ez dira zailak, erraz ohituko zarete eta seme-alabentzako oso eredu ona da. Aldaketa egitera ausartzen bazara, liburuxka honetan aukera emango zaizu. Benetan garrantzitsua da zuen jarrera, etxean ikusten eta entzuten denak pisu handia baitu. Bideo hauek oso adierazgarriak dira: www.emangiltza.com http://zuzeu.com/2014/03/07/nire-laguna-kezkatuta-dago/


EUSKARAK GAZTETU EGIN ZAITU, PRAKTIKATU GUREKIN! Praktikatzeko beharra duten pertsonei zuzendua: -Konfidantza hartuz, hitz egiteko -4-5 pertsonako taldeak -Astero ordubetez, taldeak nahi duenean -Doan da.

INFORMAZIOA: Galtzaundi (943655004)


Ikasturtero, euskara batzordeak plangintza bat diseinatzen du ahalik eta leku gehienetara iritsi nahian: Mantto, megafonia, irratsaioak 4. mailatik aurrera, euskararen eguna, idazketa tailerra eta idazleen bisitak, bertsolaritza, ikasten ari direnentzat plangintza bereziak, euskararen erabilera areagotzeko kanpainak, ludotekak‌ A! eta Tolosako euskararen mahaian ere parte hartzen dugu!!

HAUR HEZKUNTZAKO GURASOENTZAT, JOLAS TAILER BAT ESKAINTZEKO ASMOA DUGU. Parte hartzaileei, era praktiko eta ludiko batez landuko diren abesti eta kanten materialeak emango zaizkie. AURRERAGO EMANGO ZAIZUE INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEKO AUKERA!

MANTTORI BURUZKO BERTSOAK IKASIKO DITUGU Guraso musikarien laguntzaz, grabazio polit bat egin nahi genuke. Nolabait lagundu dezakezula iruditzen bazaizu, bukaeran duzu izena emateko aukera.


HAUR HEZKUNTZARAKO BERTSOAK

Mantto,Mantto, zenbat ttantto guk euskaraz egitean (edo gauzak ondo egitean) gure alde tanto I Basozabalen bizi zen lehenago Mantto eta Samaniegora egin zuen salto. II Nahi du gu izatea beti euskaldunak eta beste hizkuntza guztien lagunak.

III Nahi du maita dezagun guk gure burua gure ingurukoak eta ingurua.

Egilea: Bixente Gorostidi

Eta geroztik hemen da gure artean gurekin biziko da nahi dugun artean. Mantto, Mantto… Nahi du ingurumena zaindu dezagula bestela etorkizun beltza daukagula. Mantto, Mantto…

Nahi du guk jakitea besteei entzuten eta pentsa dezagun zer sentitzen duten. Mantto, Mantto… Doinua: “Furra furra”


LEHEN HEZKUNTZARAKO BERTSOAK AURREKOEZ GAIN, HAUEK ERE: I Laguntzaileak ere bidaltzen dizkigu neska mutil jatorrak izan gaitezen gu II Nahi du pertsona denak Errespetatzea Eta denak senide Bezala hartzea III Aitari ta amari Kasu egitea Eta irakasleei Adi entzutea IV Pozak, penak, tristurak Kezkak‌ adierazi Dena elkarbanatuz Zoriontsu bizi V Ikastea bidaia oso polita da beti bide berriak sortzen ari gara

Nahi du gu izatea pertsona jatorrak besteekin leialak ta ez egoskorrak Nahi du guk lanak egin eta jolastea zoriontsu izaten ere ikastea Buruan daukaguna lasai esatea bilatuz hortarako tonu ta tartea Zenbat eta pertsona hobeak garen gu orduan eta lagun gehiago ditugu Badakigu gurekin gustura zaudela eta urte askotan jarraitu horrela


Aurten, Ataria irratian ikastetxe bakoitzak bere tokia izango du. Astez aste, ikasleek eginiko 10-15 minutuko saioak entzun ahal izango dira, ostegunero. Ikasleak gelan lantzen ari diren gaien inguruko berriak edota ikasleak protagonista izango diren beste hainbat kontu ere,entzun ahal izango dira.

107,6 FM


HONA HEMEN BESTE PROPOSAMEN BATZUK!

EUSKAL PRODUKTUAK AUKERATU: irratia, telebista, aldizkariak, ipuinak…Tolosako Haur liburutegian nahi duzuena hartu dezakezue, doan. Baita eskolako liburutegian ere!

 SAMANIEGO CDa ESKURATU (7 euro): gure eskolako zenbait irakaslek eta ikaslek grabatua, bertan garaian garaiko abestiak daude (inauteriak, gabonak…) haurrentzako egokituak. Urtero abesten direnak, betikoak. Gabonetarako opari aproposa! Eskatu nahi baduzu, koadroa (liburuxka honen bukaeran) bete eta tutoreari eman

 ABIZENAK EUSKALDUNDU

 “IRRIEN LAGUNAK” ALDIZKARITXOAREN HARPIDETZA EGIN: oso egokia umeentzat; erabiltzen duen hizkuntzagatik, lantzen dituen gaiengatik… eskolan jasotzen dugu. Harpidetuz gero, etxean jasoko duzue hilean behin. Lotura honetan duzue informazio guztia: http://www.irrienlagunak.com/

 IDATZI EREDUAK: erabilgarriak iruditu zaizkigunak dizkizuegu. Behar diren aldaketak eginez erabil ditzakezue!

erantsi

 IVAP ALDIZKARIA: euskararen azken arauak ezagutzeko… harpideduna eginez gero, etxean jasoko duzue hiruhilekoan behin, ezertxo ere ordaindu gabe. Lagungarria! Interesatuta egonez gero, koadroa (liburuxka honen bukaeran) bete eta tutoreari eman.


 ”TOLOSA KANTARI”: ekimen interesgarria. Hilabete bakoitzeko azken larunbatean elkartzen da jendea Mª Luisa Agirre plazan kantatzeko asmoz. Anima zaitezte, oso ondo pasatzen da! Prentsan azaltzen da deialdia. 

HIK HASI ETA HAZI HEZI ALDIZKARIAK: oso ondo daude gurasoentzat; zuen kezkak argitzeko hainbat artikulu idazten dituzte, eta euskaraz. Harpidetzak egin daitezke. Zuen informaziorako: http://www.hikhasi.eus/aldizkariak

WEB o o o

ORRI INTERESGARRIAK: Eskolako web orrian (www.samaniego-tolosa.hezkuntza.net) Helbide interesgarriak Koadro bakoitzean klikatuta, zuzenean bideratuta izango zarete. Denetik dago: umeentzako jolasak, kantak, gurasoentzako informazioak, bestelako baliabideak… erabiltzera animatu nahi zaituztegu!

ZIKLOKA ANTOLATUTA. AUKERATU ETA KLIKATU!!


ABIZENAK…ZERGATIK

EZ IDATZI EUSKARAZ?

ETA BIDE BATEZ… ZERGATIK EZ AHOSKATU EUSKAL AZENTUAZ, EUSKALDUNAK BADIRA? SEME-ALABEN ABIZENA EUSKALDUNDU NAHI BADUZU... zuena aldatu behar duzue, ondoko pausoak jarraituz: 

Abizena euskaldundu behar duen pertsonaren errolda agiria eskatu (gurasoetako bat, edo biak...), dagokion udaletxean (momentuan egiten dute).  Jaiotza-agiria eskatu (2 modu daude: jaiotza erregistratuta dagoen herriko erregistroan eskatzea, edo internet erabilita, “www.justizia.net”en. Kasu honetan, agiria etxera bidaliko dizuete, korreoz)  Erregistrora joan (09:00etatik 14:00etara dago irekita) dokumentu hauekin: errolda agiria, jaiotza-agiria, N.A.a eta famili liburuaren fotokopia. Horrela, seme-alaben abizenak ere aldatuta geldituko dira. Hau egiten baduzue, ez ahaztu guri jakinaraztea!!


HAURRA ESKOLATIK ATERATZEAREN BERRI EMATEA Gaur goizean Mikelek dentistarengana joan behar du. Eskolara 11:00etan joango naiz bila. Mikel arratsaldean itzuliko da eskolara. Maite Arruabarrena 2015eko urtarrilaren 7an

ZERBAIT GALDU DELA AZALTZEA Kaixo, (izena): Kirola egiteko poltsa galdu du Iratik. Etxean begiratu dugu baina ez dugu aurkitu. Eskertuko nizuke eskolan begiratuko bazenu eta ea norbaitek ezer badakien galdetuko bazenu. Mila esker Jon Iturriotz (Iratiren aita) Tolosan, 2016ko martxoaren 3an HAURREN BILA JOATEA Kaixo, (izena): Gaur ‌‌(izena eta abizena)ren bila joango naiz eskolara, beraz autobusera (jangelara) ez bidaltzea eskatzen dizut. Mila esker, Miren Etxaspe Tolosa, 2015eko azaroaren 17a

DATAK -Maiatzak 4, ekainak 6, otsailak 15... edo: -Maiatzaren 4an, ekainaren 6an, otsailaren 15ean...


Egunak: 1ean; 2an; 3an; 4an; 5ean; 6an; 7an; 8an; 9an; 10ean; 11n; 12an; 13an; 14an; 15ean; 16an; 17an; 18an; 19an; 20an; 21ean; 22an; 23an; 24an; 25ean; 26an; 27an; 28an; 29an; 30ean; 31n. Hilabeteak: apirilaren, apirilean maiatzaren, maiatzean ekainaren, ekainean Asteko egunak: astelehenean, ostegunean…

ELKARRIZKETA ESKATZEA Kaixo, ……………………..(irakaslearen izena): Elkarrizketa bat izan nahi dut zurekin, _____________ (ri) buruz hitz egiteko.

nire

seme/alaba

Mesedez, adierazi ondo datorkizun eguna eta ordua. Besterik gabe, laster arte. Itsaso Etxabe Ibarra, 20015eko martxoaren 18a

HAURRA ESKOLARA EZ JOATEA Kaixo, …………………….(irakaslearen izena): Bihar goizean, asteazkena, ospitalera eraman behar dugu gure seme/alaba _____________ (izena); beraz arratsaldera arte ez da eskolara joango. Besterik gabe. Miren Aranburu Tolosa, 2016ko apirilaren 22a


URTEBETETZE GONBIDAPENA Urriaren 6an nire urtebetetzea izan zen eta hori ospatzeko merienda egingo dugu datorren ostiralean Alkartu txokolategian, arratsaldeko 5etan. Zu han egotea nahi nuke, ondo ondo pasako dugu eta! Zure laguna‌ Maite

HAURRA ESKOLATIK EGUERDIAN ATERATZEAREN BERRI EMATEA ......................ikasle....................... (e)tan irten behar du eskolatik, bazkal ondorengo atsedenaldia,.........................................(e)ra/arengana joateko. Hau egiaztatzeko izenpetzen dugu.

eta

jantokiko

zaintzaileak

jakiteko,

behean

IZPTA.: Maite Arruabarrena ________________ikaslearen ama 2008ko otsailaren 11n


HAUETAKO ESKAERAREN BAT EGIN NAHI BADUZUE, KOADROA BETE ETA TUTOREARI EMAN

PROPOSAMENAK EDO ZALANTZAK BADITUZUE, hona hemen bidea::

euskara@samaniego-tolosa.com


IVAP ALDIZKARIA ETXEAN JASO NAHI DUGU: IZEN-ABIZENAK:……………………………………………………………………………………. NAN: ------------------------------HELBIDEA:-------------------------------------------------------------TELEFONOA:----------------------

E-POSTA:--------------------------------------

SAMANIEGO CDa NAHI DUGU, ETA HORRETARAKO 7 EURO ERANTSI DITUGU. IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK:…………………………………………………………….. GELA:……………………

MANTTOREN BERTSOEN GRABAZIOAN PARTE HARTU NAHI DUT, MUSIKA TRESNA BAT JOZ (Furra furra doinua) IZEN-ABIZENAK:………………………………………………………………………………………. SEME-ALABA BATEN IZENA ETA GELA:……………………………………………………………….. E-POSTA:…………………………………………………………………………………………………………………………….. TELEFONOA:………………………………………………………………………………………………………………………



DENOK BATERA ERRAZAGO! ESKERRIK ASKO!

-EUSKARA BATZORDEA-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.