Euskaraz berripapera 15 16 hasiera

Page 1

ZURE SEME-ALABEI LAGUNDU NAHI AL DIEZU? HONA HEMEN AHOLKU BATZUK…



Kaixo, familia! Euskara jakin ala ez, familian egiten dena oso inportantea da haurrentzat. Aholku batzuk kontuan hartuta, asko lagunduko diezue, errazago ikasiko dute.. horregatik, liburuxka hau prestatu dugu zuentzat. Nahi duzuen arte! MANTTO (euskara batzordearen izenean)

Munduan badirela 6000-7000 hizkuntza? Munduko populazioaren erdia gutxienez elebiduna edo eleaniztuna dela, hau da, bi hizkuntza edo gehiago hitz egin edo ulertzen dituela? Elebitasunak errazten duela beste hizkuntza batzuk ikastea? Haur batek eskolan bere denboraren % 16a besterik ez duela pasatzen ? horregatik, eskolatik kanpokoa ere asko zaindu behar dugu: etxean, parkean, kirolean, beste lagunekin‌

Gure eskolan ahalegin handiak egiten ditugula gure hizkuntza normalizatzeko, eta horretarako 4 euskara batzorde ditugula (irakasleena, ikasleena, begiraleena, gurasoena)? Helduok egiten eta baldintzatuko duela?

esaten

dugunak

gure

seme-alaben

jarrera

asko


(EUSKALDUNENTZAT

ERE INTERESGARRIA)

Zuen seme-alaben erreferentzia nagusiak, familia eta eskola dira. Euskaraz ikasten dute eskolan eta agian zalantzak dituzue zuen familiaren hizkuntzei dagokienez. Aholku batzuk eman nahi dizkizuegu, lagungarriak izango direlakoan. 1,.Euskal eskola batean matrikulatu. Hori, jadanik egin duzue. Euskaraz ikastea beti aberasgarria da. Zenbat eta hizkuntza gehiago ikasi, orduan eta hobeto. Hizkuntza bat ikasteak ez du esan nahi bestea ahazten denik, kontrakoa! Datu bat: Europan 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Europako 50 milioi baino gehiagok, ofiziala denaz gain beste bat erabiltzen dute. 2.Euskararen erabilera bultzatu ahal duzuen neurrian: bideoak, liburuak (Tolosako haur liburutegia oso ondo dago), parkera eraman beste haurrekin jolasteko, motibatu‌ 3.Eskolaz kanpoko ekintzak ere euskaraz izatea oso garrantzitsua da: kirola, musika‌ praktikatu eta konturatu gabe ikasiko dute, eta gainera lagun berriak egingo dituzte. Kontuan hartu eskolan haien denboraren %16 bakarrik pasatzen dutela. Eskolan asko ikasiko dute, baina ez nahikoa. 4.Zuek ere ikasten duzuen neurrian, beraiekin konpartitu. Konturatzen badira zuek ere ikasi nahi duzuela, haiek gehiago ahaleginduko dira. 5- Zerbait badakizue, ahal duzuen neurrian erabili. Zerbait ulertzen baduzue, euskaldunei esan zuen aurrean hitz egiteko, nahiz eta zuek agian gaztelaniaz erantzun, Pixkanaka ikasiko duzue! EUSKARA IKASTEKO, EDO ZUEN MAILA HOBETZEKO: Aitzol euskaltegiak aukera asko eskaintzen ditu. Ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira, eta Udalak bekak eskaintzen ditu ekonomikoki laguntzeko. Informazioa bidali genizuen, baina oraindik garaiz zaudete talderen batean sartzeko. Hona hemen telefonoa: 943651006


Zure seme-alabak bi eredu ditu nagusi: eskolako hezitzaileena eta gurasoena. Euskarazko hezitzaileen eta heziketaren aldeko aukera egin duzu zuk, garrantzitsua iruditu zaizulako, eta izan ere halaxe delako. Etxean, berriz, eredu bat baino gehiago izan ditzake‌ eta agian kezka batzuk ere izan ditzakezu etxeko ereduen inguruan. Hona hemen gure aholkuak: 1.-Euskaraz egin bikotekidearekin. 2.-Seme-alabekin euskaraz hitz egin. Ahal dela, hezitzaileen arloa ere zaindu. 3.-Hitz egin zure etxeko euskaran. 4.-Euskaraz egizu euskaraz ulertzen duten gainerako gurasoekin, nahiz eta oraindik haiek ez izan zurekin euskaraz hitz egiteko gaitasun nahikorik. Haiei laguntzeko modurik egokiena izan liteke. 5.-Seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen arduratu. 6.-Eskatu eskolako informazioa euskara hutsez (erdialdean duzu aldaketa egiteko aukera). Benetan garrantzitsua da zuen jarrera, etxean ikusten eta entzuten denak pisu handia baitu. Bideo hauek oso adierazgarriak dira: www.emangiltza.com http://vimeo.com/88231765 http://zuzeu.com/2014/03/07/nire-laguna-kezkatuta-dago/ https://www.youtube.com/watch?v=oO-rWN7NTAI


MINTZALAGUNA IZAN Ikasten ari direnei laguntzeko, astean behin norbaitekin gera zaitezke eta hitz egin. Ikasten ari bazara, berriz, oso lagungarria izango zaizu! Izena emateko, deitu 943655004 telefonora (Galtzaundi) Ikusi testigantzak: http://www.youtube.com/watch?v=phErjwWmG0s http://www.youtube.com/watch?v=eZT1dGsypW0

Ikasturtero, euskara batzordeak plangintza bat diseinatzen du ahalik eta leku gehienetara iritsi nahian: Mantto, megafonia, irratsaioak 4. mailatik aurrera, euskararen eguna, idazketa tailerra 4. mailan eta idazleen bisitak 2. eta 6. mailetan, bertsolaritza, ikasten ari direnentzat plangintza bereziak, euskararen erabilera areagotzeko kanpainak, ludotekak‌ A! eta Tolosako euskararen mahaian ere parte hartzen dugu!!


HONA HEMEN BESTE PROPOSAMEN BATZUK!

EUSKAL PRODUKTUAK AUKERATU: irratia, telebista, aldizkariak, ipuinak… Tolosako Haur liburutegian nahi duzuena hartu dezakezue, dohain. Baita eskolako liburutegian ere!

SAMANIEGO CDa ESKURATU (7 euro): gure eskolako zenbait irakasle eta ikaslek grabatua, bertan garaian garaiko abestiak daude ABIZENAK EUSKALDUNDU (inauteriak, gabonak…) haurrentzako egokituak. Urtero abesten direnak, betikoak. Gabonetarako opari aproposa! Eskatu nahi baduzu, hurrengo orriko koadroa bete eta tutoreari bidali.

“IRRIEN LAGUNAK” ALDIZKARITXOAREN HARPIDETZA EGIN: oso egokia umeentzat; erabiltzen duen hizkuntzagatik, lantzen dituen gaiengatik… eskolan jasotzen dugu. Harpidetuz gero, etxean jasoko duzue hilean behin. Lotura honetan duzue informazio guztia: http://www.irrienlagunak.com/ Hona hemen aurten Tolosan haiekin batera ospatu dugun BIZIPOZA festaren laburpena. Mila esker lagundu zenutenoi!!

https://www.youtube.com/watch?v=prkxkSWZwoI IDATZI EREDUAK ETA WEB ORRIAK: erabilgarriak iruditu zaizkigunak erantsi dizkizuegu. Behar diren aldaketak eginez erabil ditzakezue!


IVAP ALDIZKARIA: euskararen azken arauak ezagutzeko… harpideduna eginez gero, etxean jasoko duzue hiruhilekoan behin, ezertxo ere ordaindu gabe. Lagungarria! Interesatuta egonez gero, hurrengo orriko koadroa bete eta tutoreari bidali.

”TOLOSA KANTARI”: ekimen interesgarria. Hilabete bakoitzeko azken larunbatean elkartzen da jendea Tontokalean kantatzeko asmoz. Liburuxka banatzen da, eta kanta guztiak euskaraz dira. Anima zaitezte, oso ondo pasatzen da! Hileko azken larunbatean izaten da eta prentsan azaltzen da deialdia.

HIK HASI ETA HAZI HEZI ALDIZKARIAK: oso interesgarriak izan daitezke gurasoentzat; zuen kezkak argitzeko hainbat artikulu idazten dituzte, eta euskaraz. Harpidetzak egin daitezke. Zuen informaziorako: http://www.hikhasi.eus/aldizkariak

ABIZENAK…ZERGATIK

EZ IDATZI EUSKARAZ?

ETA BIDE BATEZ… ZERGATIK EZ AHOSKATU EUSKAL AZENTUAZ, EUSKALDUNAK BADIRA? SEME-ALABEN ABIZENA EUSKALDUNDU NAHI BADUZU... zuena aldatu behar duzue, ondoko pausoak jarraituz: Abizena euskaldundu behar duen pertsonaren errolda agiria eskatu (aita, ama, edo biak...), dagokion udaletxean (momentuan egiten dute). Jaiotza-agiria eskatu (2 modu daude: jaiotza erregistratuta dagoen herriko erregistroan eskatzea, edo internet erabilita, “www.justizia.net”en. Kasu honetan, agiria etxera bidaliko dizuete, korreoz) Erregistrora joan (9:00etatik 14:00etara dago irekita) dokumentu hauekin: errolda agiria, jaiotza-agiria, N.A.N.a eta famili liburuaren fotokopia. Horrela, seme-alaben abizenak ere aldatuta geldituko dira. Hau egiten baduzue, ez ahaztu guri jakinaraztea!!


HEMENDIK AURRERA ESKOLAKO INFORMAZIOA EUSKARA HUTSEZ JASO NAHI DUGU: IKASLEAREN(EN) IZEN-ABIZENAK:……………………………………………………………………… GELA(K)…………………………………………………………..

IVAP ALDIZKARIA ETXEAN JASO NAHI DUT: IZEN-ABIZENAK:……………………………………………………………………………………. NAN: ------------------------------HELBIDEA:-------------------------------------------------------------TELEFONOA:----------------------

E-POSTA:--------------------------------------

SAMANIEGO CDa NAHI DUGU, ETA HORRETARAKO 7 EURO ERANTSI DITUGU. IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK:…………………………………………………………….. GELA:……………………



ETA INTERNETEN?

Zorionez, gero eta gehiago dira euskarazko aukerak interneten. Guk oraingoz hauek gomendatuko dizkizuegu:

-www.samaniego-tolosa.com -www.semealabok.net/ -www.guraso.com -www.ikasguay.com/ -www.badok.info -www.ahotsak.com -www.katalogoa.org -www.ttiklik.com/tripa-zorri/

NABIGATZAILEA EUSKARAZ konfiguratu nahi baduzue:

www.nabigatueuskaraz.org


HAURRA ESKOLATIK ATERATZEAREN BERRI EMATEA Gaur goizean Mikelek dentistarengana joan behar du. Eskolara 11:00etan joango naiz bila. Mikel arratsaldean itzuliko da eskolara. Maite Arruabarrena 2015eko urtarrilaren 7an ZERBAIT GALDU DELA AZALTZEA Kaixo, (izena): Kirola egiteko poltsa galdu du Iratik. Etxean begiratu dugu baina ez dugu aurkitu. Eskertuko nizuke eskolan begiratuko bazenu eta ea norbaitek ezer badakien galdetuko bazenu. Mila esker

Jon Iturriotz (Iratiren aita) Tolosan, 2016ko martxoaren 3an

HAURREN BILA JOATEA Kaixo, (izena): Gaur ‌‌(izena eta abizena)ren bila joango naiz eskolara, beraz autobusera (jangelara) ez bidaltzea eskatzen dizut. Mila esker,

Miren Etxaspe Tolosa, 2015eko azaroaren 17a

DATAK -Maiatzak 4, ekainak 6, otsailak 15... edo: -Maiatzaren 4an, ekainaren 6an, otsailaren 15ean...


Egunak: 1ean; 2an; 3an; 4an; 5ean; 6an; 7an; 8an; 9an; 10ean; 11n; 12an; 13an; 14an; 15ean; 16an; 17an; 18an; 19an; 20an; 21ean; 22an; 23an; 24an; 25ean; 26an; 27an; 28an; 29an; 30ean; 31n. Hilabeteak: apirilaren, apirilean maiatzaren, maiatzean ekainaren, ekainean Asteko egunak: astelehenean, ostegunean‌

URTEBETETZE GONBIDAPENA Urriaren 6an nire urtebetetzea izan zen eta hori ospatzeko merienda egingo dugu datorren ostiralean Alkartu txokolategian, arratsaldeko 5etan. Zu han egotea nahi nuke, ondo ondo pasako dugu eta! Zure laguna‌

Maite


ELKARRIZKETA ESKATZEA Kaixo, ……………………..(irakaslearen izena): Elkarrizketa bat izan nahi dut zurekin, _____________ (ri) buruz hitz egiteko.

nire

seme/alaba

Mesedez, adierazi ondo datorkizun eguna eta ordua. Besterik gabe, laster arte. Itsaso Etxabe Ibarra, 20015eko martxoaren 18a

HAURRA ESKOLATIK EGUERDIAN ATERATZEAREN BERRI EMATEA ......................ikasle....................... (e)tan irten behar du eskolatik, bazkal ondorengo atsedenaldia,.........................................(e)ra/arengana joateko. Hau egiaztatzeko izenpetzen dugu.

eta

jantokiko

zaintzaileak

jakiteko,

behean

IZPTA.: Maite Arruabarrena ________________ikaslearen ama 2008ko otsailaren 11n HAURRA ESKOLARA EZ JOATEA Kaixo, …………………….(irakaslearen izena): Bihar goizean, asteazkena, ospitalera eraman behar dugu gure seme/alaba _____________ (izena); beraz arratsaldera arte ez da eskolara joango. Besterik gabe.

Miren Aranburu Tolosa, 2016ko apirilaren 22a



PROPOSAMENAK EDO ZALANTZAK BADITUZUE, Hona hemen bidea:: euskara@samaniego-tolosa.com Mila esker!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.