2 minute read

Jakintza elkarbanatuz

Next Article
Lenguas

Lenguas

Aranzadi Zientzia Elkarteak ia hasieratik jaso ditu gai anitzetako argitalpenak

Amaia Núñez

Advertisement

Gaur egungo filme ezagunenetan ere ageri dira liburutegiak. «Zerbaitegatik izango da», dio Lourdes Ancin Aranzadi Zientzia Elkarteko liburuzainak. Ehunmilatik gora liburu gordetzen ditu elkarteak, argitalpen propioak zein erosi, trukatu edo dohaintzan jasotakoak.

Aranzadik ia bere sorkundetik du liburutegia. Elkartea 1947ko abuztuan sortu zuten Jesus Elosegik, Manuel Labordek, Reyes Corcostegik eta beste hainbatek, Telesforo de Aranzadi ikertzailearen omenez. Izan ere, bi urte lehenago zendu zen. Lehenengo liburua hurrengo urtean erregistratu zuen Elosegik berak, abuztuaren 17an: J.M. Navazek emandako ‘La pesca del arrastre en pareja’. Elosegi Bera izan zen elkarteko liburutegiaren lehen arduraduna. Hori, dena den, ez da argitalpenik zaharrena, XIX. mendearen erdialdean argitaratutako lanak ere badituztelako.

Baina liburutegiaren ardura bakarra ez da liburuak gordetzea. «Liburuzainen ideia nagusia informazioa zabaltzea da», argitzen du Lourdes Ancinek. Horregatik, gaur egun Munibe zientzia aldizkaria argitaratzeko eta zabaltzeko lanarekin jarraitzen dute. Aldizkaria ere ia hasieratik argitaratzen du Aranzadik, 1949an hasi baitziren. Bertan, natur zientzien, antropologiaren eta arkeologiaren inguruko ikerlanak argitaratzen dira urtean behin. Hasieran ale bateratua ateratzen bazuten ere, gaur egun bitan banatuta dago, alde batetik natur zientziak eta, bestetik, arkeologia-antropologia.

Ikerketa lanak bertan argitaratzeko ‘itsu-bikoitza’ prozedura jarraitzen dute, behin lana jasotzen dutenean. Honekin, elkartetik kanpoko bi aztertzailek konfirmatzen dute idatzitakoa eta testua zuzentzen dute. Tramite hau igaro ondoren, argitaratzearen alde teknikoa jartzen da martxan. Artikulu bakoitzari DOI zenbakia ematen zaio. Honela, zenbaki horren bidez edonork kontsulta dezake. Maketatu eta autoreak onartu bezain pronto, webgunean argitaratzen da artikulu bakoitza, Muniberen urteko alea argitaratu baino lehen.

‘La pesca del arrastre en pareja’ liburua, lehenengo anotazioarekin. Ondoan, Munibe aldizkaria.

··· Núñez

Izan ere, Aranzadiren helburu nagusienetakoa beraien lana ezagutaraztea da eta honela edonork kontsulta ditzake bertako ikerketak. Gero, papereko aleak nazioarteko erakunde eta unibertsitateekin trukatzen dituzte. Egun 600 elkartruke baino gehiago dituzte, eta trukean ale berriak jasotzen dituzte, gai berekoak normalean. Honela lortu dituzte beren bilduma osatzen dituzten altxorretako batzuk.

Nazioarteko ehunka erakunderekin dituzte liburu elkartrukeak

Liburutegi irekia

Hala ere, liburutegia ez da leku itxia eta edonork kontsulta ditzake bertako liburuak, bazkide izan edo ez. Ezberdintasun bakarra liburuak etxera ezin direla eraman da. Hori bazkide aktiboek bakarrik egin dezakete. Lourdes Ancinek ondo ezagutzen du eta gogoko du erabiltzaileei kontsultetan laguntzea. «Emily Dickinsonek esan zuen ‘Bidaiatzeko ontzi hoberena liburu bat da’, eta arrazoi zuen», dio.

Kontsulta daitezkeen liburuetako batzuk.

··· Núñez

This article is from: