Egunerokotasunari barre. 2018ko azaroa | noviembre 2018

Page 4

Gaia Jakintza elkarbanatuz

84. alea | 2018ko azaroa

4

Aranzadi Zientzia Elkarteak ia hasieratik jaso ditu gai anitzetako liburuak

G

Amaia Núñez

Lourdes Ancin, liburuak gainbegiratzen. ··· Núñez

������������������ ������������������������� �������������������� ����������������� �������

����������������� ����������������� ������

�������������

aur egungo filme ezagunenetan ere ageri dira liburutegiak. «Zerbaitegatik izango da», dio Lourdes Ancin Aranzadi Zientzia Elkarteko liburuzainak. Ehunmilatik gora liburu gordetzen ditu elkarteak, argitalpen propioak zein erosi, trukatu edo dohaintzan jasotakoak. Aranzadik ia bere sorkundetik du liburutegia. Elkartea 1947ko abuztuan sortu zuten Jesus Elosegik, Manuel Labordek, Reyes Corcostegik eta beste hainbatek, Telesforo de Aranzadi ikertzailearen omenez. Izan ere, bi urte lehenago zendu zen. Lehenengo liburua hurrengo urtean erregistratu zuen Elosegik berak, abuztuaren 17an: J.M. Navazek emandako ‘La pesca del arrastre en pareja’. Elosegi Bera izan zen elkarteko liburutegiaren lehen arduraduna. Hori, dena den, ez da argitalpenik zaharrena, XIX.

mendearen erdialdean argitaratutako lanak ere badituztelako. Baina liburutegiaren ardura bakarra ez da liburuak gordetzea. «Liburuzainen ideia nagusia informazioa zabaltzea da», argitzen du Lourdes Ancinek. Horregatik, gaur egun Munibe zientzia aldizkaria argitaratzeko eta zabaltzeko lanarekin jarraitzen dute. Aldizkaria ere ia hasieratik argitaratzen du Aranzadik, 1949an hasi baitziren. Bertan, natur zientzien, antropologiaren eta arkeologiaren inguruko ikerlanak argitaratzen dira urtean behin. Hasieran ale bateratua ateratzen bazuten ere, gaur egun bitan banatuta dago, alde batetik natur zientziak eta, bestetik, arkeologia-antropologia. Ikerketa lanak bertan argitaratzeko ‘itsu-bikoitza’ prozedura jarraitzen dute, behin lana jasotzen dutenean. Honekin, elkartetik kanpoko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.