2011ko udal hauteskundeak Getxon Euskara alderdi politikoen programetan
Bizarra Lepoan euskara elkartea
Euskaldun, euskaltzale eta euskalakari hori: Bizarra Lepoan euskara elkartean urteak daramatzagu, herriko beste eragile batzuekin batera, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eta Getxo euskaldunaren alde. Oraingo honetan, udal hauteskundeak ditugula baliatuta, alderdi bakoitzak zer egingo duen erakutsi nahi dugu. Gure eskubideak bermatzeko eta gure helburuak lortzeko zer egingo duten kontuan hartuz bozkatzeko unea da. Oharra: Behean dituzu Getxon 1 aurkeztuko diren alderdiak, alfabetikoki ordenatuta. Kasu batzuetan ez dugu lortu informazioa euskaraz, eta ez itzultzea erabaki dugu. Beste kasu batzuetan, berriz, ez dugu lortu Getxori buruzko edo euskarari buruzko informaziorik. ARALAR Euskara kultur eta gozamen bidetzat aitortuko dugu: jende aurrean agertu eta kaleko erabilera sustatu nahi dugu, politika aktiboen bidez. http://www.aralar.net/eu/ideiak-lana/hauteskundeak-2011/bizkaia/getxo BILDU 1. Euskalgintzaren lana babestu eta bultzatu, eta euskalgintzarekin elkarlanean aritu. 2. Herritarren ekarpenak, iritziak, kritikak eta proposamenak jaso eta bideratu. 3. Udal euskalduna lortu: alkate euskalduna, udal-gobernu euskalduna, bozeramaileen batzorde euskalduna eta udalbatza euskalduna. 4. Aldaketak egin ordenamendu instituzionalean: udal-plangintzan euskarak zeharkako presentzia eta kudeaketa izatea. Hau da, udaleko sail bakoitzean euskararen normalizazioa sustatu eta lagundu, eta ez udalaren euskara- edota kultura-sailera mugatuta. 5. Euskararen udal-ordenantzak. 6. Udalaren euskararen aholku-batzorde anitza, ordezkatzailea, parte-hartzailea eta eskuduntzaduna. 7. Euskara-plana: udal-ordenantzek ezarritako bidean, hainbat urtetarako helburuak, baliabideak, ekintzak eta balorazio-irizpideak antolatuko dituen udalaren plana izango da. Kontseiluaren Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoa, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Getxoko herritarrek eta euskalgintzak egindako proposamen zehatzak izango ditu oinarri. 8. Euskarazko politika aktiboetara bideratzen den dirua aurrekontuaren %2 izatea. 9. Euskaran inbertitzen den diru-fiskalizazioa, xahutu gabe, politika aktiboetara joan dadin. 10. Euskaldunei gizartean euskaraz bizitzeko aukerak eskaini. 11. Euskaldunen hizkuntza-eskubideak errespetatu eta babestu. 12. Euskaldunak trinkotzeko gune bat sortu: Kafe Antzokia. 13. Euskaldunduko duen eskolaren alde egin. 14. Doan euskalduntzeko aukera bermatu. 15. Euskaldunon komunitatea garatu eta indartu, erdaldunak alde jarri eta getxoztar berriak euskarara hurbildu. 16. Getxoko euskara zaindu, ezagutarazi eta zabaldu. http://bildu.info/getxo/programa/ EAJ-PNV 1.
Euskara eta euskal kultura gure herriaren eta gure alderdiaren identitate ikurrak direnez, etengabe bultzatu eta sustatuko ditugu, getxotarrek horixe nahi baitute. 2. Gure hizkuntz ondarea zaindu eta sustatu. 3. Aurten Getxon Euskararen erabilera biziberritzeko II. Planaren indarraldia amaituko da eta dagokion ebaluazioa egin ondoren, Getxon euskararen erabilera biziberritzeko III. Plana idatzi, onartu eta ezarriko dugu. Horretarako denon parte-hartzea behar dugu, gure hizkuntza normalizatzeko politika hauen azken helburua lortuko badugu: Getxon euskaraz bizi nahi duen pertsona orok horretarako aukera izan dezan.
1
www.getxo.net web gunetik ateratako informazioa
4. Horiek horrela, aipatu dugun planari hainbat arlotatik ekingo diogu: Erakundeei begira: Udaletxea euskalduntzeari bultzada sendoa eman nahi diogu, bai langileak bai agintariak eurak euskalduntzeko laguntza eta erraztasunen bidez; hiritarrei euskaraz eskaintzen zaion arreta hobetu, udaletxeko nahiz espazio eta zerbitzu publikoetako hizkuntz paisaia egokitu etab… 5. Gizarteari begira: Getxoko bizitza sozialeko sektore estrategikoetako eragileen partehartzea eskatu, arlo horietan euskararen erabilera sustatzearren, egokiak diren neurri zuzenen bitartez (lankidetza hitzarmena, eragileak, hizkuntz paisaia egokitzeko dirulaguntzak eman, ikasteko laguntzak eman, beste zerbitzu bat zuk, hala nola, itzulpena, aurkezpenak euskaraz etab…). Euskara ikasi, erabili eta hezkuntza euskaraz ematearen aldeko sentsibilizazio kanpainak garatu.. 6. Norbanakoari eta kolektibitateari begira: gure hizkuntza normalizatzea estrategikoak diren sektoreetan (merkatariak, ostalariak, gurasoak, aitita-amamak, monitoreak, haurtzaindegietako monitoreak etab …) euskara ikastea bultzatu, laguntza politikak garatuz eta diru-laguntzak emanez, dagokion euskaltegian matrikularen kostua ordaintzeko. 7. Parte-hartzeari begira: Getxon euskararen esparruko lagun eta entitate aipagarriekin batera Euskararen Aholkularitza Kontseiluan garatutako lana baliatu dugu, gure hizkuntzaren aldeko udal politikak bideratzeko. 8. Politika zehatz eta eraginkorrak ezarri, gure hizkuntzaren egoera normalizatzeko eta euskal kultura ezagutarazteko, zeharkako irizpideak jarriz inplikatutako arlo eta zerbitzuetan eta gizarte eragileekin elkarlanean, beste herrialde batzuetatik etorritako lagunak ere, orain getxotarrak direnak,gure hizkuntzaz eta kulturaz ohar daitezen, eta ahal den neurrian beregana dezaten. 9. Udaletxeari ez dagozkion esparru bat zuek eragin handia dute getxotarren bizitza sozialean, eta horregatik, esparru horietako erakunde nahiz entitate eskudunen artean ere euskararen aldeko inplikazioa lortu nahi dugu. 10. Horretaz guztiaz gain, hauxe bultzatuko dugu: Gure udalerrian euskara normalizatzeko prozesuaren, gure kulturaren eta identitatearen alde lanean ari diren pertsonek, ekimenek eta elkarteek hainbat arlotan (kultura, hizkuntza, folklorea, haur- eta gazte-aisialdia, ikastetxeak, hedabideak etab …) elkarrekin egindako lana, laguntza eta onespena. 11. Udal euskaltegia kudeatzeko neurri eraginkorragoak eta hobeak baliatu, eta kudeaketa hori euskaltegiaren oraingo beharretara egokitu. 12. Kulturaren, sormenaren, musikaren, zinemaren, antzerkiaren eta abarren inguruan, Euskadin euskaraz sortu eta garatzen diren kalitatezko ekimenen alde egin. Irizpide hori beste bat zuekin batera ezarriko dugu Getxoko kultura programazioa eratzeko orduan. 13. Gure herriko ohiturak, tradizioak eta identitateari lotutako ondarea, ikusgai dagoena eta ez dagoena, zaintzeko eta bultzatzeko laguntza sendoa izango da. 14. Gure udalerrian gure hizkuntza normalizatzearen alde lanean dabiltzan pertsonek, mugimenduek, elkarteek edo entitateek Getxoko herritarren onespen publikoa jasoko dute (Euskara Saria). 15. Iparralderekiko harremanak eta lotura sustatuko dira, batez ere EKErekin (Euskal Kultur Erakundea) eta Angeluko elkarte sarearekin, euskararen eta euskal kulturaren alde baitihardu. Helburua da elkarrekiko harremanetan ekimenak garatzea, Getxo Ipar Euskal Herriko kulturara, gizartera eta kiroletara hurbiltzea, eta mugako bi aldeetako euskotarren arteko harremanak sendotzea (IPARRA GALDU GABE, EKE eta Getxoko Kultur Etxearen arteko lankidetza-hitzarmena, Angelurekiko kirol topagunea etab… http://www.scribd.com/doc/55163470/Getxoko-EAJren-hauteskunde-programa Ezker Batua 1. 2. 3. 4. 5. 6.
Egoera hobetzea komunikazio-elementu gisa udal eremu guztietan. Larrialdiko neurriak garatzea presentzia soziala testigantzazkoa den zonetan. Euskal udalerri guztiek beren Hizkuntza Normalizaziorako Plana eduki behar dute. Herri Administrazio guztien elebitasun progresiboa. Erabileraren normalizazioa udal-zerbitzuetan eta zerbitzu horietatik. Udala ildo horretan konprometitutako herri administrazioa izatea eta euskara eskaintzea udal zerbitzu guztietan eta bakoitzean. 7. Hizkuntza Politikarako Zinegotzigoa edo Sail espezifikoa sortzea. 8. Udalak udal-aurrekontuan gutxienez %1,5 euskararen normalizaziorako jarriko du.
9. Funtzioen artean jendearen arreta bete behar duten lanpostu berrietan, 2. hizkuntzaeskakizuna eskatuko da, derrigorrezkotasun-datarekin. 10. Udalak Hizkuntzaren Normalizaziorako Foroa sortzea proposatuko du. 11. Udalaren hizkuntza-politika Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin eta eskualdeko gainerako Udalekin batera koordinatuko da. 12. Udalak nahiz azpikontratatutako enpresek euskara modu orekatuan eta egokian erabiltzea bermatu beharko dute honako ekintza hauetan: ekitaldi publikoak, ekimen publikoak eta horien antolakuntza, gizarte-sustapenak eta emaitzen hedapena, diru-laguntza dutenean. Era berean, funtsezko baldintza izango da diru-laguntzak esleitzeko oinarri guztietan. 13. Udalak zein haren mendeko erakunde eta enpresek hizkuntza-irizpideak aplikatuko dituzte edozein zerbitzu edo lan kontratatzerakoan. 14. Udal Administrazioak lehenetsiko ditu euskarazko harremanak, euskara hizkuntza ofiziala den lurraldeetako Administrazioekiko harremanetan. 15. Udal Administrazioak lehentasuna emango dio herritarrekin harremanak euskaraz egiteari. 16. Udalak helduen alfabetatze eta euskalduntze kanpainak zuzenduko ditu. 17. Udalak kanpainak egingo ditu, dendetan euskara erabiltzea sustatzeko. 18. Udalak kanpainak abian jarriko ditu, herritarrekin euskaraz egitea sustatzeko. 19. Haurrei eta gazteei zuzendutako ekitaldietan, euskara erabiltzea bultzatuko da. 20. Udalak euskarazko ekitaldiak eta ikuskizunak programatzea bermatuko du kultur etxeetako programazioan, eta hizkuntzaren kalitatea zainduko du. 21. Benetako elebitasuna itzulpen soilaren ordez, gramatika-maila bera bi hizkuntzen erabileran. 22. Aipatutako hizkuntza-ereduetan irakasten duten zentro publikoak artatzea eta batera finantzatzea; halaber, udal-euskaltegien sarea bultzatzea eta euskara ikasteko material didaktikoei dagokien sormen-lan guztia indartzea. 23. Euskarazko literatura hedatzeko programak. http://www.mequedoconezkerbatua.org/programas.html# INDEPENDIENTES DE GETXO La defensa del EUSKARA va más allá que invertir millones en folletos y recortables. Urge crear cauces para su aprendizaje aumentando la inversión en profesorado y ampliando horarios, generando mayor empleo con barnetegis rotantes que faciliten el aprendizaje a colectivos y profesionales con horarios diversos. En este plan también se dará participación a los colectivos culturales autogestionados autogestionados. http://independientesdegetxo.blogspot.com/2011/05/programa-de-independientes-degetxo.html POR UN MUNDO MAS JUSTO http://www.porunmundomasjusto.com/es/noticias/actualidad/236-introduccion PP “Euskera en Libertad” 1.
Desarrollaremos el Plan de Euskera del Ayuntamiento, desde criterios realistas de servicio al ciudadano y eficacia administrativa, evitando la discriminación o el amiguismo político. 2. Promocionaremos y difundiremos el valor lingüístico que como herramienta de comunicación tiene nuestra lengua, su valor histórico y cultural, patrimonio de todos y cada uno de nosotros huyendo de la imposición y el sectarismo. 3. Promocionaremos el euskera para Adultos en los Hogares de Jubilados con horarios, profesorado y material adaptado a sus necesidades. http://www.ppgetxo.net/web/
PSE-EE 1.
2.
3. 4. 5. 6.
7. 8.
En Euskadi se hablan dos lenguas, las dos igualmente nuestras. Creemos en la convivencia armónica entre nuestros dos idiomas. El respeto a la pluralidad lingüística de la ciudadanía es uno de los atributos de una democracia avanzada y nosotros lo propugnamos. Asumimos las conclusiones de la ponencia Euskara 21 y suscribiremos los planes municipales de fomento de uso del euskera. Para avanzar hacia un bilingüismo efectivo evitaremos la discriminación, que atenta contra el Estatuto de Autonomía. Se deben dar todas las facilidades posibles a quienes quieran estudiar euskera, sin imponerlo a quienes no deseen aprenderlo El único camino es el consenso entre las fuerzas políticas y los agentes sociales. Hay que racionalizar los ritmos. Los atajos sólo llevan al conflicto y al rechazo. Las y los socialistas aplicaremos una política lingüística basada en los principios de progresividad, consenso y eficacia, para ello haremos: Garantizar la atención de la administración a la ciudadanía en la lengua de su elección. Priorizar la capacitación en los dos idiomas oficiales del personal que atiende al público directamente. Racionalizar la exigencia de perfiles lingüísticos y de sus preceptividades en los empleados públicos del Ayuntamiento. Fortalecer el uso del euskera en los ámbitos informales. Promoveremos espacios de encuentro en euskera a través de tertulias literarias, musicales y de otras ramas artísticas, sesiones de lecturas en grupo, organizadas en espacios públicos como centros cívicos y casas de cultura, que acerquen el euskera a los jóvenes, transmitiendo a su vez la riqueza cultural de las obras y los autores euskaldunes contemporáneos. Elaborar políticas dirigidas al crecimiento del consumo de cultura en euskera. Fortalecer progresivamente el uso del euskera en las actividades extraescolares infantiles y juveniles (ocio colectivo o individual, música, colonias estivales, deporte, etc.) respetando en cualquier caso la decisión personal del hablante.
http://www.getxo.net/castellano/udala/elecciones/municipales_2011/documentos/programa_ electoral_pse_ee.pdf PSV La gestión de la cultura ofrece una posibilidad de integración democrática, de concienciación solidaria desde lo local a lo internacional, que se presenta como una herramienta fundamental para ayudar a resolver los problemas de la violencia propios de la vida moderna, de los pueblos y barrios donde el desarraigo ha dejado ‘sólo’ e indefenso al individuo. Por ello, apostamos por la mezcla de culturas. Defendemos lo vasco, pero queremos que las demás culturas puedan expresarse también en nuestras calles para enriquecernos con su experiencia. http://psyv.org/elpartido/nuestrasideas/index.html UPD http://www.upyd.es/contenidos/secciones/348/Conocenos