sopela-aurrekontuproposamena-prentsaoharra

Page 1

PRENTSA-OHARRA 2014-12-17 SOPELAKO PRENTSA-OHARRA 2014-12-17 SOPELAKO UDALA UDALA 2015. URTERAKO AURREKONTU PROPOSAMENA

PRENTSA OHARRA

2014-12-17

Sopelako Udal Gobernuak milioi bat euroko inbertsioak aurreikusi ditu 2015. urterako aurrekontu proposamenean Aurrekontua abenduaren 30eko osoko udal bilkuran bozkatuko da. Inbertsio nagusiak honakoak izango dira: bidegorrien eraikuntza, umeentzako jolas berriak, HAPO berria eta irisgarritasuna eta oinezkoen mugikortasunaren hobekuntza. Sopelako Udal Gobernuak 2015. urterako aurrekontu-proposamena osatu du, ia-ia 13 milioi euroko kontuetara helduz, 12.989.099 euro, hain zuzen ere (iaz aurrekontua 12,5 milioi eurokoa izan zen). 2015. urtean Udalak izango dituen diru-sarrerak handituko direla aurreikusi du Udal Gobernuak, 2014. urteko kontuekin konparatuz gero. Sarrerak %3,85 igoko direla aurreikusi du tokiko gobernuak, batez ere beste erakundeen aldetik jasoko diren ekarpenei esker (Udalkutxaren ekarpena %6,19 igoko da). Udalak dituen sarrera propioak %0,67 igoko dira, prezio publikoetan eta bestelako sarreretan %8,07 gehiago jasoko den arren. Izan ere, udal zergetan %3 gutxiago jasoko da (Obra eta Eraikuntzen zergetan eta Hiri Izaera duten Lurzoruen zergetan). Diru-sarrera hauen aurreikuspenetan oinarriz, Udal Gobernuak aurrekontu-proposamen orekatua egin du. Ohiko gastuak udal aurrekontuaren gorakadaren azpitik igoko dira. 2013. urtetik, Udalak ez du inolako zorrik eta bere kontuak egoera egonkorrean daude. Horrek, hainbat eremutan inbertsioak egitea ahalbidetuko du. 2009-2011 tartean ez bezala, 2012. urtetik ohiko gastuetatik inbertsioetara bideratutako portzentajea positibo bihurtu da eta urtez urte handituz doa: 2009. Urtean %-0,19 izan zen, 2010 eta 2011. Urteetan %-0,23. 2012. Urtean %4,07, 2013. Urtean %4,86, 2014. Urtean %6,86 eta hurrengo urterako, %7,69-koa izango dela aurreikusten da. Testuinguru orokor honetan, aurrekontu proposamena aurreikusitako gastuetara egokituta dago, larriak diren inbertsioak kontuan hartuz eta ongizate sozialean beharrezkoak diren inbertsioak bideratuz. Aurrekontu hauen helburu nagusia honakoa izango da: sopeloztarren beharrizanak asetzen saiatzea, bizi dugun egoera ekonomikoan, herritarrek Udalaren aldetik konpromiso eta parte-hartze handiagoa eskatzen dutelako. Ekonomiaren sustapenak eta enpleguak diru-sail zehatzak izango dituzte, eta Ongizate Sozialerako baliabideak ere mantenduko dira. Aurrekontu-proposamenak ezaugarri oso gazteak dituen herritarren ekarpenak izan ditu kontuan (Sopela Autonomi Erkidegoko herri gazteen artean dago). Inbertsio nagusiak Udal Gobernuaren aurrekontu-proposamenak milioi bat euro bideratuko ditu inbertsioetarako. Dirusail nagusia bidegorri-saria handitzeko izango da. Gatzarri単eko bidegorriaren kasuan, Ander Deuna


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.