MOZIOA 2010eko irailaren 14an, guardia zibilak, Erika Bilbao (Leioako Ezker Abertzaleko kidea) atxilotu zuen burutzen zuen lan politikoagatik. 5 egunez inkomunikaturik egon ondoren torturak eta tratu txarrak pairatu izana salatu zituen auzitegi nazionalaren epailearen aurrean. Atxiloketaren egunean, Kurkudi Herriko Tabernan sartu ziren ere eta 7 orduz miatu ostean, dena hankaz gora utzi eta hainbat ondasun eraman zituzten. Hau guztia salatzeko eta Erikaren atxiloketa inkomunikatua iraun zuen bitartean hainbat mobilizazio egin ziren Leioan. Orain mobilizazio horiek egiteagatik 3000 ₏tako zigorra jarri nahi diote tortura horiek salatu zituen herritar bati. Horretaz gain kalean tortura horiek salatzen zituen erakusketa bat ipintzeagatik beste leioztar bi atxilotu zituen Ertzaintzak 2010eko irailaren 29an Sakoneta polikiroldegi aurrean. Euskal Herrian hainbat eragilek, bizi dugun gatazka gainditzeko lanean eta konpromisoak hartzen ditugun bitartean, bi estatuek errepresioarekin jarraitzeko hautua hartu dute, gatazka bere horretan mantentzeko asmoz. Gernikako akordioan zehazturiko puntuak lehen bai lehen indarrean jartzea eskatzen dugu, zeinean: •
Inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura guztiak desagertzea eskatzen den, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa.
•
Militante eta erakunde independentistei politikan aritzeko ezarri zaizkien debeku eta neurri murritzaileak bertan behera uztea eskatzen den.
Horregatik Udaletxeari eskatzen diogu: 1. 2. 3. 4.
Elkartasuna helaraztea isundutako herrikideari Barne sailak jarritako isun horren erretiratzea eskatzea Isuna kendu ezean, udalak bere gain hartzea Gernikako akordioarekin bat egitea