201310 sopelako udal euskaltegia lan poltsa oinarriak

Page 1

Sopelako Udala Ayuntamiento de Sopela Sabino Arana kalea, 1 48600 www.sopelana.net

Sopelako Udal Euskaltegian jardungo duten euskara irakasleen Lan-poltsarako meritu lehiaketa arautuko duten oinarriak Lehenengoa.-Deialdiaren xedea Deialdi honen helburua, Sopelako Udal Euskaltegiko Euskara Irakasleen Lan-poltsa sortzea da. Lan-poltsa honen bidez, alde batetik, ikasleen eskariari erantzuteko euskarazko ikastaroak emango dituzten irakasleak kontratatuko dira eta, beste alde batetik, irakasle horiek gaur eguneko irakasle titularren ordezko gisa jardungo dute, lanerako aldibaterako ezgaituak egotearren bajan daudenean edo beste arrazoiren batengatik lanera etortzen ez direnean. Lan-poltsa honen bidez beteko diren aldi baterako beharrak, Erdi-mailako kategoria teknikoaren, funtzionarioen A titulazio taldearen eta A2 azpitaldearen baliokidearen, eremuan txertatzen dira. Aipatu beharrei erantzuteko, lan-legepeko kontratua egingo da, behar den iraupenekoa, lanaldi osokoa edo partzialekoa betebeharren arabera. Hautaketa-prozesua Lehiaketa bidezkoa izango da. Bigarrena.-Izangaiek bete behar dituzten baldintzak Onartuak izateko, eta bere kasuan, lehiaketa parte hartu ahal izateko, hurrengo baldintza hauek bete beharko dira: a) Norbera edo ezkontidea Europako Batasuneko herritarra izatea, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta hautagaiaren edo haren ezkontidearen ondorengoak ere, zuzenbidez banatuta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoa izanik edo adin hori baino gehiago izanik gurasoen mende bizi badira oraindik. Europar Batasunak idatzitako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-esparruaren barruan egotea, baldin eta esparru horietan langileen joan-etorri askea ezar badaiteke. b) Hamasei urte beteak izatea. c) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko lukeen gaixotasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez izatea. d) Ez du diziplina espediente bidez, Estatuko, Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik apartatua egon behar, halaber ez du ere ezgaitua egon behar funtzio publikoa egikaritzeko. e) Diplomatura baten jabetza izatea, edo titulu baliokidea edo HABEren homologazio probak gaindituta izatea. f) 4. HE edo horren baliokidea izatea. Halere, 3. HE, EGA titulua edo horIen baliokidea dutenek ere izena eman ahal izango dute, baina soilik 86/1997 Dekretuaren, apirilaren 15ekoaren 43.2 artikuluak aurreikusten dituen egoeretarako. g) Onartuak izateko, izangaiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen, oinarri hauetan agertzen diren baldintza orokorrak izan behar dituzte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
201310 sopelako udal euskaltegia lan poltsa oinarriak by ukberri uribe kosta eta erandioko agerkari digitala - Issuu