Sopelako Udala Ayuntamiento de Sopela Sabino Arana kalea, 1 48600 sopelakoudalakom@gmail.com
94 656 94 86 (Komunikazio Bulegoa) www.sopelana.net
Sopelako Udal Gobernuaren prentsa-oharra 2013 – 11 - 28 Murtziako kartzelan euskal presoen senide eta lagunek jasotako erasoaren aurrean Murtziako kartzeletan dauden euskal presoen senide eta lagunek erasoa pairatu zuten iragan den azaroaren 16an. Bisita egin eta gero autobian harriak bota zizkioten euren furgonetari. Furgoneta honetan Sopelako auzokide bat zihoan, Murtzia II kartzelan preso dagoen Urko Labeaga sopeloztarraren hurbilekoa. Furgonetak lehenengo eraso bat jaso zuen kartzela atarian. Lau lagunez osatutako talde batek harri bi bota zizkion furgonetari. Ondoren, furgoneta jarraitu zuten beste auto batekin autobiara arte, eta bere parean jarri ostean bost harri bota zizkioten, horietako batzuk tamaina handikoak. Erasoak berebiziko larritasuna du, testuingurua kontuan hartuz, ondorio oso larriak izan ahal zituelako. Zorionez, furgonetan bidaiatzen ari ziren lagunek ez zuten inolako zauri fisikorik jaso, eta furgonetaren gidariak istripua ekidin ahal izan zuen. Hau da ez da lehenengo erasoa, azken hilabeteetan areagotu dira euskal presoen senideek pairatu dituzten erasoak euren senide eta lagunei bisita egiten dietenean (batik bat Euskal Herritik oso urrun dauden kartzeletan). Egun batzuk lehenago, esaterako, Jose Antonio Lopez Ruiz-en abokatuak eta berarekin zeuden pertsonek gordinki erasotuak izan ziren Puerto I-eko kartzela atarian, bertan zeuden segurtasun-indarrek erasoa ekiditeko ezer egin ez zutelarik. Mota honetako erasoek testuinguru honetan kokatu behar ditugu. Alde batetik, azken hamarkadetan Espainiar Gobernuak sustatu duen dispertsio-politika, gaur egun bere horretan indarrean mantentzen duena. Bestetik, hedabideek bultzatutako lintxamendu-mediatiko zalapartatsua, espainiar politikari esanguratsuen atxikimendua izan duena. Espainiar Gobernuaren espetxe-politika dispertsioan, isolamenduan eta bestelako eskubideen urraketetan oinarritzen da, eta inolako justifikazio barik, euskal presoen baldintzak areagotzen ditu presoak euren testuinguru sozial, kultural eta afektiboetatik urrunduz. Gainera, horrek presoen kontrako erasoak ematea errezten du, eta kondena ere ezartzen die senide eta lagunei, astero ehundaka kilometro egin behar dituztelako bisitak egiteko. Aipatutako lintxamendu hau Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren harira Espainiari emandako kondenaren ondorio da, Estatuak itsu-itsuan aurrera egiten jarraitzen duelako. Testuinguru horrek askatatutako presoen eta euren senide eta lagunen eraso fisikoak ematea errazten du, kriminalizatuak izaten ari direlako. Paradoxikoki, hau guztia gertatzen da ETAk bere ekintza armatuak bertan behera