ALGORTAKO INAUTERIAK 2014 – Martxoak 8 KOADRILEN MOZORRO TXAPELKETA Oinarriak •
Apuntatzeko epea eta lekua: Kantxa Kirol Moda dendan, martxoaren 7ra arte.
•
Betebeharrak:
o
Aurkezpena: 12:30etan Telletxen, eszenatokian egongo den epaimahaiaren aurrean. Bertan argazkia atera beharko da.
o
Epaimahaia 13:00etan Telletxetik irtengo den koadrilen mozorro jaitsieran hasiko da mozorroak baloratzen.
o
Bi: Utopian Inauterietako Desfilean parte hartzea baloratuko da.
o
Inauterietako mozorro txapelketan parte hartzen duten tabernetatik igarotzea, zerrendako 7 tabernetatik gutxienez, bertan mozorroa aurkeztu eta tabernariek zuen datuak hartu eta /edo argazkia atera. Taberna bakoitzeko puntuak lortzeko koadrilaren 3/4ak agertzea derrigorrezkoa izango da. Zenbat eta taberna gehiagotik igaro, orduan eta puntu gehiago.
o
Zonalde ezberdinetako tabernek Ginkana-Poteoa antolatuko dute, honetan parte hartuz puntuak lor daitezke
o
Herrian zehar giroa sortzea. Epaimahaia herrian zehar ibiliko da kale animazioa baloratzen.
•
•
•
Baloratzeko irizpideak: guztira 100 puntu
o
Mozorroaren elaborazioa
o
Gaiaren orijinaltasuna
o
Animazioa / Bi: Utopian Inauterietako Desfilean parte hartzea.
o
Igarotako taberna kopurua
o
Ginkana- Poteoan parte hartzea.
Sariak:
o
1go saria: 400 euro
o
2. saria: 250 euro
o
3. saria: 150 euro
o
Sari bereziak.
Sari banaketa: Martxoaren 9an Telletxen izango den Bertsosaio eta Txistorradaren ostean.
Algortako Jai Batzordea