20141020-getxoehbildu-ordenantzak

Page 1

EZ DUGU NAHI AURPEGI GARBIKETA BESTERIK EZ DEN EUSKARA ORDENANTZARIK EAJk EH Bilduri emandako azken erantzunean argi utzi du ez dagoela zehaztasunetara jaisteko prest ezta Euskararen Aholku Batzordea zabaltzeko prest EAJ ez dago prest hizkuntza politikan salto kualitatibo garrantzitsua suposatzen duten konpromisoak hartzeko eta argi ikusi dugu hori Euskara Ordenantzaren negoziazioan. Orain urtebete ekin genion Getxok behar duen Euskara Ordenantza negoziatzeari EAJrekin. EH Bildutik, kirola, udal administrazioa, euskalduntzea, kanpo komunikazioa eta hizkuntza eskubideen aitortzan, besteak beste, aurrerapauso sendoak emateko bidean proposamenak egin ditugu denbora honetan zehar. Beti ere, herri honetako egoera soziolinguistikoaren lehen mailako ezagule diren euskalgintzako eragileen iritzia erabakigarria izan dadila exijituz. EAJk negoziazioa behar baino gehiago luzatu du aurrerapauso sendoak emateko prest zegoenaren irudia eginez. Baina, EH Bilduri emandako azken erantzunean argi zehaztu du ez dagoela zehaztasunetara jaisteko prest eta, oraindik larriagoa dena, inolako erabaki ahalmenik ez duen eta Alkatearen aukeraketaren menpe dagoen Euskara Aholku Batzordean milimetro bat mugitzeko prest ez dagoela. Ez dugu aurpegi garbiketarako soilik balioko duen Ordenantzarik nahi eta horregatik ez dugu EAJren azken erantzuna onartu. Hala ere, EH Bildutik legegintzaldi honetan zein datozenetan Getxok behar duen Euskara Ordenantzaren alde lanean jarraituko dugu. 2010eko datuen arabera (ditugun azkenak) Getxoko biztanleriaren %23ª euskalduna da; %27ª ia euskalduna, hau da euskara ulertzeko gai da. 23.000 biztanle baino gehiagok euskaraz egiten dugu. Nahi baino astiroago badoa ere eta hizkuntza politikek pauso sendoak emateko bidean gehiegi lagundu ez badute ere, euskaldunon kopuruak goranzko bidea egin du azken urteotan. Hala ere, euskaraz bizi nahi dugunak bigarren mailako biztanleak izaten jarraitzen dugu Getxon. Egunerokotasunari erreparatu besterik ez dago baieztapen horretara heltzeko. 25 zinegotzietatik 10 besterik ez gara euskaraz hartuak izan nahi duten herritarrak artatzeko gai; gainontzekoetako askori karguan 10 urte baino gehiago eraman arren, ez zaie inolako aurrerapenik exijitu. Udaleko zenbait arlotan, arlo-buruak ez dira euskaraz jarduteko gai (babes zibila, udaltzaingoa, ingurugiroa‌). Getxo Kirolakek apenas ez du ematen kirola euskaraz egiteko aukerarik, bertan milaka gazte euskaldun mugitzen badira ere. Barne mailan, ezinezkoa da oraindik ere euskaraz lan egitea Getxoko Udalean, txosten teknikoak eta bestelako dokumentazioa espainolez bakarrik egiten direlako. Udal eraikinen esleipenetan, ez da langile euskalduna jartzeko baldintzarik ezartzen. Horra hor, zenbait adibide.


Horri guztiari Getxoko hizkuntza politikan azken urteotako murrizketen ondorioz eman diren atzerapausoak gehitu behar dizkiogu: euskaraz ikasteko diru laguntzak jaitsi dituzte, euskalgintzako elkarteei laguntzak murriztu‌ Getxoko Gobernu Taldea (EAJ) lehena da euskalduntasunaren medaila jartzen bere lanari, Getxotik egiten duten lana erreferentetzat jarriz hemen eta munduan. Baina, zoritxarrez, azken 4 urte hauetan ikusi ahal izan dugu, euskararen kontrako militante diren indar espainolisten beldur eta eraginpean garatzen dutela hizkuntza politika. Euskarak araudi sendoa behar du Getxon, zergen ordainketak, trafikoaren erregulazioak eta azpiegitura publikoen erabilerak behar duen bezala. Bestela, euskaldunon hizkuntza eskubideak zapaltzen jarraituko ditugu kirol ikastaroetara doazenean, udal langileengana zuzentzen direnean edo beste hamarnaka egoeratan. Eta, are larriagoa dena ez dugu euskalduntzean salto kualitatiborik emango. Ezin dugu euskal analfabetismoa elikatzen duen erakundea izaten jarraitu, gure herrian euskara ofiziala izateaz gain dugun ondare kultural garrantzitsuena ere badelako euskara. Euskaraz bizi nahi dugu!

Getxon, 2014ko Urriaren 20an getxo.ehbildu.ne bildu@getxo.net // bildugetxo@gmail.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.