EH BILDUREN MOZIOA: AIXERROTAKO-50 EREMUKO 21-II eta 21-III LURSAILEN SALMENTA BERTAN BEHERA UZTEA Irailaren 9tik eta azaroaren 9ª arte badago zabalik Aixerrota-50 eremuan kokatutako 21-II eta 21-III lursailak erosteko aukera, bertan etxebizitza libreak egiteko. Udalak 1. 445.051,77 euroko aurrekontua (zergak kanpo) jarri dio aipatu lursailari lehiaketara ateratzean. Aixerrotako bi lursail horiek gaur egun, oraindik ere, udalarenak dira; hau da, herriarenak eta, beraz herritarrenak. Hala ere, EAJren Gobernu Taldeak ez du inolako arazorik izan aipatu lurrak salmentan jartzeko orain hilabete batzuk Kortiñe eremuko beste bi lursailekin egin bezala. Kortiñeko lursailak 2.500.000 eurotan saldu zituen, bertatik lortutako dirua kreditu transferentzia bidez Getxo Antzokiko aurrekontura gehituz. Aixerrotakoak Getxo Antzokira edo Itzubaltzeta- Romoko Kultur Etxe berrira desbideratuko ditu agian? 2009ko Etxebizitza Planean, Jarduera Zehatzak atalaren 5. puntuan jasotzen da aurretik aipatutako udal lursailak saltzeko konpromisoa eta baldintzak: “Enkante publiko bidez , eta legeak salbuespenez baimendutako kasuetan, trukatze bitartez ematea III. eranskinean jasotako etxebizitza librerako Lurraren Udal Ondarearen partzelak, Lurraren Udal Ondareak erabilitako lurra areagotzeko, eta etxebizitza babestu gehiago eraikitzeko.” Honen aurrean zalantza asko sortzen dira; izan ere, Osoko Bilkura honetan behin eta berriz salatu dugu 2009ko Etxebizitza Planak ez diola erantzuten gaur egun herri honen dituen etxebizitza eskubidea bermatzeko beharrei. Hala ere, Plan hori ontzat ematen duen Gobernu Taldeak, planean jasotako ekintza gehienak ez ditu gauzatzen ari, aitzaki ezberdinak tarteko. Hala ere, lehentasuna emanez, ez du arazorik izan Kortiñe zein Aixerrotako lurrak salmentan jarri eta, Kortiñeren kasuan behintzat, Planean bertan jasotakoari albo eginez lur horiek Getxo Antzokiaren finantziaziorako erabiltzeko eta ez “Lurraren Udal Ondareak erabilitako lurra areagotzeko, eta etxebizitza babestu gehiago eraikitzeko”. Gaur egungo Osoko Bilkuraren gainetik, Osoko Bilkuraren gehiengoa ez duen Etxebizitza Plan bat aitzakiatzat erabilita, baina gainera, Plan horretan jasotzen dena ere errespetatu barik, udal lurrak saltzea herriari lapurtzea da. Getxoko udalak ez du herri honek dituen etxebizitza beharrei duintasunez erantzuteko zein espekulazio arazoari aurre egiteko planik; etxebizitza politika udalaren esku soilik ez dagoen arren, udalak ezer gutxi egin du alokairu sozialaren aldeko zein etxebizitza hutsen arazoari aurre egiteko politikan. Are gehiago, etxebizitzaren inguruan publikoki hartutako konpromisoak ez ditu betetzen, udal lurren salmenta berari interesatzen zaizkion proiektuen finantziaziorako erabiliz. Hori dela eta, ondoko proposamena luzatzen diogu Osoko Bilkurari onartua izan dadin:
1. Osoko Bilkura honek Gobernu Taldeari eskatzen dio bertan behera utz dezala Aixerrota 21 II eta 21-III lursailen salmenta. 2. 2009ko Etxebizitza Planean jasotako eta oraindik saldu gabeko beste lursailak (Aixerrota 13, Go単ibarriko XII finka, Benantzio eta Iturribarriko lursailak) salgai ez jartzeko konpromisoa hartzen du udalak. 3. Aipatu lursail guztiak salgai jarriko dituzte bakarrik alokairuzko babestutako etxebizitza egitera bideratzen badira edo salmentatik lortutako dirua alokairuzko babestutako etxebizitzara egiteko inbertsiora bideratzen bada.
Getxon, 2014ko Irailaren 25ean Maitane Nerekan Umaran bildu@getxo.net // bildugetxo@gmail.com
getxo.ehbildu.eus