Diseinu lehiaketako oinarriak 2014 eu

Page 1

ITZUBALTZETA / ROMO ETA PINUETAKO DISEINU LEHIAKETAREN OINARRIAK (2014) 1)

GAIA - EDUKIA:

Diseinua jatorrizkoa izango da. Ez da aldez aurretik eginda dagoen edo beste lehiaketa batean saria jaso duen irudi baten kopia edo egokitzapena izango. Proposatutako diseinuan Itzubaltzeta / Romo eta Pinueta azkar eta erraz identifikagarriak izango dira. 2)

PARTE-HARTZAILEAK:

Dokumentu honetan jasotako oinarrien araberako diseinuak aurkezten dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Lehiaketara diseinuren bat aurkezteak oinarri hauek erabat eta baldintzarik gabe onartzea dakar berarekin; era berean, aurkeztutako diseinuak saria eskuratuz gero, berau zabaltzeko baimena ematea ere badakar berarekin. Jasotako diseinu guztiak Erromo eta Pinuetako Jai Batzordekoarenak izango dira. 3)

MODALITATEAK:

KAMISETA ! Marrazkia aurreko aldean. Bi kolore: bat betegarria eta bestea trazuetarako. Marrazki irakurgarria, argi eta ondo zehaztutako trazuekin. ZAPIA ! Marrazki soila eta kolore batekoa. Trazu sendoak (2-3 mm.). LIBURUXKA ! Nahi beste kolore. 4)

LANEN EZAUGARRIAK:

Argazkiak, muntaiak eta bestelakoak onartzen dira. Diseinuak DIN-A4 formatuan entregatuko dira, eta paperean edo informatika-euskarrian (300 ppp) aurkeztu ahal izango dira. KAMISETA ZAPIA LIBURUXKA 5)

! Bi koloretara aurkeztu, eta beste kolore bat hondorako. ! Kolore batean aurkeztu, eta beste kolore bat hondorako. ! Nahi beste kolore jarri.

LANEN AURKEZPENA:

Edozein modalitatetan lehiaketara aurkeztutako lanak oinarri hauekin eransten den izena emateko buletinarekin batera joan beharko dira. Marrazki bakoitzaren atzeko aldean izenburu bat agertu beharko da. Orriak bete, gutun-azal batean sartu eta itxi. Buletina aurrerago zehazten diren helbideetan dago eskuragai. Parte-hartzaile bakoitzak hiru modalitateetan parte hartu ahal izango du, baina bakoitzean marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du. Aurkeztutako lanek copyleft, creative commons edo beste edozein lizentzia irekia izango dute, baina ez da copyright pean lanik onartuko. 6)

DISEINUAK NON ENTREGATU:

Marrazkiak e-postaz (erromokojaibatzordea@gmail.com) daitezke:

edo ondoko helbide hauetara zuzenean joanda bidal

Itzubaltzeta / Romoko kultur etxea (beheko solairua, bedel aretoa): Lope de Vega, 12 48930 ITZUBALTZETA / ROMO – GETXO, Tel.: 944 649 133 Pinuetako kultur etxea (harrera): Lapurdi, 3 48940 PINUETA – LEIOA, Tel.: 944 646 722 7)

AURKEZTEKO EPEA:

2014ko maiatzaren 22ko 13:00ak arte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Diseinu lehiaketako oinarriak 2014 eu by ukberri uribe kosta eta erandioko agerkari digitala - Issuu