Kontseilua-EUPH-azaroko-txostena-2010

Page 1



1.

Egoeraren azterketa

Erronka handia da etorkizunean egin beharrekoa definitzea. Erronka, besteak beste, etorkizunak zer ekarriko digun ez baitugu ezagutzen. Aldiz, egungo egoera zein den sakon aztertzeak etorkizunean gerta litezkeen aldaketen zantzu batzuk ikusten lagun diezaguke. Ariketa hori izan ohi da aurrera begira zehaztu beharreko norabidea irudikatzeko lehen-lehenik egin beharrekoa eta halaxe egin dugu ge uk ere. Hemen, noski, ez ditugu jasoko azterketa horretan ateratako ideia guztiak, baina bai, ondoren azaldu asmo dizuegun norabidea ulertzen laguntzeko beharrezko iruditzen zaizkigun ideia nagusiak. Nahikotasunik ez Euskarak bizi duen egoera aztertzeko, beharrezkoa iruditzen zaigu, Euskal Herriaren baitan bizi duen egiturazko egoera orokorra (baldintza sozialak, politikoak, juridikoak eta ekonomikoak) kontuan hartzea. Zentzu horretan, egoera edo errealitate desberdinak ezagutzen ditugun arren, esan genezake, egiturazko egoerak aldaketa gutxi izan dituela azken urteetan.

“Nekez lortuko da normalizazio bidean urrats kualitatiboak ematea, euskarari lehentasunezko tratamendurik, edo beste modu batean esanda, diskriminazio positiborik aplikatzen ez bazaio�

Egiturazko egoera horren baitan, berriz, gure ustez azpimarratu beharreko ideia nagusia ondorengoa da: Euskal Herriko lurralde desberdinetan egoera desberdinak ditugula aintzat hartuta ere, esan dezakegu, lurralde bakar batean ere ez dugula euskararen normalizazioari begira nahikotasun mailara iristen den ez hizkuntza-politika ez eta status juridikorik. Argi dago euskara urte luzez gutxiagotua izan den hizkuntza dela eta egun bizi duen egoera horren ondorio dela hein handi batean. Hortaz, egoeraren larritasuna aintzat hartuta, argi dago, nekez lortuko dela normalizazio bidean urrats kualitatiboak ematea, euskarari lehentasunezko tratamendurik, edo beste modu batean esanda, diskriminazio positiborik aplikatzen ez bazaio. Ikuspegi horren parean, aldiz, egun euskara, kasurik onenean, maila bateko onarpen ofiziala duen menpeko hizkuntza gisa onartua eta tratatua da, eta kasurik makurrenean, ez du inolako ezagutza edota aitortza legalik ere.

Orain gutxi ikusi dugu, berriz, Kataluniako Estatutuaren eztabaidaren harira, katalana berezko hizkuntza izanagatik eta gutxiagotua izan den hizkuntza izanagatik, Espainiako Estatuak lehentasunezko izaera ukatu diola bertako herritarren nahiari bizkar emanez. Erabaki horrek, noski, euskararen berreskurapen lanean murgilduta gabiltzanoi zer pentsatua eman behar digu. Frantziako Estatuaz, berriz, ez dugu argibide askorik eman behar euren zentralismoak euskarari garapen bide oro mugatzeko duen joera agerian uzteko. Erregiotako hizkuntza-legedi baten asmoen berri entzun dugun arren, argi dago, frantziar estatuak ez duela euskararen beharretara egokituko den lege proposamenik egingo. Erasoaldi erdalzalea Euskaldunon Egunkariaren auziaren amaiera onak ezin gaitu erlaxazio-egoera batera eraman. Euskararen

1.


eta euskaldunon aurkako erasoaldia azken urteetan indartu eta bizkortu egin da. Erasoaldi honek “estatu gaiâ€? baten dimentsioa du eta izaera estrategikoa du. Egoera bereziki larria da eta erasoaldiak forma eta estrategia desberdinak erabili arren, koiunturaz harago doa: hizkuntza-politika antolatua da. Izan ere, ezin da hizkuntzaren egoera modu isolatu eta aseptikoan ulertu eta argi dugu berau erasotzeko arrazoi nagusia gure nazio identitatearen zeinu eta ezaugarri nagusia izatea dela. Horren guztiaren erakusgarri argia da politikari hainbat bultzatzen eta elikatzen ari diren gaztelaniaren aldeko eta euskararen aurkako jarrera erreakzionario, erasokorra. Finean, euskaltzaleak inposatzaile gisa agertarazi nahi gaituzte, erdal hiztun babesgabearen aurrean. Esan liteke euskarak babes soziala eta estatus legala galtzea eta gizartean kontrako jarrerak indartzea nahi dutela. Erasoaldi horrek ziurrenik Nafarroan du erakusleiho gordinena. Belaunaldi berriak euskalduntzeko eredua hedatu beharrean, D ereduko matrikulazio hazkundeari aurre egitea helburu duen TIL eredua jarri nahi dute abian, ingelesaren irakaskuntza goiztiarra amu gisa jarriz. Euskal Autonomia Erkidegoan ere gobernu berria hasia da bere hizkuntza-politika garatzen. Iskanbila asko sortu gabe, alderdi estrategikoetan (hezkuntza-ereduak, administrazioaren euskalduntzea, kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak‌) atzerapausoak emateko ahaleginetan ari dira. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, euskararen egoera eta asimilazio-maila larrienetakoak izanik ere, ofizialtasunaren aldeko ezein aldarri eta urratsi bizkarra ematen diote bertako alderdi frantses-zaleek. Zentralismoa indartzeko erreforma berri bat bidean delarik. Aldaketa beharra Egiturazko egoera horren inguruan, ordea, bada aukera berriak zabaldu litezkeen zantzurik. Are gehiago, Kontseiluaren 10. urteurrenaren testuinguruan genioen bezala, ezinbestekoa da zenbait aldaketa ematea. Urrats bat harago joan behar dugu eta egiturazko zenbait aldaketa eman behar ditugu. Behar eta aukera horiek ezin ditugu urte gutxi batzuetako perspektibarekin ulertu.

2.


Urteetan ukitu ezinak ziruditen egiturak, zenbait kasutan, zalantzan jartzen hasi dira. Aldaketa beharra indartzen duten arrazoiak gehitzen ari dira, tartean, noski, euskararen/euskaldunon biziraupenari eta garapenari lotutakoak. Euskal Herriak egiturazko aldaketak behar dituela azaleratzen ari da han-hemenka. Horren erakusle euskal herritarrok geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida nabarmendu da azken hamarkadan. Eztabaida horiek, beraz, forma eta dimentsio desberdina hartu arren, agerian ditugu gure herria zatitzen duten marko juridiko-politiko desberdinen baitan. EAEn marko juridiko-politikoa bera aldatu edota egokitu beharraz asko hitz egin da azken urteetan. Badirudi, jada, ez dituela gehiengoaren beharrak eta nahiak asetzen, egungo marko juridikoak. Horregatik, egun, asko dira horren eguneratzea edota aldaketa beharra adierazten duten ahotsak. Zeinek bere ikuspegi eta asmoekin bada ere, esan dezakegu, behar hori sektore politiko desberdinek azaleratu izan dutela. Badirudi, beraz, ondorengo urteetan eztabaida hori mahai gainean izango dugula, eta tartean, zenbait aldaketa ere etor litezkeela. Nafarroako Foru Erkidegoari dagokionez, aurrez aipatutako proposamenekin lotutako ekarpenez gain, hizkuntzari loturiko egiturazko aldaketen eskaerak nabarmendu beharrekoak dira: zonifikazioaren amaiera, euskarazko ereduak zabaltzea, ofizialtasuna‌ besteak beste, egungo marko juridikoarekin talka egiten duten neurriak ditugu. Zenbait aldaketa beharrezkoak ez ezik, premiazkoak ere badira. Askotan esan dugun bezala, denbora hizkuntza ahulenen etsaia izan ohi da. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Estatu frantsesak antolamendu administratiboaren inguruko eztabaida abiatua du. Hala ere, Balladur erreformak mahai gaineratzen duen perspektibak hizkuntza-politika egokia garatzeko aukerak baino, zailtasunak ekarriko dizkigula dirudi. Halere, Estatu frantseseko erregio-hizkuntzek lege babesa izan dezaten mugitzen ari dira hainbat sektore. Gainera, departamentuaren, autonomiaren eta ofizialtasunaren aldekoak gero eta gehiago direla dirudi. Hortaz, eremu horretan ere egiturazko aldaketen inguruko eztabaidak mahai gainean ditugu.

3.


Aipatu bezala, egiturazko aldaketen inguruko eztabaidak mahai gainean izanik, Kontseiluak, eztabaida horietan hizkuntzaren gaiak beharrezkoa duen lekua izatea bultzatu behar du. Are gehiago, balizko aldaketa horiek, hizkuntzari zer ekarri behar lioketen azpimarratzea dagokio. Horrela, eztabaida horietan, ideien gatazka horietan, hizkuntzak behar duen lekua irabaztea eta beharrezkoak dituen mugarrien inguruko ideiak txertatzea izango da hurrengo urteetarako gako nagusietako bat. Ez hori bakarrik, testuinguru horretan, euskararentzat onuragarri izan litezkeen aldaketen aldeko eragile izatea ere badagokio. Euskalgintzak euskararen beharretatik hitz egin eta beharrezkoak diren aldaketak bultzatu beharko ditu.

2.

Etorkizuneko ikuspegia Aurrera begira jartzen hasita, urrutira begiratu dugu. Hamar urte barru non egon nahi dugun irudikatzen saiatuko gara. Hamar urte barru egoera zein izan beharko litzatekeen ardatz nagusitan marraztuko dugu. Horrek beraz, hamar urte horietan jarraitu beharreko iparrorratza markatuko digu. Argi dago Kontseiluaren xede orokorra, estatutuetan jasoa duen bezala, Euskal Herri mailan euskararen normalizazioa edo berreskurapen osoa lortzea dela. Xede hori erdiesteko ordea, datozen hamar urteak baino epealdi zabalagoa beharko da. Hortaz, norantz bideratu behar dugu datozen hamar urteetako gure bidaia? Zein izango da gure jarduna argituko duen faroa?

Guk ibilbide-orriaren jomuga ondorengo esaldian laburbildu dugu: euskaraz bizia ahal izateko baldintza juridikoak, politikoak, sozialak eta ekonomikoak eskuratzeko euskalgintzaren zein jendartearen aktibazioa eta artikulazioa lortzea. Ez dira baldintza gutxi, gero! Baina, baldintza horiek zer nola ulertzen ditugun ere zehaztu dugu. Baldintza juridikoak Aurretik azaldu bezala, euskararen inguruan lurralde desberdinetan osatu diren lege-arauek ez dute euskararen normalizazioa bermatzeko gutxieneko neurririk ezartzen. Argi dago, euskara etorkizunean biziko bada, ofizialtasun-maila nahikoa eskuratu behar duela. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaigu, euskarari Euskal Herriko berezko hizkuntzaren izendapena eskaintzea.

4.


Euskal Herrian bestelako hizkuntzak badiren arren, euskara da herri hau egin eta definitu duen hizkuntza. Ezin dugu ahaztu euskarak eta euskaldunok urteetan jasan dugun gutxiagotze-prozesua. Hartara, berezkoa izanik eta halako bazterketa sufritu dugularik, ezinbestekoa da euskarari lehentasunezko tratamendua eskaintzea. Jakin badakigu, hizkuntza ahul eta indartsua parez pare jarri eta bakoitzari tratamendu berdina eskaintzeak ahularen galbidea dakarrela.

“Urgentziazko neurri Horregatik, euskaraz bizi ahal izango bagara, lehentasuna edota gisa ikusten ditugu: diskriminazio positiboa eskaintzea ezinbestekoa izango da. Noski, belaunaldi berriak agerikoa den bezala nekez bizi ahal izango gara euskaraz aurrez aurre ditugun mintzakideek euskara menderatzen ez badute. Horregatik, euskalduntzea, lehendik adierazi bezala, premiazkoa da belaunaldi berri guztiei euskarazko euskarak estatus egokia gaitasuna bermatuko dien irakaskuntza-eredua ezartzea. Azkenik, gune lortzea, euskaldunen inguruan euskalgintzak gogoeta sakona egin behar dugula hizkuntza-politika deritzogu. Gune horien garrantzia eta potentzialtasuna ez dugu azpimarratzen asmatu. Orain, egun ditugun gune euskaldunak ahulduta ikusten dira eta inolako babesik gabe. Horregatik, gune euskaldunak legez babestu beharra azpimarratzen dugu.

burujabea eskuratzea eta gune euskaldunak babestea, saretzea eta berriak sortzea.�

Baldintza politikoak Kontseiluak landuak ditu hizkuntza-politikaren inguruko proposamenak. Hamar nagusiak eta Hizkuntza Politika Berri Eraginkorra dokumentuetan biltzen dira hizkuntza-politika egoki batek izan beharko lituzkeen ezaugarrien inguruko gure proposamenak. Halere, ondorengo epealdiari begira eta euskaraz bizi ahal izatearen ikuspegitik, badira zenbait neurri, gure ustez, premiaz hartu beharrekoak. Horregatik, ondorengo neurriok, euskaraz bizi ahal izateko premiazko, urgentziazko edo presazko neurri gisa ikusten ditugu: belaunaldi berriak euskalduntzea, euskarak estatus egokia (ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa) lortzea, hizkuntza-politika burujabea eskuratzea eta gune euskaldunak babestea, saretzea eta berriak sortzea. Hemen jasotakoak ezein egiturazko aldaketak jaso beharreko gutxieneko neurriak dira; hau da, euskaraz bizitzeko oinarrizko hizkuntza-eskubidea bermatu ahal izateko aurrez hartu beharreko neurriak. Eskubide horren urraketak sortzen duen gatazka edo korapiloa askatzeko ezinbestekoak. Hortaz, argi izanda ere normalizazio osorako gure proposamenetan jasotako gainerako neurriak ere beharrezkoak direla, eta beraz, horiek ere lantzen jarraitu beharko dugula, aipatutako lau horiek leku berezia izango dute gure mezu eta jardunean. Neurri horiek guztiak bultzatzeko noski, euskaraz bizi ahal izateko eskubidea eztabaida politikoaren erdigunean kokatu beharko dugu.

5.


Baldintza sozialak Euskararen bizi ahal izateko bi baldintza dira oinarri-oinarrizkoak: euskaraz bizi ahal izatea eta euskaraz bizi nahi izatea. Orain artean, gure jardun nagusia euskaraz bizi ahal izateko neurriak lortzeari lotu diogu. Ondorengo epealdian, ordea, euskaraz bizi nahia sustatzea ere ezinbestekoa iruditzen zaigu. Euskarak aurrera egingo badu, euskaltzaleon gogo-nahiak astindu behar ditugu. Euskaltzaleon arteko trinkotasuna lortu behar dugu eta euskaraz bizi ahal izateko neurrien aldeko herri-aktibazio zabala lortu behar dugu. Zalantzarik gabe aktibazio hori bultzatu asmo ditugun aldaketen norabidean eman nahi dugu. Horretarako, beraz, ezinbestekoa izango da norbanakoek guk proposatzen ditugun premiazko neurriekin bat egitea. Horiek euren euskaraz bizi nahia garatzeko beharrezko neurri gisa ikusten dituzten neurrian lortuko baitugu jendartearen aktibazioa. Euskal Herrian hainbat ekimen eta ekitalditan (Korrika, Ikastolen zein Eskola Publikoaren jaiak, Euskaldunon Egunkariaren aldeko manifestazioa…) agertu izan den euskaltzaletasuna aktibatzen eta artikulatzen asmatu behar dugu. Presio sozialik gabe, nekez lortuko dugu egungo egoeraren sakoneko aldaketarik. Horrela, presio soziala areagotuko bada, aurrez euskaraz bizitzeko hautua indartu beharko da. Hautu hori naturaltasunez eta modu kontzientean egitea bultzatu beharko dugu. Naturaltasunez egite horretan, paper garrantzitsua jokatuko dute euskararen arnasguneek eta kasu horietan, zein bestelakoetan, hautu hori modu kontzientean egitea bultzatu beharko dugu. Hautu hori ia ikusezin izatetik ikustaraztera igaro behar dugu.

“ Helburuak lortzeko, etorkizuneko bisio hori egia bilakatzeko bidea da marraztu nahi duguna.”

Baldintza ekonomikoak Euskalduntze-prozesuak, euskalgintzak eta euskaraz bizi ahal izateak ezinbesteko dituen baliabideak eskuratu behar ditu. Bai eta baliabide ekonomikoak ere. Ezin dugu etengabeko ezegonkortasunean, behin-behinekotasunean jardun. Aurrez aipatutako guztia garatzeko neurriko baliabideak jarri behar dira.

3.

Estrategia: Xede taldeak eta helburuak

Hara, euskarazko wikipediak estrategiari buruz zer dioen: “Estrategiak helburuak lortzeko erak aztertzen ditu.[…] Estrategia ez da ideia estatikoa; prozesua da, bideak bilatzeko prozesua.” Hortaz, horrela ulertuta, argi dago helburuak lortzeko, etorkizuneko bisio hori egia bilakatzeko bidea dela marraztu nahi duguna.

6.


Gizarte-eraldaketa prozesu sakon bati buruz ari garenean, ordea, are zailagoa bilakatzen da bide hori irudikatzea. Hipotesiak eraiki beharrean aurkitzen gara: a eta b landuaz x aldatzea lortuko dugun moduko hipotesiak. Hortaz, estrategia, hipotesi eta hautuetan oinarritzen da. Irudikatu dugun ikuspegirantz doazen bidegurutze ugari ditugu aurrean, baina, guztiek ez gaituzte bertaraino eramango. Halere, nondik jo behar dugun erabaki beharra dugu, gutxienez, gerturatzen joango baikara, nahiz eta tartean gure bidea egokitu behar izan. Horregatik, gure lehen hautua gure jarduna, gure mezua, nagusiki nori zuzendu behar diogun zehaztea izan da. Atzeak erakusten omen du aurrea nola dantzatu eta atzera begiratuta ikusi dugu, gure jardun, mezu eta elkarrizketa gehienak instituzio nagusiei bideratu dizkiegula orain arte. Logikoa zirudien hizkuntza-politikan eragiteko arlo horretako arduradun nagusiei zuzentzea, baina, ikusi eta ikasi dugu, bide hori soilik jorratzea hankamotz geratzen dela. Hortaz, nori zuzenduko gatzaizkio? Nork izan behar du gure mezuen jasotzailea? Ez dira horiek izan gure estrategia eraikitzeko gure buruari eginiko galdera bakarrak. Zein emaitza izan behar luke xede-talde horiekin garatu asmo dugun jardunak?

“Norbanakoak euskaraz bizi nahi izatea bultzatu behar dugu. Nahi horrek sakonekoa izan eta euren eguneroko jardunean eragina izan behar luke. Horrek eramango ditu euskararen aldeko eragile izatera�

Alegia, zer lortu nahi genuke sentitzea, pentsatzea edota egitea xede-talde horietako kideek. Hortaz, zein helburu ezartzen ditugu eremu horiei begira. Hori ere zehaztu beharra ikusi dugu. Gure ustez, aurrez zehaztutako ikuspegitik gertuago egongo gara, ondorengo xede-taldeak hautatuta eta horiekin bertan adierazitako emaitzak eskuratuta: Norbanako euskaltzaleak Hainbeste denbora instituzioei hitz egiten egon ondoren, ohartu gara, norbanakoei, herritarrei, ez diegula behar beste arreta eskaini. Lehendik esan dugun bezala, proposatzen ari garen aldaketak gauzatzeko, ezinbestekoa da jendarte multzo zabal baten babesa eta bultzada izatea. Horretan ere, are zehatzago jokatu behar dugu. Jakin badakigu, euskal jendartea heterogeneoa dela eta ezinezkoa dela mezu berarekin guztiengana heltzea. Horregatik, ahalik eta esparru zabalenera heldu nahi izan arren, gure mezua nagusiki nori zuzenduko diogun hautatu behar izan dugu. Hautu horretan, norbanako euskaltzaleak izendatu ditugu gure mezuen jasotzaile nagusi gisa. Norbanako hauek euskaltzale aktibo izateaz, eragile izateaz hitz egin dugu askotan. Horren aurretik ordea, bada gure ustez, landu beharreko pentsamendu edota sentimendu bat: euskaraz bizi nahia, alegia. Norbanako hauek euskaraz bizi nahi izatea bultzatu behar dugu. Nahi horrek sakonekoa

7.


izan eta euren eguneroko jardunean eragina izan behar luke. Horrek, hain zuzen, eramango ditu euskararen aldeko eragile izatera. Gune euskaldunak Azken urteetako joera izan da jardun-gune desberdinetako norbanakoen artean zirkuituak sortzea, horrela, jardun-gune desberdinetan euskaraz egin ahal izateko aukera eskaini nahian. Jakin badakigu, ordea, hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko hautua ez dagoela (soilik) norbanakoaren esku. Hortaz, jardun-gune horietako hizkuntza nagusia edo hegemonikoa erdara den neurrian, harreman horiek, luzera, erdalduntzeko arrisku bizia dute. Are gehiago, hiztun berri bat sartzen denean jardun-gune horietan, hiztun horrek erdararen aldeko jendarte-araua da jasoko duena. Jardun gunean eraikitako jendarte-arau hori ez baita aldatu. Jardun-gunea bera euskalduntzerakoan, ordea, ez gara soilik harreman batzuk euskalduntzen ari. Jardun-gune horri dagokion hizkuntza hauturako jendarte-arauak ezartzen ari gara, euskara nagusia edo hegemonikoa izango den gune bat osatzen ari gara. Modu horretan, hizkuntza ohitura horiek iraunaraztea eta hiztun berriak etortzen direnean horietara egokitzea, errazagoa suertatzen da. Besteak beste, euskara de facto beharrezko bilakatzen baita gune horietan. Bertute horiek eraman gaituzte, euskara nagusi den guneak edo arnasguneak deiturikoak hizkuntza berreskurapen prozesurako estrategikotzat hartu eta xede-talde gisa izendatzera. Arnasgune horiei buruz aritzean, gainera, ez genuke, herri-herrixka, auzo edota gune geografiko-territorialetara mugatu behar. Gure ustez, jardun-gune zehatz edo sozio-funtzionaletara (lantoki, ikastetxe‌) ere luza genezake kontzepzio hori.

8.


Horrekin guztiarekin ez dugu ukatzen gizartezirkuitu euskaldunak osatzeko bidea. Are gehiago kontuan hartuta gune euskaldunak sortzeko oinarrizko baldintza soziolinguistiko batzuk beharrezkoak direla. Horiek eskuratu artean, gizarte-zirkuituak eratzeko aukerak ezin ditugu galtzen utzi, alderantziz, ahalik eta gehien baliatu behar ditugula uste dugu. Halere, lehentasuna, euskara nagusi den jardun-guneak babestean eta berriak eraikitzean ipintzen dugu. Bide horretan eman beharreko lehen urratsa, jardun-gune euskaldun horiek egituratzea dela iruditzen zaigu Euskalgintza (bazkideak) Kontseilua euskararen gizarte erakundeen bilgunea izanik, argi dago, gure jardunaren hartzaile nagusietako bat euskalgintzak izan behar duela. Euskalgintzaren baitan, noski, gure bazkide diren erakundeek leku berezia hartzen dute gure jardunean. Horien premia eta beharrei erantzuten asmatu behar dugu. Horretarako, ordea, euren behar horiek ezagutu behar ditugu. Eurekiko gertuko harreman-bideak eraiki behar ditugu. Horretan ere azken urteetan nahi baino apalago aritu gara eta aurrera begira, ezinbestekoa dirudi, urrats berriak ematea. Ez hori bakarrik, sektore bereko kide diren bazkideak ditugu gurean eta horrek sektoreko beharrei buruz hitz egiteko aukera ere eskaintzen digu. Horrela, ondorengo urteei begira, sektoreetako mahaiak egituratzeak eta bultzatzeak garrantzia berezia hartuko du. Sektoreetan biltzen diren bazkideen arteko kohesioa landu eta sektoreko aldarriak eta helburuak finkatzea izango da lehen zeregina. Horrekin batera noski, bazkideak Kontseiluko ikuspegi eta jardunaren inguruko ahalik eta kohesio eta bateratasun gehien lortzeko lan egin beharko da. Azkenik, bazkideek, bai Kontseiluko lan-ildoak, bai eta sektoreetakoak ere gara ditzaten eragile edo sustatzaile lana egitea dagokigu. Instituzioak (udalak) Instituzioetan daude hizkuntza eskubideak bermatu, hizkuntza arautu eta hizkuntza-politika garatzeko baliabide nagusiak. Lehendik adierazi bezala, gure jardunaren ardatz nagusia ez dugu irudikatzen instituzio nagusien aurrez aurreko eragite-lanean. Hori lortzeko, gainontzeko xede-taldeen bidez garatu beharreko zeharkako eragin-lana ikusten dugu bide eraginkorrena. Horrek ez du esan nahi, ordea, eurekiko interlokuzioa eta interpelazioa eten behar ditugunik. Horri, orain arte eman diogunaren pareko garrantzia emango ez diogula, baizik. Bada, halere, amaraun instituzionalean, lehenetsi nahi den esparru bat: udalena, hain zuzen. Esperientziak

9.


erakutsi digu udal administrazio-esparruan hizkuntza-politika mailako aurrerapauso praktikoak emateko aukerak egon badirela. Ez hori bakarrik, udalek gainerako instituzioei begira ere eragile paper garrantzitsua joka dezaketela uste dugu. Euren hizkuntza-politikei edo hizkuntza-araudiei ezartzen dizkieten muga edo oztopoen aurrean modu antolatu eta bateratuan aurre egiteko aukera izanez gero, udalek eragin-ahal garrantzitsua izan dezakete. Alderdi eta sindikatuak (ASP) Argi dago eragile sozio-politiko nagusiak direla alderdi eta sindikatuak. Egungo hizkuntza- politikak alderdien irizpideetan oinarritzen dira. Horregatik, eremu horri begira ere lanketa berezia egin behar dugu. Honetan ere, ordea, ez dugu eremuaren luze-zabal guztia lantzea aurreikusten. Hemen ere hautua egin beharra ikusten dugu eta lehentasunezko lanketa zeini begira egingo dugun definitu beharra. Kasu honetan, alderdi eta sindikatuen esparruan lehentasunez landu beharrekoak Kontseiluaren Akordio Soziopolitikoaren inguruan egon izan direnak lirateke. Hor dugu jomuga nagusia. Bazkideekin adierazi dugun bezala, alderdi eta sindikatuekiko harremanean ere urrats bat harago jo behar dugu. Hasieran esan dugunez, hizkuntzak behar duen lekua irabaztea eta beharrezkoak dituen mugarrien inguruko ideiak txertatzea izango da alderdi eta sindikatuekiko jarduna markatuko duen zeregina. Horrela, euskaraz bizitzeko eskubideak, euskaraz bizi ahal izateak, eztabaida politikoen erdigunean lekua egitea lortu asmo dugu.

4.

Azken hitzak

Adituek esaten dutenez, erakundeetako balio nagusia, bertako kideak dira. Bertako langile edo pertsonak, alegia. Kontseiluak, erakundeen erakunde izanagatik, pertsona horiengana heldu nahi du. Guregandik hurbil egon litezkeen bazkide-erakundeen kideetatik hasita, bere herrian zerbait egiten duen edo egin nahiko lukeen pertsonarengana. Euskaltzaleok, euskaldun naiz erdaldun, zer egina eta zer esana badugu euskararen normalizazio-prozesuan, zalantzarik gabe. Kontseiluak, guztion bilgune izan nahi du. Bakoitzak bere esparrutik egin dezakeen ekarpena oso garrantzitsua denaren zalantzarik ez du. Hondar-ale askorekin egiten da multzoa. Horrela lortuko dugu gure jarduna modu eraginkor eta indartsuan egitea. Urte hauetan guztietan, Kontseiluak, bere ondoan euskalgintzako elkarte, erakunde, enpresa‌ eta euskaltzale andana izan du. Egin dituen deialdiak izan dute adinako erantzuna. Fase berri honetan, proposamen berriak eta berritzaileak egitea du helburu Kontseiluak; beharrezkoa izango baita hori normalizazio prozesua azkartu eta urrats eraginkorrak emateko. Esan bezala, Kontseiluak bidelagunak behar ditu bide berri honetan ere. Eta zu bidelagun horietako bat izatea nahi du. Osa dezagun guztiok euskararen unibertsoa! Euskararen unibertsoak pauso bat harago!

10.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.