Kaixo lagunok, Hil honen amaieran kaleratuko den 263. UK izango da azkena. Ukberri.net agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu egingo da. Komunikabide biok euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dugu, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko. Urtarrilean abiatuko da hiruka. Komunikazio-proiektu berriaren nondik norakoak azaltzeko herriz herri aurkezpen-bilerak egingo ditugu: LEMOIZ Abenduak 4, osteguna 19:00, frontoi alboko txokoan BARRIKA Abenduak 5, ostirala 19:00, Nagusien Etxeko tabernan URDULIZ Abenduak 11, osteguna 19:00, kultur etxeko hallean BERANGO Abenduak 11, osteguna 19:00, Berangoeta kultur etxean GORLIZ Abenduak 12, ostirala 19:00, Sertutxenan PLENTZIA Abenduak 18, osteguna 19:00, Go単i Portalean ROMO (GETXO) Abenduak 18, osteguna 19:30, kultur etxean SOPELA Abenduak 18, osteguna 19:30, kultur etxeko hallean LEIOA Urtarrilak 8, osteguna 19:30 ASTRABUDUA (ERANDIO) Urtarrilak 8, osteguna 19:30, Josu Murueta kultur etxean ALGORTA (GETXO) Urtarrilak 15, osteguna 19:30, Villamonte kultur etxean ALTZAGA (ERANDIO) Urtarrilak 16, ostirala 19:30, posta zaharrean Aipatu aurkezpen-bileretan proeiktuaren bazkide edo laguntzaile nola egin ere azalduko dugu. Informazio gehiago: info@hiruka.info Eskerrik asko eta laster arte!