Jb musika taldeen lehiaketa 2014 eu

Page 1

Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea

ITZUBALTZETA / ROMO ETA PINUETAKO JAIETARAKO HERRIKO TALDEEN LEHIAKETA (2014) Hauek dira Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaietako Musika Lehiaketako 2014ko oinarriak: LEHIAKETAREN OINARRIAK: 1) EDUKIA:

! Jatorrizko kantuak izango dira, ez dira kopiak izango, nahiz eta beste abesti batzuen egokitzapenak onartuko diren. Hala ere, gehienez kantuen %50 izan daitezke egokitzapenak. ! Taldeak beste lehiaketaren batean saria irabazi izanak ez dio axola. 2) PARTE-HARTZAILEAK: Beren ibilbidea hasten ari diren eta beren burua ezagutarazi nahi duten taldeek parte hartu dezakete lehiaketa honetan, beren musika estiloa edozein dela ere. Lehiaketa honetan lehenago parte hartu duten edota aukeratuak izan diren taldeen parte-hartzea baimenduta egongo da, 2012. urteko irabazlea izan ezik. Lehiaketara aurkezteak oinarri hauek erabat eta baldintza barik onartzea zein Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatzen dituen ekitaldietan abestiak jartzeko baimena ematea dakartza. 3) MODALITATEA: Edozein musika motatako taldeak sustatzeko helburua dauka lehiaketak. 4) LANEN EZAUGARRIAK: Taldeek nahi duten CD bat aurkeztu beharko dute. Horrezaz gainera, taldearen eta bere kideen datuak jasotzen dituen txostena aurkeztu beharko dute DIN-A4 formatuan (ikusi TALDE BULETINA). Jai Batzordeak CDko bi abesti entzungo ditu. Taldeak bi abesti horiek zeintzuk izatea nahi duen markatu behar du buletinean, X batez. Aurkeztutako lanek copyleft, creative commons edo beste lizentzia irekiren bat izango dute, baina ez da copyright pean lanik onartuko.

5) LANEN AURKEZPENA: Aurkeztutako CDa taldearen buletinarekin eta izena emateko buletinarekin entregatu beharko da (oinarri hauei erantsita daude). Horiek aurrerago zehaztuko diren helbideetan topa daitezke. (ikusi CD-A EMATEA), Buletinak bete ondoren gutun-azal batean sartu eta itxi. Aurkeztutako maketaren edo grabazioaren izenburua argi eta garbi agertu beharko dira. Abestien izenak ere agertu beharko dira, erreprodukzioaren ordena berean. 6) CD-A EMATEA: CD-a posta ziurtatuaz bidali edo honako helbideetan zuzenean eman daiteke: • Itzubaltzeta / Romoko Kultur Etxea – Getxo (beheko solairua, bedelen aretoa). Lope de Vega, 48930 ITZUBALTZETA / ROMO – GETXO (BIZKAIA). Tel.: 944 649 133 • Pinueta Kultur Etxea – Leioa (Beheko solairua, harrera). Lapurdi, 48940 PINUETA – LEIOA (BIZKAIA). Tel.: 944 646 722

Comisión de Fiestas de Romo y Pinueta

Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.