Kartel-lehiaketa-oinarriak-2014

Page 1

ALGORTAKO SAN INAZIO JAIAK KARTEL LEHIAKETA 2014 Parte hartzaileak: Edonork parte har dezake eta gaia librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Kartelaren ezaugarriak: Neurria 70x50 zentimetrokoa izango da (ez-etzana), euskarri gogorrean edo paper gainean. Gaia librea bada ere, honako lelo hauek izan beharko ditu derrigorrez: • Algortako San Inazioak 2014 • Uztailak 30-Abuztuak 2 • Jaietan ere euskaraz! Beharrezkoa da CD bat aurkeztea kartelarekin batera horren irudi digitalizatuarekin. Aurkezteko epea: Ekainaren 4ra arte, Algortako Eztabaida Gunean (Villamonte plaza, A4). Egun horretan jai batzordeak osatutako epaimahaiak hiru aukeratu eta Internet bidez zabalduko ditu jendeak gogokoena bozka dezan ekainaren 11ra arte. Kartela zer-nola aurkeztu: Kartelek ez dute jasoko egilearen izenik (ezta balizko CDak ere), soil-soilik leloa edo goitizena jarriko zaie. Horrekin batera, lelo edo goitizen berbera daraman kartazal bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea... Saria: Kartel lehiaketaren irabazleak 150 euro jasoko ditu eta jaietako irudia (liburuxketan, programa txikietan...) izango da bere lana. Zehaztasunak irabazleari jakinaraziko zaizkio. Saritu gabeko kartelak, berriz, egileei itzuliko zaizkie.

CONCURSO DE CARTELES DE SAN INAZIO 2014 La Comisión ha organizado un concurso de carteles para las fiestas de San Inazio que se van a celebrar en Algorta del 30 de julio al 2 de agosto. Los carteles han de tener unas dimensiones de 50x70 cm (no apaisado), sobre soporte rígido o en papel. El tema es libre pero ha de contener los lemas: "Algortako San Inazioak 2014", "Uztailak 30-Abuztuak 2" y "Jaietan ere euskaraz!". Detrás del cartel se pondrá un seudónimo al igual que fuera del sobre. Dentro del sobre irán el nombre y apellidos del autor, dirección, teléfono y dirección de correo electrónico, entre otros. Será obligatorio entregarlo en un CD la imagen digitalizada. El ganador se llevará 150 euros de premio. Los carteles no premiados se devolverán a sus autores. Los trabajos se tienen que entregar en Eztabaida Gunea (Villamonte plaza, A4) de Algorta, en la calle Amezti nº 3, antes del 4 de junio. Ese mismo día el jurado formado por los miembros de la comisión de fiestas elegirá tres y los difundirá a traves de Internet, para que la gente vote al que más le guste.

ALGORTAKO JAI BATZORDEA aixerrota.jaibatzordea@gmail.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.