20130928-plentzia-esaera-zaharrak-azalpena

Page 1

PLENTZIAKO IV. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA 2013/09/28 “Zakua zabalik, eskuak ugari” 1.

ESAEREN AZALPENA

ABADIEK ZELAN KANTEU, MONAGILLOAK ALAN ERANTZUN.

Zeuk besteei egiten diezuna egingo dizute besteek zuri. Besteak zelan tratatzen dituzun, horrela erantzungo dizute eurek ere.

2.

ABAR SU, LASTER SU

Egur meheak berehala erretzen dira. Gauzak fundamentuz egiten ez ditugunean, ez dira espero genuen bezain ondo irteten.

3.

ABERE GEXTOA DA GORROTOA

Abere gaiztoa da gorrotoa; hau da, gorrotoa ez da gauza ona eta arazoak dakartza.

4.

ABISURIK EZ, SEINALE ONA

Berririk ez izatea seinale ona izaten da, askotan. Berri txarrak arin zabaltzen dira.

5.

ABOGADUEK, EZBAIERI INDERRA

Abokatuak, legegizonak, ezbaietik bizi dira. Eztabaida da lana (eta beraz, dirua) ematen diena. 6.

AMARI EGINDAKO ZORRAK EZ DIRA INOIZ ORDAINTZEN (Zorra= deuda) Amek normalean dena ematen dute seme-alaben alde, baina seme-alabek ez dute beti modu berean erantzuten.

7.

ASKOREN MINA, TONTOEN ATSEGINA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
20130928-plentzia-esaera-zaharrak-azalpena by ukberri uribe kosta eta erandioko agerkari digitala - Issuu