ESPAZIO PUBLIKOAN ESKU-HARTZEAK EGITEKO GOMENDIOAK
URBANBAT
Espazio publikoan esku-hartzeak egiteko gomendioak. Bilbo. 2016 -2017
Zuzendaritza: URBANBAT Laborategiaren diseinua, koordinazioa eta dinamizazioa: ColaBoraBora URBANBAT Civersity UPV/EHU Maketzioa eta diseinua: Carlos Muñoz Sánchez, cAnicca [a+d+u] URBANBAT Erabilitako letra-tipoak erabilera askekoak dira: Josefín Sans - Regular, Italic y SemiBold (by Typemade) Neutra Text Alt - Book y Bold (alternativa libre) Three - Regular (by Jack Harvatt) Mapa: Created by Freepik Erabilitako ikonoak domeinu publikoan daude, ondorengoa izan ezik, zeintzuk Creative Commnos lizentzia duten: or. 10 - by Felipe Flórez or. 11 - by Gregor Cresnar or. 17 - by Claire Jones or. 22 - by arjuazka or. 24 - by Yu luck or. 26 - by Magicon or. 27 - by Thomas Helbig or. 30 - by Symbolon or. 31 - by Creative Stall or. 33 - by Antonio Vicién Faure
Creative Commons Lizentzia CC BY-SA 4.0 (autoreen aitorpena, eta berdin partekatu). Lizentzia honek dokumentuaren edo horren zati baten kopia, komunikazio publikoa, banatzea eta berrerabiltzea ahalbidetzen du.
GRUPO DE TRABAJO Dokumentu honetan bildutako gomendioak KALEA EGINEZ! hiritar laborategian atera ziren; honako pertsona, elkarte eta kolektibo hauek parte hartu zuten: Zigor Iturbe _ Arkitektoa Maialen Intxausti _ BEAZ Bizkaia María Asís Fernández _ BilbaoHistoriko-Expogela Amaia Izaola _ Civersity (UPV-EHU Hiria eta aniztasuna ikerketa taldea) Ekhi Atutxa _ Civersity (UPV-EHU Hiria eta aniztasuna ikerketa taldea) Patricia Campelo _ Civersity (UPV-EHU Hiria etaaniztasuna ikerketa taldea) Idoia Azkorra _ ColaBoraBora (Lankidetza praktiken diseinua) Txelu Balboa _ ColaBoraBora (Lankidetza praktiken diseinua) Beatriz Silva _ Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako koordinadora Iñigo Varona _ Pedro Tejada Sorlekua Arrate Presilla _Arkitektura ikaslea Irantzu Ibáñez _ Herritarren partaidetza eta komunitatearen garapen ikaslea Begoña González _ Galtzagorri- Kolectibo feminista Pilar Líbano _ San Frantziskoko Hiri Ortua Maria Ptqk _ Ikertzailea eta kultur produktorea Isabel Urkijo _ Kamaraka-Bizikidetza eta berdintasun politikak Javi Nevado _ Anti liburutegia Paula Castro _ Munduko Medikuak Euskadi Marie-Lucia Monsheneke _ Pan-Afrikako Mugimendua Carlos Muñoz _ RIEbilbao (Espazioak Trukatzeko Sarea) Marina Urrutikoetxea _ Sarean-Kulturgunea San Francisco Itxaso Bengoetxea _ URBANBAT (Hirigintza eta hiri-berrikuntza soziala) Gorka Rodriguez _ URBANBAT (Hirigintza eta hiri-berrikuntza soziala) Maria Arana _ URBANBAT (Hirigintza eta hiri-berrikuntza soziala) Patxi Ramos _ Uribarri Auzolanean Olga Ruiz _ Zinema Pop-Kultur elkartea
5
ESPAZIO PUBLIKOAN ESKU-HARTZEAK EGITEKO GOMENDIOAK
6
2016ko urriaren 14tik azaroaren 5era bitarte, KALEA EGINEZ! hiritar laborategia izan zen, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako agente soziokulturalentzat prestatzeko eta parte hartzeko gunetzat planteatuta. Aukera paregabea (elkar) ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta gure ingurunea modu jasangarriagoan hobetzen lagunduko duten estrategia bateratuen diseinuan lan egiteko. Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen jardunaldi estrategikoetan hautemandako premia eta eskarietan sakontzeko unea izan zen; izan ere, 20162019 aldian Bilboko goialdeko auzoen eraldaketaren jarraibideak finkatuko dituen jarduketa-agenda abiaraziko baitzuen Udalak. Laborategia URBANBAT hirigintzako eta gizarte-berrikuntzako 5. festibalaren programazioaren barruan burutu zen, Human Cities proiektuaren laguntzarekin; proiektu europar horrek hiriko espazioak pertsonekin diseinatzea sustatzen du. Laborategiaren helburuen barruan, parte-hartzaileen ikaskuntza, iruzkin, alderdi eta iradokizun guzti-guztiak bildu behar genituela proposatu genion geure buruari. Horiek guztiak hartuta, gure auzoetan etorkizunean egingo diren hirigintzako esku-hartzeetarako esparru estrategiko antzeko bat eratu dugu. Funtsean, gomendioak baino ez dira esparru hori, etorkizuneko esku-hartzeak gidatuko dituzten gomendioak, eta Bilboko Udalera helarazi ditugu, 2016-2019 aldirako jarduketen agenda estrategikoan aintzat har ditzaten. Gomendioak puntu edo gatazka garrantzitsuenen eta lehentasun handienekoen arabera multzokatu dira, eta horien guztien xedea da honako galdera honi erantzutea: Zer izan behar dugu kontuan Goialdeko Auzoetako espazio publikorako esku-hartze bat zehazteko garaian? Gomendio bakoitzarekin batera munduko hiri batean lokalizatutako adibide praktiko bat gaineratzen da. Etorkizuneko esku-hartzeetarako inspirazio gisa baliagarriak izan daitezkeen eta gida honek biltzen dituen proposamenak gauzatu daitezkeela frogatzen duten adibideak dira.
7
0 1 _ Hirigintzako esku-hartzeak erresilientzia handiagoko lurralde bat eratzen lagundu behar du
0 6 _ Kultura-erakundeen eta erakunde sozio-politikoen arteko muga gainditzea
0 2 _ Egiten duzun ekintzak ahalik eta onura handiena ekar diezaiela inplikatuei
0 7 _ Hiriko hutsarteak erabiltzea
0 3 _ Esku-hartze bakoitzak askotariko funtzioak izan ditzala
0 8 _ (Baliabideak aktibatuta) energia hartu eta gordetzea
0 4 _ Esku-hartzeei txikitasunetik ekitea
09_ Ez memoria(k)
0 5 _ Genero-ikuspegia txertatzea
1 0 _ Pasándolo bomba. Si no puedo bailar, ésta no será mi transición
ahaztu
auzoaren
1 1 _ Ez gehiago egin, baizik eta bestek egiten dutena (edo dagoeneko egina dagoena) baliatzea
1 6 _ Lankidetza-sareak beste auzo batzuekin
ezartzea
1 2 _ Kalea (+) egitea. Kolektiboak eta jarduerak kalera eramatea (emakumeak ikusgai bihurtzea oso garrantzitsua da)
17 _ Lehenengo estrategia: kontzientzia eta erlazioak zabaltzea eta sortzea
1 3 _ Ekintzetan aniztasuna txertatzea
1 8 _ Esku-hartzeek (edukiari eta helburuei dagokienez, edo gauzatzeko moduari dagokionez) garapen pertsonalari laguntzea (zuzeneko hartzaileez haratago)
14 _ Ekimenik ez “parte-hartzearen gradienterik” gabe (ekimen batean parte hartu ahal izatea emakumezko auzotarren prestasun partikularraren arabera)
1 9 _ Pertsonak, auzoaren neurri: haiengandik eta haientzat
1 5 _ Herritarrak prosumitzaile izan daitezen hezten laguntzea
2 0 _ ‘Bitxikeriekin’ ohitzea
1. Neighbourhoods in Transition: Casería de Montijo, Granada 2. PASaPAS, Sant Cugat del Vallés 17 3. Dispositivo de la Cebada, Madrid 4. Despacio Galileo, Madrid 5. Frauen-Werk-Stad I, Vienna 6. Park Fiction, Hamburg 7. Build on empty spaces, discover the invisible, San Miguel de Tucumán 8. RecycLab, Colombes 9. Portraits of Fado, Lisbon 10. Juegodromo, Caracas 11. Public Space Tools, Europe 12. El Casc, Villena 13. Superkilen Park, Copenhagen 14. Re New Town, Velenje 15. Lucie!, Bremen 16. The European Live the City network 17. Zoning It In, New York 10 18. Baldomer Solà, Badalona 19. Pedestrian urban model, Pontevedra 20. On the moon, Hénin-Beaumont
7 10
13
20 16
19 9
34 1
8
15 11
6 5 14
2 18 12
11
01
HIRIGINTZAKO ESKU-HARTZEAK ERRESILIENTZIA HANDIAGOKO LURRALDE BAT ERATZEN LAGUNDU BEHAR DU Lurralde bat erresilientea bada, bertan gertatzen diren aldaketetara errazago egokituko da. Esakune horrek motibatzen ditu trantsiziolurraldeak eta gure auzoetan txertatu nahi dugu ezaugarri hori.
Gomendioak:
| Proiektuak diseinatzean, hurbiltasuneko zirkuituak (baliabi| deak, profesionalak, hornitzaileak‌) aintzat hartzea. | Proiektuak diseinatzean eta gauzatzean, dauden baliabideak | berrerabiltzea eta birziklatzea aintzat hartzea. | Administrazio Publikoak hondakin berrerabilgarriak berrerabilt| zeko eta kudeatzeko/berreskuratzeko espazio bat eskaintzea.
12
01. ADIBIDEA
Iturria: torreonarquitectura.es
Trantsizio-auzoak: Casería de Montijo Casería de Montijo (Granada), 2013 Esku-hartze eremuak 21,36 ha. ditu, eta ahulezia-egoeran dagoen areatzat hartzen da, langabezia-tasa handia duelako, aldi baterako eta kualifikaziorik gabeko okupazioaren ehuneko handia dagoelako, ikasketarik ez duten herritar asko eta abar. Horretaz gain, etxebizitzaparkea berritzeko esku-hartze integral baten premian dago; igogailurik ez izatea eragozpen oso handia da adinekoen autonomiarako eta bizi-kalitaterako. Esku-hartzearen prozesu osoan herritarrek parte hartu ahal izan zuten, eta lagungarria izan da espazio publikoa hobetzeko eta zuzkidurak irisgarriak izateko. Gainera, auzoko 93 etxebizitza-blokeetatik 12 birgaitu eta hobetu ziren energiaren aldetik; hartara, eraikinek C02 gutxiago isurtzen dute. Halaber, auzoko Langabeen Elkartearen laguntzarekin, Beiro ibaiaren inguruko lurrak hobetu eta nekazaritzarako espazio publikotzat egokitu egin ziren.
Sustatzaileak:
Carmen Fayos, José María López, ADICI eta Torreón Arquitectura
Laguntzaileak:
Andaluziako Junta, Europako Funtsa, Langabeen Elkartea.
Web: www.torreonarquitectura.es
13
02
EGITEN DUZUN EKINTZAK AHALIK ETA ONURA HANDIENA EKAR DIEZAIELA INPLIKATUEI Ikuspegi komunetik eta kolektiboaren begietatik begiratuta jardutea beti
Gomendioak: egiten diren jarduketek ahalik eta onura handiena | Auzoan ekarri behar diete auzokideei (auzoan bizi eta lan egiten dute| nei eta auzoaz gozatzen dutenei): | • Auzokideek aldarrikatutako premiei erantzutea. • Populazioan izango duen zuzeneko eragina kuantifikatzea. • Auzoko profesionalak eta/edo langabeak kontratatzea obretako eta zerbitzuetako esku-hartzeetan.
14
02. ADIBIDEA
Iturria: Andrés Flajszer, pasapaslesplanes.cat
PASaPAS Sant Cugat del Vallés (Katalunia), 2014 Ikerketa-Ekintzako plataforma horrek Les Planes auzoak bere burua berroneratzea sustatzen du, hiri-metabolismoa hobetzeko asmoz eta, horretarako, lankidetzaren eta identitatearen balioak berreskuratu ditu. Gaur egun, auzoan jarduera ekonomikoa oso txikia da, eta langabezia-tasa handia. PASaPAS plataformak 4 proiektu bultzatu ditu: REC (pobrezia energetikoaren arazoari aurre egiteko), Espai(e) co (ikasleen, auzokideen eta enpresen arteko elkartrukerako gunea), Ruta Ringo Rango (oinezkoen ibilbideak egokitzea) eta Ámbito Pere Grau (auzoa eraldatzeari buruzko parte-hartze prozesua). Proiektu horietan enpresekin lankidetzan jardutea sustatzen da eta, hartara, auzoko langabeentzat okupazio-planak aktibatzen dira eta konfiantza-loturak ezartzen dira.
Sustatzaileak: Arqbag
Laguntzaileak:
Les Planes auzoko komunitatea, Sant Cugat del Valléseko udala, ETSAV-UPC eta tokiko enpresak
Web: www.pasapaslesplanes.cat
15
03
ESKU-HARTZE BAKOITZAK TZIOAK IZAN DITZALA
ASKOTARIKO
FUN-
Esku-hartzea gauzatzean, auzoan identifikatuta dagoen eta benetakoa den premia bati baino gehiagori erantzun diezaiola esan nahi dugu.
Gomendioak:
| Esku-hartze bat diseinatzeko jarraibideek bi funtziori, gutxienez, | erantzun diezaietela derrigorrezkotzat ezartzea eta, aldi berean, | auzokideek aldarrikatutako premiei ere erantzutea.
16
03. ADIBIDEA
Iturria: todoporlapraxis.es
Cebadako instalazioa Erdialdeko barrutia (Madril), 2011 La instalación, que tiene como objetivo la autogestión de un equipamiento deportivo temporal, se sitúa en la Plaza de la Cebada, un solar que se encontraba cerrado y abandonado. Su ubicación estratégica e histórica dentro de la ciudad lo hacía un punto interesante de reactivación urbana. El programa del dispositivo incluye: una cancha multiusos, un almacén, un centro social, un cine de verano, unas gradas y una huerta sustentable. Esta estructura parasitaria crece de diferentes formas e incorpora nuevos programas a medida que se hacen necesarios. El sistema se expone como un medio efectivo tanto para la arquitectura, como para que diferentes aspectos sociales de vulnerabilidad puedan modificarse en profundidad mediante el fomento de la cooperación social.
Sustatzaileak:
Todo por la praxis
Laguntzaileak:
FRAVM, Avecla eta La Corralako auzo-elkarteak, hainbat kolektibo eta auzotar, eta IDensitat Kirol Kontseilu Gorenarekin
Web: www.todoporlapraxis.es
17
04
ESKU-HARTZEEI TXIKITASUNETIK EKITEA Askotan ikusi dugu proiektu integral eta faraonikoak gauzatzea oso zaila izan dela, zirkunstantzia eta premia handiak eskatzen zituztelako. Proiektu horietan esku-hartze oso luzeak egin behar izaten dira, eta espazioaren erabilera (eta egokitzapena) hipotekatzen dute.
Gomendioak:
| Hasiera bat eta garapen mailakagarria duen ekintza-plana diseinatzea.
| Ekintza, etapa prozesu bakoitzak garrantzia du bere kabuz, | nahiz eta estrategia nagusiago baten barruan biltzen diren. | Ekintzak, etapak, baliagarriak dira eragiteko, jarduteko, bai| na baita ekintza-plana bera aztertzeko eta balioesteko ere. | Aldian behin horiek testatzea “aldi baterako hirigintzaren� | bitartez (Place Making), proposamenak egokiak ote diren | egiaztatzeko, teknikariekin, erabiltzaileekin eta auzokideekin | batera. Metodologia horrekin, etorkizuneko hirigintzako esku| hartzeak xehetasun handiagoz diseina daitezke, aldez aurretik | testatuta, eta auzokide/erabiltzaileen eta hiri-kudeatzaileen | arteko parte-hartze bide bat zabalik izanik denbora luzez. | Ekintza txikiak koordinatu edo gehitu egin daitezke, edo jada | abiarazita dauden proiektu edo gauzak balia daitezke.
18
04. ADIBIDEA
Iturria: somoschamberri.es
Despacio Galileo Chamberí (Madril), 2017 Esku-hartzea Chamberí Zona 30 proiektuari dagokio eta Airearen kalitatearen eta Klima Aldaketaren A planaren barruko proposamena da; esku-hartzea itzulgarria da, Galileo kaleko 60 metro oinezkoentzako bihurtzean datza, hirigintza tastikoaren tresnak erabilita. Tarte horretan, zirkulaziorako errei bakarra jarri da bizikletentzat, larrialdietako ibilgailuentzat eta hiri-zerbitzuentzat. Gainera, espazio publiko berri bat sortu da Galileo Kultura Etxearen parean. Gauzatzeko, seinaleztapen bertikala eta horizontala erabili da, zoladuretarako pintura berezia, hiri-altzariak eta lorezaintzako elementuak, besteak beste. Probaldian (urtebetekoa izatea aurreikusi dute), espazioaren funtzionamendua balioetsiko da, baita trafikoa eteteak inguruneko mugikortasunean eragiten dituen ondorioak ere. Prozesu horretan, ebaluazio jarraituak egingo dira auzokideekin eta merkatariekin.
Sustatzaileak: Madrilgo Udala
Laguntzaileak:
Hécate Ingeniería, SL
Web: www.madrid.es
19
05
GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEA Goialdeko auzoetako espazio publikoa gizonek erabiltzen dute gehienbat. Baina kezkatzen gaituen gauza bakarra ez da kale eta plazak nola erabiltzen diren. Kale eta plaza horien diseinua ez dago genero-ikuspegia aintzat hartuz pentsatuta, hau da, ez dago pentsatua pertsona guztiek libreki eta segurtasunez erabili ahal izateko..
Gomendioak:
| Espazio publikoak emakume guztientzat seguruak eta biziga| rriak izan daitezen ahalbidetzea: • Espazio argiak (puntu beltzik gabe). • Espazio zabalak • Espazio egokituak
| Generoari buruzko kalitatezko prestakuntza ematea hirigint| zako esku-hartzean lan egiten duen profesional orori. | Hirigintzako esku-hartze | aukera ematea.
guztietan emakumeek lan egiteko
| Instalazio publiko guztietan (eraikinak, zerbitzuak) haurtzain| degi-zerbitzua eta emakumeen mendeko pertsonei akonpai| natzeko zerbitzua eskaintzea. | Kale eta plazei emakume handien izenak jartzea.
20
05. ADIBIDEA
Iturria: tlraum, picssr.com
Frauen-Werk-Stad I Viena (Austria), 1997 Proiektua urbanista eta arkitekto emakumezkoek diseinatu dute, eta gizarte-mugimenduetako emakumeek eta etorkizuneko erabiltzaileek ere izan dute parte-hartzea. 350 etxebizitza sozialen proiektua diseinatzeko funtsezko irizpidetzat emakumeen eta eguneroko bizitzako premiak hartu ziren. Diseinuaren printzipioak honako alderdi hauetan oinarritu ziren: espazio malguak, bizitzako etapa guztietarako; elkarreragiteko aukera, topaketarako espazioen bitartez; etxebizitzen arteko konexioak, eraikinaren kanpoaldearen eta barrualdearen artean loturak ezarrita; zerbitzu komunitarioak (haurtzaindegia, osasun-etxea eta abar); jolasaren garrantzia, adingabeen premiei erantzuten; segurtasunari arreta ematea, ongi argitutako espazio zabalak sortuta, eta bizikletak eta haur-kotxeak gordetzeko espazio osagarriekin. Gaur egun, Austriako arkitekturaren teoriko garrantzitsuenetako baten izenez deitzen diote: Margarethe Schutte-Lihotzky Hof.
Sustatzaileak:
FrauenbĂźro, Franziska Ullmann, Elsa Prochazka, Gisela Prodeka eta Liselotte Peretti
Web: www.wien.gv.at
21
06
KULTURA-ERAKUNDEEN ETA ERAKUNDE SOZIO-POLITIKOEN ARTEKO MUGA GAINDITZEA Eremu edo posizio desberdinetatik elkarrekin lan egiteak prozesuak hobetu eta aberastu ditzake. Tamalez, hori egiten ohituta ez gauden arren, badira adibideak, guretzat inspirazio-iturri izan daitezkeen adibideak; badira metodologiak, guk praktikan jar ditzakegun metodologiak; eta badira profesionalak, gure laguntza eman eta akonpainatu gaitzaketen profesionalak.
Gomendioak:
| Gizarte-arloarekin lotutako kultura- eta enpresa-proiektuak | indartzea.
22
06. ADIBIDEA
Iturria: park-fiction.net
Park Fiction
Hamburg (Alemania), 1995 Parkea kokaleku ederrean dago, kaiari begira, eta hiriko gobernuak inbertitzaileei saldu zien. Komunitateak parke publiko bat eskatu zuen, biztanleriaren dentsitate handiko tokia baitzen. Joseph Beuys artistaren Eskultura Sozialaren kontzeptuaren ildoari jarraikiz, tokiko artistek, okupek eta familiek modu estetikoan kanalizatu zituzten euren aldarrikapenak Park Fiction proiektuan. Paraleloan, planifikazioko hirigintza-prozesu bat antolatu zen, ahalik eta pertsona eta ideia gehien inplikatzeko asmoz eta ideia-jasaren prozesua jolas moduan egite aldera. Horretarako, ‘ekintza-kit’ eramangarriko plangintza-bulego bat zabaldu zen eta, horrekin batera, lortu nahi zuten parkea iragartzeko hitzaldiak, erakusketak eta jarduerak egin zituzten. 10 urte behar izan ziren proiektua burutzeko, documenta 11 erakusketan parte hartu zuen (munduko arte garaikideko erakusketa garrantzitsuenetako bat da).
Sustatzaileak:
St. Pauli barrutiko artistak, aktibistak eta familiak.
Web: www.park-fiction.net
23
07
HIRIKO HUTSARTEAK ERABILTZEA Azken urteotan lan handia egin da gure auzoetako espazio hutsetan esku hartzeko; dena den, bada oraindik hainbat orube, lonja, pisu, txoko... hutsik. Espazio horiek aprobetxatzea aukera bat izateaz gain, gure ustez, auzoak hirigintzaren aldetik kohesionatzeko lagungarri ere bada, dagoena baliatuta.
Gomendioak:
| Mapa batean hiriko hutsarteak identifikatzea. | Arkitektura Kolektiboen Sareak eskaintzen duen espazio/ | orubeak aktibatzeko gidak erabiltzea eta baliatzea; nazioar| teko sare horrek hiri-ingurunea lankidetzan eraikitzearen alde | lan egiten du. | Bartzelonako Foru Aldundia garatzen ari den esperientziak | eta egiteko moduak ezagutzea eta ezartzea; izan ere, aldundi | hori espazio hutsak aldi baterako erabiltzeko tokiko aktibazio| politikak indartzen ari da Espais Bluilts proiektuaren bitartez. | Beste esperientzia batzuk ekartzea/ezagutzea, erakundeekiko la| gapen, esku-hartze eta negoziazio prozesuen xehetasunen berri | izateko. | Proiektuak aktibatzeko orubeak eskatzen ari diren kolektibo, | eragile eta proiektuak identifikatzea. | Gizartearen eta kulturaren arloetako kolektibo/programak | gonbidatzea orubeak erabiltzera eta orubeak aktibatzearekin | bat egitera. | Hirigintza egokigarria edo “bien bitarteko� hirigintza txertat| zea espazioak une jakin batean aktibatzeko. 24
0 7. A D I B I D E A
Iturria: Andru Lopez, plataformaurbana.cl
Hutsartea eraikitzea, ikusi ezin dena aurkitzea San Miguel de Tucumán (Argentina), 2014 La intervención forma parte de un proyecto elaborado por estudiantes y académicos de la Facultad de Arquitectura y Urbanismo de la UNT donde se identificaron con anterioridad alrededor de 100 solares vacíos de la ciudad. La recuperación de estos espacios abandonados contribuye a mejorar la calidad ambiental de la zona, de la percepción del entorno, la identidad social del barrio y evita problemas de inseguridad y degradación. Con esta idea, la esquina entre Crisostomo Álvarez con Moreno, se piensa como un lugar de encuentro y juego. Un nuevo espacio que invita a los vecinos a pasar un tiempo e interactuar, y que mejora el paisaje del entorno. El mobiliario utilizado para este fin se ha creado a través de la reutilización de materiales y tiene tres características principales: adaptabilidad, ligereza y mutabilidad.
Sustatzaileak:
Tucumángo Unibertsitate Nazionaleko Arkitektura eta Hirigintza Fakultatea.
Web: www.facebook.com/construirelvacio/
25
08
(BALIABIDEAK AKTIBATUTA) ENERGIA HARTU ETA GORDETZEA Auzoan dauden baliabideak berriz pentsatzea eta baliabide horiek nola balia ditzakegun aztertzea erabilera berriak izan ditzaten, baita baliabide horien energia-eraginkortasuna nola hobetu ere.
Gomendioak:
| Lehendik badagoen hori erabiltzea eta egokitzea: • Auzo Etxea asteburutan irekitzea eta jarduerak egitea. • Espaloiak handitzea eta egokitzea. • Kaleetatik aparkalekuak kentzea • Garraio publiko bidezko komunikazioa hobetzea.
| Erabilgarriak ez diren elementuak kentzea eta produktiboenak | indartzea: • Energia garbien sistemak erabili eta ezartzea obra publiko orotan. • Zabor-bilketa kutsatzen ez duten ibilgailu txikiekin egin dadin indartzea. • Birziklatze-sistema hobetzea • Konpostagailuak jartzea.
26
08. ADIBIDEA
Iturria: r-urban.net
RecycLab Colombes (Francia), 2012 RecycLab proiektua ekonomikoki ahulduta dagoen Colombes zonaldean egin zen, eta R-Urban bottom-up ekimenaren barruko lau instalazioetako bat da; R-Urban ekimenaren bitartez hiri-erresilientziaren ahalmena hobetzen da, auzoaren eraldaketa soziala, ekonomikoa eta ekologikoa xede duten eta autokudeatzen diren ekipamendu komunalen bitartez. Instalazio horren kasuan, 400 m²-ko egurrezko pabiloi bat da; biltegiak eta tailerrak daude bertan, birziklatutako materialak biltzeko, eta material horiek eraikuntzaelementu bihurtzeko. Kalkuluen arabera, urtean inguruan bildutako hondakinen ehun bat tona birziklatzen eta berrerabiltzen dituzte. Era berean, pabilioian coworking-eko aretoak ere badira; tokiko diseinatzaileak eta artisauak biltzen dira areto horietan, eta konponketako tailerrak, lankidetzan oinarritutako diseinuko tailerrak eta lagundutako autoeraikuntzako tailerrak egiten dira, auzokideentzat.
Sustatzaileak:
AAA, Colombeseko Udala eta Europar Batasuna
Laguntzaileak:
Public Works, Haus-de-seine, Ile de France, Maison Forest, Logica Bois, CAPSA, Etamine, Oregon eta Aquatiris..
Web: www.r-urban.net 27
09
EZ AHAZTU AUZOAREN MEMORIA(K) Gure ustez garrantzitsua da auzoaren historia biltzea eta gogoratzea. Auzo honen iraganeko bizitza ez ahaztea eta balioa ematea horri. Auzo baten nortasuna iraganean oinarrituta eraikitzen da, eta gure ustez garrantzitsua da iragan hori berreskuratzea, orain ere gogoan izateko eta aurrerantz eraikitzen jarraitu ahal izateko.
Gomendioak:
| Memoria duten eraikin eta tokiak mapeatzea. | Etapa historikoak azaltzeko gailu informatikoak sortzea. | Obrako materialak erabiltzea auzoaren memoriari buruzko | informazioa biltzeko, eta ongi ikusteko moduko tokietan jartzea.
| Hiria hobetzeko eta birgaitzeko etorkizuneko esku-hartzeetan | (espaloiak zabaltzea, zoladurak berritzea‌) auzoaren historia| ren zati bat adierazten duten material/gailuak erabiltzea. | Auzoaren nortasuna eta historia gordetzeko legeak txertatzea. | Genero-ikuspegia eta auzoko emakumeen historia berresku| ratzea ere txertatzea. | Emakumeekin lan egiten duten elkarteekin aldez aurretik lan egitea
28
09. ADIBIDEA
Iturria: lisbonbylight.com
Fadoaren erretratuak Lisboa (Portugal), 2013 Lisboako bost auzoetako bat Mouraria da: kale estu-estuak ditu, eta autorik ez. Izenak dena adierazten du: Mouraria izan zen hirian nagusi ziren mouroen azken kokalekua, eta lau mendez egon izan ziren bertan. Gerora, batik bat, arrantzaleen bizileku izan da. Zenbait historialariren teoriaren arabera, haien kantuen malenkonia eta mina izan daiteke fadoen jatorria. Retratos do Fado esku-hartzea auzoko jendeari egindako omenaldia da, baita fadoarekiko duten grinari ere. Auzoko kaleak argazki-galeria bihurtu dira: besteak beste, lehenengo fado-abeslariak non bizi ziren adierazten digute, edo Severak, auzoko emagaldu batek, nostalgiaz beteriko melodien bitartez bezeroak nola erakarri nahi zituen.
Sustatzaileak: Camilla Watson
Laguntzaileak:
Lisboako Udala, Fregueira do Socorroko Junta eta Fadoaren Museoa
Web: www.camillawatsonphotography.net
29
10
PASÁNDOLO BOMBA. SI NO PUEDO BAILAR, ÉSTA NO SERÁ MI TRANSICIÓN ILudikotasuna eta jolasa uztartzea bizikidetza eraikitzeko eta hezkuntzarako tresna eta bidetzat. Ez badugu ludikotasuna gure espazioetan (publikoetan) txertatzen, ez dira erabiliko.
Recomendaciones:
| Hirigintzako esku-hartze guztietan espazioen erabilera lu| dikoak eta kulturartekoak aintzat hartzea.
30
10. ADIBIDEA
Iturria: picocolectivo.org.ve
Juegodromo Caracas (Venezuela), 2015 Kultura aktibatzeko prozesu baten ondorioz Los Frailes eta Canaima komunitateko neska-mutikoek “La Yaritagua� kalean egindako esku-hartzea, Le Ceiba Ekipamendu Komunalen Sistema proiektuaren garapen-esparruan. Auzoko plaza espontaneo auto-aktibatu batean 80 metro koadroko eremua okupatzen du; pintura erabilita, 5 erabilera ludiko formalizatu dira: futbolitoa, hegazkina, gomazko pilotatxoa, tronpoa eta taimak. Guztiak ere espazio txiki baten baitan, kolorearen araberako irakurketa eginez. Horiarekin dinamikak mugatzen dira, laranja eta urdina arreta-eremuetarako dira, eta izokin-kolorea, aldiz, eremu neutraletarako. Diseinatzeko garaian, haurrek jolas-plazatzat hartu zuten bidexka eta, euren imajinarioa baliatuta, eurek euren espazioaren erabilerak zilegiztatzen dituzten prozesu bat abiarazi zuten, bizikidetza ludikoan oinarrituta interakzioa eratzen duten zeinuekin.
Sustatzaileak: Pico Colectivo
Laguntzaileak:
Los Frailes eta Canaima komunitateko umeak
Web: www.picocolectivo.org.ve/juegodromo/
31
11
EZ GEHIAGO EGIN, BAIZIK ETA BESTEK EGITEN DUTENA (EDO DAGOENEKO EGINA DAGOENA) BALIATZEA Auzoan lan asko dago egina, eragile askok egin izan dute lan eta jarraitzen dute lanean auzoan eta auzorako, hainbat arlotan. Abiarazita dauden proiektu eta ekimenak, auzoaren premiak eta eskaerak betetzen dituztenak. Lehendik badagoen aberastasun guztiari balioa ematea, proposamen berrietan pentsatzen hasi aurretik.
Gomendioak:
| Espazioak Elkartrukatzeko Sarearen eta Taldeen | nakundearen lana indartzea, ikusgai egitea.
koordi-
| Ekintzak ikusgai egitea ekintzen egutegi komuna sortuta, eta | egutegi hori paperean (postontzietan botata) nahiz digitalean | argitaratzea. | Auzoko eragileak espazio publikoan ikusgai bihurtzea, euska| rri fisiko baten bitartez. Adib.: kaleetan panelak jartzea, kale | horietan jarduten duten eragileak zeintzuk diren aurkezteko | eta zer egiten duten azaltzeko.
32
11. ADIBIDEA
Iturria: encajesurbanos.com
Public Space Tools Europa, 2015 Public Space Tools (PST) tresna digital bat da; hainbat hizkuntzatan dago (gaztelaniaz, ingelesez eta grezieraz), eta herritarren ahalduntzea sustatzeko sortu zen, espazio publikoa modu kritikoan, sortzailean eta ez-konbentzionalean erabiltzeko. PST plataforma interaktibo bat da, software librean oinarritzen da eta erabiltzaileek egindako sarrerak biltzen dituen mapa bat du: besteak beste, bide publikoaren lege-erregulazioari buruzko informazioa, jardunbide egokiak, errezeta eta gomendioak, eta abusuen salaketak. Arquitecturas Colectivas-ek argitaratutako Espazio Publikoa Aktibatzeko Gidarekin hasitako lanaren jarraipena da plataforma hori, eta helburua honako hau du: espazio publikoa prokomuntzat hartzen duten herritarren aldarrikapenarekin konprometituta dauden talde eta kolektiboen ahaleginak ezagutaraztea eta bultzatzea, espazio komun horren alde lan egiteko prest eta besteekin batera gozatzeko prest talde eta kolektiboen ahaleginak, alegia.
Sustatzaileak:
Straddle3 eta WWB
Laguntzaileak:
LaFรกbrikadetodalavida eta European Cultural Fundation
Web: www.publicspace.tools 33
12
KALEA (+) EGITEA. KOLEKTIBOAK ETA JARDUERAK KALERA ERAMATEA (EMAKUMEAK IKUSGAI BIHURTZEA OSO GARRANTZITSUA DA) Gure auzoetan dago hiriko kolektibo, elkarte eta ekimenen ehuneko handiena, baina askotan, batzuk eta besteak ikusezin bihurrarazten dira espazio publikoan eta, horren ondorioz, eraginkortasuna eta potentziala galtzen dute.
Gomendioak:
| Espazio publikoan eragina duten proiektuak indartzea. | Espazio publikoan kultura/gizarte-ekintzak egiteko baimenak | malgutzea. | Jarduerez lepo dauden espazioak (akustikoki saturatutako ere| muekin kontrastatuta daudenak) jarduerez hustea, gutxiegi | erabiltzen diren espazioak bereizteko eta indartzeko.
34
12. ADIBIDEA
Iturria: alicantepechakucha.org
El Casc Villena (Valentzia), 2014 Jaialdi bat da, eta hiri-plangintzako eragile guztiak koordinatzea eta inplikatzea proposatzen da, proba-esparru integral, partaidetu eta akademikoa bihur dadin, hiri-plangintzako prozesuen osagarri eta, horretarako, tresna ofizialen eta gizarte-errealitatearen arteko arraila gaindituta. Diziplina anitzeko hainbat tailer dira, eta hiria dute jolas-taula. Etengabeko parte-hartze prozesu bat da, herritarrek beren hiriarekin eta beren historiarekin dituzten afektuak azaleratzen dituena eta, horretarako, elkarrizketa eta konplizitateak sustatzen ditu, hiri-berroneratzean inplikatutako eragile guztiak koordinatzeko beharrezkoak diren aldetik. Gainera, Villenako herritarrek herrigune historikoari buruz zuten pertzepzioa aldatzeko ere balio izaten ari da, jaialdia hor kokatzen baita.
Sustatzaileak:
Villenako Udala, Alacanteko Unibertsitatea eta El Fabricante de Espheras arkitektoen kooperatiba
Laguntzaileak: Asociaciones de vecinos y culturales y patrocinadores privados
Web: www.elcasc.com
35
13
EKINTZETAN ANIZTASUNA TXERTATZEA Esku-hartze publiko orotan, aniztasuna txertatzea, inklusiboak izatea... beti agertzen da paperetan. Argi utzi nahi dugu ez garela jatorriari soilik buruz ari, baizik eta baita adinari, generoari, ekonomiamailari, kultura-mailari... buruz ere.
Gomendioak:
| Ekimenak aniztasunean oinarrituta diseinatzea, dela barne| aniztasuna (lantalde heterogeneoak), dela kanpo-aniztasuna | (xede-hartzaile heterogeneoak). | Aniztasunetik abiatutako proiektuak planteatzea, oinarrizko pre| miei –hala nola, enpleguari, heziketari...– erantzuteko erabilga| rriak diren proiektuak: • Tailer-eskolak sortzea (lanbideen garrantzia: arotzeria mekanikoa eta abar) gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden edo baztertuta dauden kolektiboen hezkuntza-prestakuntzako eta enpleguko premiei erantzun ahal izateko. • Lanpostuak sortzea lankidetza-eredu berrien bitartez: eraikin publikoak birgaitzea, tailerrak edo denda txikiak birkokatzea gizarte-ekonomian oinarrituta.
36
| Aniztasunaren eta espezifikotasunaren arteko oreka: • Ekimen sortaren aniztasuna aintzat hartzea. Baina ekimen bakoitzak ez du zertan beti askotarikoa izan. • Aniztasunen barruko aniztasuna aintzat hartzea.
| Aniztasuna estereotipoetan ez oinarritzea: • Ez murriztu aniztasuna ohikoak zaizkigun adierazpenetara (musika, dantza, janaria…).
| Auzo-eskubidea. Nori zor zaio?: • Hizkuntza inklusiboa kolektibo guztientzat: “Gure auzoak berreskuratzea”. Gureak, baina norenak? Kulturalki inklusiboa den hizkuntza erabiltzea, “gure” horretan “guztiak” biltzen dituena: kultura guztiak, jatorri guztiak…
| Esku-hartze bakoitzari egokitutako adierazleak sortzea.
37
38
13. ADIBIDEA
Iturria: big.dk
Superkilen Park Copenhague (Danimarka), 2012 Proiektua Nørrebro auzoan kokatzen da, hiriko aniztasun etniko handieneko auzoetako batean. Parkea diseinatzeko garaian, munduerakusketa baten kontzeptuan oinarritu ziren, 50 nazionalitate baino gehiago bilduko dituen erakusketa. Auzotarrak beren kulturaren elementuak eta beren ideiak proiekturako aurkezteko gai izan dira. Parkea hiru eremu nagusitan banatzen da (Plaza Gorria, Merkatu Beltza eta Parke Berdea), eta aisialdirako eta kiroletarako instalazioak ditu, arte-instalazioak, baita mundu osoko landare-espezieak ere. Eskaera tipikoei erantzuten die, hau da, berdegune gehiago edo aisialdirako gune gehiago izateko eskaerei eta, gainera, haien imajinarioak hartu eta moldekatu egiten ditu nortasun desberdinen batura batean, esanahi kolektibo berriak sortuz. Nahasketak eragindako aberastasunaren ospakizun kosmopolita da.
Sustatzaileak:
Copenhagen Municipality, Realdania eta BIG
Laguntzaileak: Topotek1, Superflex, Lemming Eriksson eta Flemming Borreskov
Web: www.big.dk/#projects-suk
39
14
EKIMENIK EZ “PARTE-HARTZEAREN GRADIENTERIK” GABE (EKIMEN BATEAN PARTE HARTU AHAL IZATEA EMAKUMEZKO AUZOTARREN PRESTASUN PARTIKULARRAREN ARABERA) Arreta handia ematea parte-hartze prozesuei: parte-hartzea gauzatzeko pentsatzen ditugun une edo formak; nori ahalbidetzen diogun parte-hartze hori; zein unetan eta zein tokitan irekitzen diren espazio horiek eta zein helbururekin.
Gomendioak:
| Hasieratik eta prozesu osoan parte hartzea: • Parte-hartzea ez da ezerezetik sortua. • Aldez aurretik ikertzea eta ekintza-plana elkarrekin prestatzea.
| “Atsegin dut” sakatzea ez da parte hartzea: • Parte-hartze aktiboa neurtzeko adierazleak sortzea.
| ‘Administrazioaren logoa baldin badago, ordainsaria izan be| harko luke’: administrazioak bultzatutako parte-hartze proze| suak baldin badira, auzotarren parte-hartzea ere ordainpekoa | izango da (aldeen artean erlazio orekatuagoa lortzeko). • Jardunbide egokien kodea Administrazio Publikoaren eta eragile eta kolektiboen arteko erlazioan.
40
14 . A D I B I D E A
Iturria: members of the velenje brigadiers society, publicspace.org
Re New Town Velenje (Eslovenia), 2013 Esku-hartzea Gorica auzoko 3.000 m²-ko zabalgune zirkular batean kokatzen da; gaur egun ez da erabiltzen eta hondatuta dago, baina aire zabaleko aisialdirako gune izateko pentsatuta zegoen. ReNewTown programaren helburua herritarrak inplikatzea da, auzoen berrikuntzan inplikatzea. Horregatik, obrari ekin aurretik, bizilagunek espazioaren mantentze-lanetarako plan bat egin zuten, eta erreforma-lanak bukatutakoan plana betearazteko konpromisoa hartu zuten. Prozesuan, auzokide boluntarioen brigadak eskuzko operazioez arduratu ziren eta berariaz sortutako behin-behineko kanpamentu batean egiten zuten lo. Herritarren parte-hartzeak tokia eurenagotzat sentitzeko balio izan du, erabilera indartzeko, baita kultura anitzeko komunitate bat kohesionatzeko ere, esloveniarrez, bosniarrez, kroaziarrez, serbiarrez eta errumaniarrez osatutako komunitatea baita; kanpamentuak efektu hori areagotzen lagundu du.
Sustatzaileak:
Velenjeko udala, adkrajine d.o.o. eta Damjan Cerne
Laguntzaileak: Kaja Flis eta auzokideak
Web: www.renewtown.eu/renovation-velenje.html 41
15
HERRITARRAK PROSUMITZAILE IZAN DAITEZEN HEZTEN LAGUNTZEA prosumitzaile = produktore + kontsumitzaile. Auzoa bizi duten pertsonak ditugu buruan, bai auzoa –auzoko azpiegitura, baliabide eta espazioak– erabiltzen dutelako, bai horiek guztiak eraikitzen eta horiei guztiei forma ematen dietelako.
Gomendioak: esku-hartzeetan, herritarrak kontsumitzaile ardu| Hirigintzako | ratsu izateko heziko dituzten ekintzak sartu behar dira: • Berdeguneetan landareak egongo dira basa-abereek jateko modukoak, edo mantentze-lan gutxi behar dutenak. • Jardunbide egokiak sustatzea pizgarrien bitartez, hala nola konpost-edukiontziak jartzea eta horiek erabiltzen dituztenei landare jangarriak ematea saritan.
42
15. ADIBIDEA
Iturria: Aintzane del Río, urbanbat.org
Lucie! Bremen (Alemania), 2013 Futbol-zelai baten tamainako zementuzko plaza huts batean, auzoko kolektiboek lorategi komunitario bat sortzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Lucie!; topagune bat da, eta baratzezaintzarako eta erlezaintzarako ez ezik, kontzertuak eta hitzaldiak egiteko ere balio du, eta merkatu txikia eta aire zabaleko kafetegia ere bada. Proiektuaren helburua gizartean kontzeptu ekonomiko berri bat txertatzea da, auzoari hiriaren potentzial baliotsua erakutsita eta biztanleak hiriko produktore eta kontsumitzaile bihurtuta.
Sustatzaileak:
Nachbar_innen, Senior_innenwohnheim eta KiTa
Laguntzaileak:
Auzoko Aholku Kontseilua, Bremengo Komunitateko fundazioa, “Spielräume schaffen” ekintza komunitarioa eta ZZZ.
Web: www.ab-geht-die-lucie.blogspot.com.es
43
16
LANKIDETZA-SAREAK EZARTZEA BESTE AUZO BATZUEKIN Auzoaren barruko mugimenduak ez ezik, kanpoko mugimenduekin ere konektatzeko premiari erantzunez. Hartara, hiria auzoetatik abiatuta eraikitzea lortuko dugu.
Gomendioak: Auzoetako gizarte-mugimendu/ekimenetarako gomendioak:
| Beste auzo, hiri, herrialde... batzuetan dauden antzeko proie| ktu eta ekimenak identifikatzea, gure proiektuaren plangint| za eta diseinua egiteko garaian. | Ekimena auzo guztietan aurkeztea: ezagutaraztea, sareak | sortzea. | Auzoetako eragileen artean bilerak antolatzea aldizka: ba| teratze-lana egiteko, partekatzeko uneak izateko eta abar. | Eragileen arteko konfiantza-puntuak, elementu komunak | (izendatzaile komunetako txikienak) eta hurbiltasun-elemen| tuak identifikatzea. | Tokiko ekintzatik, ekarpen positiboa, eraldatzailea eta eredu | konbentzionalaren alternatiboa egin duten eragile eta eki| menak gogoratzea eta balioestea.
44
Administrazio Publikoarentzako eta Tokiko Gobernuarentzako gomendioak: arteko konexioa bereziki aintzat hartzea mugikortasuna | Auzoen diseinatzeko garaian, honako irizpide hauei jarraikiz: | • Eraginkortasun-irizpideak: geldialdiak nola banatu. • Irizpide ekonomikoak: garraiobide-aldaketak merkatzea eta txartel bakarra sortzea hainbat garraiobide publiko hartu behar diren ibilbide bakoitzerako. eragile biltzen dituzten ekimenak modu positiboan ba| Hainbat lioestea lehiaketa publiko batean aurkezten direnean. | bat ezartzea (ekonomikoa edo ez) sareetan parte | Laguntza-ildo hartzen duten edo hartzeko asmoa duten eragileentzat, be| tiere baliabiderik ezparte badute. | hasiberriei aukerak eta laguntza ematea eta bultzatzea, | Ekimen betiere baliabide gutxi badituzte eta testuinguru berrira egokitzen | eta moldatzen badira. |
45
Iturria: elcorreoweb.es
46
16. ADIBIDEA
Iturri: 20minutos.es
Hiria bizi Europan sarea Europa, 2014 Auzo-plataforma honen helburua tokiko, nazioko eta Europako erakundeetan eragina izatea da, herrigune historikoetako bizilagunak babes ditzaten; izan ere, herrigune historikoek balio handia dute kultura- eta gizarte-arloko ondaretzat, baina aisialdiko parke huts bihurtzeko arriskuan daude, turistifikazioaren, gentrifikazioaren eta gaueko aisialdiaren... ondorioz, jarduera ekonomikoaren eta lanpostuen argudio funsgabe eta zitalaren izenean. Gaur egun, Europako 50 hiri baino gehiagotako erdiguneetako auzo-elkarteen babesa lortu du plataformak, antzeko arazoak dituztelako eta biztanleen bizimodua baldintzatuta dagoelako. 2016an, lehen dokumentua adostu zen: Gaueko Aisialdia Erregulatzeko Europako Manifestua
Sustatzaileak:
Réseau “Vivre Paris !””
Laguntzaileak: Europako Auzo Elkarteak
Web: www.vivre-la-ville.fr
47
17
LEHENENGO ESTRATEGIA: KONTZIENTZIA ETA ERLAZIOAK ZABALTZEA ETA SORTZEA Auzoa osatzen duten alde guztiak kontzienteago egitea, auzoari forma ematen dioten eta auzoa eratzen duten jardunbideak gauzatzen dituzten eragile guztiak.
Gomendioak:
| Komunikatzea, | egitea.
lehendik badiren ekintzak/eragileak ikusgai
| Auzoaren diskurtso soziala berreratzen laguntzen duten eragi| le eta ekintzak sustatzea.
48
17. A D I B I D E A
Iturria: welcometocup.org
Zoning It In New York (Estatu Batuak), 2017 Udalak Jerome del Bronx etorbideko 73 etxadi berriz zonakatuko zirela iragarri zuen. CUP elkarteak diseinua eta artea baliatzen ditu hirigintza-politikak eta konpromiso zibikoa parte-hartze komunitarioaren bitartez ulertzeko tresnatzat; eta Bronxeko LGJ eskolako ikasleei honako hau galdetu zieten: Zer da berriz zonakatzea eta nork erabakitzen du zer auzo sartzen diren prozesuan? Gaia aztertzeko, ikasleek Bronx-aren etorkizunean esku hartzen duten eragileekin hitz egin zuten, hau da, komunitateko kideekin, gobernuko funtzionarioekin... Horrela sortu zuten Zoning It In..., auzoak berriz zonakatzeko gida bat, hirian zer nolako inpaktua duten eta komunitateek prozesuan ahotsa izatea nola lor dezaketen azaltzen duena.
Sustatzaileak:
Centro de PedagogĂa Urbana (CUP)
Laguntzaileak:
NYC Department of Cultural Affairs, Zuzenbide, Gobernu eta Justizia Eskola (LGJ).
Web: www.welcometocup.org
49
18
ESKU-HARTZEEK (EDUKIARI ETA HELBURUEI DAGOKIENEZ, EDO GAUZATZEKO MODUARI DAGOKIONEZ) GARAPEN PERTSONALARI LAGUNTZEA (ZUZENEKO HARTZAILEEZ HARATAGO) Pertsonengan/pertsonentzat pentsatuta egon nahi duen auzo batek pertsona horien garapen pertsonalari lagundu behar dio. Ez soilik asistentziaren aldetik, baizik eta ikuspegi integral batetik. Auzo honetan abian jartzen den ekimen orok premia horri erantzun behar dio.
Gomendioak:
| Prozesuen DNAn txertatzea auzokideen bizimodua eta espa| zioak –hobetze aldera– eraldatzea. | Garapen pertsonalaren oinarrizko adierazleak • Inklusioa • Harreman sozialak. • Mugikortasuna. • Aniztasunarekiko errespetua.
| Esku-hartzeak esku-hartzea bera gainditu behar du, pertso| nentzako askotariko onurak bilatzearren.
50
18. ADIBIDEA
Iturria: recetasurbanas.net
Baldomer Solà Badalona (Katalunia), 2014 Baldomer Solá-ren eskolan baratze komunitario bat sortzeko premia sortu zen, gizartean baztertuta dauden kolektiboak gizarteratzeko, prestakuntza emateko eta aisialdirako programa moduan; baina ekipamenduari erabateko zentzua eman zioten, ez baitzuten soilik ikasleentzat mugatu, baizik eta auzoko hainbat kolektiborentzat ere ireki zuten. Esku-hartze horren garapenak lotura eta sinergia kolektiboak estutu ditu, taldearen autoestimua areagotu du eta taldearen nortasuna berreraikitzea lortu du. Prozesuan, Pakistango neskek emakume ijitoekin batera lan egin zuten, osasun mentaleko erabiltzaileekin, askatasunaz gabetzearen ordezko prozesuetan zegoen jendearekin eta ikastetxeko hainbat irakaslerekin, eta esperientzia horren bitartez harremanekiko jarreretan eta portaeretan aldaketak gertatu zirela egiaztatu zen, “beste” pertsonarekin bat egin eta batera lan egitearen ondorioz.
Sustatzaileak:
Recetas urbanas, Cointegra eta Asaupam.
Laguntzaileak:
Baldomer Solà eskola eta Badalona Hegoaldeko Partzuergoa.
Web: www.recetasurbanas.net
51
19
PERTSONAK, AUZOAREN NEURRI: HAIENGANDIK ETA HAIENTZAT Ez dugu behar punta-puntako aldizkarien azaletan agertuko den auzorik, baldin eta auzotarrek ezin badute auzoan barrena ibili eta auzoaz gozatu. Espazio publiko bat behar dugu, pertsona guztiak (auzotarrak, bisitariak, nonbaiterako bidean daudenak) bizi ahal izateko espazio bat, ez sufritzeko.
Gomendioak:
| Pertsonak lehenik. Erakundeen eta ekonomiaren interesen au| rretik. | Gizartean parte hartzea eta gizartera itzultzea. Benetako pre| mia batetik eta aldez aurreko eskaera batetik sortu behar du. | Autokudeaketa sustatzea.
52
19. ADIBIDEA
Iturria: Concello de Pontevedra, praza.gal
Oinezkoentzako hiri-eredua Pontevedra (Galicia), 1999 Beste hiri batzuetan ez bezala, Pontevedran pertsonentzako hiri bat eraikitzearen alde egin dute hiri-eredua hautatzeko garaian; espazio publikoa etxearen jarraipentzat hartzen da. 1999. urtean, erdigunea oinezkoentzat bihurtu zen eta, gaur egun, herrigune historiko osoa da oinezkoentzat. Herriguneko C02 emisioak %Â 88 murriztu dira, eta espazio publikoa sozializatzeko toki bihurtu da. Auzotarrak espazio publikoaren jabe egiten hasi ziren, eta herrigune historikoa biziberritzen hasi zen, zenbait gune oso hondatuta izan arren. Gainera, Metrominutua sortu da, hau da, hiriko puntu batetik bestera zenbateko distantzia dagoen eta oinez zenbat denbora behar den adierazten duen planoa, hiriko oinezgarritasuna sustatzeko.
Sustatzaileak:
Pontevedrako Udala
Laguntzaileak:
Ciudad Observatorio
Web: www.pontevedra.eu/movete/
53
20
ACOSTUMBRARNOS A LA ‘EXTRAÑEZA’ Jakin-nahia duen gizarte batek harrigarria den hori, bitxia den hori bilatzen du. Desberdina den hori nahi du, eta bere egunerokotasunean txertatzen du. Gizarte jostaria, sortzailea eta proaktiboa da. Jakin-nahia hezi eta garatu egiten da, baita espazio publikoarekin/ publikotik ere.
Recomendaciones:
| Bitxikeriaz gozatzea. | Iragankorra den horrek ere balio du. | Lo espontáneo sorprende y activa. | Pentsatu haurrek bezala.
54
20. ADIBIDEA
Iturria: collectifetc.com
On the moon HĂŠnin-Beaumont (Frantzia), 2012 Esku-hartze iragankor hau ikerketa-ekintzako proiektu baten barruan sartzen da; proiektu hori espazio publikoa topagunetzat berreskuratu eta berraurkitzeari buruzkoa da, eta Terril 85 izeneko toki bati dagokio, hau da, pilatutako hondakinez osatutako muino artifizial batean. Gaur egun, 1.000 m2 eta 15 m luze dituen espazio hutsa da. Auzoan espazio publikoen gabezia nabaria den arren, elementu arrotz hori ez da inoiz erabili izan. Hiriaren bihotz-bihotzean dagoen espazio horren eginkizuna eta potentziala zalantzan jartzearren, ilargi-paisaia bat sortu zen: bi kupula geodesiko, jaurtiketa-arrapala bat eta espazio-ontzi bat. Aldi berean, “On the moonâ€? film laburra grabatu zen, auzotarrak ezagutzeko asmoz eta sorkuntza kolektibo horretan modu aktiboan parte hartzera bultzatzeko. Gainera, La Ducasse festa tradizionala berreskuratzeko aukera eman zuen; egun horretan, egindako lana aurkeztu zuten, jolasak antolatu zituzten eta filma bota zuten, eta herri osoa bildu zen denon artean egindako lanaren inguruan.
Sustatzaileak:
Collectif Etc eta Les Saprophytes.
Web: www.collectifetc.com/realisation/on-the-moon/
55
LABORATEGIARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO KALEA EGINEZ!
Laborategiari buruzko info +: http://5festival.urbanbat.org/haciendo-calle/ Laborategira etorritako gonbidatuen aurkezpenak: https://es.scribd.com/collections/17401991/URBANBAT-2016-I-HACIENDO-LA-CALLE (Trantsizioko lurraldeak, kultura eraldatzailea, hirigintza hiritarra, permakultura eta HUMAN CITIES proiektuan parte hartzen duten Europako beste hiri batzuetako adibideak). Storify.Gizarte-sareetako kontakizuna: https://storify.com/urbanbat/haciendolacalle Argazki-albuma: https://www.flickr.com/photos/zaramari/sets/72157673976214753 Bideo laburpena KALEA EGINEZ! https://youtu.be/2tRzAXA8-nE Guida pdf-en deskargarri: https://issuu.com/urbanbat/docs/090121_recomendaciones_final
Zuzendaritza
Babesleak
URBANBAT Laborategiaren garapena URBANBAT
Laguntzaileak
Bilboko goialdeko auzoetako espazio publikoan etorkizunean esku-hartzeak egiteko gomendioen gida hau KALEA EGINEZ! hiritar laborategiaren emaitza da; 2016ko urrian eta azaroan izan zen laborategia, URBANBAT Hirigintzako eta gizarte-berrikuntzako 5. festibalaren barruan. Gida partziala eta amaitu gabea da, laborategian parte hartu dutenen subjektibotasunak eta garatzeko izandako denbora-mugak baldintzatu dutena. Hala eta guztiz ere, balio handiko gida da, lankidetza-lanaren eta adimen kolektiboaren emaitza. Aldatu eta aberastu daitekeen dokumentua da, gure auzoak eraldatzeko giza eskalara egokituta dauden eta jasangarriagoak diren irizpideak ezartzen jarraitzeko aukera emango duena. Gomendio bakoitzarekin batera munduko hiri batean lokalizatutako adibide praktiko bat gaineratzen da. Etorkizuneko esku-hartzeetarako inspirazio gisa baliagarriak izan daitezkeen eta gida honek biltzen dituen proposamenak gauzatu daitezkeela frogatzen duten adibideak dira.
Tokiko elkarte, komunitate eta administrazioei lurraldea antolatzen laguntzen dien bulegoa da URBANBAT. Gure lanaren bitartez (partehartze prozesuak, tailerrak, esku-hartzeak espazio publikoan‌) gizarteberrikuntza eta herritarren sormena sustatzen ditugu parte-hartzearen kultura ahalbidetzeko, betiere ingurunea zaintzeko eta hobetzeko lagungarri izan dadin. URBANBAT
58