Proiektu honen helburua Ordiziako Barrena Jauregia, Dorrea eta Herri Antzokia eraikinetan ematen diran proiektu kulturalen espazioak berrantolatzea izan da, ordezkari
publikoak, teknikariak, udaleko kultura-arduradunak eta eragile kulturalekin elkarlanean.
Prozesuan zehar garatutako diagnostikoa, elkar-sortze lantegiak eta emaitzak/ondoriak gidatzeko ildo estrategikoak txosten honetan biltzen dira; Ordiziako kultura-sarearen erreforma honen hurrengo urratsetarako gida izatea espero dugu. Jakin badakigu, eraikin bakoitzaren proiektu teknikoen garapenean ezarritako jarraibideetan aldaketa batzuk egingo direla, irizpide teknikoak eta araudiak direla eta. Hala ere, hiru ekipamenduen berregituraketa prozesu honek udalerriko kultura-ardatzaren funtzionamenduaren eskema argi eta adostu bat sortzea ahalbidetu duela uste dugu.