IKASTEN 101. Urolaldeko
Ikastola
Publikoen
aldizkaria
2 016 k o m a r t x o a
ESKAINTZA BERRIA:
Mendekotasun egoeran daudenen arreta
AKROSPORT Karmelo Etxegarai ikastola
BIKTIMEN TESTIGANTZA Urola Ikastola
INAUTERIAK Xabier Munibe ikastola
zerbitzua eta lana euskaraz
AZPEITIKO IKASTOLA
www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net
www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net
www.urola.org
Lehen Hezkuntza, 2. maila Karmelo Etxegarai ikastola
ikasten
Bizitza egunero arnasten da! Garai ilunak. Garai nahasiak. Garai borti tzak. Garai alaiak… hainbat eran definitu daiteke egun bizi duguna. Esaten da/dute lehengoak baino hobeak direla… edo txarragoak, auskalo! Berdin dio! Hauxe egokitu bai zaigu eta historiak erakusten digunez, une guztiak une oro izan bai dira zurrunbilotsuak. Bakoitzarentzat nahiz beste denentzat ere! Inguruan begiratu besterik ez dugu zein lurralde ederrean egokitu zaigun bizitzea. Zenbat edertasun sortzen duen gizakiak, eldarnioaren ifrentzu osatuan. Bizitzaren gazi-gozoak ezinbestekoak ditugu denboraren eraikinean.
NON ZER
Aldi berean, bidaiatzerik ere badugu, fisikoki nahiz artearen bidez. Eta honaino iri tsita, zer hoberik inguruan etengabe sortzen ari den poesia baino. Hemen duzu, beraz, adibide labur bat egunari zentzua emateko modukoa.
Arduradunak:
XABIER MUNIBE,
KARMELO ETXEGARAI eta
UROLA IKASTOLETAko
Guraso, ikasle eta irakasleak
Fotokonposaketa: FK
LEHEN MAILA OBRA ZIBILEKO LANBIDE HEZIKETAN EDO ZIENTZIA POLITIKOETAKO MASTERRA Koldo Izagirre horrela egin zen txinako harresia ez harriz harri baizik herriz herri buru-belarri beso eta gerri
horrela egin zen tenochtitlan hiriburua ez harriz harri baizik herriz herri gose-egarri histu eta izerdi
horrela egin zen keopseko piramidea ez harriz harri baizik herriz herri lepo-uztarri gau eta gauerdi
horrela egin zen tonbuktuko meskita ez harriz harri baizik herriz herri kendu-ezarri erna eta erdi
horrela egin zen stonehengeko tenplua ez harriz harri baizik herriz herri joan-ekarri euri eta aterri
horrela egin zen bizkaiko golkoa ez harriz harri baizik herriz herri ulu-aldarri zahar eta berri amorragarri berri eta berri Alberto Izagirre (Urola Ikastolako zuzendaria)
BERRIAK Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Edurne Zubiari elkarrizketa _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Sahararen aldeko karabana _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Ikasleen ziurtasun fisikoak babesten _ _ _ 8 Mendian argazkilari lanetan _ _ _ _ _ _ _ 9 Euskararen astea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Euskal Herriko Geologiako olinpiadak _ 15 Agur Kontxu! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 TALDEAK Zur eta Altzarigintza mintegia _ _ _ _ _ Lanerako Prestakuntza ikastaroak _ _ _ Enpresa sortzen laguntzeko programa _ Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ HH5eko irteera _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ ARTIKULUAK Euskal gatazka _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Telefono mugikorretarako aplikazio matematikoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Delitu informatikoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Sailkapen hamartar unibertsala _ _ _ _
16 19 20 22 23 24
25 26 28 29
PROTAGONISTAK Jon Aizpuru eta Yania Tena _ _ _ _ _ _ 30 Jon Olaizola Alberdi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32
1
Ikasi eta lan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 34 Xabier Euzkitze 14 urterekin bertsotan _ 35 Naiara Larrañaga Agirre _ _ _ _ _ _ _ _ 36 ERREPORTAIAK Akrosport _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 38 OSPAKIZUNAK Gabon giroa zabaltzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ Danborrada _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola eguna Azkoitiko Urolan _ _ _ _ _ Santa Ageda _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
39 40 42 43 46
EUSKARAREN ARNASGUNEA Euskara ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 48 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 49 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 56 IKASTOLAREN 50. URTEURRENA Liburuaren aurkezpena _ _ _ _ _ _ _ _ _ Haiek garaiak haiek! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Danborradan ere 50. urteurrena _ _ _ _ Pirritx eta Porrotx _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Datozen hilabetetako ekintzak _ _ _ _ _
71 72 73 73 74
ikasten
Berriak
UROLA IKASTOLA
MENDEKOTASUNEGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA LANBIDE HEZIKETAKO ESKAINTZA BERRIA
UROLA ERDIA ETA HAREN APUSTU ESTRATEGIKOA
bera izanik arretaren ardatza betiere, haren burujabetasuna bultzatuta eta egunerokoak eta bakoitzarentzat garrantzi tsua denak duen rol terapeutikoa azpimarratuta.
UROLA ERDIRAKO zehaztutako proposamen estrategikoak erantzun globala eman nahi die eskualdean eskasiak dituzten alderdi sozialei, enpresarialei, teknikoei eta hezkuntzakoei.
UROLA ERDIA ETA MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDENEN ARRETA Azpeitiko Udalak sentsibilitate berezia izan du beti mendekotasunegoeran daudenen arretari eta zaintzari dagokionez, eta, horregatik, hainbat gizartepolitika garatu ditu arreta-ereduei eta baliabideei dagokionez, baita mendekotasun egoeran dauden eta ezintasunak dituzten pertsonak artatzen dituzten zaintzaile formalak eta informalak prestatzeko eta profesionalizatzeko hezkuntzapolitikak ere.
Proposamen horren ardatzetako bat Hezkuntza eta Prestakuntza dugu. Batik bat Lanbide Heziketa eta Etengabeko prestakuntza. Era horretara, beharrak aztertu, proiektua diseinatu eta landu ondoren, esan dezakegu datorren ikasturtetik aurrera, 2016-17 alegia, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK arloko MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA erdi mailako heziketa zikloa izango dugu Azkoitiko egoitzako Urola Ikastolan. MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONAK ARTATZEA
Azpeitiko Udalak, Urola Erdia eskualdeko beste udalekin (Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Beizama eta Errezil) eta eskualdeko zahar-etxeekin elkarlanean, “Etxeko arreta integrala” deritzon proiektu berria zehaztu du. Horren helburua da pertsona haren etxean gera dadin sustatzea, arreta integrala jasota. Horretarako, pertsona horien beharrak berma tzen dituen zerbitzu-poltsa eskaini, haien autonomia bultzatu, gizarteratzea sustatu, ongizatea hobetu eta herritzar gisa dituzten eskubideak zainduko dira.
Duela hamarkada bat arte, familiak rol garrantzitsua zeukan mendekotasun-egoeran zeudenen zaintzan. Aitzitik, adinekoak balioa galdu izanaren, emakumea lan-munduan sar tzearen, indibidualismoaren, elkartasun-faltaren… ondorioz, mendekotasun egoeran daudenak zama bihurtu ohi dira familiarentzat, eta, hortaz, sistemak bere gain hartu behar du talde horren zaintzea. Gaur egungo egoera horrek beharrezkotzat egin du adinekoek zein ezinduek gizarteari egiten dioten ekarpena balioan jartzen duen politikak abiaraztea.
Laburbilduz, PERTSONENGAN ZENTRATUTAKO ARRETA aldeko apustua egin dute. Hori guztia kontuan izanik, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko teknikarien eskaintza Urola Erdian eskola adinean daudenei eta prestakuntza-maila txikia duten helduei zuzentzen zaie, UROLA IKASTOLA izanik formakuntza horretaz arduratuko dena.
Horregatik, garrantzitsua da ere zaintzaile informalei zein zaintzaile profesionalizatuei mendekotasun-egoeran daudenen arretari buruzko prestakuntza ematea, arreta-maila desberdinetatik, mendekotasun-egoeran dagoen pertsona
2
ikasten
Berriak IKASKETA PLANA
PROFILA ETA LANBIDEAK
Honela aurreikusten da bi ikasturteko luzapena duen erdi mailako heziketa zikloaren antolamendua:
Gaitasun orokorra: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta, etxean nahiz instituzioetan, bere bizi kalitatea mantentzeko asmoz, eta horretarako laguntza jarduerak, ez sanitarioak, psikosozialak eta etxez etxeko laguntza emanez, guztia prebentzio eta segurtasun arauak jarraituz eta dagokionean beste zerbitzuei bideratuz.
LEHEN URTEAN Moduluak
Orduak / astean
(Ikasturtean: 2000 ordu)
Arretaren antolakuntza
3
Trebetasun sozialak
3
Pertsonen ezaugarri eta beharrak
4
Etxez etxeko laguntza
8
Osasun laguntza
6
Higiene Laguntza
3
Lehen sorospenak
2
Ingeles teknikoa
1
Lan eremua: • Mendekotasun-egoeran dauden zaintza instituzio desberdinetan nahiz etxebizitzetan. • Arreta psikiatrikoa eskaintzen duten zentroetan zaintzaile gisa.
BIGARREN URTEAN Moduluak
• Gerokultorea.
Orduak / astean
(Ikasturtean: 2000 ordu)
• Zaharren egoitzetako plantako laguntzaile-arduraduna.
Laguntza eta sostengu psikosoziala 12 Komunikaziorako laguntza
4
Teleasistentzia
6
• Etxe-laguntzako auxiliarra. • Etxe-arretako laguntzailea.
Lan-prestakuntza eta orientabidea 5
• Familia langilea.
Enpresa eta ekintzaile-tasuna
3
• Laguntzaile pertsonala.
Lantokiko prestakuntza
380 (Orduak guztira)
• Tele-laguntzako tele-operadorea.
3
ikasten
Berriak
EDURNE ZUBIA ARTABE Azpeitiko udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa
Urola Bailarako Lanbide Heziketa indartu asmoz, bailarako hainbat eragileek asmo berri hau sustatu dute, horien artean, eta bereziki, Edurne Zubia Artabe, Azpeitiko udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa izan delarik bultzatzaile nagusietarikoa.
lana. Horrez gain, hala nahi duten herritarrei etxean bertan elkarbizitzarako zerbitzu eta programak ere eskaintzen dizkiegu. Pertsona, familia eta taldeak gizartean integratzeko esku-hartze programak ere baditugu abian, marjinazioaren prebentzioa lantzeko. Sentsibilizazio kanpainak ere garrantzitsuak dira gure sailean. Egun dauden behar sozialen inguruan eta parte-hartze sozialaren inguruan kontzientziatzeko eta komunitatean bizitzeko ahalmena garatzeko.
Beraz, berari zuzendu gara onarpen prozesuaren ildoak eta ibilbideak ezagutzeko asmoz. Kaixo Edurne, nor zaitugu? Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta formazio zerbitzuko arduradun teknikoa naiz.
Nola azalduko zenuke mendekotasun arazoa Urola bailaren. Zeintzuei eta zein mailetan eragiten dio. Garrantzitsua da mendekotasuna zer den azaltzea, lehenik eta behin. Mendekotasun edota dependentzia kontzeptuak, egunero bizitzako ekintzak egiteko ezintasun funtzionala izatea eta ekintza horiek aurrera eramateko laguntza behar izatea esan nahi du. Mendekotasuna duen pertsonak ezin ditu bere kabuz egin gauzak (bere osotasunean edota partzialki) eta asistentzia behar du horretarako. Mendekotasuna duten pertsonen gehiengoa 65 urtetik gorakoa izaten da, normalean.
Zein da zehazki zure eginbeharra Azpeitiko Udalean? Herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea da Gizarte Zerbitzuen helburua. Hori ahalbidetzeko arlo desberdinetan egin behar izaten dugu lan. Hala, pertsonen autonomia sustatu eta mendekotasuna dutenen, zein beren familien, beharrizanak aztertu eta erantzun behar izaten diegu. Babesgabeei, bazterketa egoeran daudenei eta larrialdian daudenen arazoei eta beharrizanei erantzutea ere gure lanen artean sartzen da. Herritarrei bizitzan sortzen zaizkien oztopoak ahalik eta ondoen gainditzen lagundu nahi die Azpeitiko Udalak, herritarrek ahalik eta ongizate maila onena izatea nahi du. Helburu horrekin, lan egiten dugu Gizarte Zerbitzuen Sailean. Zerbitzu publikoa da, herritar eta kolektibo orori zuzendua. Horietaz aparte, zuen sailak badu bestelako funtziorik ere. Funtzio asko betetzen ditu Gizarte Zerbi足 "Herritar guztien tzuen sailak, bai. Nabarmentzekoa da esgizarte-ongizatea kubide eta baliabideen sustatzea da Gizarte inguruan informatu, Zerbitzuen helburua" baloratu eta bidera足 tzeko egiten dugun
4
ikasten
Berriak 3. adineko pertsonen kopurua goraka doa Urolan, beste leku guztietan bezala. 2014. urteko datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonen indizea % 18,74koa zen eta 75 urtetik gorakoena, berriz, 51,01ekoa eskualdean. Euskal Autonomia Erkidegoko indizeak baino pixka bat baxuagoak dira eskualdekoak; baina, hala ere, biztanleriaren zahartzeko tendentzia hemen ere mantentzen da. Herritarrak zahartze horren ondorioz, mendekotasuna duten pertsonen kopurua ere igo egin ohi da.
Baliabideei dagokionez, Azpeitiko Udalak etxez etxeko gaueko laguntza abian jarri berri du. Gaur egun 90 familiak jasotzen dute eguneko etxez etxeko laguntza, eta 15 familiak gauekoa. Eguneko zentroa dugu, eta egunero 40 lagun izaten ditugu, San Martin egoitza ere beteta dugu 86. Ikastaroak antolatu dituzue. Zenbatek hartu dute parte? Zein izan da beren profila? Aurrez aipatu bezala, bi profil motak eman ohi dute izena ikastaroetan. Zaintzaile ez profesionalek, normalean mendekotasuna duten pertsonen ama, ahizpa edota emaztea izan ohi da; 45 urtetik gorako emakumeak izaten dira gehienetan profil honetakoak. Gizonek askoz ere gutxiago hartzen dute parte normalean. Zaintzaile profesionalei dagokionez, berriz, 30-55 urteko gizonezkoak izan ohi dira %90a inguru. Azken 10 urteotan 200 profesionaletik gora izango dira gure ikastaroetan trebatu direnak.
Azpeitiko Udalak urteak daramatza mendekotasun arazoari aurre egiten. Nola egin duzue? Zein izan dira ekintza esanguratsuak? Azpeitiko Udalak betidanik sentsibilitate berezia izan du mendekotasuna duten pertsonen arreta eta zaintzarako. Horrek, arreta eta baliabide modelo berriak dituen gizarte politika desberdinak abian jartzera eraman izan du. Horretaz gain, hezkuntza politika zehatza du zaintzaileen profesionaltasun eta formakuntza ikastaro arautu zein ez arautuak eskaintzeko. Ikastaroen emaitzak, nola eragin dute Formakuntza ez arautuaren bidez, lagun "Azpeitiko Udalak Azpeitiko herrian? tza programa pertsonalak (familiei) zein taldekoak eskaintzen ditu Udalak. Horre- betidanik sentsibilitate Ikastaroa egin duten pertsonen %95ak lan taz aparte, 30-40 orduko ikastaro bat, egin dute arlo honetan, ikastaroa egin osberezia izan du gutxienez, eskaintzen dugu urtero familiei tean, eta gure erroldaren arabera, %90a eta zaintzaileei zuzenduta. Bataz beste, mendekotasuna duten gaur egun ere lanean ari da Urola bailaran. 15 bat lagun izaten ditugu taldean. pertsonen arreta eta 2016-17 ikasturtean, Lanbide HezikeMendekotasuna duten pertsonen zaintza tako Gizarte eta Kultur Zerbitzuak arloko zaintzarako" ez da lan erraza. Askotan, gainera, fami“Mendekotasun-egoeran dauden Pertsoliek ez dute behar adina jakiten zereginei nentzako Arreta” erdi-mailako Heziketa aurre egiten jakiteko. Mendekotasuna duten familiei esZikloa eskaintzen hasiko da Urola Ikastola. Nola burutu da kaintzen zaizkien ikastaroen helburua da kalitatezko zaintza proiektuaren garapena? Zein izan da Azpeitiko Udalaren egokia bermatzeko formazioa ematea. papera prozesuan? Formazio arautuari dagokionez ere, Azpeitiko Udalak espeAzken urteotan, mendekotasuna duten pertsonen zaintzarientzia luzea du. 10 urtetik gora dira etxez etxeko laguntza rako zegoen profesionalen beharra ikusirik, pausoz-pauso eta geriatria laguntzaile eskaintza ematen duela bere titulajoan gara Udalean. Duela 15 urte ez zegoen inolako tituzio eta guzti. Horretaz gain, mendekotasuna duten 'Pertsolaziorik geriatria arloan eta etxez etxeko laguntzan Euskal nen zaintza gizarte instituzioetan' profesionaltasun titulua Autonomia Erkidegoan. Azpeitiko Udala bere aldetik hasi zen ere eskuratu daiteke Azpeitiko Udalak eskainitako ikastaroen ikastaroak antolatu eta Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlabidez. Gaur egun, 15 laguneko talde bat dugu profesionaltaritzaren arteko diploma ematen. sun titulu hori eskuratzeko ikastaroan.
5
ikasten
Berriak
"3 arlotara bideratutako formakuntza da: osasun zaintza etxeetan, osasun zaintza gizarte zentro instituzionaletan eta tele-asistentziaren kudeaketa"
Gaur egun arte profesional horien formakuntza etxez etxeko zerbitzu eta erakundeen gizarte zentroetara bakarrik bideratzen zen, eta Urola bailarako profesionalen %80ak jasoa du, eta gainontzekoak ere jasotzen ari dira. Duela gutxi onartutako dekretu bat dela eta 2017ko abenduaz geroztik etxez etxeko laguntza modu pribatuan eskaintzen duten pertsonek ere formakuntza izan beharko dute. Dekretu hori aplikatzen hasten badira, arazo larria izango dugu. Izan ere, gure kalkuluen arabera Azpeitian modu horretako zerbitzua eskaintzen duten pertsonen %5ak soilik jaso du formakuntza. Gaur egun, Azpeitian 100 lagun izango genituzke egoera horretan.
Horren ostean, ikastaro horien egiaztapena Lanbideren bidez egitea lortu zen bi erakundeen artean sinatutako hitzarmen baten bidez. Orain dela 4 urte araudi berria jarri zen indarrean, eta ikastaroak Lanbide eta Hobetuz programaren bitartez eskaintzea lortu genuen.
“Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonentzako Arreta” ikasketak amaitzen dituztenek, zein irtenbide izango dituzte? Askotariko irteera izango dute: Mendekotasuna duten pertsonen zaintza egin ahal izango dute erakundeen bidez eguneko zentro, etxe tetelatu, etxez-etxe zein, elkarbizitza unitateetan, arreta psikiatrikokoa eskaini ahal izango dute zentroetan, gerokultoreak izateko aukera izango dute, dependentzia egoeran dauden pertsonen gobernanta izan daitezke erakundeetan, etxez etxeko zerbitzuko laguntzaileak, familiako langileak, heziketa bereziko laguntzaileak, lagun tzaile pertsonalak edota tele- asistentzian ere egin dezakete lan ikasketa horiek egiten dituztenak.
Zeintzuk dira “Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonentzako Arreta” heziketa zikloaren ezaugarriak Pertsonen zaintza eta atentzioari zuzenduriko formakuntza da erabat. Beren lana mendekotasuna duten edozein kolektibotako pertsonen zaintzari lotuta egongo da. 3 arlotara bideratutako formakuntza da: osasun zaintza etxeetan, osasun zaintza gizarte zentro instituzionaletan eta tele-asistentziaren kudeaketa. Zeintzuei dago zuzenduta? Sentsibilitatea duen edonori eta mendekotasunen bat duten pertsonekin lan egitea gustatzen zaienei dago zuzenduta. Aurrez aipatu bezala, orain artean emakumeak izan dira formakuntza hau jaso duten gehienak, baina erakundeetatik gero eta gizonen eskaera handiagoa dago lanpostu horietarako.
"mendekotasuna duten pertsonen kopurua goraka doa eta pertsona horien zaintza eta arretarako profesionalak izatea ezinbestekoa da"
Zein mailetan konpontzen du arazoa aipatutako zikloak? Hasieran esan bezala, mendekotasuna duten pertsonen kopurua goraka doa eta pertsona horien zaintza eta arretarako profesionalak izatea ezinbestekoa da. Beraz, zerbitzu hori eskaintzen duten profesionalak lehentasun dira eta izango dira.
6
ikasten
Berriak IKASTAROA EGIN OSTEAN, AZPEITIKO UDALEKO ZERBITZUETAN LANEAN
Marije Osa, Pili Barrantes, Maria Tena eta Nekane Etxeberria, gaur egun, Azpeitiko eguneko Zentroan zein etxez etxeko laguntzan aritzen dira. Osa aurrez ere lan horretan aritzen zen Barrantes langile pribatua zen mendekotasuna zuten pertsonekin lanean. Tena eta Etxeberria, berriz, beste lan batzuetan aritzen ziren. Laurak Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen ikastaroak eginak dituzte edota egiten segitzen dute. Eta ogibiderako asko ikasteaz gain, pertsonalki hazteko ere balio izan diete ikastaroek. Marije Osa ikastaroa egin aurretik ere zeregin berean aritzen zen. Mendekotasuna zuten pertsonen zaintzan aritzen zen Etxez etxeko zerbitzuan. Kostatu zitzaion ikastaroan izena ematea: “Beldurra ematen zidan kurtsoa egiteak. Ez nekien bukatu eta gaindituko nuen. Baina bukatutakoak oso arro sentitu nintzen”, azaltzen du. Pili Barrantes bere kasa aritzen zen lanean mendekotasuna zuten pertsonen zaintzan. 9 bat urte zeramatzan kurtsoa egitera animatu zenean. “Kurtsoa egitea niretzat oso aberasgarria izan zen. Gainera, bukatu eta segituan hasi nintzen Etxez etxeko zerbitzuarentzat lanean. Eta niretzat behintzat oso positiboa izan dira kurtsoak”, azaltzen du. Osa eta Barrantes, gaur egun, etxez etxeko laguntzan aritzen dira. Gustatzen zaie beren lana eta pertsonekin lan egitea gustatzen zaien guztiak animatu nahi dituzte bai ikastaroak zein Lanbide heziketako zikloa egitera. “Kurtsoetan teoria ikaste kontu bat da, baina jarrera da benetan balio duena”, gaineratu dute biek. Jarrera eta lana gustuko izatea ezinbestekotzat dute biek. Maria Tena eta Nekane Etxeberriak ere ikastaroa egin zuten, eta handik irtetean hasi ziren biak Etxez etxeko zerbitzuan eta eguneko zentroan lanean. Aurretik, biek bestelako lanetan egin izan zuten lan. Bientzat irtenbide bat izan zen kurtsoa egitea. “Ni enpresa desberdinetan lanean aritu ostean langabezian nengoen eta ikastaroa egin nuen. Bukatu eta segituan hasi nintzen lanean. Niretzat irtenbidea izan zen ikastaroa egitea”, azaldu du Etxeberriak. Tenak familia ez zuen lanik eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariek animatuta hasi zen ikastaroa egiten. Gaur egun, oso gustura dabil lanean: “Ezin dut kexatu. Ez nuen inoiz pentsatu izan lan honetan bukatuko nuenik inondik inora ere, baina gaur egun gustura aritzen naiz lanean”, azaltzen du. Laurak ados dira ogibide bat izateko irtenbidea izateaz gain ikastaroa, norbere hazkuntza pertsonalerako ere ezinbestekoa egin zaizkiela Udalak eskainitako ikastaroak.
7
ikasten
Berriak
Xabier Munibe ikastola
XII. SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA:
PIZTU ITXAROPENA PROIEKTUA Saharako errefuxiatuei janariak emateko premiazko proiektu honen helburu nagusia, herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da. Karabana, 2016ko otsailaren bukaeran aterako da Tinduf-eko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetara. Gure ikastolan Janari bilketa otsailaren 1etik 5era egin da eta honoko elikagaiak jaso dira: • Azukrea • Konpresak • Lekaleak (babak, lentejak...) • Pasta • Arroza • Atuna eta sardinak oliotan
HHKO IKASLEEN ZIURTASUN FISIKOAK BABESTEKO HARTUTAKO NEURRIAK Xabier Munibe ikastola
8
ikasten
Berriak
MENDIAN ARGAZKILARI LANETAN Xabier Munibe BHI
Azken urteotan, Gabonetako oporrak hartu baino lehen ibilaldi neurtua antolatu eta egin ohi dugu. Aurtengoan, abenduaren 22an hain juxtu, Sistiaga errekako itzulia egin genuen. Ikasleok 4/5 kideko taldetan banaturik, eta nahi adina argazki ateratzeko aukeraz, kamera arduradun bakarra genuen. Argazki rallyaren gaiak: Egurra, Ibilaldi neurtua eta gai librea. Irabazlea, berriz, epaimahaiak aukeraturiko 3 argazki onenen taldea.
Jokoan, beraz, bi sari, eta aurtengo irabazleak honako hauxek suertatu ziren: • Ibilaldi neurtuan: - 1. Zikloko Enaitz Osa, Imanol Garate, Unai Puertas, Gontzal Leizabe eta Eneko Miner - 2. Zikloko Unai Urzelai, Joseba Ferriz eta Jon Zubizarreta. • Argazki rallyan, bilduma onenaren egileei: - 1. Zikloko Ilargi Arandia, Sara Conde, Aitana Aranbarri, Irati Aranbarri eta Irati Olaizolaren taldea. - 2. Zikloko Ainhoa Escartin, Eire Lopetegi, Maite Alberdi, Maddi Jacinto eta Hafsa Fenehararen taldea.
9
ikasten
Berriak
Xabier Munibe BHI
EUSKARAREN ASTEA EUSKARA GURE ETORRIA
ABENDUAREN 14an 4. DBHn EÑAUT ELORRIETA eta MIKEL MARKEZ MUSIKARIEKIN BAGA BIGA HIGA KANTALDI HITZALDIA ABENDUAREN 15ean 3. DBHn MIREN AGUR MEABE IDAZLEAREKIN SOLASALDIA ABENDUAREN 18an 1. DBHn JOXEMARI CARRERE KONTALARIAREKIN “NORK DIO BELDURRA?” ABENDUAREN 18an 2. DBHn JOXEMARI CARRERE KONTALARIAREKIN “NORK DIO BELDURRA?” Babesleak: Azkoitiko Udala eta Xabier Munibe BHI. ANTOLATZAILEA: Euskara Normalkuntza Batzordea
BAGA-BIGA KANTALDI / HITZALDIA XX. mendearen erdialdetik hasi, eta gaur egunera arte,euskal musikak izandako ibilbidean murgilduz, Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek, ahoz, doinuz zen irudiz, euskal musikaren historiaren inguruko berriak luzatu ziz kiguten; garai-aldi bakoitzean garaturiko musika estilo desberdinen agerpenak eta garaiko gertaera historiko azpimarragarrienak uztartuz, beti ere. Tarteka, eta beraien gitarraz lagundurik, aro desberdin horietako abestirik ezagunenak abestu zizkiguten. Bikain abestu ere! Asko gustatu zitzaigun, eta azalpenek, besteak beste, gure aitona-amonen, guraso eta irakasle askoren garaiko musika ezagutzen eta ulertzen lagundu ziguten.
10
ikasten
Berriak
MIREN AGUR MEABE Miren Agur Meaberen hitzak:
“Amak oparitu zidan eguneroko bati esker hasi nintzen idazten”
JOXEMARI CARRERE ZABALA IPUIN KONTALARIA GURE ARTEAN Pasai Donibane, 1963. Ipuin kontalaria, aktorea eta kazetaria. Antzerkigintzan 16 urterekin hasia. Hainbat antzerkitan aktore lanetan aritua; azkena, 2006 urtean estreinatutako René de Obaldiaren Ez txakur, Ez otso. Antzerki irakasle aritu izana UEU-ko udako ikastaroetan. Jardun nagusiena ipuin kontalariarena da. Orain arte bospasei ipuin ikuskari aurkeztu ditu. Egungo gaiak ardatz hartuta, bereak zein herri tradiziotik moldatuak ipuinak kontatzen ditu. Aurten Xabier Munibe Ikastolara hurbildu zitzaigun hainbat beldurrezko ipuin kontatzera eta saio atsegina, bai lortu ere! “Gu ere bertsolari” proiektuan gabiltzanok hamarreko txiki hau eskaini nahi diogu: Joxemaik ekarri zun ipuin bilduma intriga ta beldurra gustuko duguna gehienei ezarriaz misterio iluna keinuz eta imintzioz betetzen jarduna askotan nabariaz artistaren luma
Doinua: Batetikan korrozka
1915ean ERAIKIA 11
ikasten
Berriak
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Urtero bezala Xabier Munibe BHI ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu ziren Euskaren Egunaren inguruan. Abenduaren 3an beste ikastetxe guztiekin batera kalejiran irten ginen herriko plazaraino. Hango ekitaldia bukatu ondoren, ikastetxera itzuli, eta ikasleen sormenari, adierazpenari eta euskarari bidea emanez, bertso, kartel eta koplak sortu zituzten ikasleek, aurrez antolaturiko ondorengo egitarau honi jarraiki. UROLA eraikinean: 11:30ean ikastetxearen aurrean (errepidean) bilduko gara talde guztiak. Hori horrela izan dadin, aurreko orduan 5 minutu lehenago atera beharko dugu gelatik. Bertara hurbilduko dira Urola ikastetxeko ikasleak ere. Behin han, pankartaren atzetik, ibilbidea egingo dugu udaletxeko plazaraino. Plazan pankarta daramatenak, oholtzara igoko dira. Besteok iritsi ahala, plazan kokatuko gara. Ondoren, aurkezpen-sarrera egingo dute ikastolako eta Floregako bi irakaslek, gero lehen mailako bi ikaslek manifestua, aurten seguidilla denez, abestu egingo dute. Abestu ondoren, pankartadunak UDALETXERA igoko dira, balkoian zintzilikatzera. Amaitzeko, denok batera abestuko ditugu, hain ezagunak diren, ZER NOLAKO ZORTEA (Euzkitze) eta BEHIN BETIKO (Pirritx eta Porrotx). Dena amaitzean, lasai-lasai, azoka atzetik, itzuliko gara ikastetxera eta atseden ordua izango denez, jolas tokira bidaliko ditugu ikasleak
12
ikasten
Berriak XABIER MUNIBE LH eraikinean:
1. mailakoak 11:30ean, Floregakoekin elkartuko gara Mendikote gainean, 11:25ean aterako gara ikastolatik. 5 eta 6. saioak ikastetxean. 1. maila: Ikasle bakoitzak bere aulkia hartuko du eta soinketako aretora joango gara. ”Gu ere bertsolari” proiektuko “Euskaratik euskaraz” gaian taldean landutako koplak abestuko ditugu: 1.- Euskara gure altxorra 2.- Euskara munduan zehar 3.- Euskaltegiak 4.- Euskara eta etorkinak 5.- Euskara galtzeko arriskuan Talde bakoitzak bere koplak, beraz, denek denena en tzungo dugu. Landu ditugun 4 doinurekin: Ikusi nuenean, Ama begira zazu, Ai Zapotxin! eta Orbelak airez aire. Ondoren, berriro aulkiak hartu eta geletara itzuliko gara. 2. maila 2 saio hauetan ikasleok Koplak (ikasle bakoitzak bina kopla) sortuko ditugu Santa eskean kantatzeko. Ikasleek egin beharrekoa: Koplak sortu Zuzendu eta ondo daudela ziurtatu Garbira pasatu: batek kartulinara, besteak word dokumentu batera. Bukatutakoan, • Kartulinan egindako lana irakasleari eman eta ikasgelako hormetan itsatsi. • Word dokumentua pendrivean gorde eta etxetik inprimatuta ekarri hurrengo Euskara saiorako. Kopla onenak sarituko dira. Oharra: lana lehenago bukatukoz gero, klase normala. Bestalde, eta beti ere euskara ardatz hartuta, ikasleek euskal kultura sortzaileekin harreman zuzena izateko, aurten ere, “Euskara gure etorria” lemapean hainbat saio antolatu dira ikastetxean ikasle guztientzat. Lehenengo eta 2. mailako ikasleekin, Joxe Carrere ipuin kontalaria izan da; Miren Agur Meabe idazlea, Urtebete itsasargian liburuari buruz aritu da solasean 3. mailakoekin eta 4. mailakoei, berriz, BAGA BIGA HIGA hitzaldi kantaldia eskaini diete Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek. KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK 3. DBHko lehen sariaren irabazleak: Jokin Sudupe, Asier Ganzarain, Aimar Guembe, Unai Guembe eta Miren Odriozola. 4. DBHko lehen sariaren irabazleak: Hafsa Fenekare, Elena Urbieta, Garazi Legarda-Ereño eta Eire Lopetegi. KOPLA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK 2. DBHko sariaren irabazleak: Zihara Gabilondo, Garazi Odriozola, Ander Miner eta Jakes Iraeta.
13
ikasten
Berriak
EUSKARAREN ETXEAN eta ARTE EDERRETAKO MUSEOAN, goizpasa Abenduaren 4an, Bilborantz abiatu ginen, goizpasa, Euskararen Etxea eta Arte Ederren museoa ikusteko asmoz. Esan beharra dago, bi bisitak oso interesgarriak izan zirela, bakoitza bere gauzatxoengatik. Euskararen Etxean, besteak beste, historian zehar, euskarak izan duen bilakaera ezagatu ahal izan genuen, eta aldi berean, gure hizkuntzaren aberastasunaz erreparatu, eta etorkizunari begira gutariko bakoitzak hartu beharreko konpromisoez jabearazi. Arte Ederren museoan, berriz, estilo anitzetako arte lan desberdinak ikusi ahal izan genituen. Goizpasa laburxegia, behar bada, baina halere ezin uka, BIKAIN pasatu genuela Bizkaiko hirubuan barna.
DURANGOKO AZOKA Abenduaren 4an, goizeko 09:30ean abiatu ginen Bizkaia aldera, Durangoko 50. Liburu eta Disko Azokara heltzeko asmoz; eta bai heldu ere. Han izan ginen, Euskal Kulturan gehiago murgiltzeko intentzioz. Hainbat liburu ikuskatzeko paradaz gain, idazle zenbaitekin egoteko aukera baliatu, eta musikaz gozatzeko unerik ere izan, izan genuen; izan ere, beren lanak aurkeztuz eta sinatuz, idazle eta musikari aunitz ikusi baikenituen, Ken Zazpi taldekoak, besteak beste. Gutako batzuek, beraien azken diskoa erosi eta ilara zaindu ondoren, sinaturik eskuratzeko zortea izan genuen. Bestalde, kazetari lanetan aritzeko aukera ere profitatu genuen, izan ere, ikastolan antolatu eta karpetan gorderik generaman inkestatxoa, azokan barrena zebilen jende andanaren arteko bat baino gehiagori luzatzeko aukera izan baikenuen: Azokari buruzko zure iritzia? Zein da euskararekiko duzun konpromisoa? Erantzunak oso interesgarriak izan ziren. Jarrai diezaiola bada azokak hain aberats, beste horrenbeste urtetan!!
14
ikasten
Berriak
Urola Ikastola
EUSKAL HERRIKO
GEOLOGIAKO VIII OLINPIADAK Jon Ander Agirre Carrillo Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-ko ikaslea hirugarren geratu zen Zientzia eta Teknologia Fakultatean urtarrilaren 15ean ospatutako Euskal Herriko Geologiako VIII olinpiadan.
Karmelo Etxegarai
AGUR KONTXU! Otsailaren 5ean Kontxu Odriozolak agur esan zigun. Ikastolak 50 urte betetzen dituen honetan, gure lehendabiziko andereñoa izan zen Kontxuri, Karmelo Etxegarai ikastolatik agur eta bihotz-bihotzez, mila esker esan nahi diogu.
Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com
15
ikasten
Taldeak
ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA
Urola Ikastola
LANBIDE IKASTAROA (LANGABETUENTZAT) HEZIKETA EZ ARAUTUA
Hemen duzue Zur eta Altzarigintza Mintegiak azken hiru hilabete hauetan egin duena:
IRAKASLEEN FORMAKUNTZA Azaroan tailerreko irakasleek “Zurezko estalkien diseinua eta tailua� ikastaroa jaso dugu.
2015eko azaroaren bukaeran hasita eta 2016ko apirilean bukatuta ondorengo prestakuntza-moduluak eman, ematen eta emango dira.
Egurrezko estalkiak diseinatu eta gure tailerrean fabrikatu ditugu
AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOA (MAMS0108) Maila 2 - 300 ordu Prestakuntza-modulua: Zurezko estalduren eta antzekoen instalazioak (MF0885_2) 120 ordu. Abenduan-Urtarrilean
Diseinatzen: Cadwork programa erabilita tailerreko planoak prestatzen eta trazatzen
Zoruak instalatzen
Fabrikatzen: Egituretan erabiltzen diren eraikuntza soluzioak aplikatzen
Zurezko estaldurak hormetan instalatzen
Prestakuntza-modulua: Zurezko ateak eta leihoak muntatzea eta instalatzea (MF0884_2) 90 ordu Otsailean
Egindako estalkiak
Prestakuntza-modulua: Zurezko egituren instalazioak (MF0886_2) 90 ordu Martxoan
16
ikasten
Taldeak HOBETUZ IKASTAROA HEZIKETA EZ ARAUTUA
ZERTARA JOAN GERA FINLANDIARA ? Alde batetik Finlandiako hezkuntza sistema eta hango zuraren inguruko mundu zabala gehiago ezagutzera, eta bestalde ikasleen arteko elkartrukeak zein praktikak bertan egin ahal izateko, ikastetxeekin eta enpresekin harremanak egitera eta lantzera.
2016ko apirilaren 11tik maiatzaren 5arte, hurrengo 80 orduko ikastaroa eskainiko da. ZURA ETA DERIBATUAK MEKANIZATZEA (MAMR0308) MF0161_2 (Maila 2) Makina eta ekipo industrialen doikun足 tza UF0240 CNC mekanizazio-zentroen doikuntza
MINTEGIKO IRAKASLE BATEN (RAFA BELOKI) FORMAZIOA ATZERRIAN (FINLANDIAN)
Ikasleei ematen dizkiegun eskoletan ikasitakoa ezartzea da beti gure formakun足 tzaren helburu nagusia. Lehenengo ebaluazioan, azaro bukaeran, Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegiak Ikaslani eskatutako formakun足 tza mugikortasun beka baten bitartez, Tknikak antolatutako irakasle prestakuntza proiektu batez baliatuz Finlandiara joan ginen.
NON EGON GARA? Finlandian aste betez egon gera. Mendebaldeko kostako Vaasa hirian eta ekialdean Errusiatik gertu dagoen Joensuu hirian. Zuraren arloko ikastetxe, enpresa eta gune teknologikoetan zer egiten duten ikusten eta ikasten egon ginen.
Tknikak, zuraren arloko arduradunak bultzatuta, ikasturte hasieran proiektuaren deialdia plazaratu eta aukeratze-prozesu baten bitartez lan talde bat osatu zuen. Hautatuak izan ginen eta mintegiko tailerreko irakasle bat bertan egon zen.
IKASTETXEETAN ZER EGIN DUGU? Hiri bakoitzeko ikastetxe batean egon gera. Bertan nazioartekotze mintegietako arduradunak, Ikastetxeetako instalazioak erakutsi eta hezkuntza sistemaren gaineko funtzionamendua azaldu ziguten. Ikasleak bai geletan, bai tailerretan lanean ikusi genituen.
ZER DA Tknika? Euskadiko Lanbide Heziketako sailburu ordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak EAEko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lana. Sare-lanaren bitartez eta lanbideheziketako irakasleen inplikazioari esker, teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu. OSATUTAKO IRAKASLE ETA TEKNIKARI TALDEA: Erkidegotik, zur eta altzarigintza familiako 4 irakasle joan ziren. Irakasleekin batera Tknikako, zuraren arloko arduradunak, proiektu teknologikoen dinamizatzaileak eta ikaskuntza dinamizatzaileak osatu zuten taldea. Ez da lehenengo aldia Tknikak antolatutako proiekturen batean parte hartzen duguna, duela urteak harremanetan gaude, eta beraiek antolatutako proiektu, ekintza zein jardunaldi desberdinetan parte hartu izan dugu.
17
ikasten
Taldeak
BASOGINTZA: Vaasako YA ikastetxeak dituen basoetariko batera bisita egin genuen. 900 baso hektarea ditu bere jabetzan eta bertan basozaintza ikasketak jorratzen dituzte. Bertan ikasleak nola lana egiten zuten ikusten egon ginen.
LUKE FOREST INSTITUTE, zuraren teknologi gunea: "Natural resources institut of finland. Bio-economy, finish perspective."
Nahiz eta hotz handia egin egurrezko etxeak nonahi aurkitzen dira.
Bertan instalazioak ikusten egon ginen. Hainbat ikerketa azaldu eta jardunaldi bat izan genuen. Ekonomi berri bat sortzea eta ekonomi hau baliabide fosilen menpekotasuna ez izatea dute helburu nagusi. "Finland national bio-economy strateggy"an oinarrituta dago. lukek bioekonomiaren eta baliabide naturalen jasangarritasunaren sustatzailea da eta hau bere izaeraren arrazoi nagusienetakoa da. Hainbat arlotan lan egin eta ikertzen dute, Baliabide naturalak: basoak, zura... besteak beste.
Zuraren munduan adituak eta hezkun足 tza sistema aitzindari izanik, Herrialde bitxia iruditu zaigu Finlandia. Nahiz eta oso ondo jakin finlandiarrak bere hezkuntza sistema saltzen, han hemen bezala ikastetxeen arteko desberdintasunak ikusi ditugu ere. Zura arloan maisuak dira. Zuraren kultura oso garatuta duen herrialde bat da. Egiten duen ho足 tzarekin eta elurrarekin zurezko makina bat etxe ikusten dira nonahi.
Argazkietan ikus daiteken bezala, egoitza nagusia ikusgarria da. Europan hainbat sari jaso dituen zurezko eraikuntza da.
Ikastetxeetan ikusi ditugun zur eta altzarigintzako tailerren instalazioak ez zitzaizkigun gureak baino hobeagoak iruditu. Urola ikastolako zur eta altzarigintza mintegiak ikasleekin lantzen dituen edukien aldetik bide onetik goazela konturatu ginen ere. Urola ikastolako zur eta altzarigintza mintegia zubiak eraikiz.
INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO - Telefonoa: 943-852174 sakatu eta Zur eta Altzarigin足 tza Mintegiagatik galdetu. - Blogg-a: urolaegurra@blogspot.com - E-mail: urolaegurra@gmail.com
ENPRESAK: Enpresetan egon ginen ere, bereziena Targa izeneko itsasontziak egiten dituen Botnia Marin enpresa izan zen. Itsasontzien fabrikazio prozesu guztia hasieratik ikusi genuen. Ez dago fabrikazio katerik, itsasontzi guztia hasieratik bertan egiten dute. Barruko egitura eta estaldura guztia zurez egiten dituzte. Birmaniako Teka erabiltzen dute eta prozesu guztia eskuz lantzen dute.
18
ikasten
Taldeak
Urola Ikastola
Lanerako Prestakuntza Ikastaroak
Diru-laguntzarekin. Profesionaltasun agiriak. 2016-2017 Ikasturtea
Cursos de Formación para el Empleo Subvencionados. Certificados de profesionalidad. 2016-2017
KODIGOA
IKASTAROAK
UNIDADES FORMATIVAS
FABRIKAZIO MEKANIKOA
FABRICACIÓN MECÁNICA
ORDUAK
UF0876
Txirbil harroketa bidezko mekanizazio prozesuen Especificaciones técnicas en procesos de mecanizado por arranque de viruta INTERPRETACION DE PLANOS zehaztapen teknikoak
60
UF0878
Txirbil harroketa bidezko mekanizazio eragiketak egiteko, makina, ekipo eta erremintak prestatzea
Preparación de máquinas, equipos y herramientas en operaciones de mecanizado por arranque de viruta TALLER CONVENCIONAL I (TORNO, FRESADORA)
80
UF0879
Txirbil harroketa bidez piezak fabrikatzeko CNC programak lantzea
Elaboración de programas de CNC para la fabricación de piezas por arranque de viruta TORNO – FRESA
80
UF0882
Txirbil harroketa bidez mekanizatzeko CNC programak egiaztatzea eta optimizatzea
Comprobación y optimización del programa CNC para el mecanizado por arranque de viruta TORNO- FRESA
70
Soldadura elektrikoa, semiautomatikoa MIG/ MAG
Soldadura eléctrica, seimiautomática MIG/MAG
60
CAD 2D AUTOCAD
CAD 2D AUTOCAD
40
CAD 3D Modelatua eta planoak SolidWorks
CAD 3D Modelado y planos SOLIDWORKS
30
ADMINISTRARITZA ETA INFORMATIKA
ADMINISTRACIÓN E INFORMÁTICA
UF0314
Kudeaketa kontablea
Gestión contable
90
UF0315
Zerga-Kudeaketa
Gestión Fiscal
90
UF0319
Sistema eragilea, Informazioa bilatzea: Internet / Intranet eta posta elektronikoa (WINDOWSGOOGLE tresnak)
Sistema operativo, Búsqueda de la información: Internet / Intranet y correo electronico (WINDOWS-HTAS GOOGLE)
30
UF0320
Testuak tratatzeko aplikazio informatikoak (WORD)
Aplicaciones informáticas de tratamientos de textos (WORD)
30
UF0321
Kalkulu-orrien aplikazio informatikoak (EXCEL)
Aplicaciones informaticas de hojas de calculo (EXCEL)
50
UF0322
Datu-baseen aplikazio informatikoak (ACCESS)
Aplicaciones informáticas de Bases de Datos Relacionales (ACCESS)
50
ZURGINTZA ETA ALTZARIGINTZA
MADERA Y MUEBLE
MF0886
Egurrezko egituren instalazioa
Instalación de estructuras de madera
90
UF0240
CNC mekanizazio-zentroen doikuntza
Ajuste de centros de mecanizado CNC
80
Acondicionamiento de la superficie y operaciones de Arotzeriako eta altzarigintzako produktuetako gainazalaren prestaketa eta lehortze-eragiketak secado en carpintería y mueble
60
Aplicación de productos superficiales de acabado en carpintería y mueble
70
Gainazal-akaberako produktuak aplikatzea arotzeriako eta altzarigintzako elementuetan
Altamira z/g-20720 AZKOITIA-Tfno. 943851408 - Fax. 943852867 - email: ez-arautua@gmail.org
WWW.UROLA.ORG
19
ikasten
Taldeak
ENPRESA SORTZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA
Urola Ikastola
Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketako Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako LH-ko ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da. Enpresa bat sortzea ez da batere erraza; horrexegatik, Urratsbatek ikastetxea enpresa mintegi eta berotegi bilakatzearen alde egin du. Ikastetxean sustatzaileek Pertsona Ekintzailearen bulegoa dute, behar bezala ekipatuta dagoena eta doan dagoena guztien eskura. Enpresen proiektuek behar izanez gero, programaren sustatzaileek beste instalazioak ere erabili ahal izango dituzte, ikastetxeko tailerrak ikerketa fasean dauden produktuaren prototipoak egiteko, esaterako. Gainera, ikastetxean enpresa proiektuen inguruan sentsibilizatzeko eta haiek dinamizatzeko pertsona bat du. Kanpoko aholkularien laguntzarekin, ikasturte bakoitzeko ikastetxeko ikasleek sustatu duten enpresa sortzeko helburu estrategikoa ezar tzen da. Dagoeneko gure ikastetxeak, URRATSBAT programaren eskutik, lau ikasle ohien lau enpresa-proiektu gauzatu ditu, hots, lau ikasle ohi ekintzaileei euren enpresa sortzen lagundu izan die. Ildo horri jarraituz, urtean zehar gauzatzen ditugun ekintzon bitartez, bizitzan ekintzaile izateak duen garrantzia zabaldu nahi dugu gure ikasleen artean, nahiz eta jakin badakigun, guztiak ez direla enpresari sartzea iritsiko.
PROGARAMAREN GARAPENA • Sentsibilizazio hitzaldia - Gaur egungo Lan Merkatuaren egoera. - Gogoeta-Hausnarketa/norberarentzat edo besteentzat lan egin (Hausnarketa) - Bideoa ”Ekintzaileak” - Braistorming. - Enpresak sortzeko laguntzak. • “Enpresa Proiektu baten Bideragarritasun Plana”garatzeko aholkularitza Autoenplegurako aurre-proiektuak: - Sustatzailea(Promotorea) - Aktibitatea. - Azoka ikerketa. - Marketin plana. - Giza-material baliabideak. - Ikerketa ekonomikoa eta finantzieroa. - Modu juridikoak. - Amaierako balantzea.
20
ikasten
Taldeak • Sustatzaileen tutorizazioa
Tutorizazioa eta aholkularitza bideragarri hartzen diren ideiak abiarazteko: Finantzaketa, konfigurazio juridikoa, diru laguntzak…
NORI DAGO ZUZENDUA Urratsbat hauei dago zuzendua: • Maila ertaineko eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei. • Ikastetxeko ikasle ohiei • Arautu gabeko ikastaroen eta bertaratu gabekoen bitartez ikastetxearekin zerikusia duten pertsonei.
URRATSBATEK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK Hauek dira Urratsbat programak ikastetxean eskaintzen dituen zerbitzuak: • Ikastetxean, prozesu osoan zehar sustatzailearen zerbitzura dagoen arduradun bat. • Ekintzailearen bulegoa, ikastetxean bertan, behar bezala ekipatuta dagoena, enpresa sortzeko prozesua aurrera eramateko beharrezkoa den lana egiteko. • Ikastetxeko ekipamendua, produktua ateratzen deneko fasean erabiltzeko aukera (ahal denean eta betiko klaseak oztopatzen ez dituenean: tailerra, gela, makinak, e.a.). • Enpresa munduarekin zerikusia duen eta ikastetxearekin lan egiten duen kanpo-aholkularitza, enpresaren sorreran eta garapenean, baina baita ondorengo jarraipenean ere bai. Horretaz gain, enpresa berriak sortzeko zenbait laguntzak ere badaude. Juan Ignacio Larrañaga URRATSBATeko arduraduna
Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 21
ikasten
Taldeak
AHOZKOTASUNA eta BERTSOLARITZA PROIEKTUA
Xabier Munibe ikastola BHI
IPUINAK BERTSOTAN DHBko 1. mailakoak LHko 1. mailako ikasleei eskainia 2015eko otsailaren 12 eta 19an
Gure bertsolari gazteenek, lehen plaza egin dute, ipuin klasikoak, bertsoratu eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako 5 talderi hiru antzerki antzeztuz: ”Txanogorritxu”, “Otsoa eta hiru txerritxo“ eta ”Edurne zuri”. Saio aurretik horma irudien bidez, saioaren aurkezpena egin zuten eta txikien gela inguruan itsatsi ziren kartelak. Pozgarria da elkartrukean sortzen den esperientzia, aberatsa bi taldeentzat. Antzezpenen ondoren ikusleak ere ez ziren atzean geratu, nahiz lotsati samar hasieran, berehalakoan animatu ziren, eta abesti antzeztu bat zuk eskaini zizkiguten: ”Asteko egunak”, “Atso morrongo” eta “Zorion etxe hontako”… Gainera ikasle batek Hansel eta Gretel ipuina kontatzera ausartu zen.
Hiru geletako saio horiekin, ikasturtean zehar lan tzen ari garen hainbat helburu burutzen ari gara, jendaurreko emankizunei lotuak bereziki. Ezpal oneko artistak loratzen hasi dira udaberriko saioetarako. Gogorarazi, zentzu honetan, datorren martxoaren 26an, Gipuzkoako XXXV. bertso txapelketa atezuan dugula. Bitartean, hor jarraituko dugu ostiralero bertso jolasean.
22
ikasten
Taldeak
AGENDA 21
XABIER MUNIBE IKASTOLA BHI
Ikasturte hasieran, “Gosari osasuntsua” lemapean, Xabier Munibe BHIn abian jarritako proiektuak aurrera darrai. Horrela, frutaren kontsumoa bultzatzeko, DBH 2ko ikasleok talde txikitan eginiko kartel koloretsuak jada, zintzilikaturik ditugu ikastetxeko pasilloko ormetan ikusgai; helburua, besteak beste, SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK maila guztietan oihartzuna izatea. (Argazkitan, kartel saridunak). Era berean, aipatu ikasleok gosariari buruz, DBH1 eta DBH 2n eginiko galdeketen emaitzak ere bildu ditugu, eta interesgarriak direlakoan, hemen dituzue aztergai.
GOSARIA DBH 1 - 2 GOSALDU DUTE
GOSALDU GABE
% 98,52
% 1,48
GOSALDUTAKOA Esnea Iogurra
% 86,66 5,92
Fruta/zuku
38,51
Tostadak
22,22
Ogitartekoa
1,48
Pasteltxoak (phoskitos, donuts, filipinos…)
4,44
Zerealak
26,66
Gailetak
41,48
NOREKIN GOSALDU
Madalena
11,85
BAKARRIK
% 45,18
FAMILIAREKIN
% 52,59
Etxean egindakoa
2,96
Tea
1,48
NOLA GOSALDU ESERITA ZUTIK
ABIADURA OSO AZKAR
% 7,40
BOTATZEKO BILGARRIAK Plastikoa
% 71,85
Paper/kartoi
% 45,92
Tetrabrika
% 78,51
Aluminioa
% 1,48
% 93,3
AZKAR
% 34,07
Ohila/taperra
% 1,48
% 3,7
ASTIRO
% 48,14
Ezer ere ez
% 1,48
23
ikasten
Taldeak
HH5eko irteera EUSKADIKO ORKESTRA
PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTXekin Karmelo Etxegarai ikastola Otsailaren 18an Karmelo Etxegarai ikastolako HH5eko ikasleak Euskadiko Orkestrako aretora joan ziren. Bertan, orkestrako hainbat musikarik instrumentu desberdinak joz lan desberdinak eskeini zizkiguten; Vivaldiren lau urtaroak, Rabelen boleroa‌ Pirritx, Porrotx eta Marimototx ere bertan ziren, emanaldian beraien antzerki eta abestiak eskeiniz. Ikuskizun paregabea izan zen eta ikasleak nahiko parre egin, abestu eta asko gozatu zuten.
24
ikasten
Artikuluak
EUSKAL GATAZKA CARLOTA eta MIKEL UROLA IKASTOLAN
Urola Ikastola
Nola idatzi Mikel eta Carlotak kontaturikoa lerro gutxitan? Batak anaia, besteak osaba: euskal gatazkaren ingurumarietan senide maite bana galdu dute. Beren bizipenen eta sufrimenduaren lagina azaldu digute gurean. Batxilergoko lehen mailako ikasleek eta hainbat irakaslek zortea izan dugu bi lagun hauen testigantzak entzuteko. Bata Itziarretik eta bestea Zarauztik etorri zaizkigu euren bizitza guztiz markatu duten osabaren eta anaiaren erailketa azaltzera. Emozioz betetako kontakizuna izan da: malkoak begitan bai hizlari bai entzule. Euskal Herriaren historiaren parte dira malko horiek guztiak, sufrimendu horiek guztiak. Horiek aintzat hartuta aurrera jarraitzeko deia egin digute: gorrotoa alde batera utzi eta elkarbizitza sustatzeko deia. Biolentzia orok sufrimendua sortzen du eta sufrimendua saihestu beharrekotzat jo dute, hortaz baita biolentzia ere. Batekoen zein bestekoen sufrimendua entzuteko aldartea eskatu dute. "Elkar entzutea jada aurrera pausoak ematea baita".
ILUNTASUNETIK ARGITASUNERA, OROIMENA BIZIRIK Otsailaren 3an, Amaia ondarrutarraren eta Iñaki donostiarraren hitzaldia izan genuen aretoan. Jakin banekien terrorismoaren biktimak zirela eta beraiek bizitakoa kontatzera zetozela, baina ez nuen espero berain hitzek hunkitu egingo nindutenik. Alde batetik, Amaiaren aita 1980ko abuztuan hil zuen Batallón Vasco Españolek hil zuen eta, bestetik, Iñakiren aita Komando Autonomo Antikapitalistak hil zuen, 1980ko urrian. Biek gogoatzen zituzten aitarekin partekatutako azken uneak, azken hitzak, azken begiradak… Hitz haiek entzutean, barruak buelta eman zidan. Egia esan, ez dakit zehazki zergatik, baina banekien egun hartan bizitza osoan zehar gogoratuko nuen zerbait ikasita oheratuko nintzela. Horretaz gain, Iñakik hiru eskubide aipatu zizkigun, pertsona orok eduki beharko lituzkeen oinarrizko eskubideak: egia jakiteko, nahiz egia ezagutzeko eskubidea; justizia edukitzeko eskubidea eta oroimena izateko eskubidea. Gorrotoa lagun txarra dela ere esan zigun, gorrotoaren bideak ez baitu amaierarik. Horregatik da ezinbestekoa noizean behin hausnartzea, zer garen eta zer izan nahi dugun erabaki ahal izateko. Halaber, Amaiak urrats handia emana duela onartu zigun, jada ez du gorrotorik; baina oraindik urrats bat falta zaio,
barkamena. Gure bizitzako ekintzarik zailenetakoa da, ez baita erraza oraindik odoletan dirauen zauria estaltzea. Nolanahi ere, Amaiak zein Iñakik hamaika pentsamendu esanguratsu sentiarazi zizkidaten, baina bada sekula ahaztuko ez dudan zerbait. Hala esan zuen Iñakik: “Guztiaren atzetik pertsona bat dago eta horiek guztiek ere bigarren aukera bat merezi dute”. Esanak esan, badakit ezinezkoa dela terrorismoaren biktimek pairatzen dutena imajinatzea, baina esfortzua egin beharko genuke une batez beraien azalean jartzeko. Beraz, gaurkoan Ken Zazpiren “Hemen gaude” kantataren hitzak neure egin nahi ditut “Eta bizitza ez da guretzat egundo izango lehen zen bezalakoa, harrezkero”. Nahiz eta egun batetik bestera bizitzaren norabidea guztiz aldatu, guztia beltz ikusten baduzu ere, gogoratu bidea ez dela erraza izango, baina argi izpi berriak aurkitzea gure esku dagoela. Leire Lizarralde. Urola ikastola 1A
25
ikasten
Artikuluak
TELEFONO MUGIKORRETARAKO APLIKAZIO MATEMATIKOAK Urola Ikastola Artikulu honekin, 2016aren haseran zenbait ikaslek eta gurasok azaldutako jakin nahiari eman genion erantzuna, IKASTENen irakurle guztioi zabaldu nahi izan diogu. iPhone iOS: HiCalc (matrizeak, trigonometria, estatistika, ekuazioak, bioerritmoak), Cute Math (4-6 urtekoentzat), Math Magic (test-jokua 7-9 urtekoentzat), Number Rumble (ekuazioak, jokoa), Pop Math Lite (7 urtekoentzat), Math Drills Lite (ariketa desberdinak), WolframAlpha (kalkulu eta trigonometriako problema zailetarako soluzioen bilatzailea), iFormulas (Algebrakoak, kimikakoak, geometriakoak), Convert (azalerak kalkulatzeko, unitateez aldatzeko), SpaceTime (kalkulagailu boteretsuena egun: limiteak, deribatuak, integralak matrizeak, grafikak), Quick Graph (2D eta 3D funtzioen grafikak). Android: TrucosdeMatemáticagratuita (kalkuluak azkar burutzeko teknikak), Fórmulas matemáticas (maila eta adar guztitakoak), Matemáticas para niños (jokuak oinarrizko eragiketekin), Matemáticas prácticas (baita), MatemáticasEntrenadorgenio (arreta eta memoria lantzeko), Matemáticas Globos (oinarrizko eragiketak), Burbujasdematemáticas (Bubble oinarrizko eragiketekin), BrainExercise (kalkulua eta trigonometria), MatemáticasDash (oinarrizkoa), Cálculo. Brain Trainer (arreta eta memoria lantzeko).
26
ikasten
Artikuluak Blackberry OS: Brain Up Free (memoria eta bista ona eskatzen duten jokuak), Number Cruncher (Sudoku eta Tetrisen nahasketa), Young Scholars (kontuak, hizkuntzak, disziplinartekoa), Math Flash Cards (Lehen hezkuntzarako iharduerak), MathSP SAT and PSAT Math Prep (Estatu Batuetako “PISA�ko testak), Ultimate Math Skills Quiz (tribial matematikoa), Math Reference (matematikako wikipedia), I Love Math (jokua galdera matematikoekin), Kids Math Quiz for BlackBerry PlayBook (oinarrizko testak), Math Trainer Pro (baita, baina maila gehiagorekin)
Symbian: Handwriting Calculator (mobilaren pantailan eskuz idatzitako oinarrizko eragiketak egiten ditu), cCalcPro (kalkulagailu zientifikoa), Enhanced Calculator (S60 3rd) (oinarrizkoa + portzentaiak + finantzak), Solution 2.0 (S60 3rd) (matrize, limite, integral, ekuazio diferentzialak), SideCalc 6.12 (NC) (kontu errazak), Graph 1.0 (S60 1st +2nd) (funtzioen grafikak), JoyCalc 1.01 (oinarrizko kontuak), Calcium 1.0 (S60 3rd) (baita), XIM Astro-Mastra for Kids (oinarrizko kontuak, umeentzako jokua), Scientific Calculator 1.00 (S60 1st) (zientifikoa).
Windows Phone: Free Math Reference (formulak eta metodoak, kalkulua, probabilitatea), Function Plotter (funtzioen grafikak), Adv. Calculator (zientifikoa), Math ++ (algebra eta trigonometriarako formulak), NumberTap (jokua), FS Scientific Calc (zientifikoa), Mathrix (jokua ekuazioekin), Scientific Calculator (zientifikoa eta programatzaileentzat), Math Challenge (oinarrizko jokua), Scientific Calculator (zientifikoa)
Matematikako mintegia.
27
ikasten
Artikuluak
DELITU INFORMATIKOAK Urola Ikastola Abenduaren hasieran, 1ean eta 2an, Ertzaintzaren eskutik, gure ikasleek ordenagailuen eta mobilen erabilpen desegokiak ekar ditzakeen kalteen berri jasotzeko aukera izan zuten. • Norbere edo besteen argazki eta bideo bereziak sarera igotzearen edo mobilean gordetzearen arriskuak: sexu xantaia. • Ezezagunekin chateatzeko arriskuak. • Gure ordenagailuaren kamara pirateatua izateko arriskuaz eta ordenagailua itzalita egon arren, gure irudiak norbaitek jasotzen egotearenak. • Esteka desegokiak sakatuz gero, gure ordenagailuaz jabetuko den troiarrari bidea ematearenak. • Sarearen bidez egindako “txantxak”, benetako bullina direnak, gurasoei oso garesti ateratzearenak. • Produktu erakargarriak merkeegi eskaintzen dituzten iruzurren arriskuak. • Lapurrek egin dezaketen erabilpenagatik, sarean oporrei buruz emandako informazioen arriskuak. Gaia oso ondo menperatzen duen profesionala etorri zitzaigula nabarmen geratu zen. Bukaeran komentatu zigun euren galdera eta erantzunengatik, gure ikasleek zalantzarik gabe arlo honetan maila deigarria zutela. Hurrengo baterako, saio hauek irakasle guztiei eta gurasoei zabaltzea komeni den ala ez hausnartzea ez litzateke gaizki egongo.
28
ikasten
Artikuluak
SAILKAPEN HAMARTAR UNIBERTSALA,
ZER DA?
Karmelo Etxegarai ikastola
Liburutegi denetan, Karmelo Etxegarai ikastolako Izar barne sailkatze hamartarra, informazio liburuak sailkatzeko erabiltzen den modua da. Melvil Dewey, Massachusetts-eko Amherst College-ko liburutegi-zainak 1876. urtean sortua. Berari esker, zenbaki hamartar sistemaren bidez, nahiz Errusian egon edo Argentinako Patagonian, gure Izar liburutegian bezala antolatuta ikusiko dituzu liburuak eta hala ez bada, esan egunean ez daudela, ze demontre!
duen. Saiatu, zain gaituzue eta! Bitartean, hauek lirateke gaur egungo atalak: 0- Entziklopediak. 1- Filosofia. 2- Erlijioa. 3- Gizarte Zientziak. 45- Zientzia Hutsak. 6- Zientzia Aplikatuak. 7- Artea. Jokoak. Kirolak. 8- Hizkuntzalaritza. Hiztegiak. 9- Geografia. Historia.
Fondo osoa hamar ataletan sailkatzen da, 0tik 9ra, eta bakoitzak gai desberdin baten inguruko dokumentazioa biltzen du. 4. atala hutsik dago, egileak sortuko litzatekeen gai berri batentzako erreserbatuta utzi baitzuen. Ea zuetako norbait animatu eta ezagutzaren munduan beste planeta berri bat izango litzatekeen ezagutza eremu bat aurkitzen
29
ikasten
Protagonistak
JON AIZPURU eta YANIA TENA KIROLARI BIKAINAK UROLA IKASTOLA
YANIA TENA Zenbat urterekin eta zerk eraginda hasi zinen lasterketan? DBH 3.an nengoela saskibaloia egiten nuen, baina nire bi ahizpa txikiek atletismo egitera bultzatu ninduten eta taldean parte hartzera animatu nintzen.
satzen dut. Ikasi, umeak entrenatu, nik entrenatu, lanak egin‌ Eguneroko errutina horrek nekatu egiten nau, baina beti lanerako kontzentratuta mantentzen naiz.
Zenbat ordu ematen duzu entrenatzen? Astean lau aldiz entrenatzen dut. Denboraldi hasieran egiten ditugun entrenamenduak oso desberdinak izan arren, normalean hiru ordu eta erdi entrenatzen dut astero. Noiz eta nola eman zenuen lehiaketarako pausoa? Parte hartu nuen lehenengo lasterketa kross bat izan zen. Ez nintzen txarto ibiltzen, baina pistan lehiatu ondoren belozista bezala jarraitzea erabaki nuen. Orain pistarako bakarrik entrenatzen dut, krossak alde batera utzi baitut.
Zein txapelketatan hartu duzu parte? Gustura gelditu zara izan dituzun emaitzekin? Pista estalian Gipuzkoako txapelketan hartu nuen parte eta lehenengo aldiz hirugarren postua eta nire lehenengo domina lortu nituen. Kanpoko pistan, berriz, Euskadiko txapelketan izan nintzen, ez zen nire egunik onena izan, baina denboraldi honetan, dirudienez, gogor hasi naiz, nire denborak jaitsi baititut.
Nolako giroa duzue taldean? Taldeko giroa orokorrean ona dela esango nuke. Saiatzen gara emaitzen ez dezaten baldintzatu elkarrekin dugun harremana. Emaitza txarren aurrean elkarri laguntzen diogu eta denok pozten gara gutariko batek finkaturiko helburuak lortzen ditudanean. Nola baloratuko zenuke Azpeitiko taldeak duen maila beste inguruko taldeekin alderatuz? Zaila da baloratzea. Azpeitia inguruan pistarik ez dugunez, beste taldeek entrenatzeko duten erraztasuna hobea da. Hala ere, pista bat eduki ez arren, gure taldearen maila altua da pista duten beste batzuekin konparatuta. Gainera, taldekide batzuek krossetarako duten maila ere altua da.
Euskadiko txapelketarako aukeratua izan zara; zer suposatzen du zuretzat honelako albiste garrantzitsuak? Zoritxarrez, denboraldi hasieran lesionatu egin nintzen. Ezin izan nuen Gipuzkoako bigarren eta hirugarren txapelketetan parte hartu eta gutxiago Euskadikoan. Penagarria izan zen, nire denbora hobetzen banuen, Espainiakora joateko aukerak edukiko nituzkeelako.
Lehen batxilergoko ikaslea zara; lasterketarako prestaketak nola eragiten die zure ikasketei? Ez ditudanez ordu asko entrenatzen, ikasteko denbora edukitzen dut. Baina lasterketa aurreko presioarekin gaizki pa-
Etorkizunari begira, non kokatzen duzu zure burua lasterketa arloan? Lasterketan jarraituko dut, gogoz eta gogor entrenatzen. Gauza handiak lortzen saiatuko naiz eta beti izan eta izango dudan laguntza eskertzen ere bai. Lasterketan hasi berri diren ikasleei mezu edo zein aholku emango zenieke? Niri gehien kostatu zitzaidana sufritzen ikastea izan zen. Hortik hastea gomendatuko nieke, asko balio baitu. Ondoren, gogor eta gogoz aritzeko esango nieke eta beti taldeko giro bikainean. Azkenik zenbakiak alde batera utzi, pentsa tzeari una batez utzi eta sentitzen dutena egiteko aholkatuko nieke, honela euren ametsak bete ditzaten.
30
Protagonistak
ikasten
JON AIZPURU Zenbat urterekin eta zerk eraginda hasi zinen igeriketan? Txiki-txikitatik ibili naiz igeriketa munduan murgilduta. Hasieran, udalak antolatutako ikastaroak egin nituen eta zazpi urte nituela Izarraitz Igeri Elkartean izena eman eta bertan entrenatzen hasi nintzen. Zenbat ordu ematen duzu entrenatzen? Egunean uretan bi ordu entrenatzen ditut eta horrez gain asteazkenetan eta ostiraletan ordubeteko lehorreko saioak izaten ditut. Igandean ez dut entrenatzen. Noiz eta nola eman zenuen lehiaketarako pausoa? Izarraitz Igeri Elkartean hasi bezain pronto hasi nintzen konpetitzen. Hasieran ez zitzaidan batere gustatzen lehiatzea, baina urteak aurrera joan ahala gero eta grina handiagoa sartu zitzaidan.
Zein txapelketatan hartu duzu parte? Gustura gelditu zara izan dituzun emaitzekin? Euskal Selekzioarekin Espainiako txapelketa izan dugu Oviedon orain dela gutxi. Gustura gelditu naiz emaitzekin, froga batean izan ezik, beste guztietan nire emaitzetara gerturatu naiz. Asko gustatzen zaidan txapelketa da hau. Azken lau urteetan konbokatua izan naiz. Zoritxarrez, aurtengoa izan da azkena, junior mailatik absolutuetara pasatzen bainaiz datorren urtean.
Nolako giroa duzue taldean? Hamabost igerilarik entrenatzen dugu batera Omar Urbieta entrenatzailearekin. Lan ordu serioak izaten dira eta egun batzuetan oso nekatuta bukatzen dut (nabaria da eskola orduetan).
Hurrengo lehiaketa da buru eta belarri prestatzen ari garena. Tolousen izango da eta Gipuzkoako Selekzioarekin goaz bertara.
Nola baloratuko zenuke Izarraitz Igeri Elkarteak duen maila bere inguruko taldeekin alderatuz? Momentu honetan elkarteak inoiz baino igerilari gehiago ditu eta hori oso garrantzitsua da etorkizunerako. Gipuzkoako talde onenen artean gaude; azken urteetako lan gogorarren fruitua da hau.
2015eko igerilaririk onenaren saria eman dizu Azpeitiko Udalak; zer suposatzen du zuretzat sari garrantzitsu hau jasotzeak? Azpeitiko Udalaren partetik oso detaile polita iruditzen zait. Horrelako gauzek ematen didate aurrera jarraitzeko motibazioa.
Bigarren batxilergoko ikaslea zara; igeriketako prestaketek nola eragiten diete zure ikasketei? Askotan oso gogorra egiten zait nahi dudan moduan gauza guztiak egitea, baina igeriketak ikasdenbora antolatzeko eta egunari probetxu handiagoa  ateratzeko aukera eman dit. Gauean ohera sartzerakoan egunari etekin handia atera diodala pentsatzeak poztasuna ematen dit.
Igeriketan hasi berri diren ikasleei zein mezu edo zein aholku emango zenieke? Ez dut gezurrik esango, gustuko duzun kirol bat izan behar du. Azken finean, kanpotik ikusten dena baino sakrifizio gehiagoko kirola da eta lan ordu ugari sartu behar dira aldaketak nabaritzeko.
31
ikasten
Protagonistak
UROLA IKASTOLA - IKASLE OHIA
JON OLAIZOLA ALBERDI GURE ARTEAN ORKESTRA: LEHIAKORTASUNA ETA ZERGAGINTZA Bigarren batxilergoko enpresa ekonomiako ikasleok Jon Olaizola Alberdiren bisita izan genuen azaroaren 23an. Jon Deustoko Unibertsitateko ikasle bat da, non EAZ+Zuzenbidea graduaren laugarren mailan dagoena. Bertan zegoela, Deusto fundazioaren lehiakortasunerako Euskal Institutuan, ORKESTRA enpresan aritu zen Jon Olaizola praktiketan eta bertan garatutako lanarekin idatzitako artikulu baten berri ematera etorri zitzaigun gure ikastetxera. Enpresa honek, enpresa sarea aztertu eta 2 urtetik behin Euskal Gobernuari helarazten dizkio datuak horrela euskal lurraldeko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta era berean, zergagintzak arlo honetan duen eragina nolakoa den ikuskatzeko. Batxilergoko ikasketetan zergen munduan murgilduta gabiltzala, parada paregabea izan zitzaigun gaiarekin zuzenean lotuta dagoen artikulu horren berri izatea. Bere hitzaldian bi zati bereizi ziren nagusiki: lehiakortasunari loturikoa bata eta zerga mundukoa bestea.
LEHIAKORTASUNA • Ekonomian, enpresen arteko lehiakortasuna nahiz estatuen artekoa bereizi daitezke, oso desberdinak. Enpresen lehiakortasunari dagokienez, honen jarduera errentagarri egitea lortu behar dute jabeek, izan ere, bezeroak galtzen hasiz gero eta lehiakideak hazten joanez gero, enpresa ixteko arriskua sor daiteke. Estatuaren kasua ordea ez da berdina. Estatuek normalean ez dute ixten eta askotan baten irabaziak besteentzat ere irabaztea suposatzen du, “win-win” fenomenoa izenda dezakegu. Hauen helburua beraz, herritarren errenta erreala etengabe hazten jarraitzea da helburu eta horretarako, enpresek irabazten dutena herritarrenganaino heltzea ezinbestekoa da. • Lehiakortasun honen hazkundea emateko hiru alderdi dira aztertu beharrekoak: enpresen estrategien eta eragiketen sofistikazioa, klusterren garapena eta herriko enpresa ingurunearen kalitatea. - Planak zenbat eta epe luzeagokoak izan, enpresen aurreikuspena oparoagoa izango den seinalea da, beraz, ekonomia egoera ona den adierazlea. - Ondorengo bi alderdiak elkarri loturik doaz: Klusterrak enpresa desberdinak elkartzean datza, horrela ekonomiaren garapena eta beraien lehiakortasuna igoz; baina prest al gaude gure bizilekuaren inguruan horrelako enpresa gune bat ezartzeko? Erantzuna baiezkoa izateak asko bultzatuko luke lurralde horretako ekonomia eta Oñati dugu adibide. Bertan hainbat enpresa kokatu dira eremu kontzentratu batean eta ULMA dugu aipagarriena.Talde honek eta beste enpresek Oñatiko biztanleriari lanpostua ugari eskaintzen dio.Gauzak honela, beraz, Oñati Europa mailan langabezia tasa baxuenetakoa duen herri bihurtu da eta hau oso berri ona da, dudarik gabe, lurraldeko ekonomiarentzat nahiz bizi mailarentzat. • Herrialde batek barne produktu gordin (BPG) altua izateak ez du esan nahi bertako biztanleen bizi edo ekonomia maila oparoa izango denik. Enpresa horien jardunak biztanleriari zer onura dakarkion aztertu behar da, biztanleriaren errenta erreala azken finean, hori baita benetan garrantzitsua biztanleria zoriontsua izateko. • Espainiako lehiakortasun arloa aztertuz, administrazio eta estrategia kontuetan nahiko aurreratuak daude bertako enpresak, baina akats nabarmena dago langileekiko harreman eta baldintzekin loturik dagoen organizazio eta azpiegituretan. Hori hobetzea beraz ezinbestekoa da, baina arazoa ez da soilik gutxieneko soldata mailari dagokiona, langileak tratatzeko moduari ere loturik dago. Ez dira horrenbeste kontratu egin behar, hiru aski dira. Gehiago egiten badira, enpresak aurrezteko helburua izaten da atzean eta langileak egoera horretan ez dira gustura sentitzen.
32
Protagonistak
ikasten
ZERGAGINTZA Erakunde publikoek, zergapekoei tributuak ezartzen dizkie Gastu Publikoari aurre egiteko. Tributu hauetako bat Sozietateen gaineko Zerga da. Hau zerga legala da, baina herrialde guztietan zerga-tasa ez da berdina.Espainian %30ekoa den bitartean, Euskal Herrian %28a dugu, %35ekoa Maltan eta Zipre eta Irlandan %12koa. Azken biak “paradisu fiskal” gisa ezagutzen ditugu, Irlanda batez ere, bertako BPGa handiagoa denez gero. “Paradisu fiskal” deritzogun multzo horretan sartuko genituzke Salomon eta Caiman uharteak, Suitza eta Estatu Batuen zati bat ere, Silicon Valley hain zuzen. Azken kasu honetan, leku zehatz batean enpresa asko pilatzen dira elkarren artean lotuz, horrela lurraldearen nahiz herrialdearen ekonomia suspertzeko eta ondoren tasei dagokienez laguntzak ematen zaizkie hauen jarduna ahalik eta ahal tsuena izan dadin. Baina, hain garrantzitsuak al dira tasa hauek enpresa baten kokapena zehazteko? Hor ditugu “Hidden Champions” delakoak. Lehiakortasun handiko eta familiarteko enpresak dira eta Alemania eta Euskal Herriko ekonomiaren suspertzaileak izan dira. Ekoizpenaren %80a baino gehiago esportatzen dute eta enpresen arteko sare oso trinkoa eratzen dute. Enpresa bakoitza jarduera batean espezifikatzen da eta elkarren artean lotuz oso onak izatea lortzen dute, elkarri mesede eginez.Euskal Herrian adibide oso ona dugu Irizar Forge enpresa. Baina lehen aipatutako Sozietateen gaineko zergaren tasaren arabera, Euskal Herrian baino gutxiago ordaindu dezake beste herrialde batzuetan, zergatik ez da hara joan Irizar Forge? Irlandara adibidez? Gure inguruko enpresek hemen gelditzea nahiago dute lurraldeei dagozkien erlazioak oso onak direlako. Barruko erlazio on hauek hobari gehiago dakarzkiote enpresari tasa fiskal baxuek baino eta beraz, elkarren arteko harremanei garrantzi gehiago ematen diete.Hor ditugu kluster eta kooperatibak esaterako. Hala ere badira atzerrira joan diren enpresa multinazional batzuk. Apple enpresa estatu batuarrak adibidez, Irlandan du bere egoitza orain, bertako tasa baxuak aprobetxatuz. Azken balorazio bezala beraz, Jonen hitzei jarraiki “nahiz eta utopiko samarra dirudien”, zergatik hemen ere ez sortu Silicon Valley bat? Innogune bezalako leku bat jarri daiteke enpresen konglomerazioa lortzeko eta bertan enpresak lehenengo urtean tasetatik libre utzi. Ondoren, enpresak indartzen joan ahala, proportzionalki, tasak ere igoz joango zaizkie, horrela enpresak indartzea ahalbideratuz, herrialdeko ekonomiaren hazkundea eta lehiakortasuna lortzeko. Aiora Agiñagalde Ibarzabal eta Ihintza Iturri Soraluze (Batxilergoa 2. maila)
LAGUNAK Urbitarte, 7 behea • 20730 AZPEITIA • Tel. 943 81 37 87/ 688 630 916 • elagunak@gmail.com
33
ikasten
Protagonistak Urola Ikastola
IKAS-EKINEZKO LANBIDE HEZIKETA DUALA
IKASI ETA LAN Aparteko irrika erakutsi zenigun ikas-ekinezko Lanbide Heziketa hori egiteko, nork edo zerk eraginda? Gaztea naiz eta gauza berriak probatzeko gogoa neukan. Aurretik beste Heziketa Ziklo bat eginda nago eta orduan ez nuen aukera hau izan eta oraingoan inongo dudarik gabe eman nuen izena.
Ikastetxean eta enpresaren artean garatutako ikaskuntzaprozesu baten bidez, lanbide Heziketako Teknikari edo Goimailako Teknikari titulua lortzeko aukera ematea. • Lanbide heziketa berri bat enpresekin lankidetzan. • Ikaskuntza eta prestakuntza lan-kontratu bidez edo beka bidez gauzatzen da. • Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitateko lanpostuak sustatuz.
DUAL programari noiz ekin zenion? Noiz emango diozu amaiera? 2015eko ekainean hasi nintzen lehen kurtsoa amaitu eta jarraian. Udara guztia lanean igaro dut eta irailean hasi nin tzen lana eta ikasketak uztartzen. Goizez 5 ordu ikasten igarotzen ditut eta ondoren 3 ordu lanean. Martxoan, berriro, lanaldi osoan hasiko naiz ekaina arte.
ANE LAZKANO, Administrazio eta Finantzak Goi Maila Zikloko ikaslea, DUAL programa, BIELE enpresan gauzatzen ari da.
Zein lan mota garatzen ari zara? Biltegian aritzen naiz lanean. Nire lana gehien bat albaranak sartzen, erreklamazioak egiten, itzulketak prestatzen... izaten da. Eskolan ikasitako gauza asko jartzen ditut praktikan nire lanean. Eskolan landutako zein eduki edo jarrera izan zaizu/zaizkizu baliagarria(k) praktiketarako? Eduki gehienak dira baliagarriak. Garrantzitsuenetarikoak niretzat Ingelesa, Logistika eta Komunikazioa eta Bezeroarenganako arreta dira. Gai hauek egunero jartzen ditut praktikan nire lanpostuan. Baina, beste gai guztiak ere badute nire lanpostuarekin baina maila txikiagoan. Ikas-ekinezko Lanbide Heziketa hori, zero eta hamar bitartean, zenbateraino iruditzen zaizu gomendagarria beste ikasleren batentzat? Dudarik gabe animatuko nituzke. Bai bizi laboralerako zein pertsonalerako, gauza asko ikasten dira. Zenbaki bat jarri beharko banuke 0tik 10era 9 bat jarriko nuke. Aurrera begira, zeintzuk dira zure asmoak? Oraingoz, lanean jarraitu nahi dut eta ahal bada Bielen. Oso gustura aurkitzen naiz enpresan eta bertan lan egiteko gogoa daukat. Hemendik pare bat urtera unibertsitatera joateko asmoa ere badaukat, baina oraingoz hori albo batera utzi dut.
Ane Lazkano ikaslea eta Eba Arrillaga BIELEko langilea
Beste zerbait esatekorik? Eskerrak eman nahi dizkiot BIELE enpresari niri aukera hau emateagatik. Baita ere Maider nire laneko tutoreari lehenengo egunetik nirekin konfiantza izateagatik eta nirekin biltegian dauden langileei lehenengo egunetik asko lagundu didatelako.
Zer Da Lanbide Heziketa DUALA zuretzat? Niretzat esperientzia oso polita da. Ikasketak gustuko lanbide batekin batera egiteko aukera ematen dit. Ikasketa aldetik ikasten dudana lanera joan eta jarraian praktikan jartzeko aukera ematen dit.
34
Protagonistak
ikasten IKASLE OHIA Urola Ikastola
XABIER EUZKITZE 14 urterekin bertso kantari Loiola Irratian
Orain dela 35 bat urte, Loiolako Santutegietako lokaletan geundenean, gure ikasleak Loiola irratira joaten ziren zenbat irra足tsaioetara. Hauetako batean, hartu zuen parte Xabier Euzkitzek, 14 urterekin, eta berak botatako bertsoak ditugu irakasleei zuzendutako ondorengo hauek.
35
ikasten
Protagonistak
IKASLE OHIA
Urola Ikastola
NAIARA LARRAÑAGA AGIRRE 2016ko Azpeitiko karrozaren diseinaitzeilea
DBHamaitu arte Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasle izan zaitugu. Ze oroitzapen dituzu gure ikastolan ibilitako urte horietaz? Garai hartako oroitzapen politak ditut, batik bat txikitako abestiak entzutean etortzen zaizkit oroitzapen horiek.
zitzaizkidan; baina barne diseinuan gehiago ikusten nuela neure burua konturatu nintzen eta honetan espezializatu nintzen. Bestalde, diseinu grafikoan ere barneratzeko aukera izan nuen, horrela, orain dela 3-4 urte Azkoitiko Matadeiko kamixetaren diseinuan irabazleetakoa izan nintzen, eta beste lan batzuetarako irudi korporatiboen diseinuak egin ahal izan ditut.
Ondoren, Batxiler Artistikoa egiteko Azpeitiko ikastola utzi eta Eibarrera joan zinen. Zerk animatu zintuen batxiler hori aukeratzera? Batxilergoa hasterako gutxi gorabehera banekien diseinu arloko zerbait nahi nuela egin eta, Marrazketa Teknikoa eta Artearen Historia ikasi ahal izateko, batxiler artistikoa egitea erabaki nuen. Betidanik izan al duzu marrazteko zaletasuna, ala momentu batetik aurrera piztu zitzaizun zerbait izan zen? DBHn konturatu nintzen gauza teknikoak gustatzen zitzaizkidala, hau da, Marrazketa Teknikoa, Informatika, Matematika… baina batez ere Marrazketa Teknikoa gustatzen zitzaidala. Hori dela eta, ba, Barne Diseinua ikastea pentsatzen hasi nintzen. Batxilergoa amaitu eta gero, zer ikasketa egin dituzu eta non? Batxiler Artistikoa Eibarren amaitu eta gero, Bartzelonara joan nintzen Arte eta Diseinua ikastera, La Massana eskolara.
Azpeitiko San Sebastianetarako bi karroza lehiaketa irabazi dituzu: bata Imanol Eliasi eskainitakoa, beste kide batekin egin zenuena; eta bestea berriz, zeuk bakarrik. Zein desberdintasun nabarituko zenituzke diseinatzeko orduan, eta ondoren karroza burutzean, biren arteko eta bakarkako lanen artean? Bai, karroza lehiaketan parte hartu nuen lehen aldian Imanol Eliasi eskainitakoa zen eta Oihane Larrañagak eta biok egin genuen proiektua. Kide batekin edo bakarrik egiteari buruz, lan baten aurrean sortzen diren ardurak eta kezkak bakarrik eramatea edo konpartitzean datza, ondorio guztiekin, eta hori ere oso aberasgarria da.
Zure formazioa Arte eta Diseinuko ikasketetara bideratzea, etxean bizi izandakoaren ondorio bat dela esango al zenuke, hau da, etxean ikusitakoa barneratuta gelditutako zerbaiten ondorioa? Bai, baliteke. Txikitan, dendan, amaren inguruan bueltaka ibiltzen nintzen eta, azkenerako, nire gustuko gauzekin bat zetorrenez, ba, diseinu arloko zerbait egiteko gogoa sartu zitzaidan. Diseinu arloko familietatik, barne diseinutik kanpo, baduzu interesatzen zaizun beste arloren bat? Eta jorratzeko aukerarik izan al duzu? Arte eta Diseinua ikasten ari nintzela, hainbat arlo landu nituen, batik bat diseinu grafikoa eta barne diseinua gustatu
2016ko karroza lehiaketa ere zeuk irabazi duzu. Aurtengoan, karrozarako gaia "Inazio Agirre (1922-2014) 37 urtez Azpeitiko Sansebastianetako karroza egilea eta bul
36
Protagonistak
ikasten ondoren, janzkerak erabakitzen hasitakoan, udalak lehendik jasota dituen arropak begiratu eta berrerabiltzen saiatu naiz.
tzatzailea" izan da, zure aitona hain zuzen ere. Hasieratik izan al zenuen garbi lehiaketa honetan parte hartu nahi zenuela? Gaia hori izateak zer ekarri zizun? Hasieran zalantza handiak nituen parte hartu ala ez, baina buruari buelta batzuk eman eta parte hartzea erabaki nuen. Horrelako lan bat egiteko aitona beste aspektu askotan ezagutzen nuen eta haren gustuak, lanak, desioak‌ jendeak ulertzeko moduan azaltzea ez zitzaidan batere erraza egin. Bestaldetik, emozio asko ekartzen zizkidan eta, horregatik, erabaki nuen attittentzako oparia izango zela.
Arropak eta ileapaindegia direla medio, askotan egon behar izan al duzu haurrekin? Zer moduz moldatu zara? Hiru-lau alditan elkartu naiz, eta esan beharra dago haiekin harreman polita sortu dela. Gainera, oso alai eta sinpatiko joan ziren, eta honek ere bizitasuna ematen dio karrozari. Gustura gelditu naiz. Zer sentitzen da paperean sortutako proiektu hura benetakoa bihurtzean eta kaleetan zehar ikustean? Gustura gelditu al zara amaierako lanarekin? Oso polita izaten da zure proiektua kalean ikustea eta jendearen erreakzioak politak badira, ba, askoz ere gehiago. Aurten proiektua hasterako urduritasuna nuen, baina gero egunak pasa ahala geroz eta seguruago sentitzen nintzen proiektuaren emaitzarekin. Eta gustura gelditu al naizen? Bai, oso gustura! Attittena zen horrekin presio gehiago sentitzen nuen hasieran, baina kalera atera aurretik, dena bukatu nuenean oso gustura joan nintzen etxera. Momentu horretan niretzat hori zen garrantzitsuena, baina San Sebastian egunean familiakoen erreakzioak ikusita asko emozionatu nintzen eta herriaren erantzunarekin gehiago. Niretzat garrantzitsua zen familiarentzat eta jendearentzat gustukoa izatea eta ongi ulertzea, baina lehenagotik ez nuen presiorik sentitu, zeren eta attittentzako niri barrutik irtendako oparia baitzen zen eta ni horrekin gelditu naiz.
Zure aitonari eskainitako karroza izateak zu zeu ukituko zintuen. Diseinatzen hasitakoan, hura ezagutzeak, zenituen ideiak paperean islatzen eta forma ematen hastea, errazagoa dela ala lana areagotzen duela esango zenuke? Lana egiten hasterako orduan, banekien, nik bezala ez zuela inork ezagutuko eta puntu asko nituen nire alde, baina gehiegi ezagutze horrek ez du beti laguntzen. Aurrera egin ahala banekien gutxi gorabehera zer erakutsi nahi nuen, baina gero ideia hori ondo adieraztea eta jendeak nik esan nahi izan dudana ulertzea da lanik zailenetarikoa. Hala ere, uste dut karroza honekin jendeak gehiago ezagutu duela nire attitte eta oso zoriontsu nago. Karrozarako proiektua marrazteaz gain, zein eratako beste lanik egin behar izaten da kalean ikusten duguna ikusteko? Behin proiektua irabazitakoan, gremioak koordinatu eta obra bat izango balitz bezala, egunero jarraipena egin behar izaten da; arazoren bat egonez gero ahalik eta azkarren konponbidea aurkitzeko. Bestalde, eta karrozaren lana aurrera doan heinean, gero eta detaile gehiago eduki behar izaten dira kontuan.
Kalean, jendearen aurrean ateratzen den lana izanik, gustukoa izango ote den edo..., horrelako kezkarik izango zenuen. Jendeak zure helburua ulertu duela uzten al duzu? Zer sentsazio jaso duzu herritarrengandik? Iruditzen zait jendeak ongi ulertu duela eta gustukoa eta hunkigarria iruditu zaiola. Jende askok esan dit asko gustatu zaiola eta atzeko idatzia irakurritakoan emozionatu egin zirela.
Ateratzen diren haurren jantziak ere zeuk erabakitzen al dituzu. Nola edo zeren arabera? Normalean proiektua lantzen ari naizenarekin batera, haurren kokapena eta pertsonaia bakoitza erabakitzen dut; eta
37
ikasten
Erreportaiak
AKROSPORT
GORPUTZ HEZKUNTZAKO SAIOETAN Azken urte hauetan gorputz hezkuntzako saioetan Akrosport edo koreografia akrobatiko izenez ezagutzen den modalitatea landu dugu, eta lantzen ari gara. Gure inguruan ezezaguna den arren Europa mailan oso zabaldua dagoen kirola da hau, eta merezi du ezagutzea.
garrantzia azpimarratzen dugu. Ezinbestekoa eta derrigorrezkoa da, beroketa eta postura egokiak aurrez lantzea. Horrez gain, akrobaziak edozein modutan egitea arriskutsua gerta daiteke. Hori dela eta ezinbestekoa da ziurtasun neurri batzuk hartzea:
Kopuru ezberdinetako taldetan lantzen dugu eta kide bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo elkartzeko lotura elementuak erabiltzen dira: saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da. Beraz, akrobaziak, orekak eta hainbat erritmo lantzen dira, baina bereziki talde lana azpimarratu nahi dugu.
- Beti lastairatxoekin(koltxonetekin) arituko gera. Eta kide guztiak oinutsik lan egingo dute. - Arriskutsuegiak iruditzen zaizkigun figurak baztertuko ditugu; zalantza izatekotan irakasleari galdetu behar diogu. - Hasieran komenigarria da ariketa guztietan laguntzaileak erabiltzea. Behin ariketa menperatuta pixkana laguntzak kentzen joango gera. Zenbait ariketetan zailtasun edo arriskuaren ondorioz laguntza beti erabiliko da. - Zamariak une oro bizkarra zuzen mantentzen ahaleginduko dira. - Arina lau hanketan dagoen zamariaren gainean igo behar badu oinak aldaka edo sorbaldaren gainean ipiniko ditu sekulan ez bizkarrezur gainean. - Figura bat sortzerakoan erditik eta behetik hasi eta albora eta gorantz joango gara.
Modalitate hau lantzean ikasleek taldean lan egin behar dute, taldean erabakiak hartu behar dituzte, eta taldean adostu behar dute. Hutsetik hasi eta koreografiak eta figurak eraiki behar dituzte. Hori dela eta, irakasleak zein ikasleak egin den lan guztiaren ibilbidea argi ikus dezake. Horrez gain, egin den lana ebaluatzeko, auto-ebaluazioa eta koebaluazioa bultzatuko dira. Figura edo piramide bat osatzerakoan ikasleek hartzen duten rolaren edo kokagunearen arabera zamariak eta arinak bereizten dira. Horrez gain, laguntzailearen irudia ere aipatu behar dugu. Alde batetik, zamariak bere gainean kide bat edo gehiago hartzen duten ikasleak dira, eta piramidearen oinarria osatzen dute; orokorrean, taldeko partaide pisutsuenak izaten dira. Arinak ordea, zamarien gainean igotzen direnak dira. Horiek pisu txikiagoa dute eta trebeagoak izaten dira. Eta bestalde, laguntzaileak ditugu: Akrosport-en laguntzailearen papera oso garrantzitsua da. Honek bi eginkizun nagusi ditu: figura edo piramidea osatzen laguntzea, eta erorketa arriskua ekiditea.
Aurreko guztia kontuan hartu eta begiratu nolako lan politak egin dituzten 6.mailako ikasleek. Gorputz hezkuntzako irakaslea, Nerea Arrizabalaga
Arriskuak aipatu ditugu, eta bai, edozein kiroletan bezala arriskuak ekiditen eta aurreikusten lagundu behar diegu ikasleei. Horretarako, modalitatea hau lantzen hasi aurretik, beroketaren garrantzia eta postura egokiak hartzearen
38
ikasten
Ospakizunak
Xabier Munibe Ikastolako DBHko 1. mailako ikasleak, gurasoak eta irakasleak
GABON GIROA ZABALTZEN HERRIAN EGUBERRI BEZPERAN Aurten ere, 1.mailakook hilabetez Arbil Elortza eta beste hainbat irakaslerekin entseguetan aritu ondoren, kalera atera ginen guraso mordoxka, irakasle eta guraso elkartekoekin batera. Denera 140ren bat kide; talde bikaina, benetan! Eguraldi bikainak lagunduta, ibilbideari hasiera eman genion.Lehen hitzordua (09:00etan) Julio Urkijo eta Uria kaleak pasa ostean, San Jose egoitzan, non hiru taldek kanta ezagunak eskainiz, giro alaia sortuz, bertakoek parte hartu zuten. Saio erdian, salda beroa prestaturik zutenez, kalera jeitsi aurretik barruak berotu genituen. Ondoren, Santa Klarako lekaimeei eta duten txakurtxoari abestu genien. Jarraian, Bizkargi plaza, Julio Urkijo eta Trino Uria kaleak pasa ondoren, Jandonianiz plaza. Eguerdi aldean, berriz, “Ixkitturriâ€? elkartean, Indarlan eta Udaberri guraso elkartekoek parte hartzaile guztioi hamarretako aparta eskaini ziguten. Indarberriturik, herriko beste hainbat gune poztu eta bete genituen: Trenbideko zumardia, Xabier Munibe kalea, Guardia kalea, Ibai Ondo, Kale Nagusi osoa‌ Eztarriak urratu samar eta etxerako gogoz, 14:00ak aldera bukatu genuen Eguberri bezperako girotze saio-aldia.
39
ikasten
Ospakizunak
SAN SEBASTIAN EGUNA DANBORRADA Karmelo Etxegarai Ikastola Geure danborrada Udaberriko tenperaturekin ospatu ziren aurten danborradak Karmelo Etxegaria ikastolako bi jolastokietan, baita ere Azpeitiko kaletan egin zen danborrada. Urtarrilaren 18an, goizean HH2koek jo zuten eta egia esan, lehenengo aldia izateko ongi bete zuten lana. Arratsaldean, HH3tik hasi eta LH6. maila bitarteko neska mutilak jo zuten. Beti bezala, batzuk oilo ipurdia azalean eta beste batzuk irribarra ezpainetan, ederki gozatu genituen martxa ezberdinak
40
ikasten
Ospakizunak
Napoleon gorriak
Napoleon urdinak
Bizkaiko tertzioa
Xabier Munibe Ikastola HLHI
San Sebastian egunean urtarrilak 20, HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek, ikastolako atarian danborradako pieza ezberdinekin goza足 tzeko aukera eskaini ziguten ikasle, irakasle eta gurasoei eta eguerdiko 12:00ak puntuan San Sebastian martxa jo zuten.
41
ikasten
Ospakizunak UROLA IKASTOLA
ESKOLA EGUNA AZKOITIKO UROLAN 2016ko urtarrilaren 29an Eskola eguna ospatu genuen Azkoitiko Urola Ikastolan. Goizeko 10:30tik hasita, Batxiler, mekanika eta administraritzako ikasleOk jolas desberdinetan hartu genuen parte; hala nola, futbolean, saskibaloian, sokatiran, oskol bilketan etab. Kirolaz gain, beste hainbat alorretan ere aritu ginen, adibidez, musean, patata tortilla lehiaketan, bingon, “Mihiluzenâ€?‌ Eguneko lehenengo 3 klase ordusoilik izateko pozarengatik inoiz baino laburragoa egin zitzaigun ikastolarako bidea. Horrelako egunei esker, kalean berdin baina ikasketetan desberdin garen jende asko elkartzen gara, eta horrek ikastolako ordu batzuetatik libratzeaz gain, elkar gehiago ezagutzea eta elkarrekiko harremanak hobetzea dakar. Gainera, ondo datorkigu noizean behin, apunteak alde batera utzi, irakasleez erabat ahaztu, burua deskonektatu eta ikastolan gauden bitartean gozatzea! Giro ederra izan genuen. Algararik behintzat ez zen falta izan, eguraldia eta jendearen partaidetza bikaina izan baitzen. Egun eguzkitsua zenez, patioan egin ahal izan genituen jolasetako batzuk. Goiz pasa eder baten ostean, txistor pintxo goxo bat gozatu ahal izan genuen. Egunerokotasunean, ohituta gaude gure gelakideak futbolean edo saskibaloian ikustera, baina ez genuen inolaz ere espero patata tortilla lehiaketako irabazle gu izango ginenik! Barregarria izan zen patata tortillari buelta emateko orduan, ia lurrera nola erortzen zen ikustea. Mahai jokoetan ere beste horrenbeste: azkenengo momentura arte izugarrizko tentsioa bizi izan genuen; jolas hauen xarmarengatik izango da, beharbada. Zer esanik ez, oskol bilketa eta sokatirako probak, hauetan izan genituen algarek alaitu baitzuten eguna. Eskolan gelditu ginenok bagenekien zein zen gure helburua: ongi pasatzea eta disfrutatzea; hasieratik ikusi baikenuen irabazteko aukera gutxi genituela. Honek, ordea, ez gintuen norberaren jokoan ahal genuen guztia ematerakoan geldiaraz. Gogor saiatu ginen, ahaleginduz, saria lortzea ederra izango baitzen. Batxilergoko 2B gelakoek irabazi zuten azkenean. Eguneko gauzarik onena, ordurik egokienean iritsi zitzaigun: patata tortilla lehiaketak prestatutakoaz z gozatzea eta goiza txistor ogitarteko bikainarekin burutzea. Orduan ikusten genituen guztiak pozpozik. Tripak beteta izateari esker, beharbada? Leire Bereistain eta Jone Zabaleta (2C)
42
ikasten
Ospakizunak
SANTA AGEDA Karmelo Etxegarai Ikastola “Aterik ate ohitura zaharra‌â€?, gure ikasleengan errotzeko eta tradizioari jarraipena emateko asmoz, aurten ere, otsailaren 4an santaeskeko koplak abestu genituen Karmelo etxegarai ikastolan. Urola ikastolako gazteak trikitia eta adarrarekin etorri zitzaizkigun eta beraien koplak eskeini ondoren geureak abesteko parada izan genuen, beti ere, makilarekin lurra joaz, erritmoa markatuz.
Xabier Munibe Ikastola HLHI Aurten ere, Xabier Munibe Ikastolako ikasle eta irakasleek, ohitura zaharrei jarraituz, Santa Ageda bezpera ospatu zuten. Makilak eskuetan harturik, HH eta LHko ikasle eta irakasleek, arratsaldeko 16:30ean Ikastolako atarian betiko koplak eta berriak kantatu zituzten. Koplari, soinu eta pandero jole ikastolako ikasleak izan ziren.
43
ikasten
Ospakizunak
Xabier Munibe Ikastola DBH Esku soinuz eta panderoz lagundurik, Xabier Munibe Ikastolako DBH 2ko ikasle eta irakasleak Santa eskean, Azkoitiko kaleetan barna. Goizeko 10:00ak aldera eman genion hasiera ohiko santa eskeari, parrokian, meza ondoren bertaratu ziren eliztarrei, lehen koplak eskainiz. Jarraian azoka, epaitegi eta jubilatuen tabernakoen txanda izan zen. Hurrengo geldialdia, udalean, plenoen aretoan, bereziki Jabier Zubizarreta alkatea agurtuz. Herriko gunea ere alaitu genuen, taberna, ile apaindegi, denda... berriro ikastolara etorri arte. Han DBH 1. mailako, LH eta HHko haur eta gurasoak, koplarik onenak eskainiz, agurtu genituen, eta bukatu Atso morrongo, denok batera abestuz bukatu genuen. Eguneko jarduna amaitzeko San Jose egoitzara joan ginen, eta bertako goiko eta beheko jangeletan eta eguneko zentroko jangelan azken koplak aireratu ondoren, 13:30ak aldera eman genion amaiera aurtengo ibilbideari. Hona hemen kantatu ziren kopla aleak Kalian gora kalian behera goaz pozik kantatzen Santa Agedak ekarri gaitu gu udaletxe aurrera. (Julen Artola)
Hementxe gaude udaletxean alkatearen aurrean batzar gela hontan guri begira biztanle denen aurrean (Ander Miner) Alkate maite zure esku dago lanpostuak egotea langabezian herritar asko denok nahi dugu jatea (Aimar Aizpuru eta Aimar Mancisidor)
Beti bezala hemen atea bilatu degu zabalik bertso entzuten egongo dira seguru asko isilik (Julen Artola) DBHko neska-mutilok gatoz beti lez eskean ibilaldia laster dugu ta gabiltz diru eskasean
Gaur ere bada Ostegun Gizen zuk hor ez problemarik Inauteriak ondo pasatu disfrutatzea nahi dut nik
(Imad) Aginte aldia aurrera doa momentu errez ta zailak alkate jauna galderatxo bat pisua al du aginte makilak
(Maren B.) (Imad)
Futbol zelaia nahi dugu hemen azkoitiar den denentzat ez aspertzeko behar dugu guk zahar eta gazteentzat (Aimar Aizpuru eta Aimar Mancisidor) Gustora gaude bene-benetan egindako harreragatik agur ondo izan ikusi arte mila esker limosnagatik (Imad)
44
ikasten
Ospakizunak Kaixo guztioi ongi etorri hemen gaude gu elizan koplak botatzen etorri gera bertsolari onen gisan (Maria Samardzic eta Jon Larra単aga)
Bihotza ere badugu eta ez deu maite infernua lagundu iezaguzu jauna zapaldu nahi deu zerua. (Udane eta Asier)
Nire fedea txikia da ta baina hemen nago abesten oso gutxitan etorri arren saiatuko naiz etortzen (Unai Cabeza eta Luken Arellano)
Meza entzunda zu lasai zaude gu hemendik bagoz Jauna hartuta disfruta ezazue Kristoren gorputz gozoaz. (Maria Samardzic eta Jon Larra単aga)
Proposamen bat dugu zuentzat eliza hobea izateko pixkat bizitu doinu aldetik jende gehiago joateko. (Unai Cabeza eta Luken Arellano)
Agur unea iritsi zaigu denontzat agur beroa eskerrik asko eliztar maite hemengo pakikin noa (Unai Cabeza eta Luken Arellano)
Ordu bat asko da Felix jauna Meza batek irauteko Mesedez laburtu ezazu meza Jende gehiago etortzeko. (Joanes Arriola eta Andoni Gomez) Atze aldean jarri duzue Aurten jaiotza polita Jarri dutenei eskerrik asko Dutelako merezita. (Joanes Arriola eta Andoni Gomez) Zerua eta ondo daude bai baina guk behar duguna dirua eta bake pixka bat poztuko zaigu eguna. (Maria Samardzic eta Jon Larra単aga) Bekatu asko egin ditugu gure bizitza osoan barkamen eske gatoz gu hona Jauna eduki gogoan (Udane eta Asier)
45
ikasten
Ospakizunak
INAUTERIAK Xabier Munibe Ikastola HLHI Otsailaren 5ean, ostiral inauteri, HH02ko ikasleak 2 karrozetan eta maila guztietako ikasle eta irakasleok desfilean atera ginen. Beti bezala, ikastolako desfilea DBHko ttuntturruak ireki zuten. Udaletxeak arratsaldeko 17:00etan enparantzan banatu zigun askariarekin festari bukaera eman genion.
Xabier Munibe Ikastola DBH Aurten 62 ikaslek hartu dute parte desfilean. Bazkaldu bezain pronto han ziren goiztiarrenak Joaldun janzteko prest, 15:15ean. Hamalauko talde bikaina osatu zen, neska zein mutil. Beste 48 neska-mutil begirale lanetan. (Begiraleak mozorroturik etor足tzen dira, bakoitzak nahi duen bezala jantzita edota aldez aurretik taldean adostuta. Aurrerapenez jakiten dute, Haur Hezkuntzako zein maila eta gela dagokien eta txintxo-txinto betetzen dute bere zeregina.) Desfileak gutxi gorabehera ordu bete iraun zuen eta plaza nagusian, udaletxe aurrean, askari ezin gozoagorekin (pandeletxe eta txokolatea) amaitu zen ekitaldia.
46
ikasten
Ospakizunak Karmelo Etxegarai Ikastola
Ostegunean santaeskeko koplak abesten ibili ginen eta ostiralean, otsailaren 5an, denok mozorrotzera! gu beti ospakizunetan! Eta zein ederki ibiltzen garen! Eta ze ongi pasa genuen! Aurten ere, ikastolako irakasle eta ikasleek irudimena erabili behar izan zuten inauteri koloretsuak izan zitezen. Karmelo Etxegaraiko bi eraikinetako jolastokietan Pintto txakurrak, piratak, margolariak, ipotxak, printzesak, pailasoak, arratzaleak, aerobik irakasleak, hipiak…ikusi genituen dantzan. Txikitxoak, dantza egiteaz gain, zezena eta buruhaundien aurretik korrika saio batzuk egiteko aukera izan zuten. Txokolatea ederra zegoen!
Urola Ikastola IKASTOLAN ERE INAUTERIAK Argitzen hasi da eguna… eta hara non azaldu ziren Urola ikastolako ikasle batzuk inauterietako esentziarekin bat eginez,eta lotsa etxean utzita, mozorrotuta. Giro ederra zabaldu zen ikastola osoan zehar ikasleek ekarri zuten festarako gogoarekin. Gainera, ez ziren barre gutxi izan ikasle gazteen eta irakasleen aurpegiak ikustean. Ikasgelak ohikoa baino koloretsuagoak egon arren, ikasleek lanean jardun zuten berdin-berdin, baina ezin dugu ukatu festarako gogo gehiago zegoela lanerako baino! NAGORE AIZBITARTE. 2. BATX. AZPEITIA
47
ikasten
Euskararen arnasgunea
EUSKARA IKASTAROA KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN Hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasunaren inguruan ikastaro bat antolatu da Karmelo Etxegarai Ikastolan. Ikastaro hau, Azpeitiko Udal Euskaltegiarekin elkarlanean, Ikastolako Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak antolatu du bertako irakasleontzat. Bertan, egunero erabiltzen ditugun esamolde eta joskerak aztertuko ditugu. Ikastaro honetan parte hartzeko irakaslegoa gogoz agertu da.
48
ikasten
Ibilaldiak
Urola Ikastola Administraritza eta Finantzak zikloko ikasleak DONOSTIAKO BATZAR NAGUSIETARA bisitan
2015eko azaroaren 27an, Administraritza eta Finantzetako Goi-mailako zikloko ikasleok Gipuzkoako Batzar Nagusietara bisita egin genuen. Bertan, Ogasun eta Finantza batzordea egin zen eta hau ikusteko aukera izan genuen. Horrez gain, Eider Mendozarekin, Batzar Nagusietako lehendakaria, eta Iñigo Lamarkarekin, lege aholkularia, instalazioak ikusi eta Batzar Nagusien historia jakin ahal izan genuen. Azalpena oso interesgarria izan zen eta bisita oso atsegina, beraz, edozeini gomendatuko genioke bertara gerturatzea.
IKASENPRESA AZOKA
1. Batxilergoa Urola Ikastola
Otsailaren 2an, Batxilergoko 1. mailako Azpeitiko eta Azkoitiko ekonomiako eta mekanikako ikasleok Eibarrera hurbildu ginen, bertan goiza pasatzeko asmoz. Han, Tknika erakundeak antolaturiko ‘Ikasenpresa’ azokaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan Lanbide Hezkuntzako ikasleek, bi karpatan sailkatuta, prestatzen ari ziren lanbidearen eremuan sortu zuten enpresa fiktizioa aurkezten ziguten, eta beren produktuak saltzen saiatu ziren. Denetik ikusi ahal izan genuen, kosmetika produktuak, pen drive-ak… Sukaldari trebeek eginiko jaki gozoak erosteko aukera ere izan genuen! Guztiak eurek eginiko produktuak ziren, kalitatezkoak eta zein baino zein originalagoak ! Gainera oso txukun aurkeztuta zeuden.Halaber,logotipo, izen eta diseinu desberdineko stand koloretsuek garbi adierazten zuten gazteen irudimen eta sormena. Azoka hau ekintzailetasuna bultzatzeko sortua izan zen, eta argi geratu da gazteei lanerako gogorik ez zaiela falta, ez horixe! Izan ere, ezaguera eta teknika garrantzitsuak badira ere, enpresa batek arrakasta izateko funtsezko osagaiak ideia berritzaile bat eta hau aurrera ateratzeko ilusioa dira. Oihana Lazkano Egiguren
49
ikasten
Ibilaldiak
UDALETXERA BIXITA
2. Batxilergoa Urola Ikastola
Urtarrilaren 27an Azpeitiko udaletxera bixita egin genuen hainbat galderen erantzunen bila Administrazio eta kudeaketa prozesuak ikasgaiko ikasleok. Ikasgai honetan enpresa mundua nolakoa den ikasten dugu, bai eta hura eramateko prozesu guztiak ere: kontabilitatea, marketinga, giza baliabideak, enpresa martxan jartzeko beharrezko dokumentuak,‌ Eta honekin batera gure enpresa proiektua sortzen dugu: produktu edo zerbitzu bat aukeratu eta hura aurrera eramateko eman behar diren pauso guztiak egiten ditugu, esan daiteke simulazio bat dela. Bertan Alfon Lizarraldek hainbat galderei erantzun zien oso modu adeitsuan. Guztiontzat erabilgarriak izan daitezkeen galdera batzuk azaldu zizkigun. Hala nola, herrian enpresa bat sortzeko eman beharreko pausuak, horretarako beharrezkoak diren dokumentazioak, non koka dezakegun gure negozioa, errespetatu beharrezko zenbait araudi. Bestalde, gure herrian bertan, Azpeitian alegia, zer nolako proiektu dauden etorkizunari begira, hau da, negozio berrien bultzadaren inguruan edota jadanik dauden negozioen nondik norakoak ere. Oso interesgarria izan zen eginiko bixita eta guztiak animatzen ditugu batxilergoko 2. mailan ikasgai hau hartzera izan ere, erabilgarriak diren gauza asko ikasten dira. Asko lagun diezazuke zure etorkizunean ekonomiarekin loturiko zerbait egin nahiko bazenu eta dudak izanez gero ere egokia da zalantzak argitzeko. Gai oso ederra eta interesgarria da, bertan enpresa sortzearen proiektuarekin asko ikasten delarik. EGILEAK: Nagore Aizbitarte eta Leire Urteaga
2. Batxilergoa Urola Ikastola
OGASUNA
Otsailaren 24an, Azpeitiko 2. Batxilergoko ekonomiako ikasleok Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko Departamentuak Donostian duen egoitza nagusia bisitatu genuen. Bertan, besteak beste,Jabier LarraĂąagak, Ogasuneko Diputatuak (azpeitiarra eta gure Ikastola honetako ikasle ohia) eta Jokin Peronak, Ogasuneko Zuzendariak, harrera dotorea egin ziguten. Jabierren sarreraren eta azalpen txiki baten ondoren, zergak, iruzur fiskala eta zergetako diru-sarreren erabilpenari buruzko gure galderak eta zalantzak argitu zizkiguten. Garbi utzi ziguten gure egunerokoan ezinbestekoak diren Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Politika bezalako oinarrizko zerbitzuak finantzatzeko, zergak ordaindu beharra dagoela. Bakoitzak, bere neurrian, bere ekarpenak egin beharra dauzkala. Horretaz gain, eraikina bisitatzeko aukera ere izan genuen, eta askotan hain urruti ikusten dugun erakundea hurbil-hurbila dela nabaritu genuen. Ane Gurrutxaga Oyarzabal eta Anne Lapeira Mendizabal
50
ikasten
Ibilaldiak
IKT Urola Ikastola
IKT-1Ako ikasleak
HIRILABS tailerrean
Urtarrilaren 28an Azkoititik Donostiarantz atera ginen, gaur egun asko entzuten den eta inork ezagutzen ez genuen gune batera, Tabakalerara. Bertan, askotariko ekimenak hartzen ditu programa kulturalak bere baitan: erakusketak, zine proiekzioak, mintegiak, aurkezpenak eta tailerrak. Gu bertan dagoen Hirilabs laborategira joan ginen, tailer bat egitera: FABRIKAZIO DIGITALERA HASTAPENA: 3D INPRIMAKETA ETA ESKANERRA. Hirikilabs kultura digitala eta teknologia laborategia da, teknologiaren erabilera sozial, kritiko, sortzaile eta kolaboratiboak uztartzen dituena. 11:00etan genuen tailerra. Tabakalerara sartu eta lehen inpresioa bikaina izan zen. Ondoren, 3.solairuan kokatuta zegoen laborategira joan ginen, Hirikilabsera. Laborategiaren lehen inpresioa ere bikaina izan zen. Espazio handia, irekia, teknologiaz betea‌ Bertan zeuden Manex eta Joseba gure zain. Manexek aurkeztu zigun laugarren iraultza izan daitekeena, diseinu tresna unibertsala; erabiltzaileari, diseinatzekoa ez ezik, azken produktua fabrikatzeko gaitasuna ematen diona: 3D inprimagailua. Teorikoki kontzeptuak argitu ondoren, praktikara pasa ginen. Hasteko, ikasleak eskaneatu genituen 3D eskaner baten bidez; gero, sarearen puntuak nahierara aldatu genituen eta, azkenik, 3D inprimagailu batean inprimatu genuen emaitza; hau da, errealitatea eskaneatu eta inprimatu genuen. Horretaz gain, laser eskanerra ere ikusteko aukera izan genuen. Tailerra amaitu eta gelan jartzeko 3Dn inprimatutako maskota ere ekarri genuen: Pingu txiporriùa.
51
ikasten
Ibilaldiak
Urola Ikastola Mekanikako erdi mailako 2. mailakoak eta goi mailakoak
BOMBAS AZCUE enpresara egindako bisita
Abenduaren 17an Arroako Bombas Azcue enpresan izan ginen bisitan. Ezaguna da batipat itsasontzientzako ponpak egiteagatik baina ur gezarako ponpak ere egiten dituzte. Produkzio arduradun den Imanol Azcuek enpresako txoko guztiak erakutsi zizkigun piezen fabrikazio prozesua azalduz. Bulego teknikoan piezak nola diseinatzen dituzten eta galdaketa egiterakoan gertatuko denaren simulazioa erakutsi ziguten. Diseinatzen dituzten pieza gehienak bertan galdatzen dituzte harea bidez, moldeen elaborazioa eta piezaren fundizio prozesu osoa ere ikusi genuen. Ondoren, piezen mekanizazioa dator. Makina mota desberdinak dituzte, mekanizazio zentru handiak, biltegi automatizatuak,‌ Piezen kontrola eta muntaia dira prozesuaren azken pausoak. Bombas Azcuen beste enpresa batzuetan ez bezala pieza baten fabrikazio prozesu osoa beraiek egiten dutenez osorik, gauza desberdin asko ikusteko aukera bikaina izan genuen. Oso interesgarria izan zen. Eskerrik asko Imanoli eta bertako langile guztiei egindako harreragatik eta eskainitako denboragatik!
LH 4. maila Azpeitia
Arotz Eneara ibilaldia
Urtarrilaren 25 eta 26an 4. mailakoak Etxarri Larrunen dagoen (Nafarroa) Arotz-Eneara joan ginen. Bertan hainbat ekintza egin genituen: jolasak, eskulanak, mendi irteera, baserri bateko ikuilua bisitatu eta nola ez! parranda ere egin genuen, diskotekaaa!! Bi egun eder pasa ondoren, neka-neka eginda itzuli ginen etxera. Merezi zuen!
52
ikasten
Ibilaldiak
LH 1. maila Azpeitia
Ibilaldia Ekainberrira
Otsailak 2 eta 3an Karmelo Etxegarai ikastolako LH 1. mailakoak EKAINBERRIRA joan ginen goiz pasa. Kobazuloa bisitatu eta garai hartako animaliak eskuekin, ikatzarekin,‌marrazki politak osatuz oso gustora bueltatu ginen ikastolara.
LH 5. maila Azpeitia
Santa Ageda San Martin egoitzan Otsailak 4 Santa Ageda bezpera zela eta Karmelo Etxegaraiko 5.mailako ikasleak San Martin egoitzara joan ginen bertakoak animatzera. Trikitilariek sarrera eman zioten eta ondoren guk aurrez Jokin Urangarekin prestaturiko koplak abestu genituen.
Hona hemen gure saioaren zati bat: Egoitza hontara etorri gara Karmelo Etxegaraitik kopla kantuan hasiko gara zuek alaitzeagatik.
Bazkaldu eta gero siesta arratsaldean musean halaxe segi dezazuela zuek denbora luzean.
Kaixo amona eta aitona zer moduz zaudete hemen zuei alaitasunez kantatzen gaude gu hemen ikasten.
AndereĂąoak ez digu uzten denok batera hitz egiten horregatik gu gatoz poz pozik denok batera kantatzen.
Zuek hementxe zaudete beti eguzkia goxo hartzen elurra ari duen denetan suan beroaz goxatzen.
Benetan asko alaitu gara zuengana agertzean guk ere halaxe nahi dugu egon zuen adina heltzean.
53
ikasten LH 6. maila Azpeitia
Ibilaldiak
AGUREAK ANIMATZEKO BIXITA!
Otsailaren 5ean, ostiral mehe eguna genuen eta inauterien ospakizunen artean, 6.mailakoak San Martin egoitzara joan ginen. Han genituen gure zain aiton-amonak, siesta ederra eginda, meriendatu aurretik, gurekin tartetxo animatua pasatzeko prest. Inauterietako kantak abestu genituen, oso ezagunak denak eta gurekin kantatzera animatu ziren. Dantzatu ere egin genuen eta kalejira txiki bat ere. Oso aurpegi alaiak ikusi genituen. Ondoren, ikastolara joan ginen geure ospakizunekin jarraitzeko asmoz eta merienda ederra egiteko. Hainbeste kanta eta dan足 tzak gosetu egiten du eta!!
54
ikasten
Ibilaldiak
DBH 2 Azkoitia
Abenduaren 11n Xabier Munibeko DBH 2ko ikasleok Dorre Madariagara joan ginen egun pasa. Txoriak ikusteko asmoz besteak beste, baina zoritxarrez ez genuen txori askorik ikusteko aukerarik izan, jende asko bai tzegoen arrantzan. Ondoren, dorre barrura sartu, eta katalejoekin kanpora begira ibili ginen. Joaterakoan nahiz etortzerakoan autobusean primeran pasa genuen.
DORRE MADARIAGARA IBILALDIA LH 5. maila Azkoitia
TITIRIJAI
32. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Xabier Munibe Ikastolako 5. mailako ikasleak Titirijaiko 32. jaialdian izan ginen. Giro onean autobusa hartu genuen Tolosara joateko. Iritsi ginenean Euskal Herria plazara joan ginen egitaraua eta txapatxoak jasotzera. Handik Beotibar pilotalekurantz joan ginen, hamarretakoa egitera. Gure hamarretakoak jan bezain pronto Leidor Antzokira sartu ginen. Titiriguiri taldearen eskutik “Hay un gallo en tu tejado” antzezlana ikusi genuen. Ikaragarri gustatu zitzaigun. Txotxongilo eta ordenagailu bidez egindako animazioak, marrazki eta pertsona errealen arteko nahasketa zoragarria izan zen. Bukaeran, galderak egiteko aukera izan genuen.
Berriro plazara itzuli ginen bazkal tzera; gehienak ogitartekoak eraman genituen. Bapo jan eta gero jolasean aritu ginen. Ordu bietan, TOPICeko antzokian Pantzar Bihar taldearen eskutik “Txan Fantasma” ikusi genuen. Galderak egin ondoren parke handi-handi eta eder batera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen eguna Tolosan, eta berriro itzultzea nahiko genuke.
55
ikasten
Ekoizpenak
OSTEGUN GIZENA OSPATUZ HHO2 URTEKO HAURRAK INDIOZ MOZORROTU GARA ETA JON BRAUN KANTUAZ ALAITU DUGU EGUNA. A ZE ONDO PASA DUGUN!
Xabier Munibe Ikastola
56
ikasten
Ekoizpenak
Ikasturte honetan MOTXILA IBILTARIA jarri dugu martxan. Bertan haurrentzat esanguratsuak diren hiru objektu ekartzen dituzte gelara. Oso gustura ibiltzen dira norberaren objektuak besteei eraskuten.
Xabier Munibe Ikastola
57
ikasten
Ekoizpenak
NEGUA HELDU ETA ELURRETAKO PANPIN POLITAK EGIN DITUGU HH04 URTEKOOK.
Xabier Munibe Ikastola
HH04 URTEKOEK EUSKAL HERRIKO INAUTERIETAKO PERTSONAIAK LANDU DITUZTE.
HONA HEMEN MOMOTXORROAK ETA ZAMALTZAINAK. 58
ikasten
Ekoizpenak HEMENTXE GAUDE GU!!!!!! HAUR HEZKUNTZAKO HAAANDIENAKKKK. JO ETA KE LANEAN.
Xabier Munibe Ikastola
NOLA JAIOTZEN DIRA TXIMELETAK? Etxetik landare bat ekarri dugu ikastolara.Bere hosto artean beldarra dago. Orain esango dizuegu zer gertatu den: 1- Tximeletak ugaldu egiten dira, eta arrautzak jartzen dituzte (gure landarean txuriak ikusten dira). 2- Arrautzetatik beldarrak irteten dira, hostoak jaten dituzte etengabe haunditu arte. 3- Egun batzuetara beldarra kuskua egiten hasi zen: kotoi antzekoa zen. 30 egun pasatu ziren eta‌ 4- Kuskuan zulotxo bat eginez tximeleta atera zen.Tximeletaren kolorea iluna da. Egileak: LH 2D. Xabier Munibe
Kuskua
Tximeleta jaio berria
Tximeleta hegan
59
ikasten
Ekoizpenak
1. MAILA KAZETARI LANETAN
Xabier Munibe Ikastola
LA PIEDRA MÁGICA Hace muchos años vivía en un lejano país un guerrero que recorría los pueblos con una piedra mágica. Un día perdió la piedra mágica y el guerrero se puso como loco. En el camino apareció un chico pobre que tenía muchas piedras mágicas y el guerrero le dijo: - ¿Me das una piedra? El chico le contesto: - Si adivinas mi acertijo te la daré. Es un instrumento de música que no se ve pero se escucha, ¿Qué es? - La voz- le contestó el guerrero. - ¡No es posible! ¡Has contestado bien! Y al final el chico le regaló una piedra mágica. UNAX AZKOITIA. LH4B XABIER MUNIBE IKASTOLA
60
ikasten
Ekoizpenak
Xabier Munibe Ikastola
EL CUMPLEAÑOS DE CHARLIE
EL GATO AVENTURERO
Charlie era un dragón que vivía en la prehistoria, en una montaña. Una vez, cuando era su cumpleaños estaba muy triste porque nadie le había felicitado. Ese día cuando salió a la calle, todos los animales prepararon una fiesta sorpresa para él.
Un día un gato se escapó de la casa de una abuela y la abuela se quedó muy triste. El gato se encontró con unos gatos callejeros pero estos lo echaron de su guarida. Entonces el gato volvió con la abuela. ARATZ ETXEBERRIA. LH4B XABIER MUNIBE IKASTOLA
OIER GARATE. LH4B XABIER MUNIBE IKASTOLA
61
ikasten
Ekoizpenak
Hiruhilabete honetan talentuaren inguruan hausnartu dugu: Talentua pertsona batek zerbait egiteko duen gaitasuna da. Denok daukagu talenturen bat: sukaldatzeko, dantzatzeko, josteko, musikarako, imajinazioa erabiltzeko, kiroletarako... Talentua ezin da erosi ez eta lapurtu ere. Gure talentua bilatzeko saiatu egin behar gara. Talentua bakoitzak duen altxor bat da! LH6. XABIER MUNIBE IKASTOLA
62
ikasten
Ekoizpenak
LH5. maila. Xabier Munibe Ikastola
63
ikasten
Ekoizpenak
EDERKI IBILTZEN GARA 2 URTEKOAK
Karmelo Etxegarai Ikastola 64
ikasten
Ekoizpenak
Gu ere margolari
Karmelo Etxegarai ikastola. H.H. 4
65
ikasten
Ekoizpenak
HH5eko ESPERIMENTUA Joan zen udazkenean, gai hau lantzeko egin genituen hainbat ekintzen artean, esperimentu bat egitea pentsatu genuen eta urrian ezkurrak landatu genituen. Ikasle bakoitzak bere potetxoan egin zuen hau. Ondoren ondoondo zaintzen saiatu gara astero ureztatuz. Zer gertatuko ote? Ikertzaileen moduan guk ere geure hipotesiak egin genituen, eta batzuk lehenago eta besteak beranduxeago, hona hemen erne zaizkigun aritz landare politak. Azpeitiko ikastola
66
ikasten
Ekoizpenak
67
ikasten
Ekoizpenak
Joan Miró
Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei…!
KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA, 2D
Egilea: Iratxe Itulain (L.H. 2 c)
Pin birziklatua
68
ikasten
Ekoizpenak
BIZI-ITXAROPENA Ekuatoreak Lurra bi zati berdinetan (ipar hemisferioa eta hego hemisferioa) banatzen duela ikasi dugu baina aldi berean zati horiek oso desberdinak direla ere ikusi dugu, hau da, goikoak ase-ase eginda eta gosez azpikoak. Iparraldeko nahiz hegoaldeko bizi baldintzak oso desberdinak dira eta gelan gai honen inguruko hainbat kontzeptu landu ditugu: populazioaren bilakaera, biztanle dentsitatea, bizi-itxaropena‌ Bizi itxaropena toki jakin batean biztanleak bataz beste bizitzen diren urte kopuruari esaten zaio. Gelan herrialde garatu eta garatu gabeko herrialdeetako bizi itxaropenen datuak konparatzen aritu gara. Hona hemen guk eginiko lana:
Bi grafikoak aztertu ondoren argi eta garbi ikusten da herrialde garatuetan jendea urte gehiagoz bizitzen dela garatu gabe dauden herrialdeetan baino. Herrialde garatuetan bizi itxaropena nabarmen handiagoa da bertako bizi kalitatea egokia delako (industrializatutako herrialdeak, osasun eta hezkuntza zerbitzuak‌) Garatu gabeko herrialdetan, aldiz, ume asko eta asko hiltzen dira bertako bizi baldintza eskasak direla medio (elikagai eta azpiegitura eza, osasun zerbitzu eskasa...). Karmelo Etxegarai Ikastola. LH 5.maila
INURRI LANGILEA Egun batean, inurri langile bat, parke dotore batean zebilen harantz eta honantz. Bat-batean liztor bat eta mandeuli bat gerturatu zitzaizkion zer egiten zuen galdezka. Biak lagun minak ziren eta bihurri samarrak. Inurria zirikatzen ibiltzen ziren bakarrik ikusten zutelako zuloak egiten eta lan eta lan gogor aritzen zelako. Mandeuliak eta liztorrak, berriz, lagundu beharrean zirikatu eta iseka egiten zioten.
na etorri berdin jokatzen zutenez bakarrik gelditu ziren, inork ez zuen nahi beraiekin egon. Azkenerako ez zuten ez lagunik ezta familiarik ere. Bakarrik gelditu ziren eta inurria bakean uztea erabaki zuten. Inurriak lagun asko egin zituen. Ez da inor zirikatu behar, inor ez da perfektua.
Inurria aspertuta zegoen bi horiekin eta ez bera bakarrik, beraien inguruko guztiak ere bai, eguna joan eta egu-
69
Lore Aranguren. 4. maila. Azpeitia
ikasten
Ekoizpenak
IKASTEN ETIOPIAN… IK. Bero asko egiten al du? G. Gu abenduan joan ginen eta bero handia egiten zuen. Han ez daude lau urtaro hemen bezala, han bi sasoi bereizten dira, sasoi euritsua eta sasoi lehorra. Ekaina eta uztaila dira hilabete euritsuenak eta bestela urte osoan zehar ez du ia euririk egiten. Aspaldian euri gutxi egiten ari da eta kezkaturik daude.
Gabonetan ikastolako familia bat Etiopian izan da. Bueltan zenbait argazki eta bideo piloa ikusteko aukera izan dugu. Ikastolara etorri ziren Eire, Iker eta beraien ama eta izandako esperientziaren berri eman ziguten. Hemen kontatutako zenbait gauza eta argazki: gozatu, hainbeste gozatu genuen guk! IK.Hango ume denak al dute eskolara joateko aukera? G. Eeeeeeez! Oso gutxi joaten dira eskolara… Alde batetik tribuetan ez dagoelako eskolarik, batzuei eskola ikaragarri urruti geratzen zaie…
IK. Zergatik? G. Ura behar dutelako beraien baratzetarako eta eguneroko egin beharrak egiteko. Zerealak eta barazkiak landatzen dituzte jateko, kotoia oihalak egiteko…
IK. Zenbat km egiten dituzte etxetik eskolara? G. Batzuk herrian bertan izaten dute eskola, beste batzuk behar bada 5 edo 6 km egiten dituzte oinez eskolara joateko, eta beste batzuk berriz, urrutiegi gelditzen zaienez, ez dira eskolara joaten.
Gabonetako oporretan Etiopia ezagutzeko aukera izan dugu familian. Etiopia iparretik hasi eta hegoalderantz zeharkatu dugu eta leku nahiz tribu desberdinak ezagutu ditugu, eta momentu batzuk elkarrekin igarotzeko aukera izan dugu. Lagun asko egin ditugu eta oso esperientzi polita izan da.
IK. Umeek zergatik kantatzen dute ikastolara sartzerakoan eta ateratzerakoan? G. Kantatzeko ohitura handia dutenez, eskolako gauza asko ere horrela ikasten dituzte. Ez daukate ordenagailurik, ez telebistarik, eta beraientzat eguneroko ekintzetan oso normala da abestiak erabiltzea, jolasetan, dantzetan…
Bitxikeri bezala hango jendeak hile horia ikusi gabe zuenez, hasieran Eire eta Iñakirengana hurbiltzen ziren beraien ilea ukitzeko. Haien ilea beltza eta kizkurra da eta Eire eta Iñakirena horia eta lisoa eta izugarrizko jakin-mina sortzen zien.
IK. Gaizki ikusten duten umeak erabiltzen al dute betaurrekorik? G. Askok ez dakite ondo ikusten duten edo ez, eta han ez daukate aukerarik betaurrekoak jartzeko.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH3
IK. Nolakoak dira hango etxeak? G. Guk Etiopian egindako bidaian oso tribu desberdinak ikusi ditugu. Etxe gehienetan dena gela berean zegoen: sukaldea, logela eta ukuilua. Komuna kanpoan zuten, tribu osoaren tzat lastoz inguratutako zulo bat. Etxeak egiteko adarrak, lokatza eta gorotza erabiltzen dituzte, eta teilatuetan adarrak eta platano-ondoaren hostoak. Etxeetan ez daukate urik, herrian ere ez, eta ur garbiaren bila ura sortzen den gertueneko tokira joaten dira egunero, batzuk kilometro asko egiten dituzte oinez. Bainatzeko eta arropa garbitzeko erreka eta lakuetara joan behar izaten dute. Errekara xaboia eraman eta bainatzen diren bitartean arropak garbitzeko aprobetxatzen dute.
70
Ikastolaren 50. urteurrena
ikasten
IKASTOLAREN 50. URTEURRENA “1965ETIK IKASTOLA UROLA BAILARAN” LIBURUAREN AURKEZPENA Gure ikastolak bere 50 urteetan egindako ibilbidea jasotzen duen “1965etik Ikastola Urola Bailaran” liburua, Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolen artean osatutako talde eragileak egina, aurkeztu zen abenduaren 10ean, San Agustin kulturgunean. Aurkezpen mahaian Gema Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaria, Eneko Etxeberria Azpeitiko Alkatea, Beatriz Zubia Urola Ikastolako Zutoin Guraso Elkartearen Lehendakaria, Iñaki Zabaleta Karmelo Etxegarai Ikastolako Zutarri Guraso Elkartearen Lehendakaria, Alberto Izagirre Urola Ikastolaren Zuzendaria eta Inazio Azpitarte Karmelo Etxegarai Ikastolaren Zuzendaria bildu ziren. Liburuaren edukiaren ha-
riari jarraiki, ikastolak izan duen garapena aipatu zen, herriak sortutako euskal hezkuntza eredua dela adieraziz, pertsona askoren lan eta laguntzarekin bilakatutakoa. Liburuan bildutakoa, gure ikastolaren historiaren apur txiki bat besterik ez da. Batzuentzat kontu berriak izango dira. Besteentzat ezagunak. Ziur zuetako askok, ikastolarekin lotuta, hainbat historia eta pasarte edukiko dituzuela gogoan. Liburua eskuetan hartzean, beste hainbat etorriko zaizkizue burura. Hala edo hola izan, ez galdu irakurtzeko aukera, merezi du eta. Mila esker ikastola sortzen eta bilakatzen lagundu eta laguntzen duzuen guztioi.
71
ikasten
Ikastolaren 50. urteurrena
Unai Hirukoa
Xabier - Egan
Amagar
Xabier Euzkitze, Mari Jose Bikendi, Imuntzo, Asier Aizpuru, Arantxa Orbea, Arantxa Frantsesena, MÂŞ Jesus Arregi, MÂŞ Karmen Otaegi, Xabier Saldias, Maixol Elortza eta Amaia Garmendia
72
Ikastolaren 50. urteurrena
ikasten
DANBORRADAN ERE
50. URTEURRENA OSPATUZ Sansebastian eguneko danborradan 50. urteurrena ospatzeko, ikastolako hiru konpainiak dotore agertu ziren. Ikastolako ikasle denek lepoan, horretarako sortutako zapi berdea jantzita ze-
ramaten. Banderak berriz, logo brodatuz apaindurik zeharkatu zituzten Azpeitiko kaleak. Banderadunek banderak astintzean, gogora ekarri zizkiguten urte hauetan pasatutako uneak.
PIRRITX ETA PORROTX
IKASTOLAREN 50. URTEURRENAREN OSPAKIZUNEAN Urteak dira Uztaro Haurreskolako Guraso Elkarteak, Pirritx eta Porrotx ekartzen dizkigutela Azpeitira. Aurten ikastolak 50 urte betetzen dituela eta, elkarrekin ospatzea pentsatu genuen. Oraingoan Amalur emanaldia eskeini ziguten Pirritx eta Porrotxek. Polita benetan! Jaialdiari bukaera emateko, gure ikasleek ikastolako dantza eskeini zuten pailazoekin batera. Arratsalde bikaina benetan!
73
ikasten
Ikastolaren 50. urteurrena
DATOZEN HILABETEETAN IZANGO DIREN EKINTZAK Martxoak 18an, ostirala Karmelo Etxegarai IKASTOLAN, Ikastolaren ordutegiaren barruan, hiruhileko bakoitzean, festa giroan, gure URTEBETETZE OSPAKIZUNA antolatzen da. Oraingoan, TAILERRAK izango dira, maila bakoitzari egokituta. (HHko txikienekin hasi eta LH6koak ere barne) Antzerkia, makillajea, eskulanak, musika, dantza, jolasak, hamaiketakoa… Apirilak 9, larunbata Gure Ikastoletatik (Karmelo Etxegarai, Urola) 50 promozio atera dira. Guztira: 3128 Ikasle Bertan izan ditugun Irakasle, langile, guraso eta laguntzaileak ere kopuru handia osatzen dute! Guztiekin “IKASLE OHIEN” FESTA EGUNA ospatuko dugu. Eguerdian hasi: elkarteratze BAZKARIA + MUSIKA Arratsean: KONTZERTUA Egitarauaren xehetasun guztiak… orrian dituzu eta aurrerantzean beste zenbait medioetan ere zabalduko ditugu. Maiatzak 14
IKASTOLAREN FESTA!!!!! Egun horretan, gaur egun IKASTOLA OSATZEN DUGUN GUZTIEKIN (guraso, Ikasle, irakasle, langi-
le…) 50. urtebetetzea ospatu nahi da.
BAZKARIA, JOLASAK, KIROLA, MUSIKA, PUZGARRIAK… denetik izango da. Egun horretako egitaraua, dagokionean zabalduko da.
ARGAZKI ERAKUSKETA!!!!!! Herriko erakusketa aretoan, Betharram eraikinean izango da 15 egunez.
50 URTEKO HISTORIA jaso nahi da argazkien bitartez. Ekintza horrek ere bere egitarau propioa izango du. Ekainak 17
JAIALDIA!!!!! Urtero bezala, ikasturtearen amaierako festa, izango dugu. Aurten, ordea, BEREZIA izango da, 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emango dion ekitaldia,
SORPRESAZ BETEA!!!!!
74
Ikastolaren 50. urteurrena
75
ikasten
ikasten
Ikastolaren 50. urteurrena
76
LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.
Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.
JON EGIBAR H. H. 4. maila AZPEITIA
LIBE AMENABAR H. H. 5. maila AZPEITIA
YASMIN HERNANDEZ L. H. 2. maila AZPEITIA
MIKEL LARRAÑAGA L. H. 4. maila AZPEITIA
ARITZ MAINA ZABALA H. H. 5. maila AZKOITIA
DENIS ERRASTI L. H. 2. maila AZKOITIA
MARTXEL ORBEGOZO L. H. 4. maila AZKOITIA
UNAX OSINALDE L. H. 5. maila AZKOITIA
Xabier Munibe ikastola
www.urola.org
2016-17 ESKAINTZA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
BATXILERGOA
INSTALAZIOA ETA ALTZARI-HORNIKUNTZA *(AROTZERIA ETA ALTZARIEN FABRIKAZIO INDUSTRIALA)
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA
MEKANIZAZIOA MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BATXILERGOA
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK FABRIKAZIOA MENANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA
UNIBERTSITATEA
/
LAN MUNDUA
PRAKTIKAK
GEURE LAN POLTSA
Inguruko enpresetan
Inguruko enpresekin lan harreman estuak ditugu
Atzerrian: Erasmus+, Leonardo. PROIEKTU EUROPARRAK Elos, Erasmus, Comenius eta Leonardo
FORMAKUNTZA EZ ARAUTUA URRATS BAT BOZI: Bizi Osoko Zeharkako Ikaskuntza. Bitartekaritza
Altamira Auzoa z/g • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tfnoa.: 943 85 21 74 • Faxa: 943 85 28 67 Perdilegi, 3 • 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa) Tfnoa.: 943 81 37 70 • Faxa: 943 81 66 20 urolaikastola@urola.org http://www.urola.org