SARRERA
Bi urteko pandemiaren ostean normaltasunez ekin diogu ikasturte berriari, sekula ez genuen pentsatuko normaltasuna hainbese eskertuko genuenik!
50 urteak atzean utzi dituen ikastola honen historian beste katebegi bat gara, orain artekoei esker iritsi gara honaino eta gure ekarpena egiteko ere prest gaude.
Borondatea eta ilusioa ez zaizkigu falta guretzat berria den lan honetan. Gaur egungo beharretara egokituko diren proiektu berriak jarri nahi ditugu martxan. Baina batez ere, elkarlanean egin nahi ditugu gauzak, hezkuntza komunitate osoa aintzat hartuta; irakasle, ikasle, guraso eta eskolako gainerako langile guztiekin batera. Gure haurrak heztea komunitatean egin beharrekoa dela ulertzen dugu, eta sinetsita gaude batzuen eta besteen ikuspuntu eta ideiak txertatzeak denok aberasten gaituela. Denok bidelagun nahi zaituztegu erronka berri honetan eta gure ateak irekita aurkituko dituzue beti.
NON ZER
Arduradunak:
XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI, AZKOITIA BHI eta
UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak
Diseinua eta maketazioa: FK kopistegia
BERRIAK
Zuzendaritza Taldeak 2 Euskaraldia 2022 3
Txotxongilo erakusketa 3
Arantxa Bastarrikaren agurra 4
Tximeleta Larruaren Nazioarteko Eguna 5
Agustin Arenas ikastolan 5 Txoriak txori abesti emanaldia 5
Hizkuntza laguntzaile berria “Karmelo”n 6
Matematika manipulatiboa 7 Autobus interaktiboa 8
Irakurlagun programa 9
Bideo jokoen erabilera 10
Medikua Xabier Munibe ikastolan 10
Xake ikastaroa 11
Ebaluazio formazioa 11
Igeriketa ikastaroa 11
Urola Bizirik dokumentala 12
HHko ikasleen gelak eraldatzen 13
Sexu Hezkuntza 14
Agenda 2030 14
Hedatze Proiektua martxan 16
Batxilergoko 1.mailakoak mixerikordian 18
Europe on the Screen: ekin 19
Euro school net 2000 bilkura 19
Lan dinamikak 20
Hizkuntza ikastaroak atzerrian 21
Patioko errealilitatearen azterketa 22
Urrategi eta Marikarmenen agurra 24
Soziolinguistika saioa 25
TALDEAK
2 urteko ikasleak 26
Xabier Munibeko eskolaz kanpokoak 29
Ikasi kooperatuz, kooperatu ikasiz 30 Hausnarketa saioak 30 Sukaldean sortzaile 30
PROTAGONISTAK
Maje Larrañaga, Lourdes de la Hoz Dolores Goikoetxea eta Miren Arzalluz 31
EUSKARAREN TXOKOA
Euskaraldia Azpeitian 33 Euskararen Astea Urola BHIn 33 Urola Ikastola elkartrukean 34 Euskara hobetzen 34
OSPAKIZUNAK
San Martin Eguna 35 Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna 36 Danborrada 2022 37 San Andresas 2022 37 Euskararen Eguna 38
GURASOEN TXOKOA
Zutarri Guraso Elkartea 39 Zutoin Guraso Elkartea 40 Udaberri Guraso Elkartea 41
IBILALDIAK Ibilaldiak 42
EKOIZPENAK Ekoizpenak
2022-2023
ZUZENDARITZA TALDEAK
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI
ZUZENDARIA: Mikel Olaizola Borda
IKASKETA BURUA: Amaia Iturrioz Artolazabal
IDAZKARIA: Maite Viquendi Odriozola
UROLA IKASTOLA BHI
ZUZENDARIA: Maite Garcia
IKASKETABURUA: Maitere Arotzena
IDAZKARIA: Joseba Larrañaga
DBHko KOORDINATZAILEA: Gorka Sastre
BATXILERGOko KOORDINATZAILEA: Rocio del Castillo
AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI
ZUZENDARIA: Eneko Zabaleta
IKASKETA BURUA: Virginia Orozko
IDAZKARIA: Leire Larrañaga
AZKOITIA BHI
ZUZENDARIA: Amaia Aranzabal
IKASKETABURUA: Aiora Odriozola
IKASKETABURU ONDOKOA: Jordi Farrerans
IDAZKARIA: Amaia Zabaleta
BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA: Begoña Zubimendi
Berriak
EUSKARALDIA 2022
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
Iritsi da Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia da! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n ere euskaraldiarekin bat egin dugu. Azaroaren 18tik abenduaren 2 arte, biak barne, ikastolan ekintza desberdinak burutuko ditugu euskara ardatz dugula. Herrian ere ekintza desberdinak antolatu dira eta parte hartu
dugu. Horietako bat dantza bat grabatzea izan da. Asko gozatu dugu. Hemen jartzen dizkizuegu frontoian grabatzerakoan atera diren argazkiak.
Bi aste hauetan abestiak, dantzak, pertsonai desberdinen lanketa, horma-irudiak... izango ditugu. Ez ahaztu euskara dela batzen gaituena!!!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
TXOTXONGILO ERAKUSKETA
Azaroaren 3an Corrado Masacciren txontxongilo eta maskaren erakusketa ikustera joan ginen Betharrameko aretora. Munduko leku ezberdinetako maskarak eta txotxongiloak zeuden erakusketan: Asia, Afrika eta Europakoak. Herrialde bakoitzean txontxongiloak ezaugarri desberdinak zituzten. Maskarak nola egiten diren ere azaldu ziguten, nahi duenak etxean egin ahal izateko. Ederki pasa genuen.
ikasten
Berriak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
Urtea bezalaxe amaitzear da gure lankide Arantxa Bastarrikaren irakasle ibilbidea. 41 urtez aritu da Karmelo Etxegarain lanean. Gurekin geldituko dira bere umorea eta hitz jokoak.
Azkenean heldu da eguna, bidaia hastera doa.
Jarri gerrikoa, hortzak estutu, sentitu ILUSIOA. Helmuga izango da ederra, izena du ERRETIROA, bizitzako oporrik luzeenak, gu denon amets gozoa.
Bihotzez opa dizugu, Arantxa, garai berri oparoa.
JARRI TXAPELA ETA IBILI MUNDUAN!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI LH 1-2
Urriak
AGUSTIN ARENAS IKASTOLAN
HH5ekoak zapelai–tzaren proiektuan murgilduta ibili gara eta hari buruz gehiago jakiteko zein hobe Agustin Arenas baino. Gurean izan da eta zapelaitzari buruz nahiko kontu esan digu: nolakoa den, non bizi den, nola egiten duen hegan, zer soinu ateratzen duen, zer jaten duen…
Oso interesgarria iruditu zaigu eta adi-adi entzun ditugu bere azalpenak. Asko ikasi dugu! Eskerrik asko Agustin!
burutu dira; adibidez ikasle bakoitzak tximeleta bat margotu du eta kanpoko aterpean itsatsi ditugu ehundaka tximeleta koloretsu.
TXORIAK TXORI ABESTI EMANALDIA
HH5-ekoak zapelaItzaren inguruko proiektuan lanean aritu gara. Hegazti honi buruz asko ikasi dugu baita gaiari lotuta dagoen txoriak-txori abestia ere. Proiektuari amaiera emateko Haur Hezkuntzako haur guztiak elkartu ginen eta maila guztietako lagunen aurrean abesti emanaldia gauzatu genuen.
Berriak
HIZKUNTZA LAGUNTZAILE BERRIA KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 5-6
Aurtengo ikasturtean hizkuntza laguntzaile berri bat dugu Karmelo Etxegarai Ikastolan. Bere izena Brianna Jara da, Kaliforniarra da eta 22 urte ditu. Hizkuntza laguntzailea gure ikastetxean izateak, gure ikasleei aukera paregabea eskaintzen die atzerriko hizkun–tza eta kulturartekotasuna lantzeko. 3.zikloko ikasleak, talde txikitan, ahozko komunikazioa landuko dute Briannarekin. 2. Zikloko ikasleekin ere gela barruan, hainbat ekintza burutuko ditu. Hona hemen berarekin izan dugun elkarrizketa:
- Zergatik erabaki zenuen hizkuntza laguntzaile bezala Azpeitiara etortzea?
- Brianna: Hizkuntza laguntzailea izatea nahi nuen, alde batetik beste herrialde bateko kultura ezagutu ahal izateko, eta bestetik, ikasleei nire kultura eta hizkuntza ikasten lagundu ahal izateko.
- Zer sentitu zenuen lehenengo aldiz Azpeitiara iritsi zinenean?
-Brianna: klima oso ezberdina da hemen. Kalifornia oso lehorra da, ia ez du euririk egiten eta bero handia egiten du. Hemen berriz, klima epelagoa da eta hezetasun gehiago dago.
Lehenengo aldiz mendiak lainoz inguraturik ikusi nituenean, hemengo paisaia mistikoa iruditu zitzaidan. Beste gauza bat nabarmendu nahiko nukeena jendea oso jatorra dela da eta komunitate sentimendua dagoela jendearen artean. Aipatu nahiko nuke baita ere, zeharo harritu nintzela hainbeste okindegi ikustearekin eta eguneko ogia jateko ohiturarekin.
Gozogintza aipagarria da benetan, baita bertako jatekoa ere.
- Eta zein izan zen zure lehen inpresioa ikastolara heldu zinenean?
- Brianna: hasieran urduri nengoen. Ikasle eta irakasleek ongi etorri bikaina egin zidaten eta hori eskertzekoa da. Ikasleekin lehenengo saioak izan nituenean, elkarri asko laguntzen dietela konturatu nintzen eta talde lana azpimarratuko nuke.
- Zer nahiko zenuke esan amaitzeko?
- Brianna: espero dut nire lana ondo egitea ikasleek beren ingeles maila hobetu dezaten eta ikasleak gustura egotea nire saioetan.
Hau da gure hizkuntza laguntzaile berria, neska bikaina, kirolzalea eta jatorra. Eta gainera, Azpeitiako euskaltegian euskara ikasten hasi da. Txalotzekoa!!!!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI MATEMATIKA
MANIPULATIBOA
Aurten HHko bigarren zikloko eta LHko lehenengo zikloko irakasleek matematika manipulatiboko formazioa jaso dute. Ikasleekin martxan jartzen ari dira dagoeneko. Ikasleak gustura ari dira material berriarekin esperimenta–tzen eta ikasten!!!
IRAKURLAGUN PROGRAMA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Iada abian da Irakurlagun programa. LH6ko eta LH2ko ikasleak hasi dira binaka edo hirunaka elkarrekin ipuinak irakurtzen. Programa hau izurriteraren ondorioz geldik egon da azken bi urtetan, baina dituen onurak ikusita,
lehenbailehen jarri da martxan aurtengo ikasturtean. Ea denei balio izaten dien irakurketa medio gozamena lortzeko eta bide batez euren irakurmen ulermen maila hobetzeko.
Berriak
BIDEO JOKOEN ERABILERA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
LH4, LH5 eta LH6. mailako ikasleek Bideo jokoen erabileraren inguruko saioak jaso dituzte
Hezkidetzarekin lotuta, aurten ere, DAITEKE aholkularitzak eskainitako formazio saioak izan dituzte ikastolako gure ikasleek.
Oso interesgarriak!!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
MEDIKUA IKASTOLAN
LH6. mailako ikasleak Giza Gorputza proiektua lantzen ari dira. Eta zein hobe gai honetaz aritzeko mediku bat baino! Aiora Illarramendi gurasoa ikastolara bertaratu da gure
ikasleekin solasalditxo bat izatera eta horien dudak argitzera.
Eskerrik asko Aiora!
Berriak
XAKE IKASTAROA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Laugarren mailako ikasleak xakean treba–tzen jardun dute. Xakea han, matea hemen! Gustura aritu dira!
EBALUAZIO FORMAZIOA
Lehen Hezkuntzako irakasleok ebaluazioaren inguruko formazioan parte hartu dugu Landabarri Ikastetxeko zuzendaria den Marimar Hernáez-en eskutik.
IGERIKETA IKASTAROA
Urtero legez, ikasturte honetan ere, igeriketa ikastaroak burutu dituzte lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek. Urrian, lehen mailako ikasleen txanda izan zen. Azaroan, berriz, bigarren mailakoena eta bukatzeko, abenduan, hirugarren mailakoen txanda izan da.
UROLA BIZIRIK DOKUMENTALA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
LH2ko eta LH5eko ikasleak Urola ibaiari buruzko dokumentala ikusten izan gara Elkargunean. Uraren zikloa eta ekosistemen gaia aztertzen ari garen honetan, herritik igarotzen den ibaiari buruz asko ikasteko aukera izan dugu eta nolako egoeran dagoen ere, ikusi ahal izan dugu. Zabor asko bildu dute Urola ibaian zehar eta gure helburuetako bat ibai eta errekak garbi mantentzea da, itsasora ura garbi hel dadin.
Berriak
GELAK ERALDATZEN
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
SEXU HEZKUNTZA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
6.
AGENDA 2030
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Ikasturte honetan, Xabier Munibe Ikastola, Eskola Agenda 2030 proiektuan sartu da.
EA2030 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Arazo-ekosozialen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia. Programaren ezaugarri garrantzitsuenak
hauek dira:
- Bi eremu lantzen ditu: eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
Esan bezela, Jasangarritasunerako Hezkuntza ikaskuntza eraldatzailean dago oinarriturik, eta pertsonak ahaldundu nahi ditu ahalduntzeko gaitasuna ematen dieten jakintzak, trebetasunak, eta balioak eskuratzeko eta etorkizun jasangarriago baten alde laguntzea ahalbidetzeko.
ESKOLAKO AGENDA 2030
Berriak
HEDATZE
Ikasturte honetan Urola Ikastola BHI-n Hauspoa proiektua atzean utzi eta HEDATZE proiektua martxan jarri dugu, irakas prozesua indartzeko asmoarekin. Horrela, irakasleon eta gurasoen inplikazioa handitu nahi izan da, ikasleei eskaintza zabalago bat emateko asmoz. Gure ikastetxean, astelehenetik ostegunera bitartean ekintza desberdinak antolatu ditugu HEDATZE proiektuaren barruan. Urte honetan, ikasgai guztietarako errefortzu klaseak eskaintzen dira. Horrez gain, tutoretza saioak ere eskaintzan dira, egun konkretuetako zalantzak argitzeko asmoz. Aurreko urtean abiatutakoa jarraituz, jantoki alternatiboa eta etxeko lanen txokoa ere martxan ditugu. 1. ebaluaketan zaletasun tailerren eskaintza zabala izan dugu ikastetxeko irakasleen aldetik: GIMP tailerra, Mekanografia tailerra, CAD (SKETCH UP) tailerra, Dantza eta gorputz adierazpena, Voyage autour de la france eta Ikasketen orientazioa.
Asteazkenetan gurasoen txanda da, eta bi zaletasun tailer eskaitzen dituzte. Arabea eta Yoga. Hemen argazki batzuk:
Urola Ikastola BHI
ELKARBIZITZA-HEZKIDETZA HARREMANAK
4. DBHko ikasleek Hezkuntza afektibo-sexuala eta sexu aniztasunari buruzko saioak izan dituzte Harremanak-eko hiru hezitzaileren eskutik eta hainbat eduki landu dituzte: sexualitatearen kontzeptu zabala, norberaren autoirudia eta estereotipo sexualak, sexualitatearen inguruko mitoak, gizarte abileziak, gure harremanak eta batez ere lagun taldetan sortzen diren harremanak, gogo sexuala, orientazio sexual ezberdinak, sexuen arteko elkar ulertzea, harreman sexualak, bikote harremanak, antisorgailu metodoak eta transmisio sexualeko gaixotasunak, besteak beste.
Saioak ongi joan dira, hori esan digute tutoreoi azaldutako balorazioan. Gurasoek ere izan dute aukera beraien bizipenak partekatzeko. Etorri direnek aprobetxatu dute.
IZAR-HITZ GUNEA
Elkarbizitzarako konpetentzia lantzeko, oinarrizko helburua duen elkarrekin bizitzen ikastea du helburu gune honek.
Helburu horretarako baliabiderik lagungarrienetako bat gure ikasleengan elkarbizitzarako gaitasuna garatzea da.
Baina elkarbitzitzara iritsi aurretik, nahi ta nahiezkoa da bakoitzaren autogestioa, hau da, oinarrizkoa da bakoitzak bere burua ulertzea, onartzea eta maitatzea eta bide horretan lehenengo pausoa norbere burua ezagutzea da.
Ea bada, ikastetxe honetan ahalik eta elkarbizitza atseginena lortzen dugun!
Elkarbizitza taldea.
ikasten
Berriak
BATXILERGOKO 1. MAILAKO IKASLEAK MIXERIKORDIKO ERAIKINEAN
Urola Ikastola BHI
2022-23 ikasturte honetan, Urola Ikastola BHIko eraikina txiki gelditu zaigu. Horregatik, Batxilergoko lehen mailako ikasleak Mixerikordiko eraikinean dauden geletan ari dira eskolak jasotzen. Eraikina egoera berrira egokitu behar izan da
eta oraindik berritze lanetan ari badira ere, badoaz pixkanaka aurrera.
Bai ikasleak eta baita irakasleak ere ondo moldatu dira egoitza berrira.
EUROPE ON THE SCREEN: EKIN
Urola Ikastola BHI
Erasmus+ programaren baitan, hurrengo bi ikasturteetan zehar garatuko den proiektu berriak zinea izango du ardatz. Bere izen ofiziala hauxe izango da:
EUROPE ON THE SCREEN: eKIN Cinema as a Driving Force for Social Change
Izenaz gain, irudi berezigarri bat, logo bat ere behar genuen, eta lehiaketa bat antolatu zen hura aukeratzeko. Irabazlea, DBHko 4. mailako Ainara LARRAÑAGA GURRUTXAGA izan da. Beajondeinala, Ainara!!
UROLA IKASTOLA BHIKO ORDEZKARITZA BAT EURO SCHOOL NET 2000 BILKURAN
UROLA IKASTOLA BHIko ordezkaritza bat Euro School Net 2000 sarearen urteroko bilkuran izan da, Aguilar de Campoo herrian (Palentzia). Hezkuntza proiektu europarrak sortu eta garatzeko helburuz sortutako ikastetxeen sare bat da Euro School Net 2000.
Bestalde, aurten ekin dio ikastolak EUROPE ON THE SCREEN: eKIN. Cinema as a Driving Force for Social Change izeneko nazioarteko elkarlan proiektuari (Europa pantailan:eKIN. Zinema, Eraldaketa Sozialean Eragile bezala itzul liteke). Finlandiako ikastetxe batekin arituko da lankidetzan zinea ardatz izango duen hezkuntza jarduera ezberdinak garatuz. 2024ko martxora bitartean hainbat ekimen garatuko dituzte ikasleek, besteak beste: zine-forumak antolatu, webgune bat sortu edo ikasleen elkartrukeak egin. Orotara gure ikastolako 24 gaztek astebete pasatxoko egonaldiak egingo dituzte
atzerrian, ikaskide finlandiarren etxeetan. Beste horrenbeste ikaslek ezagutuko dituzte gure bazterrak.
Ikastola BHI
Berriak
IRAURGI BERRITZENEN ESKUTIK, LAN DINAMIKAK
Urola Ikastola BHI
2022/23 ikasturtean, Iraurgi Berritzenen eskutik, eskualdeko hezkuntza eragileen eta tokiko eragile sozioekonomikoen artean harremanak sendotze bidean UROLA IKASTOLA BHI-n lan dinamika bat antolatu dugu.
Lan dinamikara eskualdeko beste zenbait eragile (industria, osasuna, lehen sektorea, komunikazioa, enplegua, ekintzailetza...) gonbidatu dira.
EKONOMIA-PROZESUAK
Azaroak 12an, Iraurgi Berritzen taldearen eskutik hitzaldia izan genuen. Iraurgi Berritzen eskualdearen sustapen sozio-ekonomikorako garapenaz eta berrikuntzaz arduratzen den erakundea da. Bertan, Administrazio eta Kudeaketa Prozesuak ikasgaian landutako hainbat gairi buruz hitz egin genuen: gure eskualdean sortzen diren enpresak zer motatako izaera juridiko dituzten eta gaur egun merkataritzaren aldaketak zein diren aztertu genituen. Bestalde, enpresa proiektu baten bideragarritasuna aztertzeko “Canvas” metodologia aztertu genuen , ondoren ikasle talde bakotzak bere enpresa simulatuan aplikatzeko. Hitzaldia oso interesgarria eta baliogarria izan zen, bai enpresaren bat martxan jarri ahal izateko, baita bertan lanean jardun ahal izateko ere.
HIZKUNTZA-IKASTAROAK ATZERRIAN
Urola Ikastola BHI
Eusko Jaurlaritzak urtero bezala atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza egingo du Hezkuntza sailaren eskutik. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua. Iazko urtean Irlandan 198, Erresuma Batuan 280, Frantzian 50 eta Alemanian 20 plaza izan ziren.
Bertan onartuak izateko baldintza garrantzitsuena nota da, bai ingelesean bai aurreko ikasturtetako batezbestekoan.
Azken deialdian Mikel Larrañaga Urola Ikastola BHI-ko gure ikaslea, eta Henar Galarraga eta Lierni Piris Azkoitia BHI-ko ikasleak aukeratuak izan ziren eta Erresuma Batuan egon ziren.
Hona hemen ikasle horiei eginiko elkarrizketa: Nola izan zenuten deialdiaren berri?
MIKEL: Urola ikastolatik etxeetara bidali zuten E-mail baten bidez. Idazkaritzara joan eta paper bat betetzea besterik ez zen izan.
HENAR: Ingeleseko irakasleak klase orduan azaldu zigun atzerrian hizkuntza-ikastaroak egiteko aukera zegoela. Parte hartzera animatu gintuen eta papera bete eta idazkaritzan entregatu nuen.
LIERNI: Gure ingeleseko irakasleak atzerrian hizkuntza-ikastaro bat egiteko aukera zegoela adierazi zigun. Pandemiaren eraginez atzerrian hizkuntza-ikastaro bat egiteko aukera mugatuta egon zen, baina berriro aukera eman zutenean, parte hartzera animatu gintuen.
Non izan zarete eta zein datetan?
MIKEL: Milton Keynesen izan naiz. Londresetik 70 bat kilometrotara dagoen hiri batean. Abuztuaren 2tik 22ra.
HENAR: Peterborough hirian egon naiz. Londresetik 118 kilometrotara. Abuztuaren 2tik 22ra.
LIERNI: Nottingham hirian egon naiz. Londresetik urrutien zegoen hiria zen, 250 bat kilometrotara. Uztailaren 4tik 24ra egon nintzen.
Zer da gehien gustatu zaizuena?
MIKEL: Bertan egin ditudan lagunak eta familiarekin zorte izan nuen eta oso gustura egon nintzen.
HENAR: Gehien bertan ezagutu dudan jendea
eta leku desberdinak ezagutzeko aukera edukitzea gustatu zait.
LIERNI: Inoiz lehenago bisitatuta ez nituen lekuak ezagutzeaz aparte, zalantzarik gabe, bertan jende berria ezagu–tzeko aukera izan da gehien gustatu zaidana. Monitoreek eskaintzen duten laguntza ere guztiz eskertzen da. Eta gutxien?
MIKEL: Janaria. Kultura desberdina denez, bai janaria eta bai ordutegia oso arraroak ziren.
HENAR: Janaria eta ordutegia. Hemengo janariarekin alderatuta desberdina iruditu zait eta beraientzat eguna askoz ere lehenago hasten eta bukatzen da. Oso goiz bazkaltzen genuen eta baita afaldu ere.
LIERNI: Bertako ohiturak. Ohituta gauden bizimoduarekiko guztiz ezberdina dute han. Nahiz eta bertako janariak eta ordutegiak fama txarra izan, bertan duten txukuntasuna, garbitasuna eta otorduek inpaktu handiagoa ematen dutela irudi–tzen zait.
Ikasleak animatuko al zenituzkete parte hartzera?
MIKEL: Guztiz gomendatuko nuke esperientzia hau. Lagun askorekin bueltatzen zara eta horrez gain beste kultura bat ezagutu eta ingelesa praktikan jartzen duzu.
HENAR: Bai, zalantzarik gabe gainera. Oso esperientzia aberasgarria iruditu zait eta pertsonalki asko ikasten da. Gainera, bertan egon nintzen jendearekin oraindik ere harreman estua dut eta ingelesa ere praktikatu nuen.
LIERNI: Bai. Esperientzia aberasgarri bat da eta beste herrialde bateko ohiturak ezagutzeko, lagun berriak egiteko eta toki ezberdinak ezagu–tzeko aukera aparta da. Ez hori bakarrik, ingelesa praktikatzeko eta ikasteko era bikaina da.
Berriak
Urola Ikastola BHI-ko
PATIOKO ERREALITATEAREN AZTERKETA ETA ERALDAKETA
. Espazioaren sektorizazio eta segregazioari erreparatu.
. Jolas eta jokoen hierarkizazioa.
. Generoen arteko jokabideak.
. Arau hausteak.
TUTORITZATAN hausnarketa bat ere egin genuen ikasleekin alderdi ezberdinen inguruan.
2. BEHATUTAKO ALDERDIAK
. Espazioaren sektorizazio eta segregazioari, jolas eta jokoen hierarkizazioari eta generoen arteko jokabideei dagokionez:
. Antolaketarik ez dago.
PROIEKTUAREN
espazio atsegin, inklusibo eta hezitzaile bat bihurtzea, bizikidetza arauak errespetatuz eta berdintasunari eta aniztasunari lekua emanez, kalitatezko harremanak eta esperientziak izatera eta sedentarismoa murriztera bultzatzen duen espazio bat sortuz, ikasle, irakasle, guraso eta zentroko beste langileekin elkarlanean.
HONETARAKO, JOLASGUNEA ERALDATZEKO GARAPEN FASEAK EZARRI GENITUEN:
1. PATIOKO
ERREALITATEAREN AZTERKETA
2021-22 ikasturtean zehar egin genuen ikasle, irakasle eta atezainen artean. Alderdi ezberdinak aztertu genituen:
. Espazio zentralak, kirol kantxa direnak, mutilek okupatzen dituzte gehienbat, eta periferikoak berriz neskak.
. Okupazio area zentralen eta jolaserako altzari edo elementu ezberdinen kokapenaren artean erlazioa zuzena da, eta porteria, kanasta eta kirol kantxak mugatzen dituzten marrekin dago zuzenean erlazionatua.
Berriak
. Joko eremu pribilegiatuenaren jabe egiten dira.
. Aktibitate bakarra ematen dela espazioan, futbol-rugby an–tzeko bat batzuetan, futbol arruntago bat besteetan, eta erdiraketa eta erremateak besteetan. Guztietan mutilak dira espazioaren jabe, saskiko kantxan bakarrik sartzen dira neskak.
. Kirol kantxetatik kanpo, Ikasleak gutxiago kontzentratzen dira. Bi jarduera mota bereizten ditugu:
. Berriketaldiak: Neska taldeak izaten dira nagusiki eta kirol kantxen inguruan edo periferian geratzen diren bazter, txoko eta bankuetan gertatzen da. Beraien erosotasunerako dituzten altzari bakarrak, eta gutxi dira, harrizko banku hotz batzuk dira.
. Intentsitate baxuko joko eta jolasak: Harrapaketa jolasak gehienak espontaneoki sortzen dira eta ez daude altzari bati kondizionatuta, baina bai inguruak ematen dituen aukerei. Aktibitate ezberdinak sortzen dira egunaren arabera eta espazio ezberdinetan, eta mutil taldeak, neska taldeak eta mistoak egon oi dira.
3. BEHAKETAREN ONDORIOA
. Mutil indartsuenek patioaren arkitekturaren laguntzaz, kondizioz espazio pribilegiatuenak direnak okupatzen dituzte, ikaslegoaren gehiengoa espazio periferiko eta marginaletara bultzatuz.
. Patioan ematen den segregazioa genero aldetik bertan ematen diren joko motek kondizionatzen dutela garbia da.
. Ematen den joko mota ezberdin kopurua oso urritza da.
4. PATIOKO ERREALITATEAREN ERALDAKETA.
Tutoretzatan ikasleei gustuko izango luketen txokoa deskribatzeko eta irudikatzeko eskatu zitzaien.
. Txoko ezberdinetan banatu da patioa, txoko bakoitzean jarduera fisiko mota ezberdin bat egiteko aukera izango dutela-
rik, ekintza domeinuetan oinarriturik.
. Ikasle guztiek gustuko duen jardueraren bat edukiko duen txokoren bat edukitzea bermatu dugu, bertan bere afizio an–tzekoak dituzten pertsonekin elkartzeko aukera izango dutelarik.
. Txoko hauek finkoak izango dira, baina ikasleak libreki ibili ahal izango dira txoko hauetatik.
. Jolas ordu bakoitzean dagokion guneetara materiala eramateko ikasle arduradunak ditugu, errotazio sistema baten bitartez, ikasle guztiak pasako direlarik arduradun paperretik.
. Honela funtsezko konpetentziak lantzen ditugu ikasleekin.
5. ETENGABEKO BIRMOLDAKETA.
. Proiektuaren helburuarekin bat ez datozen gertaerak eta egiteko moduak sortzen badira, esku hartze bat egongo da hausnarketa kolektibo baten bitartez egoera bideratzeko.
Berriak
URRATEGI ETA MARIKARMENEN AGURRA
Azkoitia BHI
Ikasturte honetan Urrategi Zabala irakasleak eta Marikarmen Errazkin administrariak erretiroa hartu dute. Agurtzeko bazkaria egin genuen eta bertan opariak jaso zituzten. Amaieran, Jokin Calvo irakasleak idatziriko bertsoak abestu genizkien. Bertan dituzue ikusgai.
URRATEGIRI AGURRA
Behin batian, Loiolan, ikastola bat zan, neskatxa bat hasi zan irakasle plazan. Gero esklabetara joan zen mudantzan, huraxe bai maistra han maistrik bazan.
Komentu hortan ez zen esklabua izan, Esklabetako mojek nahi luketen gisan. Aldaketa ugari badenez bitzitzan publikora saltoa hala iritsi zan. Luzaroan egon zen neskatxa Urolan, bi herrien arteko haize zirimolan, zein herritan zegoen asmatzen nahiko lan!!! bukatu du Azkoitin gurekin eskolan. (BIS)
Izarraizpen lanean hasi zinenean, hogeita bi urtetxo
zure bizkarrean... Beste berrogehita bat joan dira airean, baina oraindik zablitz neskatxen parean.
Zure aurpegia da umore emari, beti du parretxo bat guretzat opari. Eutsiozu daukazun umore onari, alaitasun itzela ta bizipozari..
Lankide ona zera, Urra zu guztiz, ai! aspalditxotik zeunden jubilatzeko zai. Gera zaitez gurekin esan zaiguzu bai! Zuk gurekin geratu? Zu gurekin ja, jai! Lanean jarraitzerik zuk ez duzunez nahi Furgonetan goxatu Paxorekin jai, jai!!
MARI KARMENI AGURRA
Adminstraritzan ere badugu abandonoa, izan ere, Mari Carmen gure ondotik badoa. Berrogehita bat urtetan idazkari aktiboa izan zara ta zuk ere merezi duzu bertsoa.
zure laguntzak guregan utziko du arrastoa.
Ondo joan dakizula orain jubilazioa!!! unbenble ta xirriaska, altxatu kopa ardoa!!! (BIS)
Doinua: Behin bateian Loiolan
Lanbide heziketatik Urolarako saltoa, azkenik Azkoitiako institutura pausoa. Izan zara zorrotz bezain, zuzen ta bizi askoa,
Gora jubilatuak!!! Ieup!!! Doinua: Norbere mundu intimo
(Lehenengo lau lerroen doinua errepikatu egiten du bertsoak)
SOZIOLINGUISTIKA SAIOA
Azkoitia BHI
Azaroaren 16an Kike Amonarriz gure artean izan genuen. Batxilergoko 2. mailako ikasleei euskararen egoerari buruzko informazioa eman zien. Euskarak munduan duen lekua azaltzeko hainbat datu eman zituen (hiztun kopuruaren arabera, wikipedian…). Euskaraldia atean dugula eta, honi buruzko informazioa ere eman zien. Azkoitian gazteak omen dira euskara gehien erabiltzen dutenak, gure ikasleak ados agertu ziren datu honekin. Beraz, berauek dira aurrera begira euskarak etorkizunean izango duen bidearen eragile garrantzitsuak. Animo eta zaindu daukaguna!
Taldeak
2 URTEKO IKASLEAK
AFNAN, NIKOLE, LIBE, XANET, LANDER, ILIAS, MAREN, NORA, NADIR, ENZO, NAHIA, HAIZEA, JON, ANI, ARATZ, ANER
MARIEM, ALIZE, HAIZE, ADEI, AIUR, MARTÍ, LANDER, PAULE, LIA AMAIA, IAN, ANAS, JON, XANET, SALEH, LIBE, ANE, EMHAMED, ADAN
NIKOLE, EKI, ADNANE, NILE, IRIA, HANNA, MAULE, JOANES, ABDULLAH MAZHAR, MOHAMED MAMI, OIHAN, ANE, WAI YAN, KHUBAIB, NORA, IRAI, ZEINABU
Taldeak
HH 02C
Taldeak
MUNIBEKO ESKOLAZ KANPOKOAK
Xabier Munibe
250 bat ikaslek parte hartzen dute ikaskirol egitasmoan. Besteak beste, mendia, txirrinda, tenisa eta eskubaloia landuko dituzte.
talde osatu dira, Olga Machioren eskutik. Gorka Larrañagaren eskutik. ESKULANEN BIDEZ SORMENA LANTZEKO TAILERRA (LH3-LH6)
Garazi Larrañagaren eskutik, guztira bi talde osatu dira. talde bat osatu da, Yara Duranen eskutik. Guztira 7 talde osatu dira, Enara Lanzetaren eskutik. Enara Arozena, Malen Bastarrika, Ander Olaizola eta Eneko Agirreren eskutik. Guztira 6 talde osatu dira. IPUIN KONTAKETA (HH2-HH5)
DBH 2ko ikasleen ikaste-prozesua hobetzeko helburuarekin Erronka Kooperatiboetan oinarritutako unitate didaktikoa aurrera eraman dugu kurtso hasiera honetan. Ikaskidetza ardatz hartuta erronka ezberdinak gainditzeaz gain, berriak ere sor–tzeko gai izan dira. Elkarlanean eta kooperazioan oinarrituta, ikasleak konpetentzietan trebatzea lortzeaz gain nahiko barre eta algara ere bizi izan ditugu!!
Taldeak
Urrian, 2.batxilergoko ikasleek “Hausnarketa saioak” izan zituzten, ikasturte bukaeran hartu beharreko erabakian laguntzeko asmoz. Iraurgi Berritzenetik sortutako “Gero lan” pro–iektuaren barnean dugun lehenengo dinamika landu zuten, “Zein da nire iparra?” Besteak beste, zer dut gustuko?, zertan moldatzen naiz ondo? Inguruan zer dago? eta beste hainbat
galderei erantzuna bilatzen hasteko eta bakoitzak norbere ekintza plana diseinatzeko. Ez da erabaki erraza. Baina horren inguruan hausnartzeak, informatzeak eta eskura dituzten baliabide eta aukera guztiak aprobetxatzeak asko laguntzen du. Animo gazteak!
Azaroan, Basazabal Elkartea
Prestatutakoarekin
Protagonistak
Urola Ikastola BHI
JUBILATU BERRI DIRENAK
Maje Larrañaga, Lourdes De La Hoz, Dolores Goikoetxea eta Miren Arzalluz.
Zenbat urte egin dituzu Urola Ikastolan?
MAJE: Hogeita hamabi urte. Aurretik ordezkapenak egiten ibili nintzen Gipuzkoan zehar, Beraunen, Elgoibarren, Ordizian eta Donostian.
LOURDES: Duela 26 urte hasi nintzen Urola Institutuan lanean, publiko egin zen une berean hain zuzen ere. Urte hauetan guztietan, ikasleak izan dira nire ibilbidearen protagonistak. Oroitzapen politez beterik amaitu dut nire irakasle etapa hau eta zorteduna naizela uste dut horregatik, haiei esker, nire ikasle izan den bakoitzari esker.
DOLORES: 1980ko irailean hasi nintzen, beraz, 41 ikasturte egin ditut bertan. Urte horretan, Ikastolan, Batxillerreko ikasketak ezarri ziren eta horregatik irakasle berri dexente hasi ginen lanean.
MIREN: 1979-1980ko ikasturtien hasi nintzen Karmelo Etxegarai ikastolan eta Urolara pasa nintzen bere sorreran… guztira 42 urte egin ditut.
Ikasleekin nola moldatu zara? Zer ikasi duzu haiengandik?
MAJE: Primeran moldatu naizela esango nuke. Beraien alde egindako ahalegin guztiak, zalantzarik gabe, merezi izan duela ikasi dut eta bueltan zeuk emandakoa baino askoz gehiago jasotzen duzula.
LOURDES: Gauza anitz ikasteko aukera izan dut haien lagun–tzaz. Agian, gaur egun erraz ahazten edo baztertzen ditugun aspektu asko lantzeagatik pribilegioduna naiz. Ondoan ditugun pertsonei entzun eta arreta eskaintzearen ezinbestekotasunean, edota besteekiko erakusten duten errespetuan, eurak izan dira nire irakasle eta eredu. Bestalde, gertutik ezagutu ditut ikasle bakoitzaren zailtasunak. Zailtasun akademikoez gain, pertsonalen aurrean ikusi ditut sufrimendu aurpegi eta begirada gehienak. Oraindik ere adin txikikoak direlarik, oztopo asko kudeatu beharrak dakarren zama dute euren motxiletan eta ez da gauza erraza horri aurre egitea.
DOLORES: Orokorrean, ondo moldatu naizela esango nuke, nahiz eta beste edozein lanetan bezala gorabeherak egon. Nire ikasleak 16-18 urte bitartekoak izan dira eta esango nuke gazteekin kontaktuan egoteak, bizimodua perspektiba desberdinetatik ikustea ahalbideratu didala. Era berean, espero dut beraien gazte espiritu apur bat ere transmitituko zidatela!!!
MIREN: Haserako urte haiek urruti geratzen zaizkit ondo gogoratzeko, baina orokorrean ondo moldatutakoaren oroitzapenak ditut.
Ikasi izan dudana da, emaitz onak lortzeko ezinbestekoa dela beraiengana hurbiltzea.
ikasten
Urte hauetan guztietan izan duzun anekdotaren bat kontatuko al diguzu?
MAJE: Azpeitira etorrita lehen ikasturtean, sahats negarti bat landatu genuen BUPeko 1.mailako ikasleekin (horien artean Josu Azkue). Zendu berria den gure atezain Esteban Kanpoxek oso gustukoa zuen zuhaitz hura. Institutu zaharra bota zutenean berria egiteko, sahatsa ere bota egin zuten. Hala ere, Kanpox jubilatu zenean, bere oroimenez landatzeko zuhaitza aukeratzeko eskatu zitzaionean, sahats hura bezalakoa nahi zuela esan zuen. Garmendiko zelaian landatu genuen sahats berria, baina oraingoan ere udaletxeko langileek bota egin behar izan zuten. Dirudienez sahatsa, ur bila edo, sustraiekin estolderia sareko hodia zulatu eta hodian barrena hazten ari zen. Oraindik sahats bat zor diogu Kanpoxi!
LOURDES: Bizipen edo esperientzia politenak eskolako eremutik kanpo izan direla esango nuke. Era guztietako ibilaldiak egin ditugu. Hamalau urteko nerabe bati itsasoa lehen aldiz ikusi eta ezagutzera eraman genion behin, esaterako. Gogoan ditut elkarrekin antolaturiko hamaiketako nahiz afariak ere. Ikasle askoren eskulanetarako trebetasuna, bestetik, inauteri zein gabon festetarako institutuko sarrera apaintzeko aprobetxatu izan dugu urtero, eta abar. Halere, gauza bat nabarmentzea gustatuko litzaidake. Izugarri pozten nau jada nire ikasle ez direnen mezuak jasotzea tarteka. Momentu hauetan erakusten duten naturaltasun edo lotsa ezak euren ausardia erakusten du eta ezin du edonork lortu hori. Ikasle eta irakasle papelak guztiz ahaztu eta ni haietaz gogoratzen naizen moduan, eurak ere gogoan nautela jakitea oso gauza polita
Protagonistak
da. Haien berri jakitea benetan oparitzat jasotzen dut.
DOLORES: Orain dela urte batzuk, klasea ematen ari nintzela, azken ilaran zegoen ikasle batek izugarrizko sustoa eman zidan. Jolasean ari zen BIC delako metxero batekin, eta lima txiki baten bidez marruskatuz zulatu egin zuen (gasa ateratzen hasi zen, noski). Ondoren harriari eman zion… Eta imajina dezakegu ondorioa: metxeroak su hartu zuen eta inguruan zegoen gasak ere!! ikaslearen ilea, arropa… Ez zen larritasun handikoa izan baina sustoa ikaragarria!!!!
MIREN: Aparteko anekdotarik ez dut gogoan, baina iruditzen zait bizipen aberatsak izan ditudala nere lanean. Zer moduz egokitu zara bizitza berrira?
MAJE: Ondo, oso ondo. Laneko betebeharrak kendu eta eguna zeure gustura antolatzea luxu bat da!
LOURDES: Goiz da oraindik bizitza berrira egokitu naizen ala ez ziurtatzeko. Ondo sentitzen naizela esatearekin konformatzen naiz momentuz. Kontziente izan naiz erretiratzeko nire unea heldu denean eta hezkuntzak ezartzen dituen berrikuntzen aurrean, gure institutuek aurpegi berriak behar dituztela sinesten dutenetakoa naiz.
DOLORES: Oso ondo egokitu naiz, lasaiago bizi naiz, laneko erantzukizunik gabe. Denbora daukat irakurtzeko, ilbiltzeko … Faltan botatzen dut baita ere hainbeste urteetan zehar nire lankide eta lagun izan direnekin harremantzea.
MIREN: Primeran moldatu naiz eta esango nuke zoragarri bizi naizela.
Urriaren 20an amaitu zen Arantxa Larrañagaren ibilbide luze eta oparoa Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolan. Berrogei urte baino gehiago irakasle lanetan aritu ondoren (tartean zuzendaritza kargua ere betez) erretiroa hartzeko unea iritsi zaio. Arantxa, eskerrik asko guztiagatik eta, hemendik aurrera, gozatu erretiroaz eta familiaz.
Arantxa erdian, txuriz.
Lankide bezala hasi, lagun bezala amaitu. Ta urte guzti hauetan zure laguntzaz gozatu. Baina iritsi da eguna, zu zara gaur jubilatu; Inika, bilerak, zaintzak… burutik zuk ezabatu.
Hemendik aurrera, Arantxa daukazunaz disfrutatu, goza familikoekin ta bilobekin jolastu. Gurekin berriz, mesedez, ez zaitez inoiz ahaztu, gure bihotzetan bait dezu leku eder bat zuk lortu.
Lankideek honako bertsoa abestu zioten Habanera doinuarekin:
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Euskararen Txokoa
EUSKARALDIA AZPEITIAN
Euskaraldian parte hartu du herritar ugarik, baita Urola Ikastolako irakasle, langile, guraso zein ikasleek ere. Euskaraldiko Ahobizi eta Belarriprest ariketa 16 urtez gorakoentzat den arren, hainbat ekintza antolatu dira Azpeitian gaztetxoenak ere Euskaraldiaren eta euskararen olatura gehitzeko. Esaterako, Euskaraldiko aurtengo abestiarekin koreografia bat asmatu eta dantzatu dute Azpeitiko ikastetxe guztietako ikasleek. Horrez gain, Azpeitiko Enparantza Nagusiaren ondoko parke estalirako Olatz Aguadok diseinatutako irudi bat margotu dute HHtik hasi eta Batxilergora arteko ikasleek.
EUSKARAREN ASTEA UROLA BHIN
Aurten, Euskararen egunaren eta Euskaraldiaren harira Euskararen astea antolatu da Urola Ikastolan. Azaroak 28tik abenduaren 2rako astean gauzatu dira ekintza gehienak, baina izan dira beste ekintza batzuk aurreko zein ondorengo astean ere. Batxilergoko 2. mailan, esaterako, Arnasgune Tailerrak izan dituzte urtero bezala UEMAko teknikarien eskutik. Arnasgune deitzen zaie herri euskaldunei, euskarak arnasa hartzen duelako horietan, eta herri horiek ere arnasa ematen diotelako euskarari bere osotasunean. Batxilergoko ikasleek honen inguruan hiru orduko tailerra izan dute aurten ere. Batxilergoko lehenengo mailakoei, aldiz, Joseba Irazoki musikariak saio bat eskaini zien ikastetxean. Bere musikari ibilbideaz, musika sortzeko jarraitzen duen prozesuaz eta euskal musikaren historiaz aritu zitzaigun. Eta, noski, zuzeneko bere musikaz goza–tzeko aukera ere izan zuten gure ikasleek.
DBHn, aldiz, Euskarazko zinema bultzatzen duen
Urola Ikastola BHI
Tinko proiektuaren baitan, DBH4koek Soreasu antzokian Agur Etxebeste filma ikusi dute, Aupa Etxebeste film ezagunaren 2. zatia. Horrez gain, aurten ere Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideak izan ditugu gurean erakustaldia emateko eta gazteek, askok lehen aldiz, harri-jasotzea zer den probatzeko. DBH3ko ikasleek izan dute aurten Izarraitz frontoian herri kirol honetan sakontzeko parada. Horrez gain, DBH3ko Aniztasun kurrikularreko gelakoak Durangoko Azoka bisitatu dute. Baina ez da izan Azokarekin lotuta egin den ekintza bakarra, Durangoko azokako PortaDA! lehiaketan parte hartu baitute DBHko lehen zikloko zenbait ikaslek. Eta, urtero bezala, Euskararen egunak ere izan du bere lekua Urola Ikastolan. Aurten abenduaren 2an ospatu genuen, Euskararen eguna larunbata tokatu baita aurten. Txalapartak, bertsoek eta musika doinuek eman zioten egun berezi honi hasiera. Hainbat jolas egin zituzten ikasleek gela barruan, eta argazki koloretsuak atera genituen gero frontoian ikasleek eginiko kartelekin. Nola ez, aurten ere txokolateak gozatu digu denoi egun berezi hau. Eta egun honek Euskaraldiaren amaiera markatu zuen arren, paparrean pinik jantzita izango ez dugun arren, hurrengo Euskaraldira arte denok Ahobizi izaten jarraituko dugu!
Bitartean, hona hemen aipatutako zenbait ekintzetako argazkiak. Argazki eta xehetasun gehiago Ikastenen hurrengo alean izango dituzue.
Txokoa
UROLA IKASTOLA ETA IRUÑEKO ITURRAMA BHI ELKARTRUKEAN
Bi ikastetxeen arteko elkartrukeari berrekin diogu aurten pandemia garaien ostean. DBH3ko ikasle talde bat Iruñean izan zen bi egunez, eta jarraian Iruñekoek etorri ziren gure herria, ikastetxea eta familiak ezagutzera. Euskara ardatz hartuta, lagun berriak egiteko eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera ederra izan zen Bai horixe!!.
Urola Ikastola BHI
EUSKARA HOBETZEN
ZE BA...? /
ZER BA(DA)?
Azalpenak eskatzeko erabiltzen den galde-esapidea da, beti bera bakarrik; ez du beste elementurik onartzen inguruan: —Patxiku, ez al dakizu zer pasa–tzen den? —Zer, ba(da)?
OKERRA
*—Ze ba egin duzu hori?
*Ez dakit ze ba etorri den hain goiz
*Hori egin dut ze ba amak esan dit
*—Zergatik jo duzu?
—Ze ba baloia kendu dit...
ZUZENA
—Zergatik egin duzu hori?
Ez dakit zergatik etorri den hain goiz. Hori egin dut amak esan didalako. Baloia kendu didalako.
Ospakizunak
SAN MARTIN EGUNA
Azkoitiko
Gure ikastolan San Martin eguna ederki ospatu genuen. Usadio zaharrari jarraituz, goizean HHko ikasleak eta arratsaldean LH1eko ikasleak, auzoko ermitara joan ginen eta han ermitako kanpaia jo.
HH2ko ikasleak ermitara ez ziren joan, baina, hori ez zen oztopoa izan. Ikastola kanpoan jarri zuten San Martingo ermita partikularra eta baita ederki asko jo ere kanpaia!
DANBORRADA 2022
Ospakizunak
EUSKARAREN EGUNA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Abenduaren 2an Xabier Munibeko kideek Euskara Eguna ospatu zuten. Goizean, lehen hezkuntzakoek kalejira bat egin zuten. Kalejiran, abestuz, olatu ederrak sortuz, denak euskararen alde. Arratsaldean, berriz, ekintza desberdinak egon ziren. Batetik., HHko nahiz LH 1. zikloko ikasleek, pailazo, malabarista eta aktore azpeitiarrak prestaturiko Ekain Txou emanaldia izan zuten. LH 2. ziklokoek Euskal Olinpiadak ospatu zituzten. Bukatzeko, LH 3. ziklokoak, Baztartxo antzokira joan ziren Elkano pelikula ikustera. Arratsaldeari bukaera emateko, ikastolako ikasle guztiek, txokolatea eta opilak izan zituzten.
Gurasoen Txokoa
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI MAITE MARTINEZEK HARTU DU IÑAKI AIZPURUREN LEKUKOA
Aizpuruk zortzi urte egin ditu Zutarri guraso elkarteko koordinatzaile karguan, eta hari eskerrak emanez hasi du ibilbidea Martinezek. Koordinatzaile berriak adierazi du zuzendaritza batzorde berrituak gogotsu eta indartsu hasi duela ikasturtea, eta aurreratu du ideia eta asmo ugarirekin datozela.
Zutarri guraso elkarteren zuzendaritza batzordean urtero izaten dira sartu-irtenak. Hamabi kidek osatzen dute batzordea, eta bi urtetik behin, erdiak joan egiten dira, beste horrenbeste kide berri sartzeko. Alde horretatik, aurtengo ikasturtea ez da salbuespena; sei kidek utzi dute batzordea, eta beste sei bolondres sartu dira. Baina bada berritasun bat: zortzi urtean guraso elkarteko koordinatzailea izan denak, Iñaki Aizpuruk, kargua utzi du, eta Maite Martinezek hartu du haren lekukoa. Zuzendaritza batzordeko kide izan eta gero hartu du kargua Martinezek; beraz, ezagutzen du guraso elkartearen funtzionatzeko modua, eta halaxe bereak izango dituen ardurak ere. Ezer baino lehen, guraso elkartearen izenean Aizpururi eskerrak eman dizkio Martinezek “zortzi urteotan egin duen lan guztiagatik, haren ahalegina eta ekarpenak ezinbestekoak izan direlako”.
Zutarriren zuzendaritza batzorde berrituak eta koordinatzaile berriak gogotsu eta indartsu ekin diote ikasturteari. Alde batetik, betiko lanak egin beharko dituzte. “Gure eginbehar garran–tzitsueneko bat da gurasoon lan-bizitza eta gure seme-alaben eskolaratzea ahalik eta ondoen uztartzeko bitartekoak jartzea”, azaldu du Martinezek. “Horretarako, baliagarriak iruditzen zaizkigun zerbitzuak antolatzeko lanetan gabiltza, gurasook izan ditzakegun beharrei erantzuna emateko helburuarekin”. Besteak beste, Zutarrik antolatzen ditu goizetako zaintza zerbitzua eta eguerditako autobus zerbitzua, eta guraso eta seme-alaben beharrak aldatzen doazen heinean, zerbitzu horiek egokitzen joan ohi da guraso elkartea. Bestelako lan batzuen ardura ere berea du Zutarrik; esate baterako, Eskola Kirolari lotutako jarduerak antolatzekoa eta gurasoei astero haien berri helaraztekoa, eta baita eskola orduez kanpoko bestelako tailerrak antolatzekoa ere. Adibidez, aurtengo ikasturtean, haurrentzat bost tailer jarri ditu martxan:
Zuzendaritza
joskintza tailerra, sormen tailerra, dantza eta musika tailerra, dantza modernoa ikasteko tailerra eta mekanografia tailerra. Horiez gain, eskolan ospatu ohi diren jaiegunen antolakun–tzan ere buru-belarri jarduten dute Zutarriko kideek, eta baita herrian ospatu ohi diren jaiegun batzuen prestaketan ere; San Sebastianetako danborrada da adibideetako bat.
Lanik ez dute falta izaten beraz, eta guraso elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak lanerako beti prest egoten diren arren, gainontzeko gurasoen laguntza ere asko eskertzen dutela nabarmendu du Martinezek. “Baina lanerako bakarrik ez, irekita gaude edozein ideia, asmo eta proposamen entzutera, eta prest gaude edozein zalantza edo kezka argitzen lagun–tzeko ere. Beraz, lasai jo dezatela gugana”.
Zutarri guraso elkartearekin harremanetan jarri nahi duenak, hiru bide bitu eskura:
. Telefono bidez, 688 68 99 81 zenbakira deituta edo Whatsappez idatzita, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
. Posta elektroniko bidez, zutarri.ge@gmail.com helbidera idatzita.
. Inika bidez, Mezuak/berria/ZUTARRI GURASO ELKARTEra idatzita.
Gurasoen Txokoa
ZUTOIN GURASO ELKARTEA Urola
Zenbat kide zarete?
Ikastola BHI
Zutoin Guraso Elkartea ondorengo bederatzi kideek osa–tzen dugu:
Agustin Aranguren, Santi Elias, Amaia Agirrebengoa, Ai–tziber Huegun, Asier Azkoitia, Begoña Arakistain, Iñaki Aramendi, Nerea Sudupe eta Jasone Etxabe
Hala ere, azpimarratu nahiko genuke gu gurasoen ordezkari batzuk garela soilik. Zutoin Guraso Elkartea Urola Ikastolan ikasten duten ikasle guztien gurasoek osatzen dute eta guztien elkarlana, ekarpenak eta partaidetza behar-beharrezkoa dela.
Zenbatean behin elkartzen zarete?
Beharraren arabera elkartzen gara. Ez dugu egutegi zehatz bat biltzeko, baina saiatzen gara hilean behin elkar–tzen eta batzuetan gehiagotan elkartzeko beharra ere izaten da zenbait gai jorratzeko eta erabakiak hartzeko.
Zein dira elkartearen funtzio nagusiak?
Funtzio ezberdinen artean, ondorengoak azpimarratu nahiko genituzke:
Ikasleek urtean zehar ikastolatik egiten dituzten irteera pedagogikoen garraio eta ekintzen kostuen %100 guraso elkarteak finantziatzea.
Guraso eta tutoreen zein ikasleen formaziorako jarduera
osagarriak antolatzea eta koordinatzea.
Ikasleek ikasgeletan beren jarduna egoki garatzeko beharrezko dituzten zenbait material eta ekipamenduren hornikuntza eta finantziazioa.
Hedatze proiektua gauzatzeko, zaletasun tailerrak antolatzen eta koordinatzen laguntzea guraso partaidetza sustatuz.
Bigarren eskuko testuliburuen salmentan laguntzea. Ikastolako gurasoen eta tutoreen beharrak, interesak, iradokizunak jaso eta bideratzeko ardura.
Zenbatean behin berritzen duzue taldea? Bi urtetik behin talde erdia berritzen da. Nola egiten duzue partaideen aukeraketa?
Urola Ikastolako gurasoen artean Idazkaritzatik gurasoen zerrenda bidaltzen da hautaketa prozesua martxan jar–tzeko. Bozka gehiena jasotzen dutenak Guraso Elkarteko ordezkariak izendatzen dira.
Nola jar daitezke zuekin harremanetan?
Urola Ikastolako edozein gurasok iradokizun, zalantza edo ekarpenik balu, Guraso Elkartearekin harremanetan jarri ahal izango du helbide elektroniko hau erabiliz: zutoin@urola.eus.
Gurasoen Txokoa
UDABERRI
2022/2023 ikasturte honetan ere, Xabier Munibeko Udaberri Guraso Elkartetik martxan jarri ditugu hainbat ekintza: GURASOENTZAKO FORMAZIO saioak Nerea Mendizabalen eskutik:
* Urriaren 24an “Nerabezaroa”: 45 pertsona bertaratu ziren
*Azaroaren 28an “Autoestimua”
Aurten 4 irteera egingo dira. Lehenengoa irteera azaroaren 13an egin zen; Zumaia–Zarautz ibilbidea, bertan 37 pertsonek hartu zuten parte. Bigarren irteera urtarrilaren 15ean egingo da (oraindik zehazteke).
martxan, aurten berrikuntza moduan ipuin kontaketa, eskulanen bidez sormena lantzeko tailerra eta ingelesa eskaini dira.
ESKOLAZ KANPOKOAK
Aisialdiak eta heziketa fisikoa egiteak daukan garrantzia kontuan izanik, ezinbestekoa iruditzen zaigu eskaintza hau haur guztiengana luzatzea, ikasleen arteko desberdintasunak sahiestuz.
Hemen aurtengo eskolaz kanpokoen eskaintza:
. Ikaskirol (LH3-LH6): 250 ikaslek parte hartzen dute.
. Panderoa (LH1-LH6): bi talde osatu dira.
. Eskulanen bidez sormena lantzeko tailerra (LH3-LH6): talde 1osatu da.
. Ipuin kontaketa (HH2HH5): 2 talde osatu dira.
. Ingelesa (LH1-LH6): talde bat osatu da.
. Dantza modernoa (LH1LH6): 7 talde osatu dira.
. Antzerkia (LH1-LH6): 6 talde osatu dira.
HH 3
Azpeitia
Ibilaldiak
KATTAGORRI BILA LOIOLAN
Aurten kattagorriak garenez, Loiolara joan gara ea baten bat ikusten genuen. Hamaiketakoa jan eta gero, hostoak, makilak, fruituak … bildu ditugu. Ipuina entzuteko Loiolako eskailere-
tan eguzkitan eserita egon gara goxo goxo. Zelako eguraldi ederra. Buelta pixka bat gogorra egin zaigu baina hurrengorako prest! Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 3 urte
HH 4
Azpeitia
TXOTXONGILOAK IKUSTEN
Antzerki topaketa astean Corradok egindako txotxongiloak ikusteko gonbidapena jaso genuen. Bertan Corrado eta Lidiak gusto handiz azalpenak eman zizkuguten txotxongioei buruz. Barre algarak, beldurra eta emozio asko bizitu genituen bertan. Goiz ederra pasa genuen!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 4 urte
HH 5
Azpeitia
LOIOLAN UDAZKENAZ GOZATUZ
Eguraldi ederra aprobetxatuz Loiolan izan ginen. Udazkeneko hego-haize epela lagun genuelarik orbel artean
gozamen ederra hartu genuen. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 5 urte
HH 5
Azpeitia
Orkestra sinfonikoaren egoitzan izan ginen eta bertan izugarri gozatu genuen musika klasikoa entzuten, eta zer esanik ez Txan magoarekin! Liluratuta geratu ginen bere magiarekin.
Zubietan berriz, primeran baz–kaldu genuen elkarrekin eta oso gustura aritu ginen jolasean. Primeran pasatu genuen eguna! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 5 urte
ORKESTRA
SINFONIKOAZUBIETA
LH 2. zikloa Azpeitia
40. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak direla eta, 2. Zikloko ikasleak Soreasu an–tzokian izan ginen. Errexilgo San Martin Eskolako ikasleak eta Azpeitiko Haur eta Nerabeen Antzerki Taldeak bi antzezlan eskaini zizkiguten elkarrekin: “Maria Dolores Agirreren biografia” eta “Urte berri on”. Lan zoragarria!
40. AZPEITIKO EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK
LH 2. zikloa Azpeitia
Urriaren 13an eta 14ean Lasaora oinez joan ginen eta han Xabier Alvarez Yeregik erloju zahar berritzeko duen tailerrean Donostiako Artzain Onaren berritze lana eta makinaria ikusi genuen. Ondoren Zestoara abiatu ginen oinez berriro bazkaltzera.
Bazkaldu ondoren Lasaora, han Urola tren zaharra etorri zitzaigun eta bertan
ARTZAI ONAREN ERLOJUA ZAHAR BERRITZEN
UROLA TRENEAN BUELTA
bueltatzeko.
Ederra izan zen buelta, denok balkoitxoan etorri nahi genuen. Hango festa!!!
Atsegin handiz etorri ginen bueltan.
Hurrengo egunean, berriz, tren museoa bixitatu genuen. Zenbat tren eta zein bitxiak denak.
Oraingo hontan makinaz blai!
LH 2. zikloa
Azpeitia
Urriaren 6an, LH3 eta LH4koak Peru-Harrira (Leitzara) joan ginen. Iñaki Perurenak, harrijasotzaile ospetsuak, eman zigun ongi etorria berak daukan museo honetako paraje zoragarrian. Bertan, harrizko eskultura erraldoiak, berak jasotako pisu desberdinetako harriak, euskal mitologiako irudiak margotuta... ikusi genituen. Eta gainera 10kg-ko harria jasotzeko aukera ere izan genuen. Ondoren, Leitzako plazara joan ginen bazkaltzera. Oso ondo pasatu genuen eguna!
LH 2. zikloa Azpeitia
2. ZIKLOKOAK PERU-HARRIN (Leitza) SUKALDARITZA SORTZEN
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko URKIA taldeko ikasleok, bertako produktuak ezagutzeko eta horiekin errezeta bat prestatzeko aukera izan genuen Elikaguneko Xabi Izagirreren, Premietxeberri baserriko Itxaso Agirreren eta Irure Txiki baserriko Joxerra Agirreren eskutik. Eusko Jaurlaritzak eta Hazi Fundazioak sustatutako “Sukaldaritza Sortzen” egitasmoa dela eta, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko URKIA taldeko ikasleok, bertako produktuak ezagutzeko eta horiekin errezeta bat prestatzeko aukera izan genuen. Horretarako, Elikaguneko Xabi Izagirreren, Premietxeberri baserriko Itxaso Agirreren eta Irure Txiki baserriko Joxerra Agirreren laguntza izan genuen. Haiek gidatuta eta azoka eguna zela aprobetxatuta, herriko azokan garaiko produktuak erosi genituen, eta ondoren, sukaldari–tza saioa egin genuen Frontoi Txikian. “Albondigak saltsan” prestatu genituen eta ondoren, tripa bapo beteta, eskolara itzuli ginen.
Ederki pasa genuen goiza!
2. zikloa
Azpeitia
TITIRIJAI 2022
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI bigarren zikloak, azaroaren 23an Bulgariako Txotxongilo taldea ikusi genuen Leidor Antzokian, Tolosan. Baserri giroan, eguneroko tresnak baliatuz, mundu miresgarria ikustarazi ziguten Europa ekialdetik etorritako artista trebeek.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI - 2. zikloa
3. zikloa Azpeitia
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketaren 40. Urteurren honetan bi ikuskizunetarako gonbidapena jaso genuen 3.zikloko ikasleok.
Azaro hasieran Corrado Masacciren txotxongiloak eta maskarak Ikustera joan ginen Betharrameko aretora. Han, herrialde askotako txotxongiloak ikusi genituen: Japonia, Italia, Afrika…
Paperez, egurrez, oihalez egindako titere hauek mugimenduan ikustea liluragarria
ANTZERKI TOPAKETAK
izan zen, izan ere, Corrado Masacci oso trebea da txotxongiloei bizia ematen.
Azaroaren 15ean Azpeitiko Haur eta Nerabeen Antzerki taldeak bi antzezlan eskeini zizkiguten Soreasu antzokian: Bizitzaren koloreak eta Espazioko itsasoetan. Antzezpenaren magia antzezlanetan eta ikuslegoan bizi ahal izan genuen.
Lan bikainak egin dituzte eta merezi bezala txalotu genituen, eskerrik asko!!!!
3. zikloa Azpeitia
Ibilaldiak
3. ziklokoak BERGARAN
Azaroan zehar 3.zikloko taldeak Bergaran izan ginen Laboratorium museoa bisitatzen. LABORATORIUM “Gizarte Museo” bat da. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutzera ematen du.
Bergara zientziaren sorleku izan zela ikasi genuen, bertako Errege Seminarioari esker. Duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu omen zuen, gerora Wolframa aurkitzeko aukera emango zuena. Mundu mailan sona handiko aurkikuntza izan zen.
Seminarioko biltegian gorderik egondako tresna eta animaliak aurkitu genituen museoan. Laborategian esperimentuak egiten ere aritu ginen sukaldeko hainbat osagairen erreakzio kimikoak ikertuz.
Bazkal ondorengo tarteetan Bergara herria piska bat ezagutzeko aprobetxatu genuen. Egun ederrak pasa genituen!
HH 04
Azkoitia ARTISTAK
Primerako eguraldia lagun, HH04 Azkoitiak eskeintzen dizkigun txoko ederrak, ikuspuntu ezberdin batetik ezagutzera abiatu ginen herrian zehar. Azkotia artista herria!!!
Bai bertako eta baita inguruko artista handiek egindako artelan paregabeak ditugu herrian!!!!!
Artearen ikuspuntutik egindako ibilbide kulturala, mundiala izan zen!!!!!
HH 05
Azkoitia
Ibilaldiak
EUSKADIKO ORKESTRA
Hiruhileko honetan orkestra sinfonikoa entzutera joan gara, “Ondinaren magia” konzertua entzun dugu. Donostian ginela aprobetxatuz eguna bertan pasa genuen, Zubietako parkean jolastu eta bazkalduz, hurrengo irteeraren zain gaude berriro!
LH 1
Azkoitia EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
seoa
A ze eguna pasa genuena!
LH 2
Azkoitia ZUMAIARA IRTEERA
2022ko azaroaren 11an LH2ko ikasleak Urola ibaia non itsasoratzen den ikustera joan ginen. Beste alde batetik, ikusi genuen hain zikina zegoen hondartza eta garbitu egin genuen gure ura osasuntsuagoa izan dadin.
LH 2
Azkoitia
IPINTZARA IRTEERA
LH 3
Azkoitia
Irailaren 20an, Donostiako 70. edizioko zinemaldia ospatuz, Xabier Munibeko LH3ko ikasleak eta irakasleak Donostiako zinemaldian izan ginen. Bertan “Terra Willy planeta ezezaguna” filma ikusi genuen eta momentu dibertigarriak bizi izan genituen.
LH 3 Azkoitia
DONOSTIAKO ZINEMALDIRA IRTEERA BASONDO
Azaroaren 10ean autobusa hartu eta Basondora abiatu ginen. Iritsi eta berehala hamaiketakoa egin genuen. Ondoren, begiraleak taldetan jarri eta animaliak ikusten hasi ginen. Lehendabizi etxabereak ikusi genituen: astoak, txerriak, ardiak, oiloak …. eta gero animalia basatiak: otsoa, arranoa, ontza, orkatza, katamotza ….
Animaliak ukitzen ere utzi ziguten bukaeran. Nolako ezkatak zituzten narrastiek!
Eguardian, Kortezubira joatea erabaki genuen, bazkaldu eta bertan jolastera. Laurak aldera bueltan Azkoitira. Oso ondo pasatu genuen.
LH 4
Azkoitia
Xabier Munibe ikastolako LH4ko ikasleak, “ Herria eta Hiria “ proiektuarekin lotuta, udaletxea bisitatzen izan ginen. Harrera egin ziguten osoko bilkura aretoan, ondoren, udalbatzaren funtzionamendua eta arduren gaineko hainbat xehetasunen berri izan genuen.
LH 5
Azkoitia
LH4. MAILAKO IKASLEEK UDALETXEA BISITATU DUTE AZTERNATURA
Ekosistema proeiktuarekin lotuta LH5eko ikasleak irteera txiki bat egin dute gure inguruko bazterrak hobeto ezagutu eta aztertzeko asmoz. Bertan, taldetan banatu eta BASOA eko sistematzat hartuta oinarrizko azterketa bat burutu dute;
Uraren ph-a, zuhaitzen altuera, hostoen egiturak, lurraren kaliatea edota izaki bizidun desberdinen jarraipena egiteko aukera izanik. Hala nola, gure ingurumena txukun mantendu eta errespetatzeko jokabideak sustatu dituzte.
LH 5
Azkoitia
URDAIBAIKO EKOETXEA
Lehen hiruhileko ekosistema proiektua, Urdaibaiko padurara eginiko ireteerarekin amaitutzat jo dugu. Bertan, gugandik gertu dugun ekosistema berezi hau hobeto aztertzeko aukera izan dugu. Bertako hegazti, landare eta gainerako izaki biziduden bizi ohiturak ezagutzeko aukera izan dugu. Goizean ekoetxean bildu ginen eta asko gustatu zitzaizkigun bertako gela koloretsuak eta San Kristobal dorretxea. Ondoren, padurara bisita. Begirale oso jatorrak izan ditugu eta asko ikasteko aukera izan dugu.
Ibilaldiak
LH 6 Azkoitia AÑANAKO GATZ HARANA
LH6ko ikasleok Añanako Gatz Harana bisitatu genuen. Zein leku bitxia eta interesgarria. Bertan gatzarekin lotutako esperimentu bat egin genuen eta gatza eta ura erabiliz energia lortu ere bai! Bestalde, gatz haranaren inguruko informazioa
eman ziguten, historiaren zehar izan duen eraldaketa eta gatza lortzeko prozesua ere azaldu zizkiguten. Hankak bustitzeko aukera ere izan genuen. Azkenik, kideekin bazkaria jan eta jolasean ere ederki ibili ginen!
DBH 1 Azpeitia
Azaroan, DBH1. mailako talde guztiak joan ziren etxean erabiltzen dugun uraren ibilbidea zein den ikustera eta irteera honetan Ibai-Ederreko Urtegia (Nuarbe), Ibai-Ederreko E.U.A. (Oñatz auzoa, Azpeitia) eta Badiolegiko H.U.A. (Lasao, Azpeitia) bisitatu zituzten. Ondoren, bertan
DBH1-EKO IKASLEAK UR-INSTALAKUNTZETAN
jasotako informazio eta argazkiekin, aurkezpen digital bat prestatu zuten.
Uraren kudeaketa jasangarri batean denok izan behar dugu ur edangarria, kutsatu gabea, biltegi naturalak agortu gabe eta ekosistemak kaltetu gabe.
DBH 1
Azpeitia DBH1eko ikasleak Bertizera
Parkean” izan
Irailak 19 eta 20an lehenengo txanda izan zen, eta bigarren txanda Irailak 20 eta 21ean.
Arroila jaitsiera ere egin zuten , eta bertako ur freskoetan gustura ibili ziren.
DBH 1
Azpeitia
ELIKAGAIEN BANKURA BISITA
Azpeitiako Udaletxeak kudeatzen duen elikagaien bankua bisitatzeko parada izan dute DBH 1eko ikasleek. Urola Ikastolan elikagaiak biltzeko kanpaina bat jarri nahi dute martxan Komunitate Proiektua ikasgaiaren baitan, eta horretarako ezin-
bestekoa iruditzen zitzaien herriko elikagaien bankua ezagutu eta beraien jardunaz informatzea. Esperientzia oso polita izan da eta iada prest dira kanpainarekin hasi eta behar gehien duten familiei laguntzeko. Laster izango duzue euren berri!
DBH 2
Azpeitia
DBH 2 LILI JAUREGIRA
Aztertzen ari garen Erdi Aroaren ezagupenean sakontzeko asmoz, egokia iruditu zaigu Zestoako Lili Jauregira bisita bat egitea, garai bateko bizimoduaren berri izateko. Bertako basoetatik mendi buelta labur bat eginez, aukera izan dugu Ekaingo kobazuloko sarreraren kokapena ezagutzeko eta baita erreka ondoko garai bateko zerrak eta errotak ikusteko eta bere funtzionamendua ulertzeko. Lau iturriko atseden gunean hamaiketakoa egin ondoren Lili jauregiko eraikina eta garai bateko bizimodua ezagutzeko an–tzezpen bat osatu dugu.
1. Batxilergoa Azpeitia
PORTUGALETE ETA BARAKALDORA IRTEERA
Urriaren 17an Batxilergo 1eko letretako ikasleek Mundu Garaikideko Historia ikasgaiari lotuta irteera egin zuten Portugaleteko Bizkaia Zubia eta Barakaldoko Orkonera-Lutxana Bilduma ikustera joan ziren.
Irteerak aurrez ikasitako Industrializazioarekin erabateko lotura zuen. Bilduman XX. mende hasierako hainbat makina ikusi zituzten eta Zubiaren arkitektura eta berezitasunak zuzeneko interesa zuen.
1. Batxilergoa Azpeitia
UROLA KASTOLAKO BHIko EKONOMIAKO IKASLEEK LAN MOBELERA BISITAN
Ekainean, Urola Ikastolako Batxilergoko 1.mailako ikasleak Azpeitian dagoen LAN MOBEL kooperatibara joan ginen bisita gidatu bat egitera, Ekonomia ikasgaiko jarduera osagarri gisa. Bertan, enpresa erreal bateko funtzionamendua ikusteko aukera izan genuen.
Lan Mobel enpresara iristerakoan, bilkura gela batean Giza Baliabideetako arduradunak, Ohiana Arangurenek, kooperatibari buruzko azalpenak eman zizkigun, eta ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten. Ondoren, fabrikazio saila erakutsi ziguten eta bertan ekoizten diren produktu desberdinak ikusteko aukera izan genuen. Irteera oso interesgarria eta baliagarria izan zen. Beraz, Lan Mobel kooperatibari eskerrak eman nahi dizkiogu eskainitako denboragatik eta harrera onagatik.
1. Batxilergoa Azpeitia
DBH 4
Azpeitia
1.BATXILERGOKO
GEOLOGIAKO IKASLEAK ALGORRIN Batxilergoko
DBH 1
Azkoitia UROLA IBAIA DOKUMENTALA
Azaroaren 11n, ostiralean, DBH1eko ikasleak Urola ibaia dokumentala ikustera joan ziren Elkargunera. Dokumental hau Urola Bizirik eta A30ko programen barruan dago. Dokumentalak Urola ibaiaren garbiketa prozesua erakusten du; ikasleek dokumentalaren edukiak Proiektu Komunitario ikasgaian landuko dituzte, tutoreekin. Horregatik tutore bakoitza
bere taldearekin joan da dokumentala ikustera. Javier Arenas azpeitiarrak 2018an ondutako Urola ibaia dokumentalak 40’ iraun du. Antolatzaileek adierazi dutenez, Floreaga Ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko eta Azkoitia BHIko 400 ikasle inguru izan dira dokumentala ikusten.
DBH 1
Azkoitia
ARAZTEGIRA BISITA
DBH 1.mailako ikasleok Lasaon dagoen Badiolegi hondakinuren araztegira egin genuen bisita. Bertan azaldu ziguten gure etxeetan zikintzen dugun ura nola garbitzen duten, horrela ur
hau guztia ibaira arrisku gabe itzuli ahal izateko. Etxeetan ura zenbat zikintzen dugun konturatu ginen eta argi dugu hemendik aurrera toallitak ez ditugula komunetik behera botako!
DBH 3
Azkoitia
Ibilaldiak
ESPELEOLOGIA IRTEERA
Itziarko Aixa kobazuloetara joan gara 3. mailakoekin Espeleologia egitera. Ingurune paregabe, natural, magiko eta ezezagunean murgiltzeko aukera izan dugu.
Lurrazpiko mundu berria ezagutzearekin batera, gure barne mundua gehiago ezagutzeko aukera izan dugu.
A ze erronka! Zorionak denoi!
Ibilaldiak
DBH 4 Azkoitia ZARAUTZEN SURF IKASTEN
Urriaren 19an eta 21ean, DBHko 4. mailako ikasleekin surf ikastaroa egin dugu Zarautzen Moor Surf Eskolaren eskutik. Ikasleek eguraldi bikainaz, itsasoaz eta Zarauzko hondartzaz gozatzeko aukera izan dute. Askorentzat lehen esperientzia izan da. Gorputz Hezkuntza mintegian harro sentituko ginateke hemendik aurrera kirol hau berriro praktikatzera animatzea lortu badugu. Hurrengo astean batxilergoko 1. mailako ikasleen txanda izan zen.
DBH 4 Azkoitia
IRTEERA ZUMAIKO FLYSCH-ERA
DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleek Zumaira egin zuten irteera. Bertan, Algorriko interpretazio zentruko hezitzaileen laguntzaz, Lurraren historian 60 miloi urteetan zehar haitzetan sorturiko informazioa irakur daitekeela ikusi zuten. Flysch-a eratzen duten geruzak nola eratu ziren, eta gaur egun erakusten duten egituraren nondik norakoak aztertu zituzten.
Horretaz gain, itsas beherak uzten dituen potzuek eskaintzen duten bioaniztasuna ikertzeko aukera ere izan zuten ikasleek, marearteko zabalgunean bizi baldintzak oso bereziak baitira eta ingurune horretara ondo moldaturiko izaki bizidunak bakarrik aurki baitaitezke bertan.
Batxilergoa
Azkoitia BARRIKA, TOLESEN KATEDRALA
Urriaren 21ean batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleak Barrikara joan ziren Bizkaiko Flyschean ageri diren diaklasa tektonikoak, failak eta hainbat eratako tolesak ikustera.
Ikasle taldea ageri den argazkiaren atzeko haitzak chevron erakoak dira, V itxurako toles angeluarrak. Ondoren, Fruizko harrobian zutabe disjuntzioa ikusi zuten basaltoetan.
Egun haizetsua izan genuen baina ederto pasa genuen.
2. Batxilergoa
Azkoitia
DONOSTIAKO ZINEMALDIA
Irailaren 22a, 2. batxilergoko ikasleak Donostiara joan ziren, Kursaalera, Zinemaldiko 2 film ikustera. Goizeko 09:10etan hartuko zuten autobusa eta 15:00etarako itzuliko ziren. 2A eta 2B geletako ikasleek Walk Up film korearra ikusi zuten eta 2C eta 2D-koek, berriz, Pokhar ke dunu paar film indiarra. Eguraldi zoragarria egin zuen eta aukera izan zuten Donostian bueltatxo bat egiteko eta bertako giroa ikusteko.
Ekoizpenak
ARIMEN EGUNA
Urriak 31, Arimen eguna aitzakiatzat hartuta, kalabaza bat ekarri genuen gelara.
Lehenik eta behin, umeei koilarak eman eta pixkanaka- pixkanaka kalabaza osoa hustu zuten.
Ondoren, kalabazari aurpegia egin eta bertan kandela sartu genion.
Azkenik, hustutako kalabazarekin, bizkotxoa prestatu eta hamaiketako ederraz gozatu genuen. saltzen eta bestetan erosten.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI – 2 urte
KOLOREAK
HH3koak Koloreak ikasten ibili gara! Koloreekin gozatu, esperimentatu eta primeran pasatu dugu! Argitasuna eta iluntasuna, koloreen ostadarra, abestiak, artista desberdinak…! Zenbat aukera ematen dituen gai honek!
Ekoizpenak
MUNDUKO HONDARRAK
Oporretatik bueltan, leku ezberdinetako hondarrak ezagutzeko aukera izan genuen: bolkanikoa (Lanzarotekoa), Karibekoa, Kontxakoa, Blanesekoa eta Saharakoa. Honela hondarraren ezaugarri ezberdinak aztertzen ibili ginen: testura, kolorea… Bukatzeko beirazko botila txikietan norberak berea osatu eta etxera eramateko aukera izan zuen.
ZAPELAITZAREN PROIEKTUA
Zapelaitzaren proiektua lan–tzen aritu gara. Ekosistema bakoitzean proiektuari lotutako ekoizpenak gauzatu ditugu.
Hona hemen ikusgai:
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 5 urte
Ekoizpenak
ENGLISH FACTORY - 1. ZIKLOA
We’re Going on a Bear Hunt istorioa ezagutzen
duten ibilbidea irudikatzen du.
Gu geu ere ibilbide hori imitatzen saiatu gara. Batetik, discovery bottles batzutean, ipuinean agertzen diren eskenatoki desberdinak adierazi eta erabili ditugu esku artean: long wavy grass, deep cold river, thick oozy mud, big dark forest, swirling whirling snowstorm eta narrow gloomy cave Bestetik, norberak bere mapa egin du. Ez dugu bidean galdu nahi!
Ekoizpenak
IKASTOLAKO BARATZA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n zientzia ikaskuntza sustatzeko, metodologia aktibo eta ikertzailean murgilduta gabiltzanez, baratzaren zainketa bertan txertatzea ezinbestekoa delakoan gaude. Lehenengo lurra prestatzen egon gara eta ondoren landaketaren txanda heldu da. LH 3.zikloko talde guztiak dugu geure txokoa
eta txandaka honako produktuak landatu dira: tipula, letxuga berdea eta morea, espinaka, azelga eta erremolatxa. Ea zorte piskat dugun eta uzta txukuna jasotzeko moduan garen!!
GELAZ GELA JOLASEAN
Ekoizpenak
MUSIKAZ GOZATZEN
Ikasturteari musika gaiarekin ekin diogu, musika tresnen inguruan gehiago ikasiz. Musika tresna ezberdinak sortzen ibili gara eta guraso zein irakasle artistak ere hurbildu zaizkigu doinu goxoak
eskaintzera eta gauzak irakastera. Baita Neomak taldeko hiru kide ere. Izugarrizko giroa sortu da gure gelatan. Jarrai dezagun musikaz gozatzen!
Ekoizpenak
GORPUTZA LANTZEN
Aurten LH1ekoak gorputza lantzen aritu gara. Gorputza kanpotik barrura landu dugu. Lehehengo kanpoko atalak landu ditugu, ondoren hezurrak landu ditugu eta bukatzeko organoak eta aparatu desberdinak landu ditugu. Hau guztiarekin gorputza ondo zaintzearen garrantziaz jabetu gara. Hau horrela izanik, osasuntsu mantzentzeko praktika egokiak ikusi eta ikasi ditugu.
Ekoizpenak
LH2
ANIMALIAK SAILKATZEN
Hiruhileko honetan animalien ezaugarriak aztertu ditugu eta nola sailkatzen diren ikasi dugu. Taldeka egindako lana gure gelakideei aurkeztu diegu hormirudi politak eginez. Hona hemen egindako lan batzuk.
Ekoizpenak
MUNDUKO EKOSISTEMAK
Arte hezkuntzako saioetan munduko ekosistema desberdinak irudikatzeko aukera izan dugu maketa desberdinen bidez. Hainbat materialez baliatu gara animalia, landare eta elementu bizigabe desberdinak eratzeko. Gure ikasleen irudimena eta arte abileziak argitara atera dira.
Ekoizpenak
NOLAKO MINA
Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion.
Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, serio serio jarrita honela esan zion: -Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu.
Amonak izugarrizko poza hartu zuen .Etxeko erropak jantzi eta berehala hasi zen lanean .Ordu asko aritu zen lanean. Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino.
Txikitan beti eskaiola bat jartzea desiratzen nuen. Egun batean, eskolan azterketa zail bat egin ostean, 6.mailako guztioak korrika jaitsi ginen denok patiora futbolera. Korrika ari nintzela erori eta min handia hartu nuen. Etxera heldu nintzenean, amak, hanka ukitu eta aitari handi-handi neukala esaten entzun nuen. Orduan, medikuarengan eraman ninduten. Han mediku bat bata txuri batekin gerturatzen zitzaildala ikusi nuen. Berak Inge Mendizabal ohikatu zuen, oiartzuna egin zuela iruditu zitzaidan. Berarekin joateko eskatu zidan eta berehala radiografia egin zidaten. Radiografia horretan hanka hautsita nuela esan zidaten eta laster batean operatu behar nindutela. Ebakuntza oso ondo joan zela esan zidan medikuak, momentu batan nerbio bat ukitu zutela eta konplikazio batzuk egon zirela baina dena ondo atera zela. Oso nekatuta nengoen, horregatik kutxa bat oparitu zidaten, bertan “ireki” jartzen zuen. Ireki ostean oso gustura geratu nintze nire jolas gustukoenak zeudelako. Lokuluxka bat egin ondoren, gose handiz esnatu nintzen, baina ekarri zuten bazkariak logelan utzi zuen kiratsarekin jateko gogoa joan zitzaida. Azkenik heldu zen etxera joateko eguna. Lehenengo amonaren etxean gelditu ginen, horiek bai makarroi goxoak. Handik etxera joan ostean ohean etzan nintzen eta segundu bat igarotzerako lo gelditu nintzen. Berriro eskolara hasi nintzenean igogailua erabiltzen nuen patiora jeisteko eta patiotik igotzeko. Errekuperazioa zaila izan zen. Egunero amari esaten nion: - Ama, ez dut ulertzen txikitan zergatik nahi izaten nuen eskaiola bat izatea!
BATXI 2ko IDAZLANAK Urola Ikastola BHI
EGOERA EKONOMIKO GORDINA GURE EGUNEROKOTASUNAREN JABE
Telebista piztu eta beroni so egitea nahikoa da, egungo egoera ekonomiko gordinaz jabetu eta krisi erraldoi batek jada irentsi gaituela ohartzeko; izan ere, azken bolada honetan, behintzat, albistegi guztien ardatz bilakatu da gai hau.
Lehenik eta behin, goraipatu nahiko nuke, etxe guztietan berbera gertatzen ez den arren, orokorrean, gauzak baloratzeko dugun modua, pixkanaka-pixkanaka eraldatzen ari dela. Aurrez ezinbestekotzat genituen zenbait ondasun ez ditugu behar-beharrezkotzat orain, eta aldiz, lehen berresten ez genituenak, balio erantsia lortu dute. Hauek lirateke premiak berekin dakartzan albo ondorioetariko batzuk.
Ildo berari jarraiki, ohituren aldaketa begi bistakoa dela ezin uka genezake, usadio horien barnean aurkitzen da kontsumoaren alorra ere, patrika hutsik ikusteak zuzen-zuzeneko eragina baitu erosketei dagokienez. Oinarrizko produktuak berdintsu saskiratzen baditugu ere, “kapritxo” gutxiago izango ditugu sakela beteta ikusten ez badugu. Horixe da hain zuzen, egin beharrekoa gure aurrizkien zenbakiak handitu nahi baditugu, ezinbestekoak gerta dakizkigukeen produktuak soilik erostea hain justu. Beste ondasunen bat eskuratu nahi izanez gero, beti dago bigarren eskuko dendetara joateko aukera, era honetan, poltsikoari ez ezik, ingurumenari ere mesede egingo diogu!
Aurretik aipatutako guztia hausnartuz, argi eta garbi utzi nahiko nuke, krisiaren kalapita errealitate bihurtu dela, eta honen aurrean, gutako edonork egin dezakegula zerbait etorkizun laburrean aurkituko dugun hodei ilun hori argitzeko.
Maialen Larrañaga Batx 2A
EGOERA EKONOMIKO ZAILA
Guztion belarrietara iritsi da gertatzen ari dena; izan ere, nork ez du telebista piztu eta gaur egungo egoera ekonomiko zailaren berririk entzun edota ikusi? Baina honen aurrean egiten al dugu zerbait hau aldatzearren?
Ezer baino lehen, uste dut, guk nahi ala ez, gizartean gauzak aldatzen ari direla, beharra baino gauza hoberik ez baitago dugun bizimodua edo ohiturak aldatzeko. Lehen, zerbait erosterako orduan ez genuen pentsatzen ea benetan beharrezkoa zen erostera gindoazen hura. Orain, aldiz, gauzei beste ikuspuntu batetik begieratzen diegu, nahiak eta beharrak bereiziz. Gauzak horrela, bigarren eskuko objektuen erabilera izugarri handitu da. Baliabideen eskasia dela eta, ekonomiak martxan jarraituko badu, ezinbestekoa zaigu gauzak berrerabiltzea. Orain dela urte batzuk, honen inguruko pentsamendu guztiz desberdina gailentzen zen arren, gaur egun edonon ikus ditzakegu bigarren eskuko arropa, objektu edota edozein materialen dendak.
Azkenik, jendea animatu nahi nuke gelditzen zaizkigun aurreiritzi horiek alde batera utzi eta gure etorkizuna alda dezakeen mundu honetan murgiltzera. Guztion onerako da gauzen berrerabilpena, gaur egun, zorionez edo zoritxarrez, ekonomia baita mundua mugitzen duena. Beraz, has gaitezen arazo honi irtenbide bat ematen.
Laburbilduz, eman diezaiegun bigarren bizitza bat gauzei, gu geu bigarren aukera edota bizita baten eske hasi aurretik, orduan berandu izango baita egin ez dugun hartaz gogoratu eta damutzeko.
June Karrera. Batx 2C
Ekoizpenak
SARE SOZIALAK
Azken urteotan nabarmen igo da sare sozialen erabilera. Gure gurasoek gaztetan ez zuten baliabide hauen berri. Gaur egun, berriz, badirudi ez garela beraiek gabe bizitzeko gai. Baina, zer ondorio ekarri ditu aldaketa honek?
Ezer baino lehen, argi dago, komunikazioa erabat erraztu dutela sare sozialek, orain dela urte batzuk irudikatu ezin zitezkeen aurrerapenak errealitate bilakatu baitituzte. Esate baterako, nork pentsatuko zuen Amerikara joan den lagunarekin egunero min–tzatzeko nahiz elkarri argazkiak eta bideoak partekatzeko aukera izango genuenik? Bada, halaxe da, eta aukera hau edukitzea sare sozialei eskertu behar diegu hein handi batean. Ildo beretik jarraituz, umeen segurtasuna bermatzeko baliabide gisa ere har genitzake. Izan ere, hainbat sare sozialek pertsona ororen kokapen zehatza jakite-
ko aukera eskaintzen dute. Dena den, aitortu beharra dago tresna arriskutsuak izan daitezkeela erabilera okerra emanez gero. Tamalez, erabilera segurua eta arriskutsuaren arteko muga oso estua da. Alde batetik, “cyberbulling” deritzona erabat areagotu da. Nor ez da gai pantailaren beste aldetik edonor mehatxatzeko? Bestetik, norberaren pribatutasuna agerian geratzea uste duguna baino errazagoa da, bi aldiz pentsatu gabe ematen baititugu gure datu pertsonalak. Batek daki noren eskuetan geratzen den informazio hau guztia. Aurreko guztia laburbilduz, zera esan genezake, hainbat abantaila dituztela sare sozialek baina, zoritxarrez, egoera arriskutsuen aurrean jar gaitzaketela. Azkenik, gogoratu, mugikorrik gabe bizi ziren garaia ere eder askoa zen.
BIDEOJOKOA
KOLAXAK
Egungo Mundua Aztertzen irakasgaian 3DBHko D eta E geletako neskek collageak egin dituzten gai hauei buruz:
Kutsadura: Nura Egiguren, Maria Grajera eta Haizea Lizarazu.
Aberastasuna/pobrezia eta indarkeria sexista: Maia Cabanillas, Jone Rodriguez, Aroa Rubio eta Izaro Zelaia.
ikasten
PLOGGING
Aste honetan Gorputz Hezkuntzatik Natur Jarduera atalean “Plogging” ekintza ezagutu dugu.
DBH 3. mailakoekin eskolako patioan eta inguruetan ibili gara modalitate hau praktikara eramaten.
Ostiralean jolastokian aste osoan pilatutako zaborra atera eta, errelebo jokoan, zabor guztia sailkatu dugu. Amaitzeko zabor bakoitza bota behar den edukiontzietara eraman dugu.
Talde lan politta egin dugu!
Planetaren osasuna, gure osasuna!
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei.
Ekoizpenak
ZIG GELA LANEAN
Hain eguraldi ona egin duenez, patioan dauden volleyball kantxak margotu dira. Zig gelako ikasleok, Beñatekin elkarlanean, izan gara lan hau bete dugunok. Nahiko
txukun eta egoki atera zaigula uste dugu, zuek zer diozue? Ea aurkitzen duzuen gure sinadura!