2 minute read
Patioko errealilitatearen azterketa
from Ikasten_120
by web urola
Urola Ikastola BHI-ko PATIOKO ERREALITATEAREN AZTERKETA ETA ERALDAKETA
PROIEKTUAREN HELBURUA JOLASTOKIA IKASLE GUZTIENTZAT espazio atsegin, inklusibo eta hezitzaile bat bihurtzea, bizikidetza arauak errespetatuz eta berdintasunari eta aniztasunari lekua emanez, kalitatezko harremanak eta esperientziak izatera eta sedentarismoa murriztera bultzatzen duen espazio bat sortuz, ikasle, irakasle, guraso eta zentroko beste langileekin elkarlanean.
Advertisement
HONETARAKO, JOLASGUNEA ERALDATZEKO GARAPEN FASEAK EZARRI GENITUEN:
1. PATIOKO ERREALITATEAREN AZTERKETA
2021-22 ikasturtean zehar egin genuen ikasle, irakasle eta atezainen artean. Alderdi ezberdinak aztertu genituen: . Espazioaren sektorizazio eta segregazioari erreparatu. . Jolas eta jokoen hierarkizazioa. . Generoen arteko jokabideak. . Arau hausteak. TUTORITZATAN hausnarketa bat ere egin genuen ikasleekin alderdi ezberdinen inguruan.
2. BEHATUTAKO ALDERDIAK
. Espazioaren sektorizazio eta segregazioari, jolas eta jokoen hierarkizazioari eta generoen arteko jokabideei dagokionez: . Antolaketarik ez dago. . Espazio zentralak, kirol kantxa direnak, mutilek okupatzen dituzte gehienbat, eta periferikoak berriz neskak. . Okupazio area zentralen eta jolaserako altzari edo elementu ezberdinen kokapenaren artean erlazioa zuzena da, eta porteria, kanasta eta kirol kantxak mugatzen dituzten marrekin dago zuzenean erlazionatua.
. Joko eremu pribilegiatuenaren jabe egiten dira. . Aktibitate bakarra ematen dela espazioan, futbol-rugby an–tzeko bat batzuetan, futbol arruntago bat besteetan, eta erdiraketa eta erremateak besteetan. Guztietan mutilak dira espazioaren jabe, saskiko kantxan bakarrik sartzen dira neskak. . Kirol kantxetatik kanpo, Ikasleak gutxiago kontzentratzen dira. Bi jarduera mota bereizten ditugu: . Berriketaldiak: Neska taldeak izaten dira nagusiki eta kirol kantxen inguruan edo periferian geratzen diren bazter, txoko eta bankuetan gertatzen da. Beraien erosotasunerako dituzten altzari bakarrak, eta gutxi dira, harrizko banku hotz batzuk dira. . Intentsitate baxuko joko eta jolasak: Harrapaketa jolasak gehienak espontaneoki sortzen dira eta ez daude altzari bati kondizionatuta, baina bai inguruak ematen dituen aukerei. Aktibitate ezberdinak sortzen dira egunaren arabera eta espazio ezberdinetan, eta mutil taldeak, neska taldeak eta mistoak egon oi dira.
3. BEHAKETAREN ONDORIOA
. Mutil indartsuenek patioaren arkitekturaren laguntzaz, kondizioz espazio pribilegiatuenak direnak okupatzen dituzte, ikaslegoaren gehiengoa espazio periferiko eta marginaletara bultzatuz. . Patioan ematen den segregazioa genero aldetik bertan ematen diren joko motek kondizionatzen dutela garbia da. . Ematen den joko mota ezberdin kopurua oso urritza da.
4. PATIOKO ERREALITATEAREN ERALDAKETA.
Tutoretzatan ikasleei gustuko izango luketen txokoa deskribatzeko eta irudikatzeko eskatu zitzaien. . Txoko ezberdinetan banatu da patioa, txoko bakoitzean jarduera fisiko mota ezberdin bat egiteko aukera izango dutelarik, ekintza domeinuetan oinarriturik. . Ikasle guztiek gustuko duen jardueraren bat edukiko duen txokoren bat edukitzea bermatu dugu, bertan bere afizio an–tzekoak dituzten pertsonekin elkartzeko aukera izango dutelarik. . Txoko hauek finkoak izango dira, baina ikasleak libreki ibili ahal izango dira txoko hauetatik. . Jolas ordu bakoitzean dagokion guneetara materiala eramateko ikasle arduradunak ditugu, errotazio sistema baten bitartez, ikasle guztiak pasako direlarik arduradun paperretik. . Honela funtsezko konpetentziak lantzen ditugu ikasleekin.
5. ETENGABEKO BIRMOLDAKETA.
. Proiektuaren helburuarekin bat ez datozen gertaerak eta egiteko moduak sortzen badira, esku hartze bat egongo da hausnarketa kolektibo baten bitartez egoera bideratzeko.