1 minute read

Hizkuntza laguntzaile berria “Karmelo”n

HIZKUNTZA LAGUNTZAILE BERRIA KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 5-6

Advertisement

Aurtengo ikasturtean hizkuntza laguntzaile berri bat dugu Karmelo Etxegarai Ikastolan. Bere izena Brianna Jara da, Kaliforniarra da eta 22 urte ditu. Hizkuntza laguntzailea gure ikastetxean izateak, gure ikasleei aukera paregabea eskaintzen die atzerriko hizkun–tza eta kulturartekotasuna lantzeko. 3.zikloko ikasleak, talde txikitan, ahozko komunikazioa landuko dute Briannarekin. 2. Zikloko ikasleekin ere gela barruan, hainbat ekintza burutuko ditu. Hona hemen berarekin izan dugun elkarrizketa:

- Zergatik erabaki zenuen hizkuntza laguntzaile bezala

Azpeitiara etortzea?

- Brianna: Hizkuntza laguntzailea izatea nahi nuen, alde batetik beste herrialde bateko kultura ezagutu ahal izateko, eta bestetik, ikasleei nire kultura eta hizkuntza ikasten lagundu ahal izateko.

- Zer sentitu zenuen lehenengo aldiz Azpeitiara iritsi zine-

nean?

-Brianna: klima oso ezberdina da hemen. Kalifornia oso lehorra da, ia ez du euririk egiten eta bero handia egiten du. Hemen berriz, klima epelagoa da eta hezetasun gehiago dago. Lehenengo aldiz mendiak lainoz inguraturik ikusi nituenean, hemengo paisaia mistikoa iruditu zitzaidan. Beste gauza bat nabarmendu nahiko nukeena jendea oso jatorra dela da eta komunitate sentimendua dagoela jendearen artean. Aipatu nahiko nuke baita ere, zeharo harritu nintzela hainbeste okindegi ikustearekin eta eguneko ogia jateko ohiturarekin. Gozogintza aipagarria da benetan, baita bertako jatekoa ere. - Eta zein izan zen zure lehen inpresioa ikastolara heldu

zinenean?

- Brianna: hasieran urduri nengoen. Ikasle eta irakasleek ongi etorri bikaina egin zidaten eta hori eskertzekoa da. Ikasleekin lehenengo saioak izan nituenean, elkarri asko laguntzen dietela konturatu nintzen eta talde lana azpimarratuko nuke. - Zer nahiko zenuke esan amaitzeko?

- Brianna: espero dut nire lana ondo egitea ikasleek beren ingeles maila hobetu dezaten eta ikasleak gustura egotea nire saioetan.

Hau da gure hizkuntza laguntzaile berria, neska bikaina, kirolzalea eta jatorra. Eta gainera, Azpeitiako euskaltegian euskara ikasten hasi da. Txalotzekoa!!!!

This article is from: