2 minute read

GURASOEN TXOKOA Zutarri Guraso Elkartea

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI MAITE MARTINEZEK HARTU DU IÑAKI AIZPURUREN LEKUKOA

Aizpuruk zortzi urte egin ditu Zutarri guraso elkarteko koordinatzaile karguan, eta hari eskerrak emanez hasi du ibilbidea Martinezek. Koordinatzaile berriak adierazi du zuzendaritza batzorde berrituak gogotsu eta indartsu hasi duela ikasturtea, eta aurreratu du ideia eta asmo ugarirekin datozela.

Advertisement

Zutarri guraso elkarteren zuzendaritza batzordean urtero izaten dira sartu-irtenak. Hamabi kidek osatzen dute batzordea, eta bi urtetik behin, erdiak joan egiten dira, beste horrenbeste kide berri sartzeko. Alde horretatik, aurtengo ikasturtea ez da salbuespena; sei kidek utzi dute batzordea, eta beste sei bolondres sartu dira. Baina bada berritasun bat: zortzi urtean guraso elkarteko koordinatzailea izan denak, Iñaki Aizpuruk, kargua utzi du, eta Maite Martinezek hartu du haren lekukoa. Zuzendaritza batzordeko kide izan eta gero hartu du kargua Martinezek; beraz, ezagutzen du guraso elkartearen funtzionatzeko modua, eta halaxe bereak izango dituen ardurak ere. Ezer baino lehen, guraso elkartearen izenean Aizpururi eskerrak eman dizkio Martinezek “zortzi urteotan egin duen lan guztiagatik, haren ahalegina eta ekarpenak ezinbestekoak izan direlako”.

Zutarriren zuzendaritza batzorde berrituak eta koordinatzaile berriak gogotsu eta indartsu ekin diote ikasturteari. Alde batetik, betiko lanak egin beharko dituzte. “Gure eginbehar garran–tzitsueneko bat da gurasoon lan-bizitza eta gure seme-alaben eskolaratzea ahalik eta ondoen uztartzeko bitartekoak jartzea”, azaldu du Martinezek. “Horretarako, baliagarriak iruditzen zaizkigun zerbitzuak antolatzeko lanetan gabiltza, gurasook izan ditzakegun beharrei erantzuna emateko helburuarekin”. Besteak beste, Zutarrik antolatzen ditu goizetako zaintza zerbitzua eta eguerditako autobus zerbitzua, eta guraso eta seme-alaben beharrak aldatzen doazen heinean, zerbitzu horiek egokitzen joan ohi da guraso elkartea. Bestelako lan batzuen ardura ere berea du Zutarrik; esate baterako, Eskola Kirolari lotutako jarduerak antolatzekoa eta gurasoei astero haien berri helaraztekoa, eta baita eskola orduez kanpoko bestelako tailerrak antolatzekoa ere. Adibidez, aurtengo ikasturtean, haurrentzat bost tailer jarri ditu martxan:

Zuzendaritza Batzordea ondorengo kideek osatzen dute: Aloña Larrañaga, Kepa Bastida, Jexu Mugika, Nerea Aldai, Ainara Ugartemendia, Ainize Bikendi, Maite Juaristi, Joseba Garmendia, Mikel Astiz, Nestor Larrañaga, Leire Aranguren eta Jaione Porras.

joskintza tailerra, sormen tailerra, dantza eta musika tailerra, dantza modernoa ikasteko tailerra eta mekanografia tailerra. Horiez gain, eskolan ospatu ohi diren jaiegunen antolakun–tzan ere buru-belarri jarduten dute Zutarriko kideek, eta baita herrian ospatu ohi diren jaiegun batzuen prestaketan ere; San Sebastianetako danborrada da adibideetako bat.

Lanik ez dute falta izaten beraz, eta guraso elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak lanerako beti prest egoten diren arren, gainontzeko gurasoen laguntza ere asko eskertzen dutela nabarmendu du Martinezek. “Baina lanerako bakarrik ez, irekita gaude edozein ideia, asmo eta proposamen entzutera, eta prest gaude edozein zalantza edo kezka argitzen lagun–tzeko ere. Beraz, lasai jo dezatela gugana”.

Zutarri guraso elkartearekin harremanetan jarri nahi duenak, hiru bide bitu eskura:

. Telefono bidez, 688 68 99 81 zenbakira deituta edo Whatsappez idatzita, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

. Posta elektroniko bidez, zutarri.ge@gmail.com helbidera idatzita. . Inika bidez, Mezuak/berria/ZUTARRI GURASO ELKARTEra idatzita.

This article is from: